Recent Updates Page 278 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:00 pm on 2016/10/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    burutazio 

    iz. Burura datorren ideia, hausnartzearen ondorio ez dena. Ik. burutaldi; burutapen. Beti gogora datorkion burutazioa. Burutazio hau datorkit, alegia, nola ez nauzun kalera jaurti. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [burutaldia]: burutaldi, bulko jas.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. ocurrencia, salida; capricho (2) iz. pensamiento, idea
    fr iz. propos, idée, pensée
    en iz. thought; idea
    port (1)  ocorrência (2) iz. pensamento

    Ikusten dudanero gauza asko etortzen zaizkit burura, baina sekula ez dut trufarako burutaziorik izan.  [Maleta, Goizalde Landabaso (Larrepetit, 2016-10-18)] (Berria.eus)

    burutazio (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:06 pm on 2016/10/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    hede 

    iz. 1. Uhala, larruzko edo beste gai malgu batez egindako xingola edo zerrenda mehea. 2. Zaldiak gidatzeko erabiltzen den uhal-multzoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [uhala]: uhal (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. correa, cordón (2) iz. rienda
    fr (1) iz. courroie, attache, lanière, sangle (2) iz. bride
    en iz. strap, lace, shoelace
    port (1) iz. correia, cordão (2) iz. rédea

    Eta larruzko hede beltza kokotsaren azpian, bisaiaren ingerada markatuz. [Larrepetit, Pello Lizarralde (Erein, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    hede (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 6:49 pm on 2016/10/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    oskarbi 

    1. adb. Zeruaz mintzatuz, garbi, hodeirik gabe. Arrats gorri, bihar oskarbi. 2. iz. Zerua hodeirik gabe dagoen egoera. Sortaldetik izar berri bat agertu zen oskarbi beltzean dirdirka. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    adlag. [garbi, hodeirik gabe (zerua)]: zohardi Zub.
    iz.  [zeru garbia, hodeirik gabea]: zohardi Zub.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb./ iz. cielo raso/despejado/sereno
    fr adb./ iz. ciel dégagé, ciel étoilé
    en adb./ iz. clear sky, cloudless sky
    port adb./ iz. forro de teto; céu aberto(a), limpo(a).

    Joan zen lainoa, joan zen haizea, eta oskarbi ageri zen zerua. [Baina bihotzak dio, Xabier Montoia (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    oskarbi (Argazkia: Dabid Martinez, @dabidnet) [FlickrCC]

     
  • Maite 9:04 pm on 2016/10/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    labirinto 

    iz. Elkar gurutzatzen duten bide bihurgunetsuen sarea, bertatik ateratzea nekeza gertatzen dena. Kretako labirintoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [labirinto] : galmendi (Adorez Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. laberinto (2) iz. (Anat.) laberinto
    fr (1) iz. labyrinthe (2) iz. (Anat.) labyrinthe
    en iz. labyrinth, maze
    port iz. labirinto

    Norabidearen zentzua erabat galdua nuen ordurako, labirinto batean nengoela ulertu nuen. [Euskal karma, Jon Alonso (Susa, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    labirinto (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 11:57 pm on 2016/10/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    zorripiztu 

    adj. Denbora gutxian aberastu dena eta jendearekin arrandiaz jokatzen duena. Euskararen etsairik gaiztoenak etxe barrukoak direla, herri eta familia euskaldunetan hazi, eta diru eta aginte apur bat lortu duten zorripiztuak.  (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: adj.
    [zorripiztu] : aberastu berri (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (aberats berri) nuevo rico / nueva rica
    fr parvenu
    en parvenu, social climber, nouveau riche, upstart
    port novo-rico

    Euskararen etsairik gaiztoenak etxe barrukoak direla, herri eta familia euskaldunetan hazi, eta diru eta aginte apur bat lortu duten zorripiztuak. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 11:54 pm on 2016/10/13 Permalink | Reply  

    dramagile 

    iz. Dramak ontzen dituen idazlea. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [dramagile] : antzerkigile (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. dramaturgo, -a; autor dramático
    fr iz. dramaturge, auteur dramatique
    en iz. dramatist, playwright
    port iz. Teat dramaturgo m, -a

    Nolan-ek, astirik ez eta, ezin izan zituen goitik beheraino asmatu hilketa anitzaren inguruko gorabeherak; beste dramagile bat plagiatu behar izan zuen, William Shakespeare ingeles arerioa, hain zuzen.  [Ipuin hautatuak, Jorge Luis Borges / Juan Garzia (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    dramagile (Gaurko hitza, Public Domain)

     
  • Maite 12:12 pm on 2016/10/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    mihiztatu 

    ad. mihiztatu, mihizta, mihiztatzen 1 du ad. Mekan. Bi pieza ahokatu, baten mihia bestearen ahoan sartuz. Elkarrekin mihiztaturiko oholak. 2 du ad. Inform. Hizkuntza sinbolikoan dagoen programa makinak uler dezakeen hizkuntzara itzuli. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    mihiztatu (BN-ciz-baig ap. A; Dv).

    1. “Assembler à mortaise et languette; mettre le battant aux clochettes” Dv. “Reunir o ensamblar tablones a muesca y lengüeta” A.

    2. “(L, BN, S), poner badajo a una campana o campanilla o cencerro” A.

    Sinonimoak: ad.
    [mihiztatu] : ahokatu, artekatu, txartatu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. (Teknol.) ensamblar, machihembrar, encajar (2) du ad. (Inform.) ensamblar
    fr (1) du ad. (Teknol.) assembler (2) du ad. (Inform.) assembler
    en du ad. (Teknol.) to assemble
    port (1) du ad. (Teknol.) ensamblar, (en carpintería) encaixar, embutir (2) du ad. (Inform.) ensamblar

    44.- Bi dimentsio mihiztatzen ditu autoeraketa dinamikak beraz: herri dimentsioa –herri-
    agenda– eta lurralde dimentsioa –lurralde-agendak–, eta biak dira ezinbestekoak Euskal
    Herria espazio funtzional eta sinboliko gisa eraikitzeko –Euskal Herri konfederala–.
    Metaforikoki azalduz hiru nasako geltokia da Euskal Herri konfederala, hiru tren, zein
    bere bidetik eta abiadura propioz datozenak –subjektu politikoak–, iritsi ahala jasotzeko
    prest izango dena.
    Zohardia, Sortu (media.naiz.eus, 2016-10-10)

    mihiztatu (Gaurko hitza, Public Domain)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel