Recent Updates Page 287 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:11 pm on 2016/08/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    triklinio 

    iz. Antzinako greziarrek eta erromatarrek oturuntza egiterakoan erabili ohi zuten etzateko lekua, eskuarki hiru pertsonarentzat zena. (Lur Hiztegi Entziklopedikoa)

    RAE

    triclinio. Del lat. triclinĭum, y este del gr. τρικλίνιον triklínion.

    1. m. Cada uno de los lechos, capaces por lo común para tres personas, en que los antiguos griegos y romanos se reclinaban para comer.
    2. m. Comedor de los antiguos griegos y romanos.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es triclinio
    fr triclinium
    en triclinium
    port triclínio

    Gainera, horien ezker-eskuin beste etxetxo batzuk jartzen dira, bakoitza bere ate, triklinio eta gela erosoekin, hain zuzen ere, etxera etortzen diren bisitariak peristiloetan ez hartzeagatik, bisitari-gela hauetan baizik. [Arkitekturaz hamar liburuak, Vitruvio / Santiago Iruretagoiena (Klasikoak, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    triklinio (Wikimedia Commons, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 11:55 pm on 2016/08/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    amilburu 

    iz. Amildegiaren ertza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    amilburu (BeraLzM). Borde del precipicio. [Agureak] urteten dira eta amilburura ostezka igoten. “Hacia el borde el precipicio”. Arriaga Lekob 40 (v. tbn. 42). Iñakik ardueraz zaintzen euzan, amilburu ta otsuaren bildurrez. BAizk Ipuin 82 (ap. DRA). Amilburu-bideko burni-ori malletara eldu ordukoxe. Zait Sof 150. Amilburu-ertzean baitzaude. Ib. 111. Inguruan ura dutalarik or-emen / soilki natxeok nerekautan amilburu baten. SM Olerti 1959, 148. Kant bera ere ezta elduko, ordea, Eladeko sofistak eldu ziran amilbururaino. Zait Plat 124.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. borde del precipicio
    fr iz. bord de précipice
    en iz. edge of the cliff
    port iz. beira de precipício

    Amilburuan zaude.

    amilburu (gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:48 pm on 2016/08/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    sarale 

    iz. 1. Abereen bazkarako erabiltzen den belar ondua. 2. Sabaizuloa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [sarale] : bazka ondu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [belar ondua] heno, forraje seco, comida para el ganado (2) iz. [sabai-zuloa] trampilla, trampa en el desván
    fr (1) iz. [belar ondua] foin (2) iz. [sabai-zuloa] trappe pour la nourriture du bétail
    en (1) iz. hay
    port (1) iz. feno (2) alçapão

    Ibarrak arrastiriko zehar-argitan, itzal-mazelak, itzal-trokarteak, lats zuriak han behean, larre-pentzeak zehar-argitan, sarale-metak eguzki-argitan gorri, eta artalde bat oihan-ertzeko sakonune harri-kozkortsu batean: zizare zuriak iduri!  [Homo Faber, Max Frisch / Joxe Austin Arrieta (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    sarale (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 11:38 pm on 2016/08/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    lagunpide 

     iz. (Ipar.) Helpidea, laguntza. Lagunpidea galdatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    lagunpide. v. lagunbide.

    lagunbide, lagunpide (S-saug ap. Lh).

    “Secours, aide” Lh. Elizaren iru umetalde auen artean badegu alkartasuna, artu-eman edo ontasunezko batzuek besteen lagun-bidea. Inza Azalp 103 (v. tbn. 102).

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [arrisku edo larrialdiko laguntza]: sorospen, heldura Ipar., helpide Ipar., sokorri Ipar., sokorru Bizk., soroski g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) ayuda, socorro
    fr aide, secours
    en help
    port ajuda, socorro

    Lagunpidea eskatu zuten.

    lagunpide (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:33 pm on 2016/08/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    axubeta 

    iz. Gona edo zapata estutzeko lokarria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    axubeta. v. aixubeta.

    aixubeta (Aq 924), aixueta (V-gip), aiubet, abixeta (Aq 924), asubeta (Aq 924), ajueta (AN-gip), aujeta (V-gip). Ref.: Iz ArOñ (aixueta); Elexp Berg (aujeta).

    “Agujeta, abixeta, asubeta, aixubeta (AN, G)” Aq 924 (las dos últimas variantes suponen seguramente axubeta /aÅ¡ubeta/. En la ed. de Fita se lee abireta, asubeta, airubeta, que pasan a Azkue como abireta, axubeta [sic] y airubeta). “Aixueta bat, ‘gonauntza’ estutzeko lokarritxoa. Tiene un hierrito en la punta” Iz ArOñ. “Oiñ umiak libre ibiltzeittuk baiña orduan lotuta ibili biar izate zuan. Gorontza izaten zuan ba, aujetekin (?), zintekin lotzen zana, ajustauta” Elexp Berg. “Ajuetak, cordones (del zapato) (AN-gip)” (Comunicación personal). v. abuleta. Nondik noranai, atzerritar arloteren bat merke, merke! deadarrez, orratz, orrazi, aiubet, ispillu, labana, txilibitu, paper, luma, jostallu, eraztun, belarritakoak eskeñika. Ag G 180.

    Sinonimoak: iz.
    [axubeta] : lokarri, kordoi (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. agujeta, correa para atar ciertas prendas; cordón
    fr iz. (de calzado) lacet
    en iz. (de calzado) shoelace; lace
    port iz. (de zapatos) cadarço; cordão

    Zapatak nekez kendu nituen, zeren axubeta batean korapiloa egin baitzen. [Kriseiluaren argipean, Anxel Fole / Josemari Navascues (Alberdania-Elkar, 2010)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    axubeta (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 7:14 pm on 2016/08/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    beakurtu 

    du ad. Errespetatu, gurtu. Hain beakurtua zen bere izena itsasokoen artean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    beakurtu (Lar, Bera, BeraLzM). Respetar, reverenciar. Gipuzkoako erri leñargiti guziak beakurtu edo errespetatu izan zaituzte beti, zu ama Donostia. Izt D 7 (dedic.). Noiz eta geiago beldurtzen duen desaraudeak, orduan ta geiago beakurtu edo errespetatuko du eukidatzeko señalaturik dagoen jabetasuna. Ib. 154. Aiñ beakurtua, zan bere izena / itsasokoen artean, / Kantabriyako umanta deitzen / zioten abo batean. (Elizechea, 1894). JFlor 77. Zoritxarrekoak ez ditu ezesten gañerako gizonak, beakurtzen ditu, agian andiesten ditu ta bildur die. Zink Crit 204.

    Sinonimoak: ad. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [errespetatu]: errespetatu
        [gurtu]: agurtu, erreberentziatu, gur egin, gurtu, adoratu Ipar., jauretsi jas., agur egin g.e., beneratu zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. (ikus errespetatu, gurtu) respetar, adorar
    fr respecter, adorer
    en respect, adore
    port respeitar, venerar, honrar

    Gipuzkoako herri leinargiti guztiak beakurtu edo errespetatu izan zaituzte beti, zu ama Donostia. Izt D 7, moldatua. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    beakurtu (Gaurko hitza, CC)

     
  • Inaki Agirre 9:14 pm on 2016/08/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    zazpiki 

    1. iz. eta izond. Emakumea ernaldu eta handik zazpi hilabetera jaiotzen den haurra. 2. izond. Egonarri gutxikoa; edozergatik urduri edo egonezinik jartzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) 

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zazpiki (V, L-côte, S; Lar, Zam Voc), saspiki (V-gip). Ref.: A; Iz ArOñ (saspíki); Etxba Eib; Elexp Berg.

    1. Sietemesino. Cf. Ag G 30: “Zazpikiñeko mutillak”. Hordua baño len jaioa ta zazpikia zen Luci beraren erriko aur bat. Mb IArg II 310. Bai, nere aitak dionez, Kresala ta ni almen gabeko gizonaren egintzak gera, zazpikiak, eta gure aitak ondo ezagutzen gaitu. Ag G I. Gogoazko arazoetan emagin omen zan, egiaz erdi-egiten lagun egiten baitzion entzuleari […]. Entzuleak aurgaizto, edo, zazpikiren bat sortu bazuen, bazterrera iaurtiten omen zuen. Zait Plat 91. Sorkeria etzuan izan ain mardula. Aur zazpikiaren antzekoa. Agur 23-6-1973 (ap. DRA).

    2. (V, G-azp, L-côte, S). Ref.: A; Etxba Eib; Zubk Ond. Impaciente. “Iñun geldirik egon ezindako ume zazpikixa urten desta” Etxba Eib. “Dícese de las personas cascarrabias y de poco asiento. Ez jarritta, ez zutik, ez kalian, ez tabernan, ezin leike patxaraz ibilli zazpiki orrekin” Elexp Berg. Geldi, Koldo zazpiki, geldi! Orren azkar egosten al da ba lapikoa? NEtx Nola 29. –Aitak bialdu nau deirik ba ete dagon jakiten. –Ondo zazpikia da bera. Zubk Egan 1960 (3-6), 265.

    3. (Lar, Hb ap. Lh, H). “Pléyades, siete cabrillas, izardi zazpikia” Lar. “Cabrillas las siete, zeruko zazpikiak” Ib.

    Ikus xaxpiki

    XAXPIKI. (Forma con palat.). Inquieto, impaciente. Jesus! I aiz ume xaxpikia! Norako presa dun? Etxde JJ 203. Gure bertsolari xaxpikiak [Iparragirrek], iñun egoneziñak, alegia, berriz ere Frantzira jo zun. Etxde 16 seme 77. Agirre xaxpikiak asalda-erazi zun espediziñoko gudari taldea. Etxde Itxas 31. Ia ba, aguria emen dabil xaxpiki antzera-ta. Zubk Egan 1960 (3-6), 270. Ai, xaxpiki, xaxpiki! Zendoia 145.

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [zazpiko] : zazpiko
    [kakalarri] : kakalarri, prakerre, ipurterre, pairugabe, erretxina, egonezin, kakapirri

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz./izond. sietemesino, -a (2) iz./izond. impaciente, cascarrabias
    fr (1) iz./izond. prématuré de sept mois (2) iz./izond. impatient, -e ; grincheux, -euse
    en (1) iz. (formal) baby born two months prematurely; izond. premature (2) anxious, nervous
    port (1) adj & m, Æ’ setemesinho(a) (2) impaciente

    – Ez zen erraza zu nola tratatu asmatzea, zazpikia esku artean baino mendreago. [Olatu bat kuartelen gainetik, Xabier Amuriza (Lanku, 2009)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Ametsen begiak ikusi nituen adi-adi niri begira, zazpiki, zerbaiten esperoan. [Damutzen ez direnak, Itxaso Araque (Elkar, 2012)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Zeruko zazpikiak ikusteko aukera izan genuen!

    zazpiki (FlickrCC, José Miguel)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel