Recent Updates Page 284 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 1:07 pm on 2016/09/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    adinon 

    izond. (B) 1. Kalitatez nahiz kantitatez erdi-mailakoa dena. 2. Arte makurrez eta trikimailuz jokatzen duena, lotsagabea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [adinon] : nahiko, aski, dezente. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. (B) mediano, -a, regular, mediocre; ni bueno ni malo; lo justo, lo razonable (2) izond. (B) pillo, -a, desvergonzado, -a
    fr (1) médiocre, moyen(enne); raisonnable  (2) effronté(e)
    en (1)  mediocre, ordinary, fair; reasonable (2) shameless
    port (1) mediano(a), regular, mediocre; proporcionado(a),  razoável  (2) desvergonhado(a), sem-vergonha, descarado(a)

    -Zelan bizi gara, ba? –Adinon. (Labayru hiztegia)

    Adinonori! Etorri banakik horra, etorri! (Labayru hiztegia)

    adinon (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:35 am on 2016/09/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    trikimailu 

    iz. Norbaiti ziria sartzeko edota nahi dena lortzeko egiten den azpijokoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.

        [engainua]: engainu, iruzur, iruzurkeria, marro, amarrukeria Ipar., engainamendu Ipar., enganio Ipar., zimarkunkeria Ipar., trankart Bizk., tranpa beh., atzipe g.e., baira g.e., fraude g.e., irusako g.e., ziliboka g.e., artifizio zah., tronperia Ipar. beh., martingala Heg. beh., zimarku Ipar. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es trampa, artimaña, jugarreta, conspiración
    fr machinerie, piège, machination, intrigue, conspiration
    en trick, ruse
    port armadilha,artimanha, jogada, trapaça

    Zer trikimailu dira hauek? [Sei pertsonaia autore bila, Luigi Pirandello / Josu Zabaleta (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Zer-nolako eromena dun hau, Deabruaren zein trikimailu? [Eraztunen Jauna III, J.R.R. Tolkien / Agustin Otsoa (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    trikimailu (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:58 pm on 2016/09/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    desakordio 

    iz. Akordiorik eza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [desadostasuna]: desadostasun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es desacuerdo
    fr désaccord
    en disagreement
    port desacordo

    Alor horretan iritzi ugari dira eta pentsalarien artean desakordioa da nagusi.  [Alderraien gidaria, Mose ben Maimon / Xabier Kintana (Pentsamenduaren klasikoak, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    desakordio (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 7:19 pm on 2016/09/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    hasi-masi 

    iz. hasi-masi. (pl.) Hastapena, ikasi behar den zerbaiten hasierako gaiak. Gramatikaren hasi-masiak ikasi eta berehala. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hasi-masi (V ap. A Apend). (Gralmente. pl.). Principios, rudimentos. “Asimasi, rudimentos (V)” A Apend. “Asimasiak (V), rudimentos” A Morf 595. Argi dugula guziok [Iesukristo] eta argi dugula bakoitzak, otoitzaren asi-masietatik otoitzik bikaiñeneraño. Or QA 122. Begira iñork lillura zaitzaten iakingalez eta itz zoragarriz mundu ontako asi-masiak giza-mihiz erakuski, ez Kristoz. Or Aitork 59. Gero eskolan asi ninduten asi-masietan. Ib. 20. Siñestearen asimasiak ikasi ta berela, bataioan ernaberritzeko izena eman zun. Ib. 187. Zure errukiak ur aundietan billatzen dituen aien asimasiko sagarakunde ospatsu aietan. “In ea sollemnitate sacramentorum, quibus initiantur quos pervestigat in aquis multis misericordia tua”. Ib. 406. Landareetaz atsapenak. (Botanika-Asimasiak). Ibiñ EG 1951 (7-8), 6. Ezaguera utsaren asi-masiak berak neke andia oi dakar. Zait Plat 25. Orixe duzu, irugarrenik, Pitagoragandik eta Platonek iesana: izarren berri asi-masiak, alegia. Ib. 71. Ikasi ta irakatsi berrien asimasiak ugariagotuz, ederragotuz eta zabalagotuz ari ziran gizon bizkor aiek. Ib. 111.

    Sinonimoak: iz.pl.

        [hastapenak]: abeze, hastapen pl., beaba g.e. pl. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
        [hastapen]: hastapen, haste, hasiera (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (pl.) principios, rudimentos
    en (pl.) rudiments, early o initial stages
    port (pl.) começos, rudimentos

    Ikasi eta irakatsi berrien hasi-masiak ugariagotuz, ederragotuz eta zabalagotuz ari ziren gizon bizkor haiek. Ib. 111.  (Orotariko Euskal Hiztegia, mold.)

    hasi-masi (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:52 pm on 2016/08/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    ez 

      1. Ezezko esaldiaren marka (aditz laguntzailearen edo trinkoaren aurre-aurrean ezartzen da, bien artean ote, omen eta kidekoak soilik tarteka daitezkeela). Ez da gaiztoa. Ez du erosi. 2. Galderaren erantzunean, ezezko esaldiaren ordain den partikula. -Bihar etorriko al da? -Ez. 3. Ezezkotasuna egiaztatzeko galdezkako partikula. –Etzi ez gara joango. -Ez? 4. Esaldiaren ezezkotasuna azpimarratzeko partikula. Ez, ez da etorriko. 5. iz. Ezezkoa. Eza eman zion. Lehendabiziko ezean ez dezagun amore eman. 6. iz. Gabezia (-ik kasu-atzizkia duen izen baten ondoren, ia beti mugatua). Gerra-garaian eza zer den ikasi genuen. Beldurrik ezak salbatu zuen. 7. Izen eta izenondoei erantsita, dagokionaren ezezkoa edo ukapena adierazten duten hitzak sortzen dituen euskal aurrizkia. Hitz zaharretan erro lexikalarekin bat eginik (ezuste, ezjakin, ezdeus) eta berrietan erro lexikalari marraz loturik (ez-metal, ez-organiko) idatzi ohi da. • EZ BAINA. Lapurretan, beharrak ez baina, gaiztakeria hutsak eraginda. || EZ BESTE. Izan ezik. Jon ez beste, gainontzeko guztiak etorri ziren. || EZ BEZALA. Nik nahi ez bezala gertatu dira gauzak. || EZ ETA. Ik. 1 ezta. || EZ…EZ… Segidako elementu batzuen ezeztapena indartzeko egitura (bigarren ezaren ondoren eta tartekatzen bada, esaldia erez amaitu ohi da). Ez naute gibelarazten ez haizeek, ez euriek. Ez bururik ez (eta) hankarik (ere). || EZ EZE. Ez ezik, ez ezen. Ebaki ez eze, guganik urrun bota behar da. || EZ EZEN. Ez eze, ez ezik. Oihenartenak ez ezen, oso gureak direla ere. || EZ EZIK… (ERE). Ez bakarrik. Bertsook, gainera, hilarrian ez ezik, egunen batean Oiartzungo herriak jasoko dion monumentuan ere ederki leudeke. || EZ HORIXE! Esan denarekiko ezadostasuna azpimarratzeko edota ezezko erantzuna indartzeko esamoldea. Ez naiz haraino joango, ez horixe! || EZ ZERA! Ezezko esaldiei erantzutean, esan dena ukatzeko erabiltzen den lokuzioa. –Gaur ez da etorri. -Ez zera!(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [ezezkoa]: ezetz, ezezko, ukamen, ukapen, ukatze, ukazio, uko, errefus Ipar., ukaera g.e., arnegu Ipar. g.e., arnegamendu Ipar. zah.
        [gabezia]: gabetasun, gabezia, huts, hutsaldi, peitu, eskas Ipar., eskasia Ipar., eskastasun Ipar., eskaskeria Zub., ments Zub., falta beh., gabe jas., peitutasun Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. no (2) iz. negativa, rechazo; negación, no (3) iz. falta, carencia; penuria, pobreza; (aurreko sintagma partitiboan edo absolutuan duela) falta de; (aditzaren era burutuaren ondoren) (el) no haber
    fr (1) adb. non ; ne … pas (2) iz. négation, faute, manque (3) iz. (aurreko sintagma -ik atzizkiaz) pénurie, manque
    en (1) adb. no (2) iz. [ezezkoa] denial; refusal (3) iz. lack
    port (1) adb. não; negação (2) carência; penúria

    Rajoyri gaur emandako babesa: 170 BAI, 180 EZ.

    ez [argazkia: Berria.eus / testua: Gaurko hitza]

     
  • Maite 11:08 pm on 2016/08/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    asmakai 

    iz. Igarkizuna. Nire herriko gazteei ipini diezun asmakaia agertu nahi ez badidazu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1. Adivinanza, enigma. v. asmakari (2). Filistintarrak bazeritzaten, gai onetan zerbait bazirala, eta guzien aurrean erantzun zioten, gauza isill asmakai hura esan zezala. Lard 141. Nere erriko gazteai ipiñi diezun asmakaia agertu nai ez didazu. Ib. 141. Asmakai ark zer esan nai zuen. Ib. 141.

    2. Invención. Azterraldi bat emaiogun orain “Arrats Gorri” deritzion olerki argitara gabeari. Egunaren eta Gauaren asmakai berri bat asmatu digu. Or Y 1933, 414.

    Sinonimoak: iz. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [igarkizuna]: enigma, igarkizun, papaita Zub., asmakari g.e.
        [iragarpena]: igarkizun, igarmen, iragarkizun, iragarpen, pipitaki

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adivinanza, acertijo
    fr devinette
    en riddle, puzzle
    port adivinha, adivinhação

    Asmakai bat ipini genien herriko gazteei.

    asmakai (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:49 pm on 2016/08/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    hautaezin 

    izond. Ezin dena hautatu.

    Sinonimoak: iz.
    [hautaezina] : aukeraezin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es inelegible
    fr inéligible
    en ineligible
    port inelegível

    Arnaldo Otegi “hautaezin” izendatu ostean, aldeek jarritako helegiteak aztertu ditu gaur goizean egin duen bileran. Auzitara joango da gaia gero, eta EH Bilduk aurreratu du helegitea jarriko dutela. Azken erabakia irailaren 5, 6 edo 7an jakingo da.  Hautagai izateko debekua mantendu dio Hauteskunde Batzordeak Otegiri (Berria.eus, 2016-08-29)

    hautaezin (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel