Recent Updates Page 281 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:51 pm on 2016/09/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    burtzoraldi 

      iz. Zorabio edo buru-galtze igarokorra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    burtzoraldi (Dv > A), burzoroaldi, burxoraldi (bür- Casve). Vértigo, aturdimiento, desvarío. “Vertige momentané” Casve. Solas horiek hekien begietan izan ziren burtzoraldi baten iduriko, eta etzituzten sinhetsi. Dv Lc 24, 11 (Lç, HeH ergelkeria, He eldarnio, TB, Brunet amets, Oteiza zoraki, Ol, Leon ameskeri(a), Ker, Or, IBk, IBe zorakeri(a)). Eskual-herrian uda berria / bethi jinen duk ederra: / Burzoroaldi itsu batean / hirirat othoi ez lerra... Ox 143 (en versiones anteriores buru zoro kolpe batean (ib. 133) y burzoraturik (ib. 140)).

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [zorabioa]: burtzoro Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es vértigo, aturdimiento, desvarío
    fr étourdissement; délire, divagation
    en daze, bewilderment, shock
    port aturdimento, atordoamento

    Eskerrak Edurne ahots goraz pentsatzen hasi den, eta neure burtzoralditik atera nauen.   [Berria, 2010-03-03, «Borrokatzea merezi du», MIKEL GOMEZ [Iritzia]]

    burtzoraldi (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:13 pm on 2016/09/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    zarradagarri 

    izond. Zarrada eragiten duena. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zarradagarri. Impresionante, terrible. Judegoak arresi-ormatatik kanpora baeukazan arerioak, baiña euren indar guztiak anai arteko gudaketa zarradagarri baten galdu zituezan. Agur 21-7-1973 (ap. DRA).

    Sinonimoak:izond. Bizk.

        [zarrada eragiten duena]: zirraragarri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (B) impresionante, emocionante, emotivo, -a, sensacional, que conmociona
    fr izond. troublant, -e ; émouvant, -e ; impressionnant, -e ; sensationnel, -elle ; touchant, -e
    en izond. exciting, moving, thrilling, touching

    Gaurko gaua zarradagarria izango dela aurreikusten da.#i25bozak #i25

    zarradagarri (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:02 pm on 2016/09/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    hertu 

      da/du ad. (Ipar.) 1. Gutxitu, murriztu; ibitu, ematu. 2. Hantua edo puztua dagoena hustu, handitua desagertu. Hantura hertu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar.

        [gutxitu]: gutxitu, txikertu, txikiagotu, txikitu, urritu, doitu g.e., mermatu Heg. beh., apurtu Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1)1 da/du ad. (Ipar.) disminuir (2) da/du ad. (Ipar.) desinflar(se), deshinchar(se), resolver(se)
    fr (1) da/du ad. (Ipar.) diminuer (2) da/du ad. (Ipar.) (se) dégonfler
    en (1) da/du ad. to decrease, to drop,  ( hantura ) to go down

    Biharamuneko, khordak eroriak dire, hanturak hertuak, eta Zabier egundaino bezain azkar eta zalhu. [Bi Saindu Heskualdunen Bizia, Franzisko Laphitz (Euskal Klasikoen Corpusa, 1867)]

    hertu (Irudia: Wikimedia Commons)

     
  • Maite 1:18 pm on 2016/09/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    hotzildu 

    da/du ad. Hotzil bihurtu, hotzil gelditu arte berotu edo hoztu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hotzildu. Templar(se). Iru gazteeri su-garra otzildu zenien Jainkoa. Or MB 59. Bero-bero ibili zen luzaroan gerra hotza; hotzildu zen poliki-poliki, epeldu gero eta are azkenik, hoztu ez ezik, baita izoztu ere. MIH 375.

    Sinonimoak: iz.
    [hotzildu] : epeldu  (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. templar(se), entibiar(se), enfriar(se) o calentar(se) hasta quedar templado; [sua] mitigar
    fr da/du ad. s’attiédir, tiédir
    en da ad. [hoztu] to cool, to cool down; [berotu] to warm (up), to get warm(er)
    port (algo frío) amornar

    Hotzildu, jauna, berorren harridura lipar batez, arretaz ernerik belarria, harik eta nik eman arte, bi jaun prestuok lekuko didudala, miragarri horren berria berorri.  [Hamlet, William Shakesperare / Juan Garzia (Ibaizalbal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    hotzildu (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:45 pm on 2016/09/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    afan 

    iz. (G) Norberaren dohain, aberastasun, ondasun, etab. bestei erakustearen gehiegikeria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Heg.

        [grina]: apeta, grina, irrika, irrits, tirria, hisia Ipar., lehia Ipar., lera Bizk., irrikizio Gip., asper Zub., irrikatasun g.e., pasio g.e., joran Bizk. jas., espa Heg. g.e., gutar Bizk. g.e., uzi Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1)iz. (Heg.) h. harrokeria ostentación, vanidad (2) iz. (Heg.) h. grina, zaletasun afán, ocupación; empeño, deseo
    fr (1) vanité, orgueil (2) ardeur
    en (1) arrogance, vanity, pride; ostentation (2) desire, ambition
    port (1) ostentação, vaidade (2) afã, vontade

    Hartantxe izaten baitzuen bere afan guzia. [Harrizko pareta erdiurratuak, Patziku Perurena (Euskaltzaindia, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    afan (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:44 pm on 2016/09/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    bals 

    iz. Alemaniar jatorriko dantza, erritmo hirutarrekoa, lehen aldiak oso azentu gogorra izanik. Bikote-dantza da, pausatua eta etengabeko bira-higiduraz dantzatzen dena; dantza horren doinua. Vienako balsak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bals, balsatu, balseo. v. balts, 3 baltsatu, baltseo.

    balts, bals, baltse. Vals; en gral., baile agarrado. Cf. Sor Gabon 50: Batek esaten du “Vals”. Jotzen dute. Gero “Habanera”, ta au bukatzian pasa-kallia juaz dijuaz. Zergatik zortziko, kontrapas, bolero, bals, kontradantzak, minue, rigodon, baile Ingles eta beste soñu askok konpas jakiñak dituzten bezala, aek diraden zati askotakoak eta konpas desberdiñak dituztenak. Izt C 218. Billeratako disimuluan / dauden soñu ta baltsiak, / animarentzat ka[l]tian dator / gorputzen gustora ibiltziak; / ondore txarra berekiñ dakar / toki gaiztora biltziak. Xe 321. Erdal erritik etorri zaigu / dantza jenero berria, / izan bear du, dirudienez / moskorren batek jarria. / Baltsa du izena eta / oso da nazkagarria. Urruz in Bertsol 248. Orai anztu balsak, / plazetako salsak. Yanzi 191. Dantza lotu edo baltsekoa ere jotzen ditek. TxGarm BordaB 62.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. vals [baile y música]
    fr iz. valse
    en iz. waltz
    port iz. valsa

    Dembak bals konpas batzuk entzun zituen, eta neskatila irribarretsuen ahots ozenak.  [Bederatzietatik bederatzietara, Leo Perutz / Anton Garikano (Alberdania-Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bals (Gaurko hitza, CC)

    VIENAR BALS TXIKIA

    Vienan hamar neska gazte daude,
    heriotzak negar egiten dueneko sorbalda bat
    eta uso disekatuen baso bat.
    Goizaren zati bat dago
    antzigarraren museoan.
    Mila leihoko areto bat dago.

    Oi, oi, oi, oi!
    Har ezazu bals hau ahoa itxita.

    Bals hau, bals hau, bals hau
    baiezkoa, heriotzazkoa eta koñakezkoa
    bere isatsa itsasoan bustitzen duena.

    Poeta New Yorken, Federico García Lorca
    euskaratzailea: Juan Luis Zabala
    Erein, 2003

     
  • Maite 10:57 pm on 2016/09/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    gizatasun 

    iz. 1. Giza izaera duenaren nolakotasuna. 2. Gizakiari dagozkion bertuteen multzoa. Bere bihotz on eta gizatasun zabalagatik. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [gizatasun] : gizalege, jendetasun. garrazkeria, zakarkeria (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. humanidad, naturaleza humana (2) iz. comportamiento o cualidades humanas; calidad humana
    fr (1) iz. humanité, nature humaine (2) iz. comportement ou qualités humaines, valeur humaine
    en (1) iz. [nolakotasuna] humanity (2) iz. [kalitatea, ezaugarri-multzoa] humanity
    port (1) iz. humanidade

    Gizatasuna galtzen ari gara? Gizatasunik geratzen ote zaigu? [Gizatasunaren berraurkipena, Goizalde Landabaso (Berria.eus, 2016-09-20)]

    gizatasun (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel