Recent Updates Page 277 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:50 pm on 2016/10/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    ira 

    iz. (B) Iratzea, garoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:iz. Bizk.

        [iratzea]: iratze, garo Gip. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (B) helecho
    fr (Bot.) fougère
    en (Bot.) fern
    port (planta) samambaia, feto

    Ira artean haurrak ia ezin dira ikusi. (Elhuyar hiztegia)

    ira (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 11:37 pm on 2016/10/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    ezkur 

    iz. Haritzaren, artearen eta kideko zuhaitzen fruitua. Pago ezkurraren olioa. Ezkurrak ontzen haritz abarretan. Ezkur alea. Ezkur azala. Ezkur zuhaitza: ezkurra ematen duen zuhaitza. Abere ezkur-jaleak. Zerri goseak ezkurra amets (esr. zah.).  (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [zuhaitza]: Bizk. zah.arbola, zuhaitz, zuhamu Ipar., zuhain Zub., zuhaintze Ipar. g.e., habe Bizk. g.e., haritz Bizk. zah.
        [fruitu bat]: zi Zub., haritz Bizk. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Bot.) bellota; [Quercus eta Fagus generoetako zuhaitzen fruitua] hayuco (2) iz. (B) árbol (3) iz. (Zool.) bálano, balano
    fr iz. gland
    en iz. acorn
    port iz. (fruto) glande

    Zerri goseak ezkurra amets (esr. zah.). [El que tiene hambre, con pan sueña.] (Hiztegi Batua)

    ezkur (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 6:56 pm on 2016/10/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    porrusalda 

    iz. 1. Porruaz eta batzuetan azenarioa gehituz eginiko salda. 2. Euskal plaza-dantzetako bat. Arin-arin motakoa da eta koplak tartekatuz kantatzen da. 3. Ik. porru-patata. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Wikipedian

    Ikus porrusaldaren ezaugarriak eta errezetak Wikipediako sarrera honetan:

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    porrusalda (V-gip, G-goi-bet; A), purrusalda. Ref.: Arin AEF 1960, 81; Etxba Eib; Elexp Berg.

    1. Caldo de puerro. “Además de los diferentes caldos de gallina, de puerros, etc. oillo-salda, porru-salda, en estilo jocoso se conocen varios otros” A (s.v. salda). “Porru-saldia, osagille askoren erremedixua” Etxba Eib. Cf. Echaide Orio 134. Amaren porru-salda / ta az-oliyua. Echag 269. Porru-salda oliorik gabe. Xe 264. Goiz, eguardi eta arrats / beti porru salda, / kopatsu nai izatea / arrazoi ez al da? Apaol 66. Eztakizu zure amagiyarreba gau batian oietik erori ta nola joan giñan nere señora eta ni katillu bat porru saldakin? Iraola 133. Ezkondu eta gero / urte bete gabe, / porru-salda artzen nuen / oliorikan gabe. A CPV 503. Jaun bazkaldarrak etzuten, noski, porrusalda utsarekin bazkalduko. Munita 51. Porru-saldea, gaztañak eta artozko esne-zukua. Bilbao IpuiB 121. Porru-saldea nai berakatz-sopea. Erkiag BatB 59. Porrusalda bertara eramaten zioten, lurrezko katillu aundi baten. BasoM 144. Goizean purru-salda, eguerdian aza; aixe kabituko du ipurdian galtza (AN-5vill). Inza NaEsZarr 1484 (v. tbn., con alguna variación, ib. 881 (AN-gip)). Porru-salda edo porru-patatak askotan janak gera. Ostolaiz 129. Porrusalda maiztarrarentzat, eta kaixo, motell! Insausti 61.

    2.Baile agitado (V-e [?])” A Apend. “También el Arin arin (muy ligero) podemos considerarlo como danza mixta. En Navarra recibe también los nombres de Bizkaiko (de Bizcaya), Porrusalda (caldo de puerro) y Zakur dantza (baile del perro)” CEEN 1970, 204. Cf. VocNav: “Baile suelto, muy movido (Baztán, Larráun)”. Dantzatutzeko porrusaldak, / baita fandanguak. Yanzi 72.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. caldo de puerros (2) iz. [janaria] puerros con patatas (3) iz. [euskal plaza-dantza] porrusalda
    fr (1) iz. bouillon aux poireaux (2) iz. [janaria] poireaux avec pommes de terre
    en (1) iz. leek stew (2) iz. leeks with potatoes

    Gure etxeko sukaldean ginen, eta marmitakoa edo porrusalda ari zen prestatzen, ez naiz oroitzen. [Gezurrak, gezurrak, gezurrak, Iban Zaldua (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Goizian porrusalda, / eguerdiyan azak, / aixa kabitzen zaizkit / ipurdiyan galtzak. / Zer uste dek dirala / atsuaren saltsak, / zarra baldin bada’re / andre ona hartzak!  [Lurtarra da begiratua, Xabier Etxabe (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    porrusalda (Argazkia: Dabid Martinez, @dabidnet) [FlickrCC]


    Ikusi “porrusalda” hitza Dabid Martinezen #27hizki27argazki blogean.

     
  • Maite 11:53 pm on 2016/10/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    gardostu 

    ad. Gaingiroki erre.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gardostu (V-ger-m-gip), galdostu (V-ger-gip), gardoztu (Zam Voc), garbostu (V-gip). Ref.: A (gardostu, galdostu); Iz UrrAnz (garbostu), ArOñ (galdostu).

    Chamuscar; escaldar. “Gardostu da oillo illak, lumatsak obeto kendutiarren, sutan erabiltia. Baita esaten jako sukarastau be” A Txirrist 69. “Gardostu esaten deutse beste batzuk tripakixak eta odolostiak […] ur irakiñetan sartu ta gero, arrasta arrasta gaiñibetiaz garbitziari” Ib. 69. “Galdostu, escaldar, pasar las viandas por agua hirviendo” A. “Garbostu, 1.º pasarlo por la llama. 2.º dejar una vianda sin hacerla bien con fuego, de prisa” Iz UrrAnz. “Galdóstu, galdósketan, dejar una cosa sin asar o sin quemar bien una madera” Iz ArOñ. [Usakumeak] ill, lumatu ta gardostu […] sutan luma apurretati garbituteko. Mg PAb 104. [Tormenturik] enzunena, beti beti erre, kiskildu, tximindu ta gardostuten egon biarra. CrIc 35. Eurotarikoen bati entzunda daukatsat ba, Purgatorixuan arimaak gardostu egiten diriala. A Txirrist 69s. [Tupiñetik] ateratzen du burruntzalia ta galdosten dio bularra naastekari arekin. Or Mi 80s. Zuku beruaz iñoiz galdostu danak, otzari be putz. Otx 68. Garbitu ta gardostu bearra luke alda-gogoak, Pitagoraren iritziz […] geroago ta bikainago ledin. Zait Plat 60. v. tbn. NEtx LBB 248 (gardozten).

     

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. chamuscar(se), socarrar(se), sollamar(se), quemar o tostar superficialmente
    fr (quemar por el exterior) faire roussir; (quemarse) se brûler v pron
    en (quemar por el exterior) scorch, singe; prnl (quemarse) burn yourself, singe yourself
    port chamuscar-se

    Usakumeak hil, lumatu eta, luma apurretatik garbitzeko, gardostu.  (Hiztegi Batua)

    gardostu (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 11:24 pm on 2016/10/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    kapare 

    iz. HIST. Nahiz aitoren seme edo alaba izan ez, hainbat pribilegioren jabe zen pertsona librea.
    Foruen arabera, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanle guztiak kapareak ziren, hots, libreak, soldadutza eta zergetatik askeak eta eskubide politikoen jabeak. Bestalde, kaparetasuna jaraunspenezkoa zen eta ez erregeak emana. Aipatu herrialdeetan auzotasuna lortu nahi zuten kanpotarrek beren noblezia frogatu behar izaten zuten.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: aitoren seme (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. hidalgo, -a
    fr  iz. noble, gentilhomme
    en  iz. gentleman
    port  iz. fidalgo(a)

    -Baina zu, Migel, kapare zara edo? – galdetu nion ironia apurtxo batekin.  [On Kixote Mantxako, Miguel de Cervantes / Patxi Ezkiaga (Erein, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kapare (Irudia: Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:13 pm on 2016/10/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    ozpin 

    1. iz. Azido azetikozko ur-disoluzioa, ardoaren eta graduazio txikiko edari alkoholikoen (sagardo, garagardo, etab.en) edo azukre-disoluzioen hartzidura espontaneoaren ondorio dena. 2. iz. eta izond. (hed.) Gauza edo pertsona mingotsa. Baina noiz arte jasango du irakurlearen ahoak ohi duen eztiaren ordez irentsarazi nahi diogun ozpina? Hitz zorrotz eta ozpinak. || iz. (Ipar.) Tximista. Honek erran nahi du ozpin bakoitza kanoiukaldi bat dela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [ardotik sortutako isurkaria]: minagre Ipar.
    ozpin izond.
        [ozpintsua]: ozpintsu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. vinagre (2) iz./izond. (hed.) vinagre; avinagrado, -a || iz. (Ipar.) rayo
    fr (1) iz. vinaigre (2) iz./izond. (hed.) insupportable, acariâtre ; aigre, amer
    en (1) iz. vinegar (2) iz./izond. (hed.) sour, bitter
    port (1) vinagre (2) avinagrado(a), envinagrado(a); producto a. produto avinagrado; (carácter, gesto) azedo(a)

    ‘E, hi, Ozpin, Ardoren seme, noiz utziko dituk hire trikimailu nazkagarri horiek? ‘ [Zortzi kontakizun, Isaac B. Singer / Koro Navarro (Alberdania-Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ozpin (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 11:34 pm on 2016/10/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    oreka 

    iz. Elkarren aurka ari diren gauza bi edo gehiagoren arteko indar berdintasuna; horrelako indarren eraginpean dagoen gauzaren egoera. Osagaien arteko oreka. Gorputz guztia ikaraz darabilela, oreka ezin gordez jaikitzen da. Oreka galdu dut zeharo: gorputzekoa eta arimakoa. Jokoa, azken batean, ezagunaren eta ezezagunaren artean oreka gunea aurkitzean datza. Gizarteko orekan zetorren edozein aldaketak, zenik txikienak ere, hizkuntzaren kaltean gertatu behar zuela.  (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [dendua]: dendu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. equilibrio
    fr iz. équilibre
    en iz. balance
    port iz. equilíbrio

    Nik oreka bilatzen dut: oreka munduan, oreka bizitzan… [Zortzi unibertso, zortzi idazle, Ana Urkiza (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    oreka (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel