Recent Updates Page 288 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:28 pm on 2016/08/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    ahaldundu 

    du ad. Norbaiti zerbaitetarako boterea, ahalmena eman. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    ahaldundu, ahaldun(du), ahalduntzen

    es (1) du ad. (Zuz.) apoderar, facultar (2) du ad. (Antr.) (Soziol.) empoderar
    fr ad. (Zuz.) autoriser, habiliter
    en du ad. to authorize, to empower
    port ad. dar poder, facultar

    Fernando Meirelles zinegileak esana zuen ordu batzuk lehenago: “Inaugurazioak indiarrak izango ditu, eta baita beltzen, emakumeen eta transgeneroen ahalduntzea ere”.  [Naturari eta Brasilen aniztasunari gorazarre eginez hasi dira ofizialki jokoak, Jon Olano (Rio 2016, 2016-08-06)] (Berria.eus)

    ahaldundu (Argazkia: Vanderlei de Lima, zuzi olinpiarra pizten. LUKAS SCHULZE / EFE)

     
  • Maite 5:14 pm on 2016/08/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    ozar 

    iz. (Ipar.) (zah.) Txakurra. • ozar-izar. (Ipar.) Bero handiko garaia. Buruilean, ozar-izar egunetako arratsalde sapak. || izond. (Ipar.) Errespetu eta begirunerik gabe edo ausarkeriaz jokatzen duena. Seme ozarra eta lotsagabea duenak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [ora]: txakur, or Ipar., potxo Ipar., zakur Ipar./Naf., toto haur., xakur L-N adkor.
    ozar izond. Ipar. jas.
        [errespetu eta begirunerik gabe jokatzen duena]: bargasta, lotsagabe, lotsagabeko, ahalkegabe Ipar., krapaut Ipar., lotsabako Bizk., lotsagaldu jas., lotsagalduko jas., aujame Ipar. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (zah.) (Ipar.) perro (2) izond. (Ipar.) impertinente, insolente, arrogante
    fr (1)  iz. Zool chien m, chienne ƒ (2) izond. (Ipar.) impertinent, -e ; arrogant, -e ; insolent, -e
    en (1) iz. dog (2) izond. impertinent, impudent, insolent

    Orduan konturatu naiz, sekula deskribatu ezingo dudan izu-ikararekin, izeba Matilderen ondoan eseririk dagoen ezezaguna ni naizela, eta nire senak okaztagarrienetik eta deitoragarrienetik duena azaleratzen zaidanean izaten dudan aieru eta begirakunearekin ari natzaiola begiratzen, ozar eta lotsagabe. [Erretzaileen eremua, Jon Alonso (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ozar (FlickrCC, Ms. Phoenix)

     
  • Maite 11:44 pm on 2016/08/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    jite 

    iz. (Ipar.) 1. Joera, jaidura. Bertsolariak gaztetatik izaten du jitea. 2. Izaera, adiurrea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [etorrera]: etorraldi, etorrera, etorkunde jas., etorpen g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) inclinación, tendencia (2) iz. (Ipar.) carácter, modo de ser, índole (3) iz. [antza] Ik. eite
    fr (1) iz. inclinaison, tendance (2) iz. aptitude, façon d’être
    en (1) iz. inclination, tendency (2) iz. temper, mood
    port (1) iz. inclinação, tendência (2) iz. gênio

    Hire jite onak pozten nau; ez dira jabe guziak hain gogotsu agertzen.  [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Baina orduan, hala izatera, aferak beste jite bat hartzen zuen.  [Erretzaileen eremua, Jon Alonso (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    jite (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:37 pm on 2016/08/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    xahutasun 

    iz. Garbitasuna.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    xahutasun (L, S; SP, Urt I 32, Ht VocGr, Lecl, Dv, H), xahutarzun (BN, S; Gèze), txautasun (Lar, Añ (AN)), xagutarzun (Sal, R), zahutasun (Urt Gram 8). Ref.: A (xagutarzun, xahutarzun); Lh; Lrq (xahütarzün).

    1. Limpieza; pureza; castidad. “Netteté” Ht VocGr 389. “Pureza” Lar y Añ. “Puridad” Lar. “Claridad de ojos, &c.” Ib. “Propreté, netteté, pureté” Dv. “État de netteté, de propreté, de pureté. Beiraren xahutasuna, la netteté du verre. Konzientziaren xahutasuna, la pureté de la conscience. Gela baten xahutasuna, la propreté d’un appartement” H. “Limpieza, aseo” A. Gatzatuko da Birjina / baten sabel garbian, / gizonaren obra gabe / xahutasun handian. EZ Noel 34. Urreaz erosten ezten / maitazakek bakea, / nola xahutasunaren <chabu-> / oraño berthutea. EZ Eliç 116. Kanpoko xahutasunak nolazbait seinalatzen du barreneko garbitasuna eta ohorea. SP Phil 331. Iinkoaren grazia, xahutarzuna eta puritatia. Tt Arima 19.

    v. tbn. Tt Onsa 73. ES 191. Xahütarzün: FPrS 19. Bp I 73. CatOlo 57 (ap. DRA). Etch 666. UskLiB 18. GH 1958, 13. Xahutarsun: Prop 1898, 61.

    2. “Écalircissement d’une question, [d’une] affaire. Ezin izan zen egiteko hortaz xahutasunik, on ne put avoir d’éclaircissement de cette affaire” H.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [garbitasuna]: garbitasun, polizia, araztasun Ipar.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. limpieza, aseo, higiene
    fr iz. propreté, netteté, pureté
    en iz. [gelarena] cleaning; [arimarena] purification; [botoa] chastity
    port iz. limpeza, asseio, higiene

    Udaberria, astindu ahal izateko hosto bakar bat ere gabe, soil eta argi, kastitate grinati eta xahutasun mespretxatzaileko birjin baten antzera hedatu zen soroetan, begi zabalik eta erne eta batere axolarik gabe ikusleek egin edo pentsatzen zutenaz. [Farorantz, Virginia Woolf / Anton Garikano (Ibaizabal, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    xahutasun (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 10:12 pm on 2016/07/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    musika 

    iz. 1. Soinuak denboran konbinatzean datzan artea; antolaketa horren emaitza. 2. Herri, garai, konpositore, eskola, etab.etako musika-lanen multzoa. Euskal musika. 3. (hed.) Musikaren soinuak eta erritmoa grafikoki adierazteko erabiltzen den zeinusegida. Musika irakurtzen dakienak. 4. (hed.) Musika gogorarazten duten hotsmultzo edo segida. Txorien musika. 5. (batez ere Ipar.) Iseka. • eliz musika. Leku sakratuetan, liturgi garaitik kanpo, jotzeko konposatua eta, eskuarki, testu erlijiosoetan oinarritua dagoen musika-mota. || musika profano. Inspirazio erlijiosokoa ez dena. || musika-paper. Musika idazteko paper lerroduna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [soinua]: soinu
    [iseka]: adarjotze, harpajotze, hista, iseka, purrustada, txantxa, arraileria Ipar., ihakin Ipar., nausa Ipar., trufa Ipar., erremuskada Bizk., burla beh., iskirio g.e., narrita g.e., sarramuska g.e., trufakeria g.e., burlakeria zah., broma Heg. beh., ihakintza Ipar. g.e., eskarnio Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. música (2) iz. (hed.) música (3) iz. (batez ere Ipar.) burla, mofa
    fr iz. musique
    en iz. music
    port iz. música

    Biolin soinua nora haien aurpegia hara, musika ikusiko balitz bezala, musika kea balitz bezala. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    musika, #27hizki27argazki (FlickrCC, Dabid Martinez)

    Ikusi “musika” hitza Dabid Martinezen #27hizki27argazki blogean.

     
  • Maite 8:14 pm on 2016/07/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    axut 

      1. Norbait mesprezatzeko edo erronka jotzeko hitza. Biba Napoleon, axut Wellington! 2. Erronka. • AXUT EGIN. Norbaiti demarako edo norgehiagoka aritzeko deia egin, eskuarki harrokeriaz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    axut (B, L, BN, S; VocBN, Dv, H). Ref.: A; Lh.

    1. (Interj. que expresa desafío, provocación o desprecio). “Forme de mépris, de provocation, correspondant à ces mots: fuyez, lâches!” VocBN. “Palabra de desafío, provocación” A. Harrabots bat hoin hurbil aditzean, nere gizona salto batez itzulten da “Axut!” oihu egiten duelarik. Elzb PAd 5. Hurbiltzen da, saltoka, sasi hortara, boz ikharagarri batekin oihu egiten duelarik: “Axut! muthikoak, Axut!”. Ib. 52. –Han da ere Napoleon, bere soldadoen artian. –Biba Napoleon, axut Wellington! Eskual 8-5-1908 (ap. DRA). –Axut! –Haugi bide-erdi! Barb Sup 182.

    2. (Sust.). Recelo. Naiago nigan bizi; / griñatxar, bekaitz, gorroto, axut / ta ustekeri ezik. “Libre de amor, de celo, / de odio, de esperanzas, de recelo”. Gazt MusIx 77.

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    interj. Ipar. [kanpora]: kanpora, fuera beh.
    iz. [erronka]: desafio, erronka Heg., ahaika g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) interj. (Ipar.) interjección que expresa desafío, provocación o desprecio (2) iz. (Ipar.) desafío, provocación, duelo
    fr (1) interj. (Ipar.) cri de défi entre jeunes gens (2) iz. (Ipar.) défi
    en (1) interjection expressing defiance, provocation or contempt (2) defiance, provocation, contempt
    port (1) interjeição que expressa desafio, provocação ou desprezo (2) desafio

    Harriturik, hitzorduaren tokian, gurutzearen ondoan, ez zegoelako inor, halako batean, hots batek asaldatu zuen zuberotarra: Axut!  [Eguzkipekoak, Pablo Sastre (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    «Aldeok jarrera erabat kontrajarriak dauzkagu eta argi da Iranek axut egiten diola nazioarteko komunitateari osotasunean», azaldu zuen Douste-Blazyk.  [Iranek eta EBk ez dute pausorik eman Bruselan eginiko bileran, BERRIA – ERREDAKZIOA, 2006-01-31]

    axut (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:54 am on 2016/07/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    pañelu 

    iz. Hainbat eginkizunetarako erabiltzen den oihal-zatia.

    Orotariko Euskal Hiztegia

    pañelu, pañuelo, pañelo (R-is; -aiñ- V-gip), pañolo (G-azp; -aiñ- V-gip), Ref.: ContR 523; Elexp Berg (paiñolo).

    Pañuelo. “Buruko paiñolo, pañoleta” Elexp Berg. “Esku-paiñolo, pañuelo de bolsillo” Ib. “Moko-paiñolo, pañuelo de bolsillo” Ib. Popinzean bere búrua zintes, pañoloes ta itxureries. LE Matr5 295. Painueluak jaboneetia, almidootutia. fB Olg 57. Pañubeluba beti / leneko moduban. Echag 61. Burua estaltzeko pañuelo bat eman. Arr GB 113. Surretarako bere palta pañelua. AB AmaE 217. Mikaelak jatxi zituan begiak lepoko pañoloan punta atzamartuaz. Apaol 33. Paparrean sedazko idun-zapi edo pañuelo urdiñ polit bat. Ag Kr 51. Aiek deadarrak eta keñuak pañueluakin! Goñi 114. Ta pañueloa, mutillak eskeñi bear izaten al du? Lab EEguna 95. Marilyn Monroek zelako moko-pañuelua erabiltzen daben. SM Zirik 85. Iduneko pañelo bat. Akes Ipiñ 32. Pañolo batekin negar-tantak nituen / legortu. Arti MaldanB 205. Agurtu giñuzten pañueluarekin. Salav 79. Pañolo gorria lepoan zutela. AZink 53. v. tbn. Pañuelo: JJMg BasEsc 195. Astar II 159. Xe 318. PE 116. Moc Damu 25. Iraola 51. Alz Bern 55. Alkain 52. TxGarm BordaB 103. Pañolo: Urruz Urz 32.

    Sinonimoak: iz. (Elhuyar Hiztegia)

    [sudurrekoa]: musuzapi, mukizapi, sudur-zapi, mokanes
    [burukoa]: zapi, buruzapi, buruko, buru-estalki
    [lepokoa]: lepoko, lepo-zapi
    [eskuetakoa]: eskuzapi

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es pañuelo
    fr (sudurrerako) mouchoir; (lepokoa) foulard
    en (sudurrerako) handkerchief (2) (lepokoa) kerchief, shawl, scarf
    port lenço

    Haiek deiadarrak eta keinuak pañeluarekin! Goñi 114. (Orotariko Euskal Hiztegia, moldatua)

    pañelu (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel