Recent Updates Page 271 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:43 pm on 2016/12/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    ispilatu 

    da/du ad. Ispiluan isladatu; isladatu. Ibaian ispilatzen zen ilargia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. g.e.

        [islatu]: islatu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es reflejar(se), espejar(se)
    fr refléter
    en to reflect (usually passive)
    port refletir-se

    Durangoko Azoka aldi berean da oasia eta ispilatzea.

    ispilatu (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 11:40 pm on 2016/12/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    bilo 

      iz. 1. Ilea, bereziki burukoa. 2. (batez ere Z) Zurda. 3. BIOL. Gainazal bateko luzakin bigun eta laburra edo horien multzoa. Heste-biloa. • AHOAN BILORIK GABE (mintzatu). Argi eta garbi, ezer ezkutatu gabe; erraz, jario handiz. Hona zer esan duen, garbiki eta goraki, ahoan bilorik gabe. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. BN-Z (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [ilea]: ile
        [buruko biloa]: ile

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (GN/Ipar.) cabello, pelo (2) iz. (GN/Ipar.) pelo, cabellera (3) iz. (Z) cerda, crin (4) iz. vello (5) iz. (Biol.) vellosidad
    fr iz. cheveu ; chevelure
    en (1) iz. hair (2) iz. (fine) hair; [giza gorputza] (body) hair; [oso oso fina] down, fuzz
    port (1) iz. (GN/Ipar.) cabelo, pêlo (2) iz. (GN/Ipar.) pêlo, cabeleira (3) iz. (Z) crina

    Ahoan bilorik gabe hitz egin du Ibon Sarasolak (Donostia, 1946). [«Filologoak buelta daitezela beren lanera», Ibon Sarasola (Garikoitz Goikoetxea, Berria.eus)]

    bilo (Argazkia: berria.eus, moldatua)

     
  • Maite 1:45 pm on 2016/12/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    purtzil 

      izond. Txikia, balio gutxikoa; mesprezagarria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    purtzil (G, AN-5vill, B; Hb ap. Lh, Dv; ph- L, BN-baig ap. A). Ref.: A; Izeta BHizt2.

    1. Despreciable. “Qui est de basse condition, méprisable. Gizon purtzila, homme de rien” Dv. “Diminuto, despreciable. Ume purtzillak, chicuelos. Gizon purtzillak (AN), hombrecillos” A. “Fastidieux, dégoûtant, méprisable” Lh. v. ziztrin. Hunen irakurtzetik atherako ditu gazeta edo berriketari phurtzil frantsesezko batzuetarik athera ez lezazken abantail frango. Elsb Fram VII. Irakurri oi zuan, igandietan, kertenkeriz ornituriko paper purtzill bat. Ag G 219. Oe purtzil bat. Ib. 327. Neronek berealaxe ekarriko det lerro purtzil ori. A EEs 1916, 306. Auxe du baserri purtzilak izena. A Ardi 98. Holako zaldia gero / ez da abre purtzila. Etcham 68. Ume purtzil batzuek […] itzez iraindu ondoren. TAg Uzt 97. Batzuk Uitzi alako erri itsa zala; beste batzuk, Orixe olako erri purtzilla zala. Or QA 41. Itsua izanez gaiñera, gaizto anker purtzil baiño ez ete zan? Erkiag Arran 152. Argi purtzil bat. Anab Aprika 17. Soiñeko purtzil eta jantzi baldarrak. Erkiag BatB 79. Purtzil ustela hi. Larz Iru 32. Biriketako gaitz purtzill batek / eraman du azkenean. Olea 228.

    purxil (BN-baig). “Frágil, sencillo” Satr VocP.

    2. “(Hb), fat, orgueilleux” Lh.

    3. (ph- H). “Il se dit d’une personne, principalement femme ou fille, qui se vête salement, avec vêtements malpropres et en désordre” H. Neskatxa purtzil nabarmena! Bere buruari ezer opa ez, ta eskalientzat dana bear. Ag G 135 (Interpr?).

    4.Il s’entend, par extension, d’une personne de mauvaise vie” H. Emakume ori […] gizon orren emazte-orde emegaldua zala-ta, gure begiok ikusi duena ezin ukatu. Malentxoren ondoren zebillek aspaldi ontan emakume purtzil orren semea. TAg Uzt 141.

    Sinonimoak: izond.

        [txaldana]: txaldan, txepel  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. diminuto, -a, despreciable, insignificante
    fr izond. minuscule, insignifiant, -e
    en izond. tiny, puny, scrawny; despicable, contemptible
    port izond. diminuto, -a, desprezível, insignificante

    Noski, gu gazteenak izaki, paper purtzil bat jokatzen genuen, zeren gizon helduek, unibertsitate-ikasleek eta “gizon eginek” ere giroa menderatzen baitzuten. [Batxilerren eguna, Franz Werfel / Juan Luis Agirre (Igela, 2008)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    purtzil (Gaurko hitza, domeinu publikoa)

     
  • Maite 10:02 pm on 2016/12/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    bular-estu 

    iz. Marranta. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:iz.

        [marranta]: zanbra, mafrundi Ipar., marranta Ipar., burutik beherako beh., errefria Ipar. g.e  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. resfriado, constipado
    fr iz. rhume
    en iz. cold, chill [illness]
    port iz. resfriado

    Sukarra, gorputz osoa ondoezik; bular-estu ederra harrapatua zuen.  [Loroaren teorema (mold.), Denis Guedj / Jon Muñoz (EHU, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bular-estu (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 11:04 pm on 2016/12/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    etorkizun 

    1. iz. Etortzeko den denbora; mintzatzen den unetik aurrerako denbora-hedadura. Joana joan, etorkizuna etorkizun, oraingoa da gure. 2. izond. Gertatzeko dagoena. Gauza gorde, estali eta etorkizunak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [geroa]: gero jas., etorkin g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. futuro, porvenir (2) izond. futuro, -a, venidero, -a
    fr iz. futur, avenir
    en iz. future
    port iz. futuro, porvir

    Su txikiak piztu ziren han-hemenka eta jendeak etorkizun berri batez hitz egiten zuen su horien bueltan. [Riomundo, Jon Maia (Txalaparta, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    etorkizun (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 5:03 pm on 2016/12/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    kotxeiatu 

    du ad. (batez ere Z) Matazatu, haria bildu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kotxeiatu (Sal), kotxeatu (BN; Dv (BN)), kotxeratu (BN, S; Foix (ap. Lh), H), kotxeiratu (BN, S), kotexatu (R), kotxiatu (kh- BN-bard; Dv). Ref.: A (kotxeatu, kotxeratu, kotxeiatu, kotexatu, khotxiatu); Lh (khotxeratü).

    Devanar. “Dévider le fil, le mettre en écheveau” Dv. “Kotxeratu, mettre du fil en écheveau” H. “Khotxiatu, poner el hilo del huso en madejas” A.  Liho egiten zen denboran mañata güzia etxen, emaztiak ürüten, gizonak khotxeiatzen edo hari biltzen. ArmUs 1899, 48.

    Sinonimoak:ad. Zub.

        [haria bildu]: harildu, harilkatu, astalkatu Ipar., matazatu Bizk.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. (batez ere Z) aspar, hacer madejas
    fr (el hilo) dévider
    en make skeins
    port fazer meada

    Liho egiten zen denboran mañata güzia etxen, emaztiak ürüten, gizonak khotxeiatzen edo hari biltzen.  ArmUs 1899, 48. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    kotxeiatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Inaki Agirre 10:58 pm on 2016/12/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    apailatu 

    du ad. (Ipar.) Prestatu, antolatu (gaur egun, sukaldaritzan oso erabilia). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    apailatu (T-L).

    Preparar. “Préparer, […] aphailatu” T-L. v. aparejatu, apaindu, adelatu, prestatu. Tr. Documentado en autores septentrionales del siglo XX y en S. Altube e Ibiñagabeitia. En DFrec hay 18 ejs., de ellos 8 meridionales. Egurrak lagun beza / gelaria berdin, / Saltsak apaila ditzan / gatz’ta biperrekin! Etcham 156. Hemen berean nintzen, oilaskoak lumatu eta husturik: apailatu nahi nituen. Lf Murtuts 52. Ligik karroa jalgi zuen, mandoa apailatu eta abiatu ziren. Belegarralde Ez… odoleraino 4 (ap. DRA). Ni mahainean jartzen naizelarik bazkari egiteko, ez dut bururik berotzen jakiteko nola sukaldean etxekandereak aphailatu duen ekhartzen daukun saltsa. Lf Herr 16-2-1956 (ap. DRA). Sukaldean bixkotxa gaien aphailatzen ari zen. JEtchep 21. Gaitzeko errespeturekin, bere mahain, kadera, pipatzeko, aphailatzen dazko. Larz Iru 62. Testili, mirabe bat zenun, itailarientzat jakia apailatu ta ontzen zuna. Ibiñ Virgil 36. Eldu den Bazkotan, Azkaindarrekin emaiteko dugu Orreaga pastorala aundi bat. Laster lotuko gira apailatzen. Larz in Alzola Atalak 118. Aditzale eta ikusleak ere arduratuak ziren, apailatzen ari zen jai handiaz. Lf in Casve SGrazi 15.

    Disponer, organizar, ordenar. v. antolatu. Jainkoak mundua gizonarentzat egina du eta gizonari emana dio; haatik ez dio bururaturik eman; utzi dio haren aphailatzeko ahala edo kargua. Lf Herr 18-8-1955 (ap. DRA, s.v. ahal). Ementxe uzten baitut ainbeste neke eta lorrez apailatu nuan kabia. Alt LB 93. Liburu bat bezala mintzo zen, hitzak behar ziren tokian ezarriz […] haren solasak buruan aphailatuak ageri zuten. JEtchep 87. Ilhabete hau osorik pagatua izanen zauk!… Gero, hire bizia aphailatuko duk ahal dukan bezala. Larz Iru 92. Alaba hor diat […] Nahi baduk harekin aphailatu hire bizia, nere ontasunak eta kanperogoa hiretzat dituk. Ib. 102.

    (Aux. intrans.) Prepararse, disponerse. Bera aphailatzen da bulegoan, alegia paperetan galdua. Larz Senper 62.

    (Con dat.). Prepararse (a), prestarse (a). Berritz ere bizar egiteari aphailatzen da… athea jotzen dute. Larz Senper 34. Ama Handiari ekartzen zioten kar samur sakon bat: pentsu zuten zeremonien medioz jainkostatzen zirela eta betiko bizi dohatsu bati [sic] apailatzen. Lf CEEN 1973, 129.

    Bizkitartean ezta egunetik biharrera aphailatu Michel Garikoitz lan handi horri buruz. Etcheb MGaric 34.

    Sinonimoak: ad. Ipar.

        [organizatu]: antolatu, eratu, muntatu, organizatu, zuzendu, adelatu Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. preparar, disponer
    fr du ad. préparer, accommoder, disposer
    en du ad. to prepare
    port du ad. preparar, dispor

    Usoak lumatu, hustu eta apailatu ditugu. [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Antzezlariak apailatzen ari dira igandeko emanaldirako. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    apailatu (Argazkia: guilherme nunes da silva. Flickr)

     

     

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel