ñaka egin

du ad. (arrt.) Sexu-harremanak gauzatu; koitoa burutu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: txotxoka egin, larrua jo, txortan egin, larrutan egin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Gizonak -onartu beharra dago- dohain berezia zeukan emakumeekin. Behin, esaterako, ohiko postaria gaixotu eta haren ordez emakume postari bat joan zen posta banatzera. Gure gizonak portalean topatu eta “Barka, ezagutzen al duzu auzoko hau?” galde egin zion emakume postariak. Beno, ba, hamar minutu igarota hantxe ari ziren biak ñaka-ñaka, portaleko txoko ilun batean, zazpi korapiloko soka baino korapilatuagoak. [Ipuin-gaiak, Xabier Galarreta, Marjinalia bilduma, ]