Recent Updates Page 292 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:30 pm on 2016/07/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    zunda 

    1. Astron./Astronaut.
    sin. espazio-zunda
    Lurraren grabitatea utzi eta astro batera edo planetarteko espaziora ikerketak egitearren bideratzen den espazio-ontzi robotikoa.

    en space probe, probe
    es sonda, sonda espacial
    fr sonde, sonde spatiale

    2. Geol.
    Uraren edo lurraren azpian azterketak egiteko erabiltzen den aparatua. Sakonera txikietarako, eskuzkoak edo hidraulikoak izaten dira eta sakonera handitarakoak, berriz, kolpekari mekanikoak, kablezkoak, biragarriak, etab. izan daitezke.

    en sound
    es sonda
    fr sonde

    3. Itsas.
    sin. berun, plomu, zingo
    Uraren sakonera neurtzeko tresna, hari baten muturrean pisu handi bat duena.

    en sounding lead
    es sonda, plomada, bolina
    fr plomb de sonde

    4. Med.
    Gorputzeko hodi edo barrunbe batean likido bat sartu edo ateratzea ahalbidetzen duen tresna.

    en probe, sound
    es sonda
    fr sonde

    5. Teknol.
    Itsasoaren sakonera jakiteko muturrean berun-puska bat duen soka.

    en probe
    es sonda
    fr sonde

    Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa

    NASAk inoiz egindako lorpenik zailena izan da hau”. Halaxe deskribatu du Juno zundak egindakoa misioko arduradun Scott Boltonek. Izan ere, bost urteko bidaia luzearen ostean, eguzki argiz dabilen espazioko satelitea beste edozein ibilgailu baino gehiago gerturatu da Jupiterren orbitara. [Bost urteko bidaiaren ostean, heldu da ‘Juno’ (Berria.eus, 2016-07-05 )]

    zunda (Argazkia: NASA) Berria.eus-etik hartua

     
  • Maite 11:15 pm on 2016/07/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    eraispen 

      iz. 1. ERAIK. Eraikin bat eraisteko, lurrera botatzeko, ekintza eta horren ondoriozko hondakin-materialen multzoa. 2. MAT. Geometrian biraketaardatz bezala bi planoren arteko ebakidura-lerroa hartzen dela, plano bat eta bertan marraztutako irudiak biraketa-mugimendu baten bidez beste batera tokialdatzea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [eraispen] : eraiste, eraisketa (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. derribo, demolición (2) iz. (Mar.) abatimiento
    fr iz. démolition
    en iz. demolition
    port derrubamento; (de casa, de edificio) demolição

    Hona hemen nire jaiotetxea, 1999aren bueltan eginiko erretratua. Altxatu da ama eta paper batzuk kontsultatu ditu eraispenaren datu eta ordu zehatza emateko: 2000ko apirilaren 17an, goizeko 8:15ean. [Inor ez da hiltzen, Mikel Iturria (Harrikadak, 2016/07/05)]

    eraispen (Mikel Iturriren blogetik hartua)

     
  • Maite 11:48 pm on 2016/07/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    laratro 

    iz. Zurean zuloak egiteko erabiltzen den eskutresna aho-bihurria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, “daratulu”)

    Orotariko Euskal hiztegian

    laratro. v. taratulu

    Sinonimoak: iz. Bizk.

        [daratulua]: daratulu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es taladro
    fr tarière, chignole, foret
    en drill
    port broca

    Latruakin eiñ biarko destazu zulo ori. Etxba Eib. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    laratro (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 11:44 pm on 2016/07/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    jolastu 

    da ad. 1. Jolasaren bidez atsegin hartu, jolasean ibili, jolas egin. 2. (hed.) Zerbait edo norbait behar den seriotasunez ez hartu (ezezko esaldietan bereziki). Sentimenduekin ez da jolastu behar. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.

        [jolas egin]: jolas egin, jolasean ari izan, jolasean ibili, jostatu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da ad. jugar, divertirse, entretenerse (2)da ad. (hed./batez ere, ezezko testuinguruetan) jugar (con)
    fr da ad. jouer, s’amuser, se divertir
    en da ad. to play
    port jogar, divertir-se

    Jolastu egin nahi nuen, jolastu baino ez, bai. [<//jokoa.com>, Gemma Lluch / Antton Olano (Erein, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    jolastu, #27hizki27argazki (FlickrCC, Dabid Martinez)

    Ikusi “jolastu” hitza Dabid Martinezen #27hizki27irudi egitasmoaren blogean.

     
  • Maite 11:48 pm on 2016/07/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    esker on 

    iz. (L, BN eta GN) 1. Ardiak lepoan daraman zintzarria. 2. (hed.) Pertsona berritsua, txotxoloa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ESKER ON (gral.; Añ, Dv, H; eskerron Lecl). Ref.: A; Etxba Eib. a) Gratitud, agradecimiento; (pl.) gracias. Cf. SP Imit IV 9, 5: Hainitz esker on eta eder. Tr. Documentado ya desde Dechepare tanto al Norte como al Sur.

    Sinonimoak:iz.

        [eskertasuna]: ikustate Ipar., eskertasun g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) gratitud, agradecimiento (2) (pl.) gracias
    fr (1) reconnaissance, gratitude (2) remerciements, mercis
    en (1) gratitude

    Hainitz esker on eta eder.  (Orotariko Euskal Hiztegian)

    esker on

     
  • Inaki Agirre 7:56 pm on 2016/07/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    txanponjale 

    izond. makina txanponjale. Txanpon-makina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [txanponjale] : txanpon -makina (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es tragaperras [makina txanponjale: máquina tragaperras]
    fr machine ƒ à sous,  jackpot-machine
    en (general) slot machine; (informal) one-armed bandit;  (dated) fruit machine
    port caça-níqueis

    Txinatar bat makina txanponjalean. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005.] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Pintxo gutxi batzuk zeuden barran. Denak hestekiak: txorizo mutur lodiak, saltxitxoia, urdaiazpikoa… Beste izkinan gizon mehar bat makina txanponjalean, tarteka «qué hijaputa» esaten zuena. [Kontrarioa, Lander Garro (Susa, 2010)]

    txanponjale (Flickr, Gema Campos)

     
  • Maite 11:57 pm on 2016/06/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    finalerdi 

      iz. Txapelketa edo lehiaketa batean, finalera iritsi ahal izateko gainditu beharreko azken proba. Lau partaidek bi-bitara jokatutako bi proba dira, finalista bana erabakitzen dutenak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [finalaurrekoa]: finalaurreko  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es semifinal
    fr demi-finale
    en semifinal
    port semifinal

    Poloniari irabazi ondoren, Portugal finalerdietan sartu da.

    finalerdi (Argazkia: @sportscenter )

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel