Recent Updates Page 342 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:16 pm on 2015/07/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    zuringo 

    iz. 1. Hegaztien arrautzaren gai gardena, gorringoa inguratzen duena eta oboalbumina eta beste zenbait proteina dituena. 2. Begiaren alde zuriari eman ohi zaion izena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es clara [de huevo]; albúmina
    fr blanc d’Å“uf
    en white [part of an egg]
    port clara; albumina

    Entzun:

    Aurrean, mahai gainean, tul pilo handi argitsu bat zuen, zuringo irabiatu bat zirudiena. [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana (Ibaizabal, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    arrautzaren zuringoa (Pixabay CC0, Public domain)

    begiaren zuringoa (Pixabay, CC0 Public domain)

     
  • Maite 9:24 pm on 2015/07/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    irabio 

    iz. Urduritasuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [astinaldia]: astinaldi, astindu, astinketa, harroaldi, inarrosaldi Ipar.

    [itzulipurdia]: aztalka, buruzgain, itzul-amilka, itzulipurdi, txilipurdi, zilipurdi, zintzilipurdi Bizk., pinpoil Lap., kakaranzulo Bizk. g.e., kikimera Bizk. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es meneo, agitación, sacudida
    fr agitation, désordre
    en jerk, jolt; shaking, stirring
    port meneio, agitação, sacudida

    Entzun:

    LURRAREN IZANA

    Rimmel, Koldo Izagirre (Susa poesia)

    aspaldi ikasi genuen oinez
    baina bidegurutzera heldutakoan marinelak gara
    zorabioan
    munduak ikara ematen digu
    kulunkan
    zure sehaskari eragiten genionean bezala

    esan behar dizugun ez dizugun esan behar
    lozuloan utzi behar zaitugun izarretara atera behar zaitugun
    irabioan
    ez dakigu ongi ari garen hala bizi gara
    kolokan
    zure esne-hortzak bezala

    bizia da harrotu egiten da ezin du baretu
    apar batean biltzen gaitu
    zuk bezala
    eta batzuetan hila dirudi baina gero gainez egiten digu
    zuk bezala
    gu bizi garen planeta
    itsasoa da

    lurraren lautik hiru
    ur gazia zara

    [Rimmel, Koldo Izagirre (Susa poesia, 2006)]

     
  • Maite 11:59 am on 2015/07/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    bideotxat 

    iz. Txat-mota berezia, Internet bidez audioa eta bideoa erabiliz zuzenean berriketan aritzeko aukera ematen duena.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es videochat
    fr videochat; vidéobavardage
    en videochat
    port videochat

    Entzun:

    Proiektu hura aurrera eramateko, ia egunero bideotxatean aritzen ziren.

    bideotxat (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:42 pm on 2015/07/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    gonburu 

    (B) 1. adb. Mukuru. Pozez gonburu dago. 2. iz. Mukurua. • GONBURU EGIN. Gainez egin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    adond. Bizk. [gainezka]: arrada, mukuru
    iz. Bizk. [mukurua]: mukuru

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. (B) rebosante, repleto, -a, muy lleno, -a (2) iz. (B) colmo, rebosamiento, exceso
    fr adb. débordant, -e
    en (1) adb. full, crammed, packed; filled to the brim, brimming (with) (2) iz. excess
    port (1) transbordante; repleto(a), cheio(a) (2) cúmulo, excesso

    Entzun:

    Hillik zegoen bientzat inguruko mundua oro, biok baizik ez ziran gelditzen txori-kantaz eta lore-usainez gonburu beteriko atseden-baratz batean beste Eden guztiak gutxiesgarri egiten baitzituen. [Haur besoetakoa (1970, 1987)] (Euskal Klasikoen Gordailua)

    gonburu (Argazkia: meditaya.com)

     
  • Maite 11:57 pm on 2015/07/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    zezen 

    iz. Behiaren ar heldua. • nafar-zezen. TAUROM. Toreaketa-zezenen arraza, bereziki Euskal Herrian hazten dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es toro
    fr taureau
    en bull
    port touro

    Entzun:

    Azkarrak izatea, hori da Victoriano del Rioko zezenen ezaugarri nagusia. [Zezen azkarrak hirugarrenerako (Berria.eus, 2015-07-09)]

    zezen (Wikkimedia Commons)

     
  • Maite 8:25 am on 2015/07/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    laketontzi 

    iz. Aisiarako edo kirolerako ontzia, motorez edo belaz higitzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘yate’)

    Sinonimoak: iz.

    [yatea]: yate (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es embarcación de recreo, nave de recreo; yate
    fr bateau de plaisance; yacht
    en leisure boat; yacht, cruiser
    port iate de recreio

    Entzun:

    Laketontzi batean zihoan 48 urteko gizonezko bat erreskatatu dute Zumaiatik hiru itsas-milietara [Berria.eus, 2005-07-13 )]

    laketontzi (FlickrCC, Eoghan OLlionnain)

     
  • Maite 6:37 pm on 2015/07/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    harrotasun 

    iz. 1. Harroaren, hantustetsuaren nolakotasuna edo izaera. 2. Norberak, berari dagokion eta goresgarritzat edo aipagarritzat hartzen duen zerbaitez sentitzen duen gogobetetasun bidezkoa. 3. Harroa, trinkotasunik gabea denaren nolakotasuna.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [harrokeria]: arrandia, burgoikeria, buruiritzi, handikeria, handiuste, hantuste, harrokeria, harropuzkeria, oilarkeria, burujope Ipar., espantu Ipar., furfuria Ipar., superbiotasun Ipar., urguilu Ipar., laineza Gip., astintasun g.e., faunkeria g.e., haizekeria g.e., handipuzkeria g.e., handurreria g.e., hantukeria g.e., harroketa g.e., ilarrainkeria g.e., banaloria zah., baneria zah., banitate zah., faza Ipar. g.e., haidorkeria Ipar. g.e., hanpuruskeria Ipar. g.e., harrogoa Ipar. g.e., morga Ipar. g.e., burupe Ipar. zah., handigoa Ipar. zah., hankortasun Ipar. zah., superbia Ipar. zah., urguileria Ipar. zah., soberbia Heg. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) fanfarronería, presunción (2) orgullo, soberbia (3) esponjosidad, amplitud, dilatación
    fr (1) fanfaronnade, présomption, orgueil (2) spongiosité, dilatation
    en (1) [harrokeria] arrogance, vanity (2) pride
    port (1) fanfarronice, fanfarrice (2) orgulho

    Entzun:

    Harrotasunez eramango dut hartzekodunen gorrotoa. [Yanis Varoufakis (2015-07-06)]

    harrotasun (Wikipedia, CC BY-SA 3.0)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel