Recent Updates Page 279 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:34 pm on 2016/10/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    eredugarri 

    izond. Eredutzat har daitekeena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    eredugarri.

    I (Adj.).

    1. Ejemplar, que da buen ejemplo. Jainkoarengana irixteko eman bear ditugun urrats eredugarrienak. Onaind in Gazt MusIx 153. Eroan egizue bizikera eredugarria jentillen artean. Ker 1 Petr 2, 12. [Errukiorrak] gizaki eredugarria hartzen du oinarritzat, […] eta prototipo honetatik ateratzen den pertsona oroz errukia […] senditzen du. PPer Harrip 54.

    2. Típico, representativo. Andaluztar jatetxe auek, errialdearen aiurri muintzat jo ditzakegu: txipi, eredugarri eta korapilkorrak dira. Etxde Itxas 85.

    II (Sust.).

    Modelo, muestra representativa. Agirretxeko ederraren eredugarri zuten egontokian, zola-diztira sakratua zen. Etxde Itxas 23. Gurutzeko Joan deunaren mistika-era jator berezia, […] guri eredugarri utzi ziguna. Onaind in Gazt MusIx 157.

    Sinonimoak: izond.

        [ereduzkoa]: erakusmeneko, ereduzko  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. ejemplar, modélico, -a; típico, -a; representativo, -a
    fr izond. exemplaire, modèle
    en izond. exemplary; model
    port izond. exemplar; modelo

    Kontua da, aukera ederra daukagula eibartarrok (hiri guztiz eredugarri den Eibarko hiritarrok) eredu izateko. Kontua da, beldur naiz, kasu honetan ez garela eredugarri izango.

    Kontua da, oraingoan ere, ez dugula ezer ikasiko.  [Kontua da ez dugula ezer ikasiko, Asier Sarasua (Eibar.org, 2016/10/07)]

    eredugarri (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:42 pm on 2016/10/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    ñimiño 

    izond. Oso txikia. Haur ñimiño bat. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:izond. Ipar. adkor.

        [txikitxoa]: txikitxo, txikixko, pitin Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. diminuto, -a, chiquito, -a, chiquitín, -ina, pequeñito, -a
    fr izond. très petit, -e ; tout petit, toute petite
    en izond. tiny, minuscule, diminutive, miniature
    port izond. diminuto, -a, pequeno, -a

    Katutxoaren sudur ñimiñoari erreparatu genion orduan.

    ñimiño (Argazkia: Dabid Martinez, @dabidnet) [FlickrCC]

     
  • Maite 10:17 pm on 2016/10/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    apar 

    iz. Likido baten gainaldean edo bere baitan gertatzen diren gasburbuila (gehienetan aire-burbuila) txikien multzoa. Likidoa eragiten denean, dirakienean edo hartzidura edo eferbeszentziaren eraginez gertatu ohi da. Itsasoko uhinen aparra. Gaixoari ahotik aparra dario. • apar (sintetiko). KIM. Zenbait plastiko zelularri ematen zaien izena. Poliuretano-aparra. || apar-harri. Leuntzeko erabiltzen den harri bolkaniko, porotsu eta arina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [bitsa]: arrapo Ipar., bits Bizk., bisuts Bizk. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es espuma
    fr écume, mousse
    en foam
    port espuma

    Nik euskera egoera tamalgarrian ezagutu dut, bai eskubideen aldetik bai erabilera aldetik komunikabideetan, administrazioan, ikastoletan… Gaur egungo egoera askoz hobea da, baina horrek ez du esan nahi aparretan bizi behar dugunik, lanean jarraitu behar dugu alderdi guztietan. Gure ahultasun handiena izan daiteke gehiagi direla euskara dakitenak erabiltzen dutenak baino.  [“Hiztegiak ez dira ondo erabiltzen, zuzenean goazelako esanahiara”, Andoni Sagarna (Deia.com, 2016-10-06)]

    apar (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 10:30 am on 2016/10/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    itzungi 

    da/du ad. Iraungi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    itzungi (V-gip-al; Lar, H), itzaungi (Lcc), itxungi (V-gip), izungi (G; Aq 1325). Ref.: A; Iz ArOñ (itzungi, itxungi, izungi); EAEL 261. Etim. Parece ser un cruce de iraungi con itzali.

    Apagar (sentidos prop. y fig.). “Argixa itxungi, itxungitten, itxunketan” Iz ArOñ. v. itzali (4), iraungi. Tr. Documentado en textos vizcaínos desde finales del s. XVIII; hay tbn. algunos ejs. guipuzcoanos en el s. XX. Itzungirik aragiaren su guztia. msOñ 218v. [Herejia onek] itxungi eta amettan dituz fede eta karidadia. Itz Berb I 33. Biotzeko asarre biziak itzungi dute. Zait Sof 178. Inpernu-suak nundik itzungi / euskaldunaren azkua? SMitx Aranz 103. Argi biur bedi, itzungi bedi. Or QA 165. Izetu ta itzungi [farolak]. Erkiag Arran 68. Aren adimen argi ta dirdaitsua itxungi egin zitekean. Zait Plat 19. Jakintza be itzungi (amatau) egingo da. Ker EMeza 93 (ap. DRA). v. tbn. A EY IV 76s. Itxungi: And AUzta 97. Erkiag BatB 11.

    itsungi. Apagar (el hambre). Bere gosea itsungi ondoren. M. Arrutza EG 1956 (1-2), 29. Sartuten neban pitxarra aboan eta itzungi egiten neban pitxarra. Or Tormes 19.

    Apagar(se), olvidar, relegar. Orduko idazleen izenak ez lirake beñere izungi bear. RIEV 1931, 639.

    Sinonimoak: ad. Bizk.

        [itzali]: itzali, amatatu Bizk., itxungi Bizk., iraungi jas., atseden zah., emendatu Gip. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (5000 eta Word Reference hiztegiak):

    es apagar(se), extinguir(se)
    fr (s’)éteindre
    en [sua] to extinguish, to put out
    port apagar, extinguir

    Nork itzungi du sua? 

    itzungi (Gaurko hitza, Public Domain)

     
  • Maite 10:15 pm on 2016/10/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    hormatzar 

    iz. Harresia.

    Orotariko Euskal Hiztegia

    hormatzar, ormazar (Lar). (Aum. de 2 horma). “Paredón” Lar. Bartzelonako kale S. Ramon de Call deritxonian ormatzar edo muralloe bat bota ebela. Ezale 1897, 181a. Atera nazazu gaztelu ontatik, ormatzar auek ber-bertan itto ez nazaten. Etxde AlosT 55. Antziñako ormatzarren azpitik ixuriz doazan ibaiak. Ibiñ Virgil 85. En DFrec hay 2 ejs. de (h)ormatzar.

    Sinonimoak: iz.

        [murrua]: harresi, murru, muraila zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. muralla; pared grande
    fr iz. mur, clôture, muraille, rempart
    en iz. [itxitura] wall; [hirietakoa] wall, rampart
    port iz. muralha

    Kurtsoreak markatzen duen erritmora hara eta hona. Klik-klak-klik-klak… altzairuzko habeak eraman eta hormigoiaz betetako karroekin batetik bestera, edonon eta edonola kalearen erdian hormatzarra jasotzen dute, lotsagabe, hiriko gidarien harridurarako. Kapataza begira dute garabiaren gainetik. [Klik-klak-klik-klak…, Xegun Altolagirre (Erein, 2001)]

    hormatzar (Gaurko hitza, Public Domain)

     
  • Maite 10:29 pm on 2016/10/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    irakasle 

    iz. Irakasten duena; irakaskuntzan diharduena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    irakasle (G; H; -kh- SP, Dv, H), irakasla (V), erakasle (S; Lar, H). Ref.: A (irakasla); Lrq (erakatsle).

    Maestro, profesor; que enseña. Cf. Lar: “Doctorar, irakasletu”. v. irakaslari, irakastari, irakastaile. Tr. Documentado ya en Leiçarraga; hay testimonios, aunque escasos, de todos los dialectos, siendo especialmente frecuente en autores meridionales del s. XX. Al Norte se emplean tanto irakasle como erakasle. En la tradición meridional irakasle es mucho más frecuente que erakasle, que aparece sólo en unos pocos ejs. guipuzcoanos de los ss. XVIII y XIX, y en Lizarraga de Elcano. En DFrec hay 437 ejs. (uno septentrional) de irakasle y 29 (18 sept.) de erakasle.

    Sinonimoak: iz.

        [eskola-emailea]: erakusle, eskola-emaile Ipar., eskolatzaile Ipar., erakustun Naf., irakaslari g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. profesor, -a; enseñante, docente; profe
    fr iz. enseignant, -e; professeur
    en iz. teacher; schoolteacher; [unibertsitatean] lecturer
    port iz. professor, -a; docente

    Zirriborro zehazgabe horien guztien artean, zehatz eta garden datorkit gogora irakasle baten oroitzapena. [Nerabearen biluzia, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    irakasle (FlickrCC, Pablo)

     
  • Inaki Agirre 11:19 pm on 2016/10/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    xextra 

    iz. ‘eztabaida, kalapita’ (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    xextra, sestra. Disputa. “Sesioa (G-azp)” NEtx (comunicación personal). Xextrarik geienak diruak eragiten dituala-ta, ez ba egi makala. Agur 23-6-1973 (ap. DRA). Gure artean hainbeste xextra eta eztabaida izan ez bagenitu. PMuj in MEIG I 96. Horrelako xextrak beti izan dira gure artean. Id. ib. 96. Nire zinegotzitzako sestra, buruauste ta garaipen pozaren ondoren. Gerrika 265.

    Sinonimoak: iz.

        [eztabaida]: debate, ezbai, eztabaida, hizka-mizka Ipar., argudio g.e., baiez g.e., elea g.e., eztabai g.e., eleka Ipar. g.e., iharduki Ipar. g.e., ihardukitza Ipar. g.e., ihardukimendu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es disputa, riña
    fr dispute, argument
    en dispute, querelle
    port disputa, rixa, contenda, enfrentament

    Inpunitatearen aldarean, lasai jarraitzen du Gonzalezek xextra politikoaren erdian.  [«Egindakoak egin arren», Iñaki Petxarroman (Berria.eus, 2016-09-29)]

    Egia da, bertsogintzaren oinarri-oinarrian dagoela elkarren arteko borroka dialektikoa, baina gaur egun ez du sasoi batean zuen gordintasunik xextra horrek. [Hogeita bina, Andoni Egaña (Hariadna, 2004), Orr.: 75 (EPG)]

    xextra (FlickrCC, Ayana T. Miller)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel