Recent Updates Page 319 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 4:55 pm on 2015/12/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    forogu 

    izond. (Ipar.) Gogaikarria, astuna; bizkarroia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [astuna] : aspergarri, gogaikarri, nekagarri, astun, burruntzi, alameneko
    [bizkarroia] : bizkarroi

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (Ipar.) molesto, -a; pesado, -a; inoportuno, -a; aprovechado, -a; gorrón, -ona
    fr assommant(e), lourd(e); profiteur(euse)
    en boring, tiresome, annoying; (mostly UK) cadger, sponger
    port  incômodo(a); pesado(a); aproveitador(a), sanguessuga, chupa-sangue

    Entzun:

    Ta eztugu nehoren ogia dohainik ian: baina trabaillurekin eta nekerekin gau eta egun langiten ari ginadela, zuetarik nehoren forogu ez ginadenzat. [Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria, Joanes Leizarraga (1571)] (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Ordea gero azkenean hek eskale eta zu emaille. Haur da alferkeriatik edo nagitasunetik heldu den irabazia, probezia, errumeskeria, bataren eta bertzearen karga, eta forogu izaitea, ondore gaixtoa, kalte handia. [Gero, Joanes Leizarraga (1571)] (Orotariko Euskal Hiztegia)

    forogu (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:21 am on 2015/12/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    mukur 

    iz. (B) Enborra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.

        [enborra]: enbor, gerri, sokil, subil, anpor Bizk., tronko zah., sunpur Ipar. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es tronco, madera, leño
    fr tronc, bûche
    en
      trunk, log
    port
    tronco, lenho

    Entzun:

    Subil-harriko txingarrak zehatz amatatu gabe zeudenez, abarrak gehitu eta lau mukur jarri zituen inguruan. [Erresumaren ilunsentia, Mila Salterain (Txalaparta, 2014)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    mukur (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 6:11 pm on 2015/12/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    hautatu 

    du ad. (Ipar. eta zah. da ad.) Aukeratu, zenbait gauzaren artean bat edo batzuk hartu edo seinalatu; boto bidez aukeratu. Hauta dezagun, bada, zer nahi dugun: euskara garbia ala bizia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.

        [aukeratu]: aukeratu, begia jo, begiz jo, bereizi, esleitu, miratu Ipar., hautu Heg., hautetsi jas., begiztatu g.e., apartatu B-G beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da ad. (zah.) / du ad. elegir, escoger, seleccionar (2) du ad. votar
    fr du ad. choisir, élire, sélectionner
    en du ad. to choose, to select, to pick
    port (1) escolher (2) (por votación) eleger.

    Entzun:

    20015eko hitzaren bila gabiltza. Zein duzu gustukoen? Egin klik eta hautatu zure hitza. Abenduaren 31n, gaueko 12:00etan, itxiko dugu bozketa eta urtarrilaren 1ean, urte berriarekin batera, jakingo dugu zein izan den garailea. [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Hauek izan dira 12 hitz zabalduenak 2015ean zehar:

     
  • Maite 9:27 am on 2015/12/26 Permalink | Reply  

    Gaurko hitza: hautatu 2015eko hitza! 

    Atzo Fundéuren egitasmo baten berri izan nuen. Antza denez, 2015eko hitza hautatu nahian dabiltza eta, adituek erabakia hartu bitartean, jendeak hautagaien artean gustukoena bozkatzeko aukera du. Neure artean pentsatu nuen: “7 urte gaurko hitzarekin bueltaka, eta nola ez zait antzeko zerbait egitea bururatu?”

    2015ean ez dira gutxi izan Gaurko hitzaren erakusleihoan ikusgai/irakurgai ipini ditugun hitzak, ezta? Bada, ez naiz ni datuen analisiaren ur sakonetan murgiltzea gustuko duen horietakoa; halere,  jakin-goseak jota, aurten sareetan gehien barreiatu direnak zeintzuk izan diren kuxkuxean ibili naiz. Ezetz asmatu zein izan den zabalduena? Lasai! Galdera erretorikoa da. Nik emango dizuet erantzuna: aurri izan da. Polita!

    Aurtengo hitzak banan-banan ikusi ondoren, hementxe dituzue 12 hitz hedatuenak (‘share’ botoian zenbaki altuena dutenak): aurri, blogari, meme, alamartxo, errime, altzo, mist, odolustu, troiar, argi-txakur, karel, anei.
     

    Ezagutu hitz hauen esanahia

    Egin klik irudi bakoitzaren gainean, hitz horri buruz gehiago jakiteko:

     

    Bozkatu zure gustukoena:

    Zein duzu gustukoen? Egin klik eta hautatu zure hitza. Abenduaren 31n, gaueko 12:00etan, itxiko dugu bozketa eta urtarrilaren 1ean, urte berriarekin batera, jakingo dugu zein izan den garailea.

     
  • Maite 12:02 pm on 2015/12/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    brindis 

    iz. 1. Zerbait edan aurretik pertsona edo gauza bati opa zaion zoria adierazteko ekintza; ekintza horretan esandako hitzak. 2. TAUROM. Toreatzaileak norbaiti faena eskaintzeko ekintza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    brindis (Lar). Brindis. Brindisetan edaten diran osasuna oen gañean ederki esan bide zuen […], zenbat eta zure sabelean edandako osasuna geiago diran, anbat osasuna gutxiago izango da zugan. AA III 368.

    Sinonimoak: iz. Heg. zah.

        [topa]: topa (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Heg.) brindis
    fr toast
    en toast
    port brinde

    Entzun:

    Esaten diozu “bezino, hermano, kuñado, ez dezu gaur nere konbitea artu gabe etxera bear, brindo kuñado”, onela mugitzen dala bestea edatera, ta brindis ta brindis egitera. AA III 555. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Gainera, brindis asko egiten genituen ardoarekin, eta osabak beti Togliatti eta Nenni askatasunaren defendatzaile handien omenez topa egitea proposatzen zuen. [Denak hasperenka, Gianni Celati / Pello Lizarralde (Igela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    brindis [by demi, CC BY 2.0 via Wikimedia Commons]

     
  • Maite 10:52 pm on 2015/12/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    kohat 

    iz. (Ipar.) Masailakoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kohat (L, S; Lecl, Dv (S)), kuhat (S). Ref.: A; Lrq /kohát/. Bofetada. “Soufflet” Lecl. “Soufflet, coup” Dv. “Bofetada. Nahi duka kuhat bat? (S). Lander” DRA. “Gifle” Lrq. Ale, fripu doblia, / ützadak ahoko buxia, / bestela jauz erazten deiat / kuhat hunez büria. Pastoral Clovis 462.

    Sinonimoak: iz. Ipar. g.e.

        [masailekoa]: belarrondoko, danbada, danbateko, dangateko, ezpaineko, kolpe, masaileko, matraileko, muturreko, takateko, ukaldi, zanpateko, zaplateko, zaplazteko, zartako, zartateko, kaska Ipar., kaskako Ipar., kolpeka Ipar., mustupileko Ipar., panpako Ipar., paso Ipar., zaflako Ipar., kolpekada Heg., zartada Heg., zartadako Heg., plastada Bizk., plastateko Bizk., zaplada Bizk., zapladako Bizk., matelako Ipar./Naf., mazelako Ipar./Naf., zafra Ipar./Naf., zanpako Ipar./Naf., zarta Ipar./Naf., zaflada Naf., zafladako Naf., belarraldeko Zub., kaskateko beh., ahutzeko zah., azote Ipar. zah., zafardako Ipar. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) bofetada, torta, guantazo
    fr iz. claque, gifle, baffe
    en iz. slap
    port iz. bofetada, tapa

    Entzun:

    Nahi duka kuhat bat?  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    kohat (DevianArt, CC)

     
  • Maite 8:48 am on 2015/12/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    sute 

    iz. Ustekabean edo eraginda piztutako su handia, indarra hartu ondoren berez erre beharko ez lukeena erretzen duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [sute] : su, sualdi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es incendio
    fr incendie
    en fire; [apropos sortutakoa] arson
    port incêndio

    Entzun:

    Ohartarazpena egina zuten larrialdi zerbitzuek: basoetan suteak pizteko arriskua handia izango zen asteburuan, tenperatura altuen, hego haizearen eta azken asteetako lehortearen ondorioz. Eta aurreikuspena bete egin da. Bi sute handi piztu ziren larunbatean, Igeldon bat (Gipuzkoa) eta Igantzin bestea (Nafarroa), mendietan biak; gau osoa sugarrak kontrolatu nahian aritu ziren suhiltzaileak, eta atzo eguerdian hartu zituzten mendean bi suteak.  [Gutxienez 250 hektarea erre dira Igantziko sutean, eta 200 Igeldokoan, Maite Asensio (Berria.eus, 2015-12-21)]

    sute [Igeldon hainbat etxe hustu behar izan dituzte sutearen ondorioz. Juan Herrero / EFE, Berria.eus-etik ekarria]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel