ogigazta

iz. Bizk. Erbinudea. Ik. satandera. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

ogigazta.
ogigaztai (Lar, Añ (V), VocCB→Dv (V, G), H, Zam Voc), ogigaztae (V-ger), ogigastae (Mic), ogigaztaa (V-gip), ogigaztaia ((det.).V-gip). Ref.: A (ogigaztae); Iz ArOñ (ogigaztaa); Vill (comunicación personal).
Comadreja. “Comadreja, ogigastaea” Mic (en la ed. de Fita ). “Belette” Dv. Cf. LzG: “Paniquesilla, comadreja (Araya, Contrasta, etc.)”. v. erbinude. Ogi-gaztaiak egiten ziozkan gizon bati kalte andiak etxean sartuta, itoaz ollo ta usoak, ta janaz arrautzak. VMg 37. Ogi-gaztaia zar batek ezin artu zituen saguak oñak astunak zeuzkalako. Ib. 64. Katamixarrak eta ogigaztaiak guda ixugarrija ei erabillen alkarren artian. ‘Entre las ardillas y las comadrejas’ . Otx 58. [Zangurruba] ogigaztae-nagosijaren guda-txabolaragiño eldu zan. Ib. 59 (v. tbn. en la misma pág. ogigaztae jagole y en Bilbao IpuiB 241 Ogigaztae Nagusi). Axuriari ogigaztaeak ikutu eztagion, abarka zarrak kortan erre ta ganera ogia ta gaztaẽa ormazuloetan eta kutunean axuriari ipinten ddakoz. (V-arr). A EY I 145. Ogi-gaztaẽa etxean sartu eztaitean, abarka zarren batzuk erreten dabez askok. (V-gip). Ib. 46. [Zangurruak] atara burua ta ia ogigaztairik zelatan egoan begiratu eban. Bilbao IpuiB 241. Ona emen lurrean tatarras dabizanen kokoetarik zuentzat loituta dagozanak: ogigaztaea, sagua ta musker mueta guztiak. Ker Lev 11, 29 (Ur, Ol erbiñude, Dv anjerejer, Bibl, BiblE sator).

Sinonimoak: iz. Bizk.

[erbinudea]: erbinude, anddereder Ipar., satandera Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (Zool.) comadreja (Mustela nivalis)
fr iz. belette
en iz. (Zool.) weasel
port iz. doninha

Testuinguruan

Ogigazta baten gisa zebilen batetik bestera. #gaurkohitza