Recent Updates Page 343 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:16 am on 2015/07/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    dinatasun 

    iz. Duina denaren nolakotasuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘duintasun’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    dinatasun, dintasun.

    1. Dignidad. v. dignitate, dignotasun, dinadade. Jesu-Kristoren diñatasun ta anditasun ezin goragokoa. Ub 134 (v. tbn. 135). Nolako honra, diñatasun eta noblezi altura. Gco I 411 (v. tbn. 432). Baña batez ere animen kargudunak bear dan kontu, arreta ta diñatasunarekin Jainkoaren itza garbi euskaldunen biotzetan ezarri. Aran SIgn 202. Eta iduki dezake bere diñatasunaren ezaguera. EE 1884a, 426. Jokera fiñik bat baldin bada / ixpillutzat jartzekua / zegamatarren diñtasuna da / aintzakotzat artzekua. Olea 157. Ez, Espainia, ez. / Betiraundian lo dagon / –soberano jator– / dintasuna,– / eta mixeria. Azurm HitzB 69. Ura zan jendeak [Xalbadorri] barkamena eskatzea, eta bide batez eskertzea gizon aren dintasuna. Zendoia 229.

    2. “Dintasun, suffisance, capacité” Dv.

    Sinonimoak: iz. g.e.

     [duintasuna]: duintasun, dignitate zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es dignidad
    fr dignité
    en dignity
    port dignidade

    Entzun:

    Dinatasun apur batez bizi ahal izateko, hainbatetan beharrezkoa da ‘aski da’ esatea.

    dinatasun (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:40 am on 2015/07/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    geoetiketatze 

    Ad. Fitxategietako metadatuetan geoetiketak gehitzeko prozesua. Etiketa berezi horietan, informazio geografikoa zehazten duten datuak biltzen dira, hala nola geolokalizazioa zehazteko datuak. (Sare Sozialen Hiztegia, beta)

    Geotagging (also written as GeoTagging) is the process of adding geographical identification metadata to various media such as a geotagged photograph or video, websites, SMS messages, QR Codes[1] or RSS feeds and is a form of geospatial metadata. This data usually consists of latitude and longitude coordinates, though they can also include altitude, bearing, distance, accuracy data, and place names. (Wikipedia, geotagging)

    Sinonimoak: ad.
    [geoetiketatzea] : geotagging

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es geoetiquetado
    fr geômarquage, balisage geògraphique
    en geotagging

    Entzun:

    Edonork geoetiketa ditzake bere argazkiak.

     
  • Maite 9:06 pm on 2015/07/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    beharbadako 

    izlag. Beharrezkoa, nahitaezkoa ez dena; beharbada egiten dena. Beharbadako prestakizunak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izlag.

    [alferrekoa]: alfer, alfer-alferrikako, alferreko, alferrikako, bano, behargabeko, funsgabe, funsgabeko, huts, hutsal, sustraigabe, debaldeko Ipar., farfaila Ipar., faun Ipar., behargabe Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es contingente
    fr imprévisible
    en possible, conceivable
    port contingente

    Bitartean zu zure gorputza zara, analisiaren emaitzak, hori zara, hori da zure geroa, zure gorputzaren beharbadako geroa, zure gorputzaren osasunaren oraina. [Eta emakumeari sugeak esan zion, Lourdes Oñederra (Erein, 1999), Orr.: 155] (Ereduzko Prosa Gaur)

    beharbadako (Gaurko hitza, CC)


     
  • Maite 11:34 pm on 2015/07/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    oxigeno 

    oxigeno (ididactic.com)

    iz. KIM. Zenbaki atomikoa 8 eta pisu atomikoa 15,99 duen elementu kimikoa (O).
    Oxigenoa kolore, usain eta zaporerik gabeko gasa da (likidotzen denean, berriz, urdina da). Dentsitatea 1,105 g/cm3-koa du eta -183 ºC-tan likidotzen da. Oxigenoaren molekula biatomikoa da (oxigenoaren aldaera triatomikoa, O3 alegia, ozonoa da).
    Lurrazaleko elementurik ugariena da: airearen bolumenaren bostetik bat oxigenoa da, lurzoruaren % 47 eta ozeanoen % 89 da pisuan, eta, gainera, harri gehienen eta izaki bizidun guztien osagai ere bada. Ugaritasunarekin jarraituz, unibertsoaren hirugarren osagaia da, hidrogenoaren eta helioaren ondotik. Bizitzarako ezinbestekoa da animalia zein landareentzat, izaki bizidun guztiek behar duten energia substantzia organikoak oxigenoarekin arnasketan konbinatuz lortzen baitute. Landareen fotosintesiaren emaitzetako bat da, eta honela lortzen da atmosferako oxigenoa berritzea.
    Oso elementu elektronegatiboa izaki, elementu gehienekin konbinatzen da oxidoak eratuz, eta aldi berean beroa askatuz; metal ugari dira atmosferako aire soilarekin oxidatzen direnak (atmosferako hezetasunak ere badu zerikusirik). Bestalde, hidrogenoarekin batera ura osatzen du.
    Industrialki oxigenoa bi modutan lortzen da: aire likidoaren distilazio zatikatuaren bidez, edota uraren disoluzio alkalinoen elektrolisiaren bitartez.
    Erabilera ugari ditu oxigenoak, garrantzitsuenak, erregai moduan (sopleteetarako, altzairugintzan), industria kimikoan (azetilenoa, kloroa, azido sulfurikoa bezalako substantziak lortzeko eta egoera likidoan lehergaiak lortzeko), espazio-koheteen errekari gisa eta medikuntzan.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    oxigeno, oxijeno, oxijenu, osijeno, oxigena, otsijena (T-L).

    Oxígeno.  Oxigena, azota eta karbona. JE Med 77. Eguzkiaren argi ta beroaren bidez aizea garbitu egiten du, len azido karboniko zana, osijeno biurtuaz. NekIr 6. Zuaitzak egiten du gizonak ain bearrezkoa dun oxijenoa. Munita 16. Proteinak beti, nitrojenu, karbonu, idrojenu eta oxijenu izaten dute. Oñatibia Baserria 68 (v. tbn. otro ej. en la misma pág.). Quijotea izan omen du beti oso gogoko: arimarentzat oxigenorik onena omen da. Vill in Gand Elorri 18. Ostoak berexten ditu airearen oxygena eta karbona. Gatxitegi Laborantza 64. Aize garbi edo osijeno ori bear degulako bizitzeko. Ostolaiz 18. En DFrec hay 8 ejs. de oxigeno.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Kim.) oxígeno
    fr oxygène
    en oxygen
    port Quím oxigênio

     
  • Maite 8:01 am on 2015/07/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    berunkari 

    berunkari (Pixabay, CC0 Public Domain)

    iz. Eraikinetan tutueria eta ura eramateko bestelako instalazioak jarri, zaindu eta konpontzeko lanbidea duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    berunkari. “Plombier” T-L.

    Sinonimoak: iz.
    [iturgin] : iturgin, iturriketari (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es fontanero
    fr plombier
    en plumber
    port encanador

    Entzun:

    “Zilindroaren euskarri gisa forma egokiko bi pinu-ohol prestatuz gero, berunkari batek 300 librako berun-masa urtu zuen eta hau zur lodiez osatutako zilindrora isuri zen zirkunferentziaren antzeko forma hartuz eta beraz masaren osaketa azkarra gertatuz. [Makina erremintaren erakustazoka Bilbon (zientzia.eus, 1986/10/01)]

     
  • Maite 9:17 am on 2015/06/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    bizkarroi 

    1. izond. Besteren bizkarretik bizi dena. 2. iz. eta izond. BIOL. Parasitoa. • BIOL. barne-bizkarroi. Endoparasitoa. || kanpo-bizkarroi. Ektoparasitoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.

    [bizkarkina]: bizkarkin Ipar., zazpisuete Bizk. g.e., zazpisukalde Bizk. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [jantxakur]: jantxakur, parasito  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. [besteren bizkarretik bizi dena] parásito, -a, molesto, -a (2) iz./izond. (Biol.) parásito, -a
    fr iz./izond. parasite ; pique-assiette
    en (1) iz. parasite (2) izond. parasitic, parasitical
    port (1) adj parasita, parasito(a) (2) (Biol.) parasita mf

    Entzun:

    Lagun batek aspalditxo arrazoi handiz esan zidan bizitasun bizkarroia naizela, eta, beraz, haize orratz gisara ibiliko naiz, hotz eta bero, beti seinalatzen, edonora bada ere. Bueltaka, joan gabe bueltatuz. [Izen buru gabe, Angel Aldarondo 2015-06-24 (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bizkarroi (Wikimedia Commons9

     
  • Maite 8:44 pm on 2015/06/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    eurogune 

    Eurogunea euroa (€) erabiltzeko onartu duten Europar Batasuneko herrialde kideen gunea da. Honela monetaren inguruko batasuna eratu dute eta Eurosistema egin dute moneta-agintari gune honetan. (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es zona euro, eurozona
    fr zone euro, eurozone
    en Eurozone
    port Zona Euro, Área do Euro, Eurozona, Euro-Área

    Entzun:

    Europako Batzordeko presidentea, Jean Claude Juncker, Greziako Gobernuak datorren iganderako deitu duen erreferendumaren kanpainan sartu da gaur, bete-betean. “Greziarrei ‘bai’ bozkatzeko eskatzen diet”, azpimarratu du. Troikako erakundeek aurkeztu duten proposamenaren aldeko botoa “seinale indartsua izango litzateke” Greziak Europako Batasunaren eta eurogunearen parte izaten jarraitu nahi duela adierazteko. [Juncker: “Galdeketan ‘bai’ bozkatzeko eskatzen diet greziarrei”, Ivan Santamaria (Berria.eus, 2015-06-29)]

    eurogune (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel