Recent Updates Page 345 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 1:49 pm on 2015/06/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    folksonomia 

    iz.Etiketen bitartez izen-tarte lau eta ez hierarkizatu batean sailkapen kolaboratiboak egiteari deitzeko erabiltzen den ingeles jatorriko neologismoa da. Software sozialetan erabiltzen da hau, hala nola delicious, Flickr, Tagzania edo 43 Things bezalakoetan.

    Gmail bezalako beste sailkapen mota batzuekin alderatuz gero, egindako sailkapenak gainontzeko erabiltzaileekin elkarbanatzeko aukera da ezberdintasun nagusia.

    Thomas Vander Walek egindako sailkapenaren arabera, bi folksonomia mota bereiz daitezke[1]:

    • Folksonomia estua (narrow folksonomy): Mota honetako sistemetan erabiltzaile bakoitzak bere edukiak baino ez ditu etiketatzen, eta ondorioz, elementu bakoitza pertsona bakarrak definitzen du. Adibide bezala Flickr aipa daiteke, non erabiltzaile bakoitzak norberak igotako irudiak baino ez dituen etiketatzen.
    • Folksonomia zabala (broad folksonomy): Sistema hauetan erabiltzaile guztiek dute elementu guztietan etiketak gehitzeko aukera. Ondorioz, erabiltzaile askok elementu berbera etiketa dezakete, honekiko informazio gehiago eskainiz. Zenbat eta erabiltzaile gehiagok elementu beraren etiketatzean parte hartu, dagozkion etiketa nagusien portzentajea konbergitzen doala esan ohi da[2]. Folksonomia zabalaren adibide ezaguna da delicious. 2008ko urrian, 1000 erabiltzailetik gora dira han ingelesezko Wikipedia laster-marka bezala gorde dutenak, reference, wiki eta encyclopedia etiketak nagusitzen direlarik.

    Jon Udellek (2004) proposatu zuen “taxonomiak utzi eta hitz gakoen zerrendak erabiltzea ez da berrikuntza bat, eta ezberdintasun nagusia folksonomiari esker iritziak elkartrukatzea da (feedbacka), taxonomiarekin egin ezin daitekeena.”[3]

    Taxonomia hitzean oinarrituz, folksonomia hitza Thomas Vander Walena dela esan ohi da [4]. Taxonomia grezieratik dator, “taxis” (sailkapena) eta “nomos” (ordenatu, kudeatu); “Volk” (herria) alemanetik dator. Honenbestez, folksonomiak (Volk + taxis + nomos) herriak egindako sailkapena esan nahi du. (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Wikipedia):

    es folcsonomía
    fr folksonomie, indexation personnelle
    en folksonomy
    por folksonomia

     Software sozialetan erabiltzen da folksonomia, delicious, Flickr, Tagzania edo 43 Things bezalakoetan. (Wikipedia)

     

    folksonomia (Manoel Lemos, Wikimedia Commons)

     
  • Maite 9:30 am on 2015/06/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    kalpar 

    iz. 1. Adatsa; ile-multzoa. 2. Buruan, ileak, bakoitza bere aldera, irteten diren gunea. 3. (G) Ile gaizki orraztuak edo ezin orraztu direnak.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia):
    [adatsa]: adats, iledig.e.
    [buruko ileak irteten diren gunea]: izar
    [ile gaizki orraztuak]: Gip.txima pl., tximarropl.Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) cabellera, melena; (2) remolino [de pelo]; (3) (G) greña
    fr chevelure, tignasse, épi
    en (1) (long) hair; mop of hair; (2) cowlick
    portmelena, cabelo longo, juba , cabeleira

    Inork buru atzean begiratuko balio, orbaina aurkituko luke kalparraren azpian. [Soinujolearen Semea, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2003, 454 orr.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kalpar (Lauren Rushing, FlickrCC)

     
  • Maite 10:02 am on 2015/06/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    desosegu 

    iz. Urduritasuna, ezinegona, sosegurik ez duenaren egoera.

    Sinonimoak:
    [ezinegona] : artegatasun Bizk., erreustarzün Zub., erreustasun Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegian, ‘urduritasun’)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es desasosiego, intranquilidad, pesadumbre
    fr trouble
    en unease, feeling of unease, sense of unease, misgivings
    port desassossego, inquietação


    Esker mila, Josi Sierra, bideoa hain txukun ipintzeagatik!

    #gaurkohitza.ren 5. urteurreunaren harira bildutako argazki eta hitz guztiak ikusi nahi badituzu: Azaleratu zure hitza!

     
  • Maite 9:03 am on 2015/06/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    aztore 

    iz. ZOOL. Akzipitridoen familiako hegazti falkoniforme harraparia, hegoak zabalak eta isatsa luzea dituena. Lumajea arre-grisaxka bizkarrean, sabelaldean zuria eta lerro beltzez hornitua. Basoetan bizi da eta hegazti eta animalia txikiz elikatzen da (Accipiter gentilis). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian: 

    aztore (S; O-SPAd 878 > SP; Deen I 281 <astoria>, Lar, Dv, H), haztore (H), aztor, azore (V-gip; Lar, H) azor (Lar, Añ, H), auztore (H), aiztore (S), axtora (S ap. Lh). Ref.: A (aztore, aiztore); SM EiPáj.

    Etim. Préstamo románico. Para la forma con diptongo auztore, cf. occit. ant. austor, etc. v. DCECH s.v. azor.

    Azor. “Autour. Busokaz edo beleaz aztore egitea gaitz” SP. “Astore (Hb), épervier” Lh. “Autour, oiseau rapace diurne, du genre des oiseaux de poing” H. “Aztorea, Azorea, Azor” Izt C 197 (en una lista de aves). “Haztorea” Dass-Eliss GH 1923 379. “Arrano txiki, azoria, azor (Accipiter gentilis)” SM EiPáj. Azkue da “buitre”, tomado de Tartas Arima (s.v. aiztore) y de un refrán de Oihenart (s.v. aztore); éste traduce “autour”, posiblemente confundido por Azkue con “vautour”; en otra acepción da “halcón, ave de rapiña”, y cita un ej. de Ax.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. (Zool.) azor (Accipiter gentilis)
    fr iz. autour [oiseau]
    en  iz. (Zool.) goshawk
    port (ave) açor

    Pellok azaltzen zuen aztoratu-ren jatorria egon daitekeela, aztorea hegan azaltzen denean txita txikiek duten erreakzio berezkoarekin. Aztoratu egiten dira txitak eta babes bila hasi sosegua galduta, hara eta hona, amaren estalpea non aurkituko. [Aztoraturik, Andoni Egaña (Plazatik, 2015-06-07)] (Berria.eus)

    aztore (Frankzed, FlickrCC)

     
  • Maite 9:26 am on 2015/06/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    lotsaizun 

    1. iz. Laido apalgarria. Bere arrebari egindako bidegabekeria eta lotsaizuna. 2. iz. Lotsatzeko zioa, lotsabidea. 3. iz. (pl.) Lotsariak. 4. izond. Lotsatzekoa, lotsagarria.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia): iz. jas.

    [laido apalgarria]: irain, laido, ofentsa, afruntu Ipar., ahalkeizun Ipar., ahapaldi Ipar. pl., desohore Ipar., idoi Ipar., lotsari Bizk., goitzarren Zub., injuria beh., betzigo g.e., geren g.e., iraintasun g.e., aputio zah., desondra Heg. beh., agrabio Heg. zah.
    [lotsabidea]: lotsabide
    [lotsariak]: pl.lotsari Bizk. pl., ahalkeriajas. pl.Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1)  iz. vergüenza, infamia, deshonra; (2) iz. deshonra, deshonor, motivo de vergüenza; (3) iz. (pl.) partes pudendas, vergüenzas; (4) izond. vergonzoso, -a; deshonroso, -a; bochornoso, -a; indecente
    fr  iz. déshonneur, honte
    en (1) iz. [laidoa] disgrace, infamy; (2)  iz. [lotsabidea] dishonour (Br); dishonor (Am)
    port iz. vergonha, desonra,

    Eta aurreneko araua dagoeneko ikasi dugu zein den: elebakarra baino barregarriagoa da beste hizkuntzaren bat duena, hainbati bere burua ukatzeraino ahoraino sartu zaion ezten eta lotsaizun. [Barrea lege, Iñigo Aranbarri (Larrepetit, 2015-05-10)] (Berria.eus)

    lotsaizun (Lauren Hammond, FlickrCC)

     
  • Maite 10:17 am on 2015/06/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    diziplina 

    iz. 1. Talde edo erakunde baten barnean ordenari eta hierarki mailei eustea; horretarako arau-multzoa. Eskolan oso diziplina gogorra ezarri dute. 2. Jakintzaarlo, arte edo zientzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    1. araubide, doktrina; 2. ikasgai, ikasbide, jakintza-alor; 3. zartailu, zigor, azote; 4. zentzaldi, azotaldi, zigorraldi (ADOREZen Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) disciplina; (2) disciplina, azote; (3) disciplina, asignatura, materia.
    fr discipline
    en discipline
    port disciplina

    Egunotako itunetan eta kromo banaketetan, han-hemengo salbuespentxo batzuk kenduta, alkanfor usaina hartzen diogun hitz bat da, diziplina, kuartel guztietan nagusi. [Diziplina, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-06-14)] (Berria.eus)

    diziplina (Wayne S. Grazio, FlickrCC)

     
  • Maite 9:00 am on 2015/06/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    errime 

    (B) 1. izond. Irmoa. Asmo sendo eta errimea. 2. adb. Gogor. Lanari errime ekin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    adond. Bizk.

    [sendoki]: adorez, balenki, bortizki, fuerte, gogor, gogorki, gotor, irmo, irmoki, sendo, sendoki, sendoro, azkarki Ipar., dorpeki Ipar., fermuki Ipar., fetxoki Ipar., fierki Ipar., finki Ipar., gotorki Ipar., gogorkiro Gip., pijo Gip., indartsuki g.e., kuraioski Ipar. g.e.

    izond. Bizk.
        [sendoa]: azkar, bortitz, errutsu, finko, gotor, indartsu, irmo, sendo, tinko, zozkotsu, bizitore Ipar., fermu Ipar., martzal Heg., zindo Bizk., fier Ipar./Naf., beleratz Zub., indarti g.e., tenkor g.e., erskon zah., firme zah., fuerte Heg. beh.
        [trebea]: g.e.artetsu, esku-trebe, ezertako, mainatsu, trebe, agudo Ipar., antzetsu Ipar., artez Ipar., fetxo Ipar., jeinutsu Ipar., leber Bizk., pijo Gip., iaio G-N, adret Zub., abil beh., bitore zah., entregu Ipar. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. (B) firme, recio, -a, grande; esforzado, -a (2) adb. (B) firme, firmemente
    fr (1) ferme (2) ferme
    en (1) solid, firm (2) firmly
    port (1) firme, forte, robusto(a) (2) com afinco

    Entzun:

    KATUEN KANTUA

    Katu bat lasai garaje alboan
    Buztana buztana altxatuz miauka
    kamioi handi bat heldu denean
    burrunbadan balaztaka.
    Txoferrak eskatu du errime,
    marmarrean eta irainka:
    “Gurpil zahar hori puskatu baitzait,
    nork daki hemen mekanika?”
    Mekanikoa, logale, etzanda;
    garagardoen katua:
    “Ai zer tristea langilearen
    atsedenaldi ukatua.”
    Halaxe da katua
    nazkatu, konplikatu
    eta madarikatua bilakatu.
    Elkarri agintzen hasi dira eta
    katuak entzun du garbi:
    “Kamioia altxatu beharko du eta
    horko katu hori ekarri!”
    Katua jaiki eta arrapaladan
    handik eskapatu nahiz:
    “Zuen kamioiak zeuek altxatu,
    ni katu bat baizik ez naiz!”
    Bi polizia patruilakoek
    ozen dute oihukatu:
    “Katu hiztunak aspaldi ziren
    hiri honetan debekatu!”
    Halaxe da katua
    nazkatu, konplikatu
    eta madarikatu bilakatu.
    Pistola bana atera eta
    sakatu dute katua.
    Tiro artean ihesi doa
    lasai zegoen katua.
    Katua harrapatu ezinik
    geu gaituzte galdekatu.
    Hagatik dugu ikusi legez
    gertaera musikatu.
    Katuak, katu, katuak katu,
    Katuak eta katuak…
    Katuen gauzak ere bilaka
    daitezke konplikatuak.

    [Katuen kantua, Gose (letra: Joseba Sarrionandia)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel