Recent Updates Page 340 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:28 am on 2015/07/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    plazabaratze 

    iz. Plaza lorategia.  (Nola erran, frantses-euskara hiztegi elektronikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [plazabaratze] : plaza lorategi (Nola erran hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Nola erran, Collins eta Word Reference hiztegiak):

    es m (jardinillo) plaza ajardinada
    fr square
    en (petit jardin public) park, public garden
    Entzun:

    Mendeburu honen ospatzeko, kontzertu batzuk Albeniz plazabaratzean eskainiko dira:
    pour célébrer ce centenaire, des concerts seront offerts au square Albeniz
    (Nola erran, frantses-euskara hiztegi elektronikoa)

    plazabaratze (Argazkia: Aitor Argotek bidalia)

     
  • Maite 11:34 am on 2015/07/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    kliska 

    iz. Begien itxi-irekia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kliska (BN? ap. A; Dv), klixka (S (Foix) ap. Lh).

    Guiño, pestañeo. “Clignement, cillement, signe d’intelligence” Dv. v. BEGI-KLISKA.  Begi urddin xuritu handituak kliska batean ttipitu, urddindu berriz eta hetsi. Leon GH 1936, 409.

    kliskada.

    1. Ruido producido por la rotura de cristales. Bateko edo besteko kristal ausien kliskadea. Erkiag Arran 153.

    2. klixkada. “Clignement, keinada, kheinu, klixkada” T-L. v. 1 kliska.

    Sinonimoak: iz.
    [kliska] : betikara, itxi-ireki (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) parpadeo, pestañeo
    fr (Ipar.) clignemet
    en blinking,
    port pestanejo

    Entzun:

    KLISKADAK

    Ezkatak, Leire Bilbao (Susa Poesia, 2006)

    Herentzian jaso ditudan oinokin
    ibili gura zintuzket
    ez bazaizkit urruti joaten
    ez badidazu pausoa lapurtzen
    hurreratzen naizenero

    Herentzian jaso ditudan eskuokin
    haztakatu nahi zintuzket
    dunak sortu zure azalean
    oasiak bilatu zure lehorrean

    Herentzian jaso ditudan begiokin
    ez dut zure iragana ikusten
    geroa irakurri nahi nizuke ninietan
    baina hodeituak dituzu
    gautzen doaz kliskada bakoitzeko

    Herentzian jaso ditudan herentzia guztiokin
    nire begietan itxuraldatzen zara
    zure begietako hodeien antzera

    [Ezkatak, Leire Bilbao (Susa Poesia, 2006)]

     
  • Maite 8:58 am on 2015/07/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    pingback 

    Webgune baten egileak norbaitek bere artikulu baterako lotura bat jartzen duenean ohartarazteko balio duen sistema da. Honi esker, bere artikuluetarako loturak nortzuk jartzen dituzten jakitea errazten da. WordPress bezalako blogak argitaratzeko sistema batzuek automatikoki onartzen dituzte pingback ohartarazpenak. (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es pingback
    fr pingback
    en pingback
    port pingback

    Entzun:

    Pingback batetik iritsi nintzen bere blogera. Harrezkero, argitaratzen duen oro irakurtzen dut.

     

    pingback (Infografia: abdiseno.com)

     
  • Maite 9:07 am on 2015/07/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    berriztagarri 

    izond. Berrizta daitekeena. • energi iturri berriztagarri. Naturalki berriztatzen diren baliabideak direlako, giza ikuspegitik agortzeko arriskurik ez duen energi iturria. Esate baterako, eguzkia, haizea, biomasa, etab.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    1. berrizta daitekeen.
    2. birsorgarri, ugalgarri.
    3. berrezargarri

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. que merece ser renovado, renovable [kontratu berriztagarria: contrato renovable / energia berriztagarria: energía renovable]
    fr adj renouvelable
    en adj renewable
    port adj renovável

    Entzun:

    Lehendakariaren esanetan, energia berriztagarrien alde egindako apustuan beste urrats bat da.  [Nuklearretik berriztagarrietara, Ibai Maruri Bilbao (Berria.eus, 2015-07-24)]

    energia berriztagarri (FlickrCC, Jumanji Solar)

     
  • Maite 9:13 pm on 2015/07/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    jabalaldi 

    iz. (Ipar.) Barealdia, geldialdia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    jabalaldi (L ap. A; Dv, H (ia-)).

    Momento de reposo, de calma. “Uriak, ekhaitzak, sukharrak gaitzerizkoak, ithurri batzuek… etc. badituzte bere iabalaldiak” H. “Momento de calma” A. Nahiz aintzineko urthetan baino bathaiatze gehiago egin den, fedearen urhatsak yabal aldi bat erakusten duela. Prop 1899, 5s. Kardal artean ondatzen / urliak batela, aren zai aoa / zabalik orra osiña; / jabaldi-zun sandia. Gazt MusIx 119. (Lar), jabaldi (Lar). “Vacación” e “intermissión” Lar.

    Sinonimoak: Ipar.

        [barealdia]: barealdi, eztialdi, lasaialdi, jabaldura Ipar., nasaialdi Bizk., lasaibide jas.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) momento de calma, bonanza en el mar; momento de alivio
    fr (Ipar.) accalmie, répit, calme
    en (moment of) relief, (moment of) calm; fair weather

    Entzun:

    Uriak, ekhaitzak, sukharrak gaitzerizkoak, ithurri batzuek… etc. badituzte bere iabalaldiak.  H.  Orotariko Euskal Hiztegia

    jabalaldi (FlickrCC, Dirk Vorderstraße – Egen Wark)

     
  • Maite 10:53 pm on 2015/07/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    makal 

    izond. 1. Indar, bizkortasun edo sendotasun urrikoa. Osasun makalekoa. Zaunka makal batzuk egin zituen. 2. (hed.) Indar, bizkortasun edo sendotasuna duena; handia (ezezko edota harridurazko esaldietan). Ez zen hura lan makala. Bertsotan ez zaude zu mutil makala. 3. (batez ere B) Koldarra. 4. adb. Motel, moteltasunez; ahul samar. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia): izond.

    [ahula]: ahul, argal, maiskar, maskal, mehe, mengel, enul Ipar., erkin Ipar., erpil Ipar., flako Ipar., malet Ipar., mendre Ipar., kaden Bizk., meko Bizk., herbal Ipar./Naf., aloxo g.e., gelbera g.e., magalo g.e., debil Heg. beh., enkel Ipar. g.e., entoil Ipar. g.e., flux Ipar. g.e., hozkil Bizk. g.e., makar Bizk. g.e., txakil Bizk. g.e., gelgeGip. g.e.

     [koldarra]: Bizk.beldurti, bihozgabe, ikarakor, ikarati, izukor, izuti, koldar, txepel, izipera Ipar., lotsakor Ipar., oilobusti Ipar., kakati beh., kakatsu beh., beldurbera g.e., beldurkor g.e., lepozale g.e., ihabali zah., larde zah., lotsor Zub. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) débil, flojo, -a, abúlico, -a, delicado, -a; (2) (hed./batez ere ezezko testuinguruetan) enorme, muy grande; (3) (batez ere B) cobarde, temeroso, -a
    fr (1) faible, anémique, débile; (2) (ezezko testuinguruetan) très grand, énorme
    en (1) [ahula] weak, feeble, delicate, frail; (2) (ezezko edota harridurazko perpausetan) enormous, huge, immense; (3) [koldarra] cowardly, spineless
    port (1) fraco-a; (2) enorme; (3) covarde

    Horrela dabil, makal. [Ordaina zor nizun, Joxemari Urteaga (Elkar, 2001, or.: 98)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    makal (Mila Olivera, FlickrCC)

     
  • Maite 11:26 pm on 2015/07/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    eskumikatu 

    du ad. ERL. Eliz aginpideak pertsona bat fededunen elkartasunetik kanporatu. Luther 1520an izan zen eskumikatua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. (Erl.) excomulgar
    fr du ad. excommunier
    en du ad. to excommunicate
    port vtr (Rel.) excomungar

    Entzun:

    Odola eta argizaria, biak batera ikusi nituen Sinagogan, juduen artetik bidali ninduten egunean, nire iritziei, ez setakeriaz, baizik eta arrazoiari zor zaion indarrez eusteagatik, eskumikatu ninduten egunean. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    An imaginative depiction of Pope Gregory VII excommunicating Emperor Henry IV. (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel