Recent Updates Page 293 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:48 pm on 2016/06/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    tankan 

    adlag. Airerik ez beste gasik igarotzen uzten ez duela. Tankan itxia. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: adlag.
    [tankan] : hermetikoki (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es herméticamente
    fr hermétiquement
    en hermetically
    por hermeticamente

    Konpresorea tankan itxia dago.

    tankan (Wikimedia Commons, Public domain)

     
  • Maite 11:12 pm on 2016/06/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    lei 

    iz. (B) Izotza. 

    Sinonimoak: iz. Bizk.

        [izotza]: horma, izotz, karroin Ipar., jela Gip.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (B) hielo, helada
    fr iz. glace
    en iz. ice
    port iz. gelo

    Ura lei eginik dago txarroan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    lei (Gaurkohitza, CC)

     
  • Maite 1:21 pm on 2016/06/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    zundaketa 

     iz. 1. Zundatzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. Populazio baten lagin adierazgarri bateko kideei buruz, informazioa lortzea helburu duen azterketa (eskuarki inkesta edo galdera-sorten bidez), populazioa osoari buruzko ondorioak ateratzearren egiten dena. Iritzi-zundaketa. 3. MED. Ik. drenaje (2). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [zundatze]: zundatze, zulaketa (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)
    [ikerketa]:  ikerketa, azterketa, galdeketa (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [zundatzearen ekintza eta ondorioa] sondeo (2) iz. (hed.) sondeo
    fr sondage
    en survey, poll
    port sondagem, exploração

    Eta orain zer? Ahaztu hauteskunde kanpainan entzundakoak. Kanpainak asko du zirkutik, eta politikarien esanek hauteskundeetako zundaketek baino sinesgarritasun gutxiago dute. Gaurtik aurrerakoa da benetako errealitatea. [Birtualitatetik errealitatera, Jakes Goikoetxea (Iritzia, 2016-06-27 )] (Berria.eus)

    zundaketa (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:16 pm on 2016/06/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    itsastxori 

    iz. Itsasertzean soilik bizi den hegaztia, eskuarki itsastar bizidunez, bereziki arrainez, elikatzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    itsas txori (V, G, L, B), itsas-xori (Dv, Hb ap. Lh), itxastxori (V-gip), itsaxori (B), itxetxori (V-ger). Ref.: A (itsastxori, itxasori); Ort Voc (itxetxori); Etxba Eib (itxastxori); EAEL 93.

    “Oiseau de mer” Dv. “1.º (V, G, L), gaviota en general. 2.º (V-ger), mallón, una gaviota llamada kaio en Lekeitio. 3.º (L-ain, B), aves frías. 4.º (V-m), aves de paso” A. “Itsaxori (B), ave fría” Ib. “Itxetxoridxen kontue: suceder lo que a gaviotas, que cuanto más viejas, son más hermosas” Ort Voc. Alzion daritzan itsas-xoriak. SP Phil 263 (He 265 itsas-xori). Talapean ianari-billa ebilzan itxas-txoriak. A BGuzur 55. Itxastxori asko etorrela kanpotik kalara. Echta Jos 93. Itsas-xori gehienak bezala zuriska da arruntean itsas-epherra. Zerb GH 1925, 34. [Itxaso zabalean] itxas-txorijak dabiltz igesi. Enb 61. Ontzi-tantaietan eundaka zabiltzen itsas-txoriak. ‘Goélands’. Or Mi 8. v. tbn. Amilgain Euzk 1930, 447. [Itxasoan] itxastxoriak erabilli oi duen bealdeko egaldia. TAg Uzt 146. Itxastxori zuriak. Ib. 93. Itxas kanpotik kaio (itxas txoria) talde bat. NEtx LBB 271. Itsas-txori luma nabardunak. “Pelagi volucres”. Ibiñ Virgil 77.

    Sinonimoak: iz.
    [itsastxori] : kaio, antxeta

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es gaviota
    fr mouette
    en seagull
    port (pájaro) gaivota

    -Itsasoan ekaitza denean, itsas txoriak Oria errekan gora joaten dira. [Pospolo kaxa bat bezala, Patxi Zubizarreta (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    itsastxori, #27hizki27argazki (FlickrCC, Dabid Martinez)

    Ikusi “itsastxori” Dabid Martinezen #27hizki27irudi egitasmoaren blogean

     
  • Maite 8:37 pm on 2016/06/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    asperkizun 

      iz. Aspertzea; aspertuaren egoera. Lana baino latzagoa, asperkizuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [aspertzea]: asperraldi, asper g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es aburrimiento, tedio, cansancio, hastío
    fr lassitude, ennui
    en boredom; weariness
    port tédio, chateação

    Ez zuen beldurrik ez tristurarik sentitzen, baizik eta asperkizuna, asperkizun handia, astuna, gogaikarria, eta sentipen horretatik ihes egin nahi zuen, edonora joan, etzan eta begiak indarrez itxi. [Zazpi urkatuak, Leonid Nikolaievitx Andreiev / Jose Morales] (Alberdania-Elkar, 2006)

    asperkizun (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:18 pm on 2016/06/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    txerritegi 

    iz. Txerrikorta. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [txerri-korta]: itoi, txerritoki, txerri-korta Bizk., urdandegi g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es pocilga
    fr porcherie
    en pigsty
    port pocilga, chiqueiro

    Garai batean harrizko txerritegi handi bat izan zela ematen zuen, baina orain gela gehiago zituen erantsita han eta hemen, hainbat solairutako altuera hartu arte, eta hain okertuta zegoen, esan baitzitekeen magiaz bakarrik zegoela zutik (eta, ziur asko, hala egongo zela pentsatu zuen Harryk). [Harry Potter eta sekretuen ganbera, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • Maite 10:53 pm on 2018/03/05 Permalink

      Done, przemek! Nice picture. Thank you very much!

  • Maite 11:30 pm on 2016/06/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    aujame 

    1. Mamua (iz.). 2. Ahalkegabea (izond.)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    aujame (Foix (BN) ap. Lh), aujami (S ap. Lrq). Etim. Préstamo gascón. Cf. Palay: “Aujàm, -àmi, -mes. Bête de petite taille; insecte, bestiole, oiseau, volaille. En G. [= Gers], désigne toute bête, même le gros bétail”.

    “Épouvantail” Foix (ap. Lh). “Polisson” Lrq. Aujami hoien erranak eta egitatiak (se refiere a los masones) emaiten dütü lekhüko, behar diren argiekin. Eskual 28-2-1908 (ap. DRA). Bazian aizotako aujami (animal indésirable au fig.), arrunt bat. Mazèris GH 1927, 515.

    Lege aujame baten arabera, hartzaia ez da behar galerazi. Herr 21-5-1959 (ap. DRA). Pharka, jaunak; arrazü düzie orotan; ezi Etxahun Barkoxtarra etzüzün ez gaxto, ez uhun, ez aujame. Herr 5-4-1962 (ap. DRA).

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

       iz. Zub. g.e.  [mamua]: iratxo, mamu, fantasma Ipar., munstro Ipar., bidutzi g.e.
       izond. Ipar. g.e. [ahalkegabea]: bargasta, lotsagabe, lotsagabeko, ahalkegabe Ipar., krapaut Ipar., lotsabako Bizk., lotsagaldu jas., lotsagalduko jas., ozar Ipar. jas.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (batez ere Z) fantasma (2) izond. (Ipar.) sinvergüenza; desvergonzado, -a; insolente; descarado, -a
    fr (1) (visión, espectro) fantôme; (imagen ilusoria) fantasme (2) crapule (canaille)
    en (1) ghost; (formal) phantom (2) shameless; rascally, mischievous, dishonest
    port (1) fantasma (2) sem-vergonha

    Aujame halakoak! Alde hemendik lehenbailehen!

    aujame (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel