Recent Updates Page 241 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:45 pm on 2017/07/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    haizagailu 

    iz. Toki itxi bateko airea higiarazten duen tresna, giroa freskatzeko erabiltzen dena. Sabaiko haizagailuak egundoko zarata ateratzen zuen. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [haizemailea]: haizemaile  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) ventilador (2) [gurutzedun gurpiltxoa] molinete
    fr ventilateur
    en fan [machine]
    port ventilador

    Ate ondoko mahai batean eseri ziren, haizagailu baten burrunbaren pean. [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana (Ibaizabal, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    haizagailu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

    Save

     
  • Maite 11:15 pm on 2017/07/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    kirrinka 

    iz.  Karranka, batez ere zolia. Orgaren kirrinka. Ezin jasan dezaket ate horrek egiten duen kirrinka. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kirrinka (V-m-gip, G, AN, BN-baig, S, R-uzt ap. A; Aq 1124 (AN), Dv, H), girringa (AN-gip ap. A; Añ (AN)).

    1. (Sust.). Chirrido (de una puerta, del eje de un carro, etc.; de un insecto, ave, etc.). “Chirrido, sonido despreciable” Añ. “Kirrinka, chirrido (de ruedas) (311)” LE-Ir. “Grincement aigu, bruit strident” Dv. “Eztezaket iasan athe horrek egiten [duen] kirrinka” H. Cf. NEtx LBB 102: Alako “kirrink” otsa atera du [ateak]. Cf. kirrin-kurrunka. v. 1 karranka, 1 karraska. Martineten kirrinkarik ezta ezagün. Eskual 6-3-1908, 4. Kirkirren kirrinka. EgutTo 26-2-1918 (ap. DRA). Burdi orrek darua / bideskako kirrinkaz / zelaiko gentz osua. Laux AB 27. Kirrinka latza dagie saraspean txitxarrak. TAg GaGo 6. Orgak zaharrago eta kirrinka handiago. Herr 9-10-1958, 4. Sagu eta marmaluek zaukuten tauletarik ihardesten, kraska xehe batzuz, eta ere, aizeak, athe-lehiotako kirrinken intzirinaz. Larz GH 1959, 91. Gurdia txarrago ta kirrinka andiago. Zait Plat 151. Gurdia zenbatez ariñago, ardatzak kirrinka miñago. EZBB I 137.

    2. (Adv.). Chirriando. Pozak darabitz orren / aldartetsu ta zaleki, / girringa ta txioka. EA Txindor 27. Kirrinka dago masta. “Cruje”. Gazt MusIx 79. Aga ausia kirrinka. “Gime”. Ib. 137.

    Sinonimoak: iz.

        [karranka]: karranka, kirrika, kirrinkada, kirrizka, kirrizkada, kurrinka Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es chirrido, chillido; crujido
    fr grincement, craquement
    en squeaking, creaking
    port chio, chiado

    Ezin jasan dezaket ate horrek egiten duen kirrinka. (Hiztegi Batua) 

    kirrinka (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:44 pm on 2017/07/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    mordoilo 

    iz. 1 iz. Nahaspila. Argi bat eta giltza-mordoilo bat eskuan hartuta. Ile mordoilo ederrak dauzka horrek. 2 (Hizkuntzei eta kidekoei dagokiela, izenondo gisa). Beste hizkuntzetako hitz eta joskerez nahasia; garbia ez dena, nahasia. Euskara mordoiloan idatzi. Euskal hitz jatorren ordez mordoiloenak erabiltzen hasiak ditugu bazterretan. Mordoiloak omen dira hitzok, itxuragabeki eratuak. Bertsolari mordoiloak. 3 (Adizlagun gisa). Idazleek badakite, norbaitek oker edo zuzen, trakets edo dotore, garbi edo mordoilo lantzen ez badu, lantzeke geldituko dela alorra. Mordoiloegi idazten zutelako. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    1. iz. nahaste, nahaspila, nahaskeria, nahasmendu, nahasketa, nahaste-borraste, zaramatika, korapilo. ordena. 

    2. iz. istilu, zalaparta. bake, sosegu.

    3. jargoi

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. embrollo, revoltijo, maraña (2) iz. jerigonza, jerga, argot (3) izond. embrollado, -a, apelotonado, -a; enrevesado, -a (4) izond. [hizkuntza] impuro, -a, lleno de barbarismos, no cuidado
    fr (1) iz. imbroglio, emmêlement, enchevêtrement (2) iz. charabia, jargon, argot (3) izond. embrouillé, -ée ; compliqué, -ée (4) izond. [hizkuntza] impur, -e, impropre, barbare
    en (1) iz. [nahaspila] tangle; bunch (2) izond. [hizkuntzaz] macaronic
    port (1) embrulhada, embrulho (2) gíria, jargão

    Mezua mordoilo ulergaitza besterik ez da. [Hitza azti, Iñaki Arranz (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    mordoilo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:40 pm on 2017/07/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    txorigorri 

    iz. Moralaren aurkako berba latza, biraoa, juramentua, maldizinoa. (Arratiako Udalen Mankomunitatea)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txorigorri (AN-ilzarb), txorgorri (AN-egüés-olza), xorigorri (L, BN, S). Ref.: Bon-Ond 145; Lh (xorigorri).

    Mertxika-xoria, bouvreuil. Mertxika-xoriak ere gure jakinean baditu bertze izen batzu: xori-gorria, xori oilarra, herio xoria, ttuka, purloia eta murruba” Dass-Eliss GH 1923, 758.

    Sinonimoak: iz.
    [txorigorri] : madarikazio (Arratiako Udalen Mankomunitatea)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegietan, “madarikazio”):

    es  iz. insulto, juramento, maldición || iz. Zool. (Acanthis cannabina) pardillo.
    fr iz. malédiction, damnation
    en iz. [biraoa] swearword, curse
    port iz. insulto, blasfêmia, maldição

    Txorigorriak baino ez zaizkit ateratzen!, @fantomastxiki

    txorigorri

     
  • Maite 8:42 pm on 2017/07/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    tristezia 

    iz. Tristura, triste dagoenaren egoera.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) || iz. Tristura. Munduko loriak beti du tristezia lagun. Begietan ezagun da pertsonen tristezia.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    tristezia (BN-arb, S; Volt 7, SP, Urt II 95, VocBN, Gèze, Dv, H), tristeza (Lar, Añ, H), tristizia (H), trixtezia, trixteza. Ref.: Lrq; Gte Erd 254. Tr. En la tradición meridional se documenta la forma tristeza (Samper trixteza) y en la septentrional domina tristezia, aunque a partir de mediados del s. XIX tbn. aparece trixtezia. Hay además tristizia en Leiçarraga y Eguiateguy.

    1. Tristeza. “Tristeziak hartu du (BN-arb)” Gte Erd 254.

    2. Desgracia. Natüraren beharrünen pian izatia egiazki miseria bat da eta tristezia bat persona debot baten. Mst I 22, 2

    Sinonimoak: iz.
    [tristura] : tristura, goibelaldi, goibeldura, goibeltasun, ilunaldi, malenkonia. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es tristeza, pena, añoranza, angustia, melancolía
    fr chagrin, mélancolie, tristesse
    en sadness, misery, melancholy, sorrow
    port tristeza, melancolia, infelicidade

    Zoritxarrez, tristeziak hartu gaitu.

    tristezia (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:58 pm on 2017/07/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    neurketa 

    iz.  1 iz. Neurtzea. Neurturiko ondorioak ere arbuia daitezke, baina, arbuioak pisurik izango badu, neurketa berriak eta hobeak beharko dira egin. 2 iz. (Jokoetan). Gizon talde handi bat ikusi nuen indar neurketan, burdina luze bat jaurtika. Neurketa parekatua ikusi genuen bart Atotxan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    neurketa (L ap. Lh; BeraLzM).

    1. Medición. Palankak autatzea zala, narrarria ikustea edo zuaitz neurketa zala. Ag G 128. Neurri auek baso-lanetan eta neurketan oituta daudenak eman dizkidate. Munita 81. Piñu-neurketari dagokionez […]. Ib. 151. Siñestera ninderagiten eta nere neurketaz eta begiz arkitu arrazoiak aienekin erara ez-baiña bestera zeuden. “Rationes numeris”. Or Aitork 105. Silabaz ez baño beste ere batera egin bearra dago neurketa au. Lek SClar 123. Gozamen estetikoaren neurketa zehatza gu baino mokofinagoei utzirik. MEIG IV 75. [Ondorio] neurtuak ere arbuia daitezke, baina, arbuioak pisurik izango badu, neurketa berriak eta hobeak beharko dira egin. MEIG VII 162. En DFrec hay 30 ejs.

    Métrica. v. HITZ-NEURKETA. Ari nindeke / neurketa betierean. “Componiendo versos”. Or Poem 515.

    2. Cincurso, competición. “Concurso” BeraLzM. Cf. INDAR-NEURKETA. Euskalerrian sarri izaten / dira zerbaiten neurketak: / abildade ta indarrarenak, / bertsolari-txapelketak. Olea 223. Bigarren neurketa, Azpeitiko zezen-plazan, zortzi kilometrotara. Albeniz 270.

    Sinonimoak: iz.
    [neurketa] : neurtze (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [neurtzea] medida, medición (2) iz. [lehiaketa] competición
    fr (1) iz. [neurtzea] mesure (2) iz. [lehiaketa] compétition
    en (1) iz. [neurtzea] measuring, measurement (2) iz. [lehiaketa] competition
    port (1) iz. [neurtzea] medida, medição (2) iz. [lehiaketa] competição

    Kaleko erabileraren neurketa aurkeztu du Soziolinguistika Klusterrak. Herritarren %12,6 entzun dituzte euskaraz Euskal Herriko kaleetan, duela hamar urte baino puntu bat gutxiago. [Euskararen erabilera jaitsi egin da kalean, Garikoitz Goikoetxea (Berria.eus, 2017-07-12)]

    neurketa (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:31 pm on 2017/07/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    tripontzi 

    adj. Adkor. Tripazaina. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    tripontzi (V-m-gip; H; -nz- Lar, Añ, VocCB), tripuntzi (T-L). Ref.: A; Elexp Berg.

    “Glotón”, “comedor”, “tragón”, “tragaldabas” Lar y Añ. “Tripón” Añ. “Glouton”, “goinfre” T-L. “I, tripontzi, laga bestiendako be zerbait” Elexp Berg. v. tripazain. Hóna emén gizon bat triponzia eta ordia (Mt 11, 19). BOEanm 1298 (Lç, Echn gormant, He, TB, Dv, Ip, Leon jale, Ur, IBk tripazai, Samper goloso, Ol yatun). Tripontziak, eztia, gozakaia, koipia eta orrelako gauzak ipiñi biar [aztakiñaren plater batian]. JBDei 1919, 255.

    Sinonimoak: izond.

        [tripazaina]: sabeltzain, tripazain, golos Ipar., zintzurkoi Ipar., sabelkoi jas., sabeldarraio g.e., gormant Ipar. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. tragón, -ona, comilón, -ona, glotón, -ona
    fr izond. gourmand, -e ; glouton, -onne
    en izond. greedy, glutton, big eater
    port izond. comilão(ona), glutão(ona)

    Tripontzi halakoa! 

    tripontzi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

    Save

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel