Recent Updates Page 302 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:04 pm on 2016/04/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    laurogeitaz 

    Laurogeitik gora, laurogeitaka.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    laurogeitaz, larogeitaz. Ochenta y tantos. v. laurogeitaka. Berak be larogeitaz urtiak eukazala. Gerrika 245.

    Sinonimoak: iz.
    [laurogeitaz] : laurogeitaka (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ochenta y tantos
    fr quatre-vingts et quelques
    en eighty somethings
    port oitenta e poucos anos

    Osabak laurogeitazak urte ditu eta ez dauka lotsarik ezer esateko eta inori esateko. Ezequielen haria, Unai Elorriaga

    lauregeitaz (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 10:04 pm on 2016/04/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    bonbardatu 

      du ad. 1. MIL. Kanoiek, hegazkinek edo artilleriako beste elementuek jaurtitako bonba bidez eraso. 2. FIS. Gorputz bat neutroi, protoi edo beste partikula atomiko batzuen talken eraginpean jarri. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bonbardatu (T-L), bonbardeatu. Bombardear. Mattin Erhoskok baitzituen sekulako su-panpak, menttatik ekharriak, hetaz airea bonbardatu zaukun. Larz GH 1959, 88. Cubako azukre-ola bat bonbardatua izan omen da airekoz: nork egin du jokoa? Herr 22-8-1963, 1. Etsaien aideplanoak bonbardeatzera etorri. BBarand 113. Miarritzeko karrikak eta inguru batzu egun argiz bonbardatu. Larre ArtzainE 136. Bixer eberdien ogi zuriagaz bonbardiauko gaitue. Gerrika 71. En DFrec hay un ej. de bonbardeatu.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. (Mil.) bombardear (2) du ad. (Fis.) [neutroiekin] bombardear
    fr du ad. bombarder
    en du ad. to bomb
    port du ad. bombardear

    Zer gertatuko ote zen faxista madarikatu haiek Gernika bonbardatu izan ez balute? [Txartel bat (des)herrira, Garazi Goia (Elkar, 2013)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bonbardatu (Die Ruinen von Guernica, Attribution: Bundesarchiv, Bild 183-H25224 / Unknownwikidata:Q4233718 / CC-BY-SA 3.0)

     
  • Maite 8:09 pm on 2016/04/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    kimu 

      iz. BOT. 1. Begi batetik jaio den adartxo berria. 2. Zurtoin, adar eta hostoen multzoa, hau da, landarearen aireko zatia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    kimu (V-ger-arr-m-gip, G; kh- Lh). Ref.: A; Iz ArOñ; Arin AEF 1980, 65; Elexp Berg.

    1. Brote (sentidos prop. y fig.). “1.º brote; 2.º ramillas de un año” A. “(El) brote en su primer año” Iz ArOñ. “Beian beti pujia, baiña arbola-burua mozten danian kimua dezente etara jok” Elexp Berg. v. 1 kima. Tr. Documentado únicamente en autores meridionales desde finales del siglo XIX. En DFrec hay 8 ejs., 1 de ellos septentrional. [Euskararen arbolaren] adaringuru, arbasta, txotx eta kimuaren modura. Aran SIgn 200. Animaren liliak edo biotzaren kimuak. Ag G 142. Tzeu burrunbariaren kimu ori! ‘Hijo’. Zait Sof 192. Tzeuren kimua! ‘Retoño’. Ib. 193. Euskal-sinismenzalea prantziskotasunaren txertuak emandako kimua [da]. SMitx Aranz 88. [Eguzkiak] kimu lotiak ernetu ta zabaltzen zittun. Etxde AlosT 58. Gaitz-erdi, zure beiak isats-muturrean ote-kimuren bat ez badauka. Munita 70 (132 kimuberri). Ez da galdu arraza. Aren kimua Aramaioz jabetu da berriro. NEtx Antz 14. Arbola zarrak emon ez baleu / geroko kimu barririk. BEnb NereA 239. Kimatzaillea ezta nagi ibiltzen adaburuko kimuak berriz ere lurrera itzultzeko. Ibiñ Virgil 83. Guri eskerrak ematen ditu / euskal zuaitzak kimuak. Olea 119. Intxusen kimue egosi eta aren lurriñean jarri begik (G-goi). Arin AEF 1980, 65. [Urrikiak, elkartasunak] sekulan ez dute mendurik hartu, ez kimurik sortu, ez fruiturik eman. PPer Harrip 55. Arbol zarraren kimuak. JAzpiroz tít. Ameriketako herri-landarearen kimuetan, bi dira ikusgarri. MEIG I 190. Altabizkarko kantuaren kimu berri bat. MEIG VI 79. v. tbn. Mok 22. Laux BBa XIV. Otx 5. JMB ELG 9. Erkiag Arran 193. Arti Ipuin 79. Gand Elorri 66. Zendoia 162. Insausti 67.

    2.Escobajo” A DBols 218. “Raspajo, pedacito de un racimo de uvas” Ib. 310.

    Sinonimoak: iz.

        [adartxo berria]: adaka, aldaka, altsuma, erne, muskil, pinporta, aldaxka Ipar., puja Gip., gando g.e., bote Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. brote, renuevo, vástago, retoño (2) iz. ramilla, rama menuda (3) iz. (hed.) retoño, hijo pequeño (4) iz. (Kir.) alevín
    fr iz. pousse, rejeton, bourgeon
    en iz. (Bot.) shoot, bud
    port iz. (de planta) broto, grelo

    Beste urte batez, Gernikak (Bizkaia) 1937ko bonbardaketan hildakoak gogoratuko ditu bihar. 79 urte betetzen dira aurten, eta urteurrena baliatuz Euskal Herrian da egunotan Janusz Chwierut Oswiecin-go alkatea (Poloniako hiri horri alemaniarrek Auschwitz deitzen zuten, eta hala da ezagun han izan zuten kontzentrazio eremua). Nazioen Berradiskidetze Parkea proiektuak ekarri du, eta Gernikako Arbolaren kimu batekin itzuliko da Poloniara, kontzentrazio eremuan landatzeko. [Gernikako arbolaren kimu bat landatuko dute Auschwitzen (2016-04-25). Berria.eus]

    kimu (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 9:30 am on 2016/04/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    pagadi 

    iz. Pagoz osatutako basoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    pagadi (V, G; Lar, H (+ ph-)), pagadoi (H (+ ph-)), pagadui (V-ger-ple-gip; Zam Voc), pagadei (V-gip), pagari (V-gip, G-azp), pagai (V-gip), pagodi (V-ger, L), pagodei, pagori (BN-baig), pagoi (V-gip), bagadi (AN-ulz, B), bagadoi (S, R; ZMoso 68), bagodi (L-ain), fagadi (BN; SP, Lar, Dv, H), fagadoi (BN; Dv, H), fagodi (Arch ms. ap. DRA), fagodri (BN-baig). Ref.: A (pagadi, pagodi, pagori, bagadi, bagodi, fagadi, fagodri); Lh (pagodi); Lrq (bagardoi [oxít.]); Iz ArOñ (pagádui), UrrAnz (págadeixa), Als, Ulz (bagadi); Etxba Eib; Elexp Berg; Izeta BHizt2 (bagadi).

    Hayedo. “Hayal” Lar. Pagari-gastañarikoa da guztietan oberena [iturria]. Izt C 86. Bagadoi anitx. Mdg 130. Pagadietako bide itzaletan gora. Ag G 133 (AL 141 pagodi). Non ditut nere arizti ta pagadi ederrak? Mok 14. Borda gaineko pagodi hartarat. Zub 75. Pagadi baten babesean. TAg Uzt 254. Bazter-gabeko pagadiak. Munita 55. Pagodeietan usuak urru. BEnb NereA 40. Pagadui eder guztiek. Akes Ipiñ 25 (24 pagadi). Pagadiaren freskura. Arti in MEIG VI 182. Pagadi sarri batera maiz etortzen zan. Ibiñ Virgil 34. Sartu giñan pagadi batean. BBarand 81. Eskerrak pagadixe-eta aundixe eta gordeleku onak… Gerrika 72. v. tbn. EA Txindor 130. Ldi BB 112. Or Eus 327. SMitx Aranz 129. Etxde JJ 62. Bilbao IpuiB 154. Gand Elorri 211. Vill ib. 12. NEtx LBB 182. Uzt Sas 168. Lasa Poem 95. BasoM 65. AZink 80. Pagari: Apaol 63.

    Sinonimoak: iz./izond. Naf.

        [pagadi]: pago-baso  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. hayedo
    fr iz. hêtraie
    en  iz. beech forest
    port  iz. faial

              ZURE GORPUTZAK SUAREN KOLOREAK DITU

     

    Zure gorputzak suaren koloreak ditu

    zure ausentziak negua dakargu

                            hego haizearekin

                            pagadiak dantza dagi uso beltzak jaulkiz

                            milaka uso urgun

    zure begietan itsasoak gaua jotzen du

     Poza eta gero, Jose Luis Otamendi (Susa poesia, 1990)

     
  • Maite 11:40 am on 2016/04/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    liburukote 

    iz. (Heg.) Liburu handia eta lodia. Mila orrialdeko liburukotea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    liburukote. Aum. de liburu. “Egundoko liburukotia da UZEIko dikzionarixua” Elexp Berg. En DFrec hay 3 ejs.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Heg.) mamotreto, libro de muchas hojas
    fr iz. despec (libro) pavé
    en iz. (=libro) hefty volume
    port iz. despec (libro) tijolo

    Ikasle saldo bat sartu da une honetantxe, besoetan liburukote eta fotokopiak gainezka; batzuk ile luzea uzten ari dira; nerabezaro osoan, eta hogei urtetan ondo sartuxeak arte, haien izaera babestuko duen sahatsa. [Urregilearen orduak, Pako Aristi (Erein, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    liburukote (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 6:57 pm on 2016/04/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    libragailu 

    iz. Trabatuta dagoen hoditik oztopo egiten duena kentzeko erabiltzen den gailua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. desatascador [aparato]
    fr débouchoir
    en plunger, plumber’s helper EEUU
    port desentupidor m (de pia)

    Arlekina izanagatik ere, harrizkoa zirudiela pentsatu zuen Karmelek, zeren behin teila bat erori zitzaionean, ez baitzitzaion ile bat ere higitu, ezta betileak ere, eta beste batean berari bezala arlekinari ere gauzak (maleta bat, bi libragailu eta pare bat zapata zahar, zehazki esateko) bota zizkioten arren, ez baitzuen zirkinik ere egin.  [Kartografien eta mikrobio narratiboen artean, Amaia Iturbide (Maiatz, 2013)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    libragailu (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 11:43 pm on 2016/04/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    alasai 

      iz. Mataza, korapila ez dadin, lotzen duen sokatxoa. Alasai gabeko mataza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    alasai (V, G; Lar), alasari (AN-gip), alezain (V-gip), alesai (V-ger), alosain (V-gip), alsai (V-arr). Ref.: A (alasai, alesai, alosain, alsai); Iz ArOñ (alosaiña), LinOñ 182.

    Cuenda” Lar. “Madeja sin cuenda, negocio enredoso, alasai bageko matasa” Ib. “Hilo con que se recoge y envuelve la madeja para que ésta no se enrede” A. “Matasea egiterakoan ariaren lenengo puntea ta gero azkenengoa ere bai matasan lotu bear izaten dira, matasea naastu eztedin. Ori da alitxixa egitea. “Alezaiña” ere esaten diote” Iz LinOñ 182. v. aletxa (2).

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es cuenda

    Alasai gabeko mataza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    alasai (Irudia: herrajesymateriales.com)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel