Recent Updates Page 280 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:37 pm on 2016/10/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    txori 

    iz. 1. Tamaina txikiko hegaztia. 2. Gorantz altxatzen den ilemultzo bildua. 3. (G eta Z) Lupua, buruko larruazaleko kistea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [txori] : 1. koskor 2. ile-begizta (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. pájaro (2) iz. tupé, copete (3) iz. lazo, cinta anudada de adorno
    fr iz. oiseau; passereau
    en iz. bird
    port iz. pássaro

    Une batez entzun zuen doinua, baina hala ere luze iraun zuen haren baitan, txori txiki bat balitz bezala dantzan.  [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txori (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:04 pm on 2016/10/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    nagi 

    1. izond. Lanerako edo zernahi ekintzatarako inolako gogorik izaten ez duena, alferra. 2. iz. Nagitasuna. Goizeko nagi goxoak ohean nindukala. 3. iz. eta izond. Eskuko laugarren hatza. • NAGIAK ATERA, BOTA. Gorputza mugitu gabe luze eduki ondoren (lo egin eta gero, bereziki) nagitasuna edo moteldura kentzeko gorputz-adarrak edo soilik besoak luzatzea, muskuluak tentsioan mantentzen diren bitartean.

    2. iz. ZOOL. Bradipodidoen familiako ugaztun edentatuen izen arrunta. 50-75 cm-ko luzera, ile luzea eta atzapar luze eta kurbatuak dituzte. Hego Amerikako oihanetako zuhaitzetan bizi dira eta oso mugimendu geldoak egiten dituzte. Bradypus generokoek hiru behatz dituzte eta nagi hiruhatz edo ai deritze. Choloepus generokoek berriz bi dituzte eta nagi hatzbiko edo unau deritze. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    nagi izond.
        [alferra]: alfer, erlamando, kalamanka, nagitsu, tantar, kartalazo Ipar., laxo Ipar., mandrain Ipar., aroi zah., flux Ipar. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. vago, -a; perezoso, -a, holgazán, -ana; haragán, -ana (2) iz. vagancia; holgazanería, pereza (3) iz. (Zool.) perezoso (4) iz./izond. (dedo) anular
    fr (1) izond. fainéant, -e ; indolent, -e, paresseux, -euse (2) iz. (Zool.) paresseux (3) iz./izond. (doigt) annulaire
    en (1) izond. lazy, idle (2) iz. laziness, idleness (3) iz. (Zool.) sloth (4) iz./izond. ring finger
    port (1) (para el trabajo) preguiçoso m, -a; folgazão(ona), folgado(a) (2) folgança (3) (mamífero) preguiça (4) (dedo) anular

    Astin itzazue nagi zorritsu horiek! [Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    nagi (Argazkia: Dabid Martinez, @dabidnet) [FlickrCC]

     
  • Maite 11:49 pm on 2016/10/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    saldukeria 

     iz. Leialtasuna zor diogun norbait edo zerbait saltzeko ekintza; traizioa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    saldukeria (G, L; H), salkeria (L, BN, S; H). Ref.: A; Lh (saldukeri, salkeri).

    Traición, deslealtad, perfidia. “Trahison. Okerka eta saldukeriaz (Izt)” H. “1.º (G; Arr), alevosía, traición. Saldukeriaz eta okerka, a traición y a tuertas; 2.º (G-to), hipocresía” A. Tr. Documentado en autores meridionales desde mediados del s. XIX. Emplean salkeri(a) Goenaga (Y 1934, 178) y, junto a saldukeria, Zinkunegi y Orixe. En DFrec hay 6 ejs. de saldukeria y 1 de salkeri. Gipuzkoako Diputazioa […] Españako tropa ugaritu bigartean, saldukeriaz luzaerazo naiean zebilkiolako oarturik, arrestatu izan zebala, bertako Batzar osoa Baionako ziudadelara. Izt C 394. Iskariotek isillik aldegin zuen bere saldukeriari buru ematera. Lard 441. Nere desleialkeria eta nere saldukeria. Arr May 46. Birtute oneek zaintzen dabezan torre-muruak, / iñoz ez dira saldukeriaz eskuratuak. AB AmaE 443. Saldukeria, eskargekeria. “La perfidia”. Zink Crit 1. Goiepaikaria berez zuzena da; bere bizpide luzean salkeririk etzaio ezagutzen. “No se le conoce una felonía”. Ib. 44. Aiako au saldukeri beltza zala esaten zun. Or SCruz 63. Kanpotik zuzentsu-itxura egiten duzue gizonen aurrean, barnean ordea saldukeriz ta tzarkeriz beteak zaudete. Ir YKBiz 402. Nola dezaket izkuta oinbeste saldukeri? “Tantas traiciones”. Or Poem 546. Iñork etzun salatu alare, euskaldunentzat gauza makurragorik ezpaitago iñor saldukeriz galtzea baiño. Etxde JJ 162. Oarkabean, edo pentsatu gabez, aukeratu du itsutasunaren bidea; ta au da ori: saldukeria, gizonak egin dezakean saldukeriarik galduena. Txill Let 86. Lapurreta estaltzeko, “conquista” izen ospetsua jarri zaio. Saldukeria parkatua izan oi da “Tratado” izenaz zuritua baldin badator. Vill Jaink 177.

    v. tbn. Itz Berb I 151. Ayerb EEs 1912, 178. Bertsol 13-12-1931, 75. Otx 182 (-keri). Erkiag BatB 195.

    (Con -zko, adnom.). Iruzurkeri ta saldukerizko sastegijok; inpernuko lezea baño txarraguok. Otx 27. Bestearekin asi nintzan ezkeroz, iguingarri zait musu bat […] ematea; […] maitasun agerkariok saldukerizkoak iduri baitzaizkit. Etxde JJ 165.

    Sinonimoak: iz.

        [traidorekeria]: traizio, alebosia Heg., etoikeria g.e., traidorekeria g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. traición; delación, soplo
    fr iz. mouchardage, trahison
    en iz. treachery, betrayal; treason
    port

    Eta ni ez nintzen han partitze horri kontra egiteko, haren saldukeria doilorraz hari liskar egiteko!  [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 1:26 pm on 2016/09/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    itzultzaile 

    iz. Itzultzen duena, bereziki hizkuntza batetik beste batera itzultzen duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    itzultzaile (Dv), itxulitzaile (Lar).

    1. (El) que vuelca, da la vuelta. “Trasegador” Lar. “Galdatu ditut belhar ephaileak eta itzultzaileak” Dv. Atzo galdegina dut baratzearen lur itzultzailea. Etchebarne 118.

    2. (Dv > A). (El) que devuelve, restituye. “Ohoin hainitz, itzultzaile guti” Dv.

    3. (G-azp-goi-nav, BN-arb ap. Gte Erd 60), itzultzale. Traductor. Itzultzaile on andana bat. Mde Pr 245. 70 itzultzale omen zirelakotz. Zelaiberri Herr 18-12-1958, 4. Itzultzaleak ez du errua beure. Or in Gazt MusIx 50. Heineren olerkien itzultzaillea. Alzola Atalak 108. Nihaur izanez arteko itzultzale. Larre ArtzainE 298 (itzultzaile 287). Euskal itzultzaileak. MEIG VII 101. En DFrec hay 10 ejs. v. tbn. Berron Kijote 13.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. traductor, -a
    fr iz. traducteur, -trice
    en iz. translator
    port iz. tradutor(a)

    Hain trebakuntza handia behar du itzulpenak, zioen Feijóok, non esango bainuke aiseago aurki daitezkeela idazle onak jatorrizko hizkuntzan, itzultzaile onak baino. [Mentura dugun artean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    itzultzaile (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:44 pm on 2016/09/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    istilu 

    iz. 1. Egoera larri batean sortzen den eztabaidazko zarata, iskanbila. Autoek elkar jo dutenean istilu bizia sortu da gidarien artean. 2. Arazo edo auzi eztabaidatsua. 3. Arazoa, estutasuna. Zenbat istilu eta buruhauste! (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [iskanbila]: ahakar, anabasa, birrinbili-barranbala, demanda, errieta, errietaldi, etiketa, gorabehera, iskanbila, kimera, lipizta, liskar, liskarraldi, mokoka, mokokaldi, tirabira, tirabirako, zalaparta, zaparrasta, aharra Ipar., eskatima Ipar., karmañola Ipar., kasaila Ipar., tarrapata Ipar., xaribari Ipar., astrapala Bizk., baraila Bizk., droga Bizk., lazka Bizk., ardaila Gip., matxetin Gip., sesio G-N, kalapita Ipar./Naf., bilaxka Zub., armonia beh., desditxa beh., matrikula beh., atarrapuzka g.e., ausiabartza g.e., liskarreria g.e., zirriparra g.e., ahaka zah., ateleka zah., matraka Bizk. beh., okasio Gip. beh., haparka Ipar. g.e., despita Gip. g.e., biahore Ipar. zah., debadio Ipar. zah., disputa Ipar. zah., atralaka Bizk. zah., bilaka Zub. zah., arroitu Naf.
        [estualdia]: Gip.ataka, egonezin, estualdi, estura, estutasun, ezinegon, hinka, kinka, larri, larrialdi, larridura, larrimin, larritasun, larriune, arrangura Ipar., arteka Ipar., behar-ordu Ipar., herstura Ipar., kexa Ipar., kexaldi Ipar., zinak eta minak Ipar., angustia Heg., elorrio Bizk., hertsidura Zub., estu g.e., herrestadura g.e., larri-ordu g.e., trantze Heg. beh., antsia Heg. g.e., arbin Bizk. g.e., erreki Gip. g.e., estres Ipar. zah., kexagune Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. alboroto, jaleo, estrépito, bulla, jarana (2) embrollo, enredo, lío, incidente, follón (3) apuro, trance
    fr tapage, pagaille, chahut, vacarme, troubles
    en (1) iz. [zarata] uproar; racket, row, din; noise (2) iz. [arazoa] commotion; disturbance; trouble; incident

    Naziorik aurreratuenetan ere istilu gorriak sortzen dituzte arratoiek. [India harrigarria, Gotzon Garate (Elkar, 2001))] (Ereduzko Prosa Gaur)

    istilu (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:57 pm on 2016/09/28 Permalink | Reply  

    arranpulu 

    iz. (G) Jendeak, bereziki haurrek, har ditzan dirua edo gozokiak botatzeko ohiturari ematen zaion izena, batez ere bataioetan eta aitabitxiaren eskutik burutzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal hiztegian

    1 arranpulu. “(Sal, R), ampolla de las manos o pies” A.

    2 arranpulu. v. arrapailo. || arrapailo (G-bet), arranpulu (G-bet), arranpallo (BeraLzM). “Arrapaillo bota, (G-bet), echar dinero después del bautismo” A. “Arranpallo bota, echar dinero para que lo cojan los chicos” BeraLzM. “Beste izen batzuk ere badaukaz [aitabixtiren diru-emoteak]: errautxe Beran (AN-5vill), karaputx Zaraitzun (Sal), […], arranpulu Donostian (G-bet)” A EY I 186 (no parece que se trate de un sust.; cf. arrautsi). En el cast. local de la comarca de San Sebastián es conocida la forma arrampulla. Cf. arrapailots.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar):

    es iz. (G) costumbre de que los padrinos en los bautizos arrojen dinero o caramelos para que los cojan los niños
    fr habitude que parrains et marraines baptêmes jeter de l’argent ou des bonbons pour les enfants attraper (Google translate)
    en habit that godparents at baptisms throw money or candy for the children to catch (Google translate)
    port hábito que padrinhos de batismo jogar dinheiro ou doces para as crianças pegar (Google translate)

    Telleriko alabak ere barre egin zuen, aitzina abiatu zen haurrek inguratua. «Horrek denak ume-lehorrak!» komentatu zuen agure batek, eta orduan aitajaunak sos mordo bat bota zuen arranpulu, urrun. Haurrak aztarrika oldartu ziren bila, kalapitan.  [Euzkadi merezi zuten, Koldo Izagirre (Susa, 2009)]

    arranpulu (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:59 pm on 2016/09/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    zergura 

    det. eta izord. (B) Zernahi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: det. Bizk.

        [zernahi]: zernahi  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es det. cualquiera; cualquier cosa
    fr det. n’importe quoi ; n’importe quel, -elle ; tout
    en det. anything; any

    Aitzitik, batbatean ama-alaba flandestarrak gogora etorrita, ontzi hartan segitu ahal izateagatik zergura emango nukeela ohartu nintzen.  [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zergura (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel