Recent Updates Page 344 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:39 pm on 2015/06/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    erru 

    1. iz. Hutsegitea; bereziki hutsegitearen erantzukizuna.|| 2. iz. Adorea, kemena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    erru iz.
        [hutsegitearen erantzukizuna]: hoben Ipar., falta beh., kulpa beh., behar zah.
        [adorea]: zah.adore, ahalgo, bihotz, indar, kemen, kalipu Ipar., kuraia Ipar., balore Heg., errutasun Gip., agoñu Zub., animo beh., azku jas., bihoztasun g.e., bihoztoitasun g.e., kementasun g.e., alaitasun zah., aginte Bizk. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) culpa, culpabilidad, falta || (2) fortaleza, fuerza, vigor
    fr faute, culpabilité
    en blame; guilt
    port culpa, culpabilidade

    Entzun:

    ERRUA
    (Joseba Sarrionandia, Goseren Gosariak diskorako, 2014)

    Umeak ginela ere gerra zaharreko jende derrotatua
    ikusten genuen itzultzen,
    kartzelatik edo herbestetik, gabardinarekin euripean
    herri osoaren errua kargatzen.

    Eskoletan, irratian, elizan, telebistan irabazleen
    harrokeriak agintzen zuen.
    Erruaren banatzaileek ia ofizioa zuten erru guztia,
    herriko jendeari egozten.

    Ez egidazue kendu nire errua,
    ez herri osoaren gure erru zaharra.
    Erru gabe ez dut ezer,
    ez dut ezer egin izan.

    Errudunetakoak ginela haintzat hartu eta, zapalduok,
    gauzak aldatzen ahalegindu ginen.
    Bortxaren eta erruen kontra lehendik zetorren
    erresistentzia jarraitu genuen.

    Ez ginen gauza izan, egia esan, bestela antolatzeko
    ez gizartea, ezta geure artea ere.
    Geure artean ere erru banatzaileak ugaldu ziren
    erruak besteen lepoan ezartzen.

    Ez egidazue kendu nire errua,
    ez herri osoaren gure erru zaharra.
    Erru gabe ez dut ezer,
    ez dut ezer egin izan.

    Eskarmentuen ondoren, nik behintzat ez dut zertaz harrotu
    eta ez dut zertaz damutu.
    Dena dela, erru banatzaileok, niri ez didazue
    zertan errua kendu.

    Dena ez kendu. Ez kendu niri errua. Niri errua besterik
    ez zaidalako geratzen.
    Leporatzen zaidan errua eta, batez ere, gauzak aldatzen
    jakin ez izanarena.

    Ez egidazue kendu nire errua,
    ez herri osoaren gure erru zaharra.
    Erru gabe ez dut ezer,
    ez dut ezer egin izan.

    [Sarrionandia, hostoz hosto (IX), Harkaitz Cano. Badok.info]

    erru (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:02 am on 2015/06/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    homosexual 

    iz. eta izond. Sexu bereko pertsonenganako joera sexuala duena, heterosexualari kontrajarriz erabilia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. / izond.
    [homosexual] : sexu bereko (pl.)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es homosexual
    fr (1) adj homosexuel(elle)  (2) mƒ homosexuel m, -elle ƒ
    en homosexual
    port adj & mÆ’ homossexual

    Entzun:

    Homosexual hitzak desio bat, joera bat, jokaera sexual jakin bat adierazten du. Gay hitzak, berriz, horretaz gain, esan nahi du pertsona horrek lotsak, kulpak, beldurrak edo konplexuak alde batera utzi dituela eta homosexual izateaz pozik eta harro dagoela. [Sexua noiznahi, Luis Elberdin (Gaiak, 2005)]

    Konstituzioaren kontrakotzat jo ditu sexu berekoen ezkontzak debekatzen dituzten legeak. Aldeko bost boto eta kontrako lau jaso ditu ebazpenak. AEBetako estatu guztietan hartu beharko da aintzat.  [Sexu berekoen ezkontzak legeztatu ditu AEBetako Auzitegi Gorenak, Berria.eus (2015-06-26 )]

     

    Hainbat lagun AEBetako Auzitegi Gorenaren atarian, gaur./ JIM LO SCALZO, EFE

     
  • Maite 11:36 pm on 2015/06/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    nazkagarrikeria 

    iz. Ekintza edo gauza nazkagarria. Itsusikeriak eta nazkagarrikeriak egin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es asquerosidad, cochinada, porquería
    fr saleté, cochonnerie
    en disgusting act/thing, filthy act/thing
    port asquerosidade, nojentice

    Entzun:

    Agustina zen bakarra nazkagarrikeria hura beren aitak egin zuela pentsatzen zuela berariaz adierazten zuena – gainerakoek ere hala pentsatzen zuten arren -, txerrikia onartzean hari erronka egiten ziola erakusten baitzuen modu nabarian. [Bost ahizpa, Aitor Arana (Euskaltzaindia-BBK, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:56 pm on 2015/06/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    sorba 

    Orotariko Euskal Hiztegian: iz.

    “(Vc, Gc), montón de ciertas hierbas que se bendicen el día de San Juan y se queman cuando truena; lo que resta al cabo del año, es decir, la ‘sobra’ se quema la víspera de San Juan. Zinta-bedarra ta eriñotz latza izaten dira sorbakoak (V-m), las hierbas de ese montón suelen ser la espadaña y el laurel cerezo” A.

    Aldaera (Eibarko euskara): iz. sobra

    Gaztelaniaz: ramo de San Juan

    San Juan sorbia egitteko larrosia, lirixua, mielua, garixa, artua, berakatza eta kipulia erabiltzen genduazen. (Sorba, Eibarko euskara)

     

    sorba (Equipaxe de man)

     
  • Maite 11:19 pm on 2015/06/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    alamartxo 

    San Juan gaueko suan erretzen dena.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    alamartxo. Material que se quema en la hogera de San Juan. “Alamartxoa (horrela idazten den ere ez dakit) esaten diogu Goierriko Zaldibian San Juan bezperako sua egiteko pilari: alamartxoa egin dugu, alamartxoari su emango diogu, alamartxo handia egin dugu… Herriko andereñoei ere esan egin beharko diegu guk ez dugula San Juan sua ezagutzen, alamartxoa baizik” Berria 23-6-2005, 7.  Alamartxo ahantzia. Título de un libro de Koldo Zubeldia (Amorebieta, 2005).

    Entzun:

    Euskal Herrian mendetan zehar mantendu da ospakizun berezi hau. Udarako solstizio egunean burutzen da, ekainaren 23ko gaua berezia izaten da zaldibitarrontzat. Baserritarrek suak pizten dituzte iluntzean eta herriko plazan biltzen diren herritarrek alamartxoaren epelean, dantza eta musikaz gozatzen dute. [Alamartxo gaua, Zaldibiako gaua]

    alamartxo (FlickrCC, Zaldibia)

     
  • Maite 11:27 pm on 2015/06/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    malats 

    izond. 1. (batez ere B) Mardula, guria. 2. (batez ere B) Joria, emankorra. 3. (batez ere B) Apatza, xaloa. 4. (Ipar.) (zah.) Emea, eztia.|| iz. Ik. malatxa. iz. 1. Gaztagintzan, esnea irabiatzeko erabiltzen den makilatxoa. 2. KIM. Irabiagailua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal hiztegian:

    1 malats (-lh- H (L)), malatz.  Tr. Documentado en Etcheberri de Ziburu y en textos meridionales de los ss. XIX y XX.

    1. Dulce, blando, tierno. Zure justizia, Iainko puxanta, da garratza, / nola miserikodia eme eta malhatsa. EZ Man II 102. Etxatzu aren arpegia / sekula zuri illuna, / ez otza, ez motza, biotza / apatza, malatsa ta bai biguna. AB AmaE 165.

    2. (V-m ap. A; Lar, H). Lozano, robusto. Zelango kolatsa okotzpian! Zein guri, gori ta malatsa guztija! Mg PAb 193. Beko zelaian zuri-gorrika sagar malatsak. TAg in Onaind MEOE 1024. Malats goizean zegon lorea tximel, malkarra / Ikusi diat eldu baño len illunabarra. Arruti in Onaind MEOE 818. Biotz gazteak dar-dar egin dute, landare berri bat bere barnetan ernetu da eta lore eder malatsak lertu nai dute. Eizg 86.  “¡(Qué) blancura de mujer!, ¡qué mujer tan blanca!, au emakume maloa, malota, malatsa!” Lar.

    3. (V-och ap. A; A Apend). Fértil. “Malats, baserri malats bat, caserío abundante” A Apend. Ibar malats bat zu Aramaio, / etxalde ederrez josita. AB AmaE 424. Jaungoikoak eginik oso da malatsa, / iturriz zugatzez da mendiz aberatsa. Ib. 414. Lur yori malatzez inguraturiko / basetxe txuria. Zait Gold 115.

    4. “(V-och), persona agradable, afable” A.

    Sinonimoak:  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    • ezti, eme, atsegin, xalo, xehe. zakar, latz.
    • mardul, guri, sendo, suhar, erigogor, sano, osasuntsu. makal, ahul.
    • irabiagailu.
    • emankor, fruitukor, betakor, ekoizle, ugalkor. malkar

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. (batez ere B) rollizo, -a, gordo, -a, hermoso, grueso, -a (2) izond. (batez ere B) abundante, rico, -a; fértil, fecundo, -a (3) izond. (batez ere B) afable, sencillo, -a; [pertsonak eta gauzak] agradable (4) izond. (Ipar.) dulce, agradable || (1) iz. batidor, molinillo para remover la leche y hacer queso (2) iz. (Kim.) agitador
    fr (1) izond. mou, flexible (2) izond. affable
    en (1) izond. [mardula] robust; [pertsona] plump, stout; [landarea] lush (2) izond. [emankorra] fertile (3) izond. [adeitsua] pleasant, affable, friendly
    port (1) gordo, -a, (2) abundante, rico, -a (3) afável (4) agradável

    Entzun:

    Indarrak biderkatu zituen, zizare gorri malats bat erdizkatu eta aitzur kolpeaz behereko zureko kutxaren tapakia hautsi zuen. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    malats (FlickrCC, lo.tangelini)

     
  • Maite 9:48 am on 2015/06/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    kausitu 

    (Ipar.) 1. da/du ad. Aurkitu, ediren. Kausitu du bilatzen zuena. Bi nagusien artean kausitzen nintzen. 2. dio ad. Gogoko gertatu. Orori kausitzea lan da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar.

    [aurkitu]: aurkitu, batu, buruz buru egin, suertatu, topatu, topo egin, ediren Ipar., idoro Bizk., tope egin Bizk., tril egin Bizk., opatu Naf., bidalkartu g.e., estalgabetu g.e., eriden zah., bilatu Heg. beh., errekontratu Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. (Ipar.) hallar(se), encontrar(se); (2)  dio ad. acertar, dar en el blanco; (3) dio ad. (Ipar.) complacer, agradar, gustar
    fr (1) da/du ad. [aurkitu] (se) trouver, (se) rencontrer; (2) dio ad. atteindre, toucher au but; (3) dio ad. [gogoko gertatu] plaire à qqn ; contenter qqn
    en (1) da/du ad. to find; (2) dio ad. [gogoko gertatu] to please, to like
    port (1) achar-se, encontrar-se, ficar, estar; (2) agradar, gostar de

     

    BIDE BATEZ

    Bide batez gauzak esaten ibiltzea
    ez da ez fundamentua,
    gehiago da hondakin erradiaktiboa.

    Baina esadazu bide batez
    zer moduz dagoen
    bonbilla fundituak ohe-kidetzat edukitzea,
    kalerako bide bakarra leihotik beherakoa dela sentitzea,
    tokata zaharrik ez kausitzea,
    biniloak dekoratzeko soilik balio izatea,
    jarraitzea beste irtenbiderik ez dagoela ohartzea.

    Esadazu ahapeka ea
    baporezko trenak lastertasun handikoak bihurtu diren,
    behialako titareak gaurko jostorratzak ote diren,
    putetxe batetik ordaindu gabe aldegitea haizu den
    edo banketxe batetik sakela beterik irtetea.

    Garagardoa plastikozko botiletan
    saltzen duten honetan, esadazu
    zer demontre egingo dugun
    ozono geruzako zuloa handiegia izan eta
    mundua sodomizatzea ezinezkoa denean,
    haizeak hiztegi bat ireki eta
    orriko lehen hitza bart dela ikustean.

    Esadazu bide batez
    honek guztiak sentidurik ba ote duen,
    negar zotinka aritu eta
    hegoaldean egarriz hiltzen direla jabetzean
    zergatik egiten duzun oraindik negar gehiago,
    zergatik pertsiana hertsiak baino ez dituzun ikusten,
    tinta gabeko bolalumak baino ez dituzun kausitzen,
    izotz puskak esku artean ez zaizkizun jada urtzen.

    Esadazu otoi, bide betez bada ere,
    nitaz akordatu zaren inoiz.

    [Kaxa huts bat, Beñat Sarasola (Susa poesia, 2007)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel