Recent Updates Page 272 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 5:12 pm on 2016/11/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    izar 

      iz. 1. ASTRON. Berezko argia duen astroa, bere baitan gertatzen diren erreakzio termonuklearren energiaz distiratzen duena. 2. (herr.) Eguzkia eta Ilargia izan ezik, zeruan distiratzen ikusten den zeinahi argi. 3. Konbentzioz, izar-formakotzat jotzen den irudia. 4. (hed.) Ikuskizunetako, bereziki zineko, aktore ezaguna; bere jakite, trebezia, etab. direla medio, bere jardueran itzal aparta duen pertsona. Hollywood-eko izarrak. Boxeo-izarrak. 5. Bereziki maitagarria den pertsona izendatzeko erabilitako izena. Emazte maitagarria, gure etxeko izarra. 6. Bereziki hotelei dagokienez, zerbitzuen maila adieraztearren erabilitako ikurra. Bost izarreko hotela. 7. Zaldiaren kopetako zuriunea. 8. Ileak ateratzen diren gunea. 9. MIL. Zenbait hierarkia militarren ikurra. • Dabiden izar. Sei puntako izarra, judaismoaren sinboloa dena. || izar adasdun. Ik. kometa. || izar aldakor. ASTRON. Denboratarte laburretan distira-aldaketak azaltzen dituena. || izar bikoitz. ASTRON. Elkarrekiko duten erakarpena dela medio, bi izarrek osatutako multzoa, multzoaren masa-zentroaren inguruan grabitatzen duena. || izar gorri. 1918ko apirilaz geroztik eta iraun bitartean, armada sobietarrak erabili zuen ikurra. || izar giltza. TEKNOL. Ik. giltza. || izar iheskor. Ik. izar ( uxo). || izar loka. Ik. izar ( uxo). || Izar odoltsua. Ik. Antares. || izar uxo. ASTRON. Abiada handiz eta berehala itzaliz zeruan bat-batean azaltzen diren gorputz argitsuetako bakoitza. Normalean atmosferan sartzean erretzen diren meteoritoak dira. || izar zirrindola. TEKNOL. Ingurune horzkatua duen zirrindola. Azkoina edo torlojoa estutzean, zirrindolaren horzkak materialean sartzen dira eta berez edo dardaren eraginez askatzea eragozten dute. || izar-atmosfera. ASTRON. Marra-espektroa sortzen den izarraren azaleko eskualdea. || izar-disko. Ik. disko (3). || izar-haize. ASTRON. Zenbait izar bero eta masa handiko atmosferatik askatzen den partikulafluxu etengabea. || neutroi-izar. ASTRON. Tamaina txikiko eta dentsitate handiko izarra. Supernoben eztandaren ondorioz sortuak dira eta beren osagai nagusia neutroiez osatutako gasa da. • IZAR EGON. Izarrez betea egon. Izar dago zerua.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [ileak ateratzen diren gunea]: kalpar  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Astron.) estrella (2) iz. (herr.) estrella, astro (3) iz. [izar-itxurako irudia] estrella (4) iz. [zaldien orbana] estrella (5) iz. núcleo del que crecen los pelos (6) iz. [emakumeei buruz] (hed.) reina, amada, corazón (7) iz. (hed.) estrella, figura, crack
    fr (1) iz. étoile (2) iz. (hed.) star, grande figure
    en (1) iz. star (2) iz. [pertsona] star; well-known
    port (1) iz. (Astron.) estrela (2) iz. (herr.) astro

    Nork esan du izarrak atzamar puntekin ukitzea ezinezkoa dela?  [Xegun Altolagirre, @xenekan)

    izar (Argazkia: Xegun Altolagirre, @xenekan)

     
  • Maite 11:07 pm on 2016/11/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    jakin-min 

    iz. Jakiteko edo zerbait jakiteko gogo bizia. Jakin-mina zuen Sokratesek. Jakin-mina sortzen duen liburua. Irakurlearen jakin-mina zirikatzeko. Jakin-minez irrikan nauzu. Kanpoko mundua, nahiz jakin-minaren pizgarri izan, ez da beste gizakiren bat bezain ernagarri guretzat. || Haren berrien jakin-minez. Nongo herritarra zen jakin-minez. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [jakiteko gogo bizia]: jakin-gose, jakin-nahi, kuriositate, jakingura Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es deseo/ganas/ansia de saber, curiosidad
    fr curiosité
    en curiosity, desire/wish to learn, desire/wish to know
    port curiosidade

    Jakin-minak gidatzen zuen bere ikerkuntza, ez jakiteak min egiten baitzion. [Koldo Garcia, @koldotxu]

    jakin-min (Koldo Garcia, @koldotxu)

     
  • Maite 8:20 pm on 2016/11/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    atseden 

    iz. 1. Lan edo nekeen etenaldia edo arintzea. 2. Ikuskizun baten erdiko etenaldia. 3. MIL. Tinko delakoaren kontrako jarrera. • ATSEDEN HARTU. Lo egizue eta atseden har ezazue. || ATSEDENA! MIL. Atseden-jarrera harrarazteko agindu-hitza. || ad. du ad. 1. Atseden hartu. Zazpigarren egunean atseden zuen. 2. (zah.) Itzali, amatatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak

    atseden ad.
        [atseden hartu]: g.e.abaro egin, abaroan egon, atseden hartu, atsedendu, deskantsu hartu, hats egin, errepausatu Ipar., hats hartu Ipar., pausatu Ipar., asaskatu Bizk., atseden egin Bizk., deskantsatu Heg. beh.
        [itzali]: zah.itzali, amatatu Bizk., itxungi Bizk., itzungi Bizk., iraungi jas., emendatu Gip. g.e.
    atseden iz.
       [lanen etenaldia]: deskantsu, hats-hartze, errepausu Ipar., pausu Ipar., desneke g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. descanso, reposo, sosiego, alivio, pausa, tranquilidad (2) iz. [ikuskizunean] intermedio, descanso || (1) du ad. descansar, reposar, aliviar (2) du ad. apagar
    fr (1) iz. repos, pause (2) iz. [ikuskizunean] intermède || (1) du ad. || (1) du ad. se reposer
    en (1) iz. rest, break, pause; respite; breather (inf) (2) iz. [ikuskizunean] interval || (1) du ad. rest
    port (1) iz. descanso, repouso, sossego, calma (2) iz. [ikuskizunean] intermedio, intervalo || (1) du ad. descansar, repousar, aliviar

    Eben atseden eta gero / joan zatezke, kaballero, / andiro mejoradurik. Lazarraga (B) 1201vb. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    atseden (Argazkia: Ricardo Gómez, @FiloBlogia)

     
  • Maite 10:36 pm on 2016/11/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    adabegi 

    iz. 1. Enborrari adar bat biltzen zaion tokian eratzen den gune gogorra. 2. Inform. Zuhaitz-egitura bateko elementua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa eta Euskalterm)

    Wikipedia

    Nodo (latineko nodus hitzatik) edo adabegi bat sare-moduko egitura batean, elkarri konektatutako edozein elementu da. Honen adibideak dira ordenagailuak, routerak, sare-inprimagailuak, hub, switch, zubiak…

    Sinonimoak: iz.

        [adarrondoa]: adarrondo Ipar., adargune g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [zurarena] nudo (2) iz. (Inform.) nodo, nudo
    fr (1) iz. bourgeon ; nud (2) iz. (Inform.) noeud
    en (1) iz. knot [in wood] (2) iz. (Inform.) node
    port iz. (Inform.) nó

    Oso garrantzitsuak dira nire sarea osatzen duten adabegiak. [Iñaki Murua, @imurua]


    adabegi (Domeinu publikoa, David de Ugarte)

     
  • Maite 10:20 pm on 2016/11/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    more 

    1. iz. Argi zuriaren espektroko seigarren kolorea, uhinluzera txikieneko erradiazioei dagokiena. 2. izond. Delako kolorea duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [more] : ubel (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. morado, -a, violáceo, -a, de color morado (2) iz. [kolorea] morado, violáceo
    fr (1) izond. violet, -ette (2) iz. violet
    en iz./izond. purple
    port (1) izond. roxo, -a (2) iz. [kolorea] roxo

    Orban more batek hartzen zion aurpegiaren ia ezkerralde osoa. [Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    more (argazkia: Teresa Beatriz)

     
  • Maite 11:53 pm on 2016/11/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    ezusteko 

    izlag. Ustekabekoa. 2. iz. Ezustea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    ezusteko iz.
    [ezustea]: ezuste, itsumustu, sorpresa, ustekabe, gertu Zub. g.e.

    ezusteko izlag.
    [ustekabeko]: bat-bateko, bertan beherako, itsumustuko, tipustapasteko, ustekabeko, tupusteko Ipar., sosteko g.e., ustekabe g.e., supitu zah., bertatiko Bizk. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izlag. inesperado, -a; imprevisto, -a (2) iz. sorpresa, imprevisto
    fr (1) izlag. inattendu, -e ; imprévu, -e (2) iz. surprise, imprévu
    en (1) izlag. unexpected; unforeseen (2) iz. surprise, sth unexpected; contingency
    port (1) izlag. inesperado(a) (2) surpresa, admiração

    Hau da ezustekoa!

     

    ezusteko (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 11:52 pm on 2016/11/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    zortzi 

    zenbatz/iz.

    1 zenbtz. Zazpi eta bat, 8. Zortzi soldadu heldu ziren. Zortzi seme-alaba zituzten. Zortziren artean. Zortzi zoriontasun edo dohatsutasunak. Zortzi urteko neska txiki bat. Hogeita zortzi urterekin. Zortzi idazlanetatik bi soilik euskaraz. Zortzi egunen buruan. Orain zortzi mila urte. Zortzi edo hamar aldiz egunean. Egunean zortzi orduko lanak aspertzen zuen.

    2 (Izen gisa). Lau eta lau zortzi dira. Zortzi zenbakia.

    3 (Data adierazteko). Gaur, martxoak zortzi, astelehena. Abenduaren zortzian izango da saioa.

    4 (Orduak adierazteko). Zortzietan joan ziren. Zortzi eta erdietan. Goizeko zortziak arte. Zortziak aldera etorri zen. Zortzi eta laurdenak. Zortziak eta laurden. Zortziak eta laurdenetan. Zortziak laurden gutxi dira. Zortziak eta bostean. Zortziak hamar gutxi(ago). Zortziak laurden gutxi(ago)tan. Zortzietako meza.

    5 (Artikulurik eta kasu markarik gabe, gaur, bihar eta kidekoekin). Zortzi egun barru, zortzi egunera. Hilabete honen hamarrean, etzi zortzi, Donibane Garazin festa bat egitera doaz Euskal Herriko framazonak. Gaur zortzi itzuliko da lanera. || Duela zortzi egun. Gaur zortzi, ostegun goizaldera ohean hila kausitu zuten. Gure semea atzo zortzi ezkondu zen. Igandean zortzi etorri zen.

    6 (Lekuzko kasu atzizkiekin). Zortzi eguneko epea adierazteko erabiltzen den hitza. Zortzian behin ikusten dituzu, beraz, etxekoak? Zortzian-zortzian, astero esan nahi dut. Zortzitik zortzira ikusi behar da lizuntzen hasi ote den.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1)zenbtz. zehazt. [kopurua] ocho (2) zenbtz. zehazt. (B/G) (atzo, gaur, bihar eta antzeko hitzen ondoren) en el plazo de una semana a partir de la fecha mencionada previamente (3) iz. [zenbakia] ocho
    fr (1) zenbtz. zehazt. huit (2) zenbtz. zehazt. (atzo, gaur, bihar eta antzeko hitzen ondoren) en huit [une semaine après du jour ou de la date déjà nommées]
    en (1) zenbtz. zehazt. eight (2) zenbtz. zehazt. (atzo, gaur, bihar eta antzeko hitzen ondoren) a week after or before the date in question
    port (1) zenbtz. oito (2) iz. [zenbakia] oito

    Gaurko hitza duela zortzi urte jaio zen. [Gaurko hitzaren 8. urteurrena: idatzi txio bat!, Maite Goñi]

    zortzi (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel