Recent Updates Page 282 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:16 pm on 2016/09/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    azkura 

      iz. 1. Larruazalean sentitzen den erresumin-moduko sentsazioa, hatz egitera bultzatzen duena. 2. (hed.) Zerbaitek eragiten duen irrika edo desira. Lur berriak ikusteko azkurak bultzatuta. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [hazgalea]: aznahi, hazgale, hatz Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. picor, picazón, escozor, prurito (2) iz. (hed.) vivo deseo o inquietud
    fr démangeaison, prurit, irritation
    en itch, itching
    port comichão, coceira, irritação,

    Azkura ematen du, eta gogoz eta grinaz egin behar da hazka. [Sexua noiznahi, Luis Elberdin (Gaiak, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    azkura (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:32 pm on 2016/09/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    akain 

    iz. ZOOL. Akaroen ordenako zenbait araknido parasitoren izen arrunta. Hausnarkarien, txakurren eta, batzuetan, gizakien larruazalean odola zurgatuz bizi diren milimetro gutxiko animaliak dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    akai(n). v. 1 lakain. 

    1 lakain (L, BN), likain (-kh- H), akain (G, AN-gip-larr-ulz; Aq 336), akan (V-m), aken (V), akeen (V-m), akein (AN-araq; Aq 336), akai (G-goi), akien (G). Ref.: A (akaiñ, akan, aken, akeen, lakain); A Apend (akeñ); Lh; AEF 1955, 116; Iz IzG (akaiñ, artapo), To (artapua); Elexp berg (akain).

    Etim. Cf. gasc. lagagno. v. DCECH s.v. legaña.

    Garrapata. “Garrapata, cuando es pequeñita se llama akaiña, akeiña” Aq 336. “Garrapata mayor” A. “Tique” Lh. “Akaiñ, caparra de oveja (AN-gip-ulz)” Iz IzG. “Akaiñe, la caparra de campo, pequeña como la cabeza de un alfiler, que se pega al recoger helecho, etc. y penetra en la piel (AN-ulz)” Ib. (s.v. artapo). “Akaiñe, la caparra de campo (AN-larr)” Iz To (s.v. artapua). “Cierta garrapata. Beste bat izeten da flako-flakua ta aundixaua, xapala, xapala; ia aura aragixan barrura sartzen dok. Ari akaiñia. Akañia ezta potolotzen, beti flako eoten da” Elexp Berg. v. bakasta, lakats. Akaiñez eta artapoz josia ankartea. Or Eus 247. Akaiñen zimikoak dirala ta… Platero odola txirrian dariola doa. Amez Plat 37.

    Sinonimoak:iz.

        [kaparra]: kapar, zigar, lakasta Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Zool.) garrapata, arañuelo, caparra, rezno
    fr iz. (Zool.) tique
    en iz. (Zool.) tick
    port iz. (Zool.) carrapato

    Baina ardi zaharrak, zakurra aspaldidanik ezagutzen dutenak, atseginez egoten dira, akain asko izaten baitituzte.  [Zakurra, zeure laguna, Gotzon Garate (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    akain (FlickrCC, calafellvalo)

     
  • Maite 9:11 pm on 2016/09/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    beharrezten 

    iz. Desegokikeria.

    Orotariko Euskal Hiztegia

    beharrezten, behar-ez-den, bearreztan (V ap. A Apend; Lar).

    1. Inconveniencia, (lo) que es inconveniente o indebido. “Absurdo” Lar. “Disparate (V), bearreztan bat egin” A Apend. v. beharreztenkeria. Ez zaitezela mintza hekien aiñtziñean […] beldurrez solhasa segitzean, zerbait behar-ez-den itzur dakizun. He Gudu 147. Gazte zarrai ta eroriai iten diotenak mila bear-ez-ten (103). LE-Ir. Ardauok, ba, gogua bizkortu bai, baña batta milla bearreztan eta zorigaisto ekarri be badakijez egitten. Otx 111. Ohartzen da, zerbait behar ez den badabilala airean, baian ez daki nor akusa. Larz Iru 70.

    2.Genio maléfico” DRA, que no da más referencias. Cf. behargabe (4).

    3. “Behar-eztena, endemoniado, poseso” Lander (ap. DRA).

    Sinonimoak: iz.
    [beharrezten] : desegokikeria, eragabekeria

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es inconveniencia
    fr inconvénient
    en inappropriateness
    port inconveniência

    Nola ekarri ordea hitzetara, gaindegian nik lizar hotsa atera ordu behorrek behetik egiten zuten irrintziak bihotzondoan eragiten zidan birbirrekoa! [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    beharrezten (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:30 pm on 2016/09/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    granuja 

    iz. Alproja.

    Orotariko Euskal Hiztegia

    granuja (V-gip ap. Elexp Berg).

    1. Granuja, sinvergüenza. “Granuja, travieso. Granuja xamarra be bada ta…” Elexp Berg. Munduba onetan, granuja batzuk / len e badira izanak. EusJok 102. Lotsik gabia eta granuja. Tx B I 71. v. tbn. Uzt Noiz 87.

    2.En el habla de los de Arrate la acepción de este vocablo es la de un muchacho y no el peyorativo que le corresponde en castellano. Zure granujia bialdirazu, emon deixorazen sagar batzuk” Etxba Eib.

    Sinonimoak: iz.
    [alproja] : pikaro, maltzur, bihurri.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) granuja, travieso (2) muchacho, chaval
    fr (1) coquin, -e (2) enfant
    en (1) rogue (2) kid
    port (1) pilantra (2) garoto, -a, menino, -a, rapaz, moça

    Zure granujia bialdirazu, emon deixorazen sagar batzuk” Etxba Eib.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    granuja (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 9:38 pm on 2016/09/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    apal 

    iz. 1. Paretan edo altzari batean, bertan gauzak edukitzeko ezartzen den ohola. 2. AUTOM. Automobilak barruan eta atzealdean gauzak uzteko duen lekua. || izond. 1. Beherea, baxua. Zumitzezko jarleku apalak. 2. Bere burua handiesten ez duena, harrokeriarik gabea. Gizon apala, ezerk harrotzen ez duena. 3. Arrats, eguzki, arratsalde, arrastiri, etab.ez, egunaren amaieraren adierazgarria. Eguzki apalean Ibañetako lepora heltzen baita. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    apal adond. Ipar.
        [behera]: behera, beheraka, apalxko Ipar., beheiti Ipar./Naf.
    apal iz.
        [gauzak gordetzeko ohola]: zapalda, tauleta Ipar., balda Bizk.
    apal izond.
        [baxua]: apalxko, baxu, behe, behere jas., behera Ipar. zah.
        [umila]: apalxko, behe, laño, lau, xalo, xume, apalgura Ipar., umil beh.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. anaquel, estante || (1) izond. bajo, -a, de poca altura (2) izond. humilde, de baja condición, sencillo, -a, modesto, -a (3) izond. (aurretik arrats, eguzki, arrastiri, arratsalde duela) atardecer, anochecer (4) adb. abajo, hacia abajo; bajo
    fr (1) iz. étagère || (1) izond. [baxua] bas, basse (2) izond. [xumea] modeste, humble, simple (3) adb. en bas, vers le bas
    en (1) iz. shelf || (1) izond. low; lower, lowered (2) izond. humble, modest; simple, plain; natural
    port (1) iz. prateleira, estante || (1) izond. baixo(a) (2) izond. humilde

    Liburuak apal estuetan estuegi sartuta ikustea zen Ruche jauna gehien haserrearazten zuten gauzetariko bat.  [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz (EHU, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:02 pm on 2016/09/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    lipar 

      iz. 1. (Ipar.) Oihalzati txikia, erakusgarritzat erabiltzen dena. 2. (Ipar.) Zati txikia, apurra. Ogi-liparrik ez dugu etxean. 3. Denbora oso laburra, unea. Hari begira gelditu naiz lipar batez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [unea]: aldiune, istant, memento, une, limar Ipar., oldar Ipar., momentu Heg. beh., erasti Bizk. g.e., ergai Gip. g.e.
        [apurra]: Ipar.pizar, apur Ipar. pl., miko Ipar., papur Ipar., apurreria Bizk., birrin Bizk., pixar adkor., papor Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. momento, instante (2) iz. (Ipar.) pizca, pedacito, trocito, migaja, partícula (3) iz. (Ipar.) trozo de tela pequeña utilizado como señal
    fr (1) iz. moment, instant (2) iz. (Ipar.) un peu, petite quantité
    en (1) iz. [unea] moment, instant (2) iz. [apurra, zati txikia] pinch, crumb, little bit
    port (1) iz. momento, instante (2) iz.  fam pitada, ponta

    Hainbat politikariren ustea: berak ahotan darabilen kalaka darabilela kaleko jendeak ere; beren arteko debateak eta tirabirak direla jendearen debateak, jendearen tirabirak. Hainbat politikariren uste puztua: beren kezken bozgorailuak direla tabernak, plazak, lantegiak. Baina kontsidera dezagun lipartxo batez: egunotan zein da buruhauste serioena familia gehienetan? Eskola da sujeta. [Bolo-bolo, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2016-09-14)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    lipar (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:38 pm on 2016/09/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    eztabaida 

    iz. 1. Gairen bati buruz iritzi desberdinak dituzten pertsonen arteko jarduna edo hitzezko liskarra. Eztabaidan jardun, aritu, hasi. Baina ez naiz horrezaz eztabaidan hasiko. 2. Ezbaia, zalantza. 3. Pertsona batzuen arteko solasaldi formala, bakoitzak bere iritzien eta besteenen aldeko eta kontrako argudioak azaltzea. Filosofoen arteko eztabaidak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [debatea]: debate, ezbai, xextra, hizka-mizka Ipar., argudio g.e., baiez g.e., elea g.e., eztabai g.e., eleka Ipar. g.e., iharduki Ipar. g.e., ihardukitza Ipar. g.e., ihardukimendu Ipar. zah.
        [ezbaia]: g.e.duda, duda-muda, ezbai, ezmez, zalantza, durduza Ipar., aiko-maiko Bizk., aiher g.e., alote g.e., badaezpada g.e., baiez g.e., enura g.e., eztabai g.e., ezpa zah., dilinda Ipar. g.e., entrabal Ipar. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. disputa, discusión, polémica; debate (2) iz. duda
    fr iz. dispute, discussion, polémique, débat
    en iz. argument, dispute, discussion; debate
    port (1) disputa, discussão; debate (2) iz. dúvida

    Irailaren 25eko hauteskunde autonomiko-etarako kanpainaren baitan, ETB1en hautagaien eztabaida izan da gaur. Bertan izan dira Iñigo Urkullu (EAJ), Maddalen Iriarte (EH Bildu), Idoia Mendia (PSE-EE), Laura Garrido (PP) eta Pili Zabala (Elkarrekin-Podemos). [Hautagaien lehenengo lehia, ETB1eko hauteskunde eztabaidan (Berria.eus, 2016/09/13)]

    eztabaida (Pantaila-irudia: eitb.eus)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel