Recent Updates Page 347 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:41 pm on 2015/06/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    phishing 

    Phishing iruzurraren munduko delituari erreferentzia egiten dion hitz informatiko bat da, zeina informazio konfidentziala (pasahitza edota kreditu txartel edo bankuko edozein informazio) era iruzurgile baten bidez eskuratzeagatik ezagutzen den gizarte-ingeniariaren erabilpenaren bitartez praktikatzen den. Iruzurgilea, phisher izenez ezaguna, ustezko komunikazio elektroniko ofizial baten bitartez (normalean posta elektroniko edo bat-bateko mezularitza edota dei telefonikoen bidez ere burutua) konfiantzazko enpresa edo pertsona bezala aurkezten da.

    Phishing-arekin zerikusia duen salaketa kopuru altua dela eta, babeserako metodo gehigarriak behar dira. Phishing-aren praktika hau zigortzen duen legeak ezarriz, erabiltzaileak ohartarazteko kanpainak eginez eta programetarako neurri teknikoak ezarriz, aurre egiteko saiakerak burutu dira. (Wikipedia)

    Sinonimoak: password harvesting fishing, pasahitzen uzta eta arrantza (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Wikipedia):

    es phishing
    fr phishing, hameçonnage, filoutage
    en phishing
    port phishing

    Entzun:

    Gero eta gehiago dira salatzen diren phishing kasuak.

     

    phishing [An example of a phishing email, disguised as an official email from a (fictional) bank. The sender is attempting to trick the recipient into revealing confidential information by “confirming” it at the phisher’s website. Note the misspelling of the words received and discrepancy. Also note that although the URL of the bank’s webpage appears to be legitimate, the hyperlink would actually be pointed at the phisher’s webpage., Wikipedia]

     
  • Maite 12:22 pm on 2015/06/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    katalizatzaile 

    iz. Katalisia eragiten duen substantzia (erreakzioabiadura azkartzen duen substantziaz esaten da). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es catalizador
    fr catalyseur
    en catalyst; cause of change, agent of change
    port catalisador

    Garai batean Ruper zen mundua atzemateko katalizatzailea. [Eta handik gutxira gaur, Eider Rodriguez (Susa, 2004, 128 or.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Baina ziur dago katalizatzailea ez zela bera izan, Jose Javier baizik. [Itzalak, Iban Zaldua (Erein, 2004, 52. or.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    katalizatzaile (Gever Tulley, FlickrCC)

     
  • Maite 5:21 pm on 2015/06/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    baina 

    junt. 1. Elkartzen dituen bi esaldien artean ezarririk, bien arteko nolabaiteko kontrakotasuna adierazteko hitza (bigarren esaldiaren azkenean joan daiteke, batez ere erantzunetan). Heldu zen, baina berandu. Zergatik ez zen lehenago etorri? – Ez zekien baina. 2. (Ipar.) Baizik. Ez ene nahia, baina igorri nauenarena. 3. (B) Bigarren esaldiaren azkenean, kontzesiozko balioa duen juntagailua. Egingo dut, gogo handirik ez dut baina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: junt.

    (1) nahiz eta; (2) ordea, hala ere; (3) baizik, baino; (4) behintzat, gutxienez, bederen, behik behin. (ADOREZen Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) junt. pero, mas; (2)  junt. (Ipar.) sino; (3) mend. (B) (perpausaren amaieran) aunque
    fr (1) junt. mais; (2) mend. (perpausaren amaieran) bien que, quoique
    en junt. but
    port (1) junt. porém, mas; (2) junt. (Ipar.) senão; (3) ainda que.

     


     

     

     
  • Maite 11:07 pm on 2015/06/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    halabehar 

    iz. Patua, gertakizunak nahitaezko edo ezinbesteko egiten dituen hura. Halabeharrak hartaraturik. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [patua]: asturu, ezinbeste, fortuna, zori, patu Heg., adu Bizk., adur Gip., ezinbertze L-BN-N, sirats Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. fatalidad, destino, sino; casualidad, azar
    fr  iz. fatalité, destin, hasard
    en iz. fate, destiny; chance
    port fatalidade, destino, sina; azar

    Nahigabea —zoritxarra, mindura, atsekabea, bihotzeko iluna—, ez dator inoren interbentzioaren eskutik. Ez dago kulparik. Ez dago Jainkorik edo paturik istripu baten edo gaitz larri baten atzean, halabeharra baizik, eta horra non beste hitz eder batek egin digun distira, ‘hala beharko zuen’ etsipenak piztuta. [Nahigabea, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-06-03)] (Berria.eus)

    halabehar (Fabien Le Jeune, FlickrCC)

     
  • Maite 7:22 pm on 2015/06/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    kadentzia 

    iz. 1. Soinu edo mugimenduen erritmo edo errepikapen erregularra. 2. LIT. Prosa edo poesian, azentu eta geldiuneen banaketa egokia. 3. MIL. Su-arma batek denboraunitate jakin batean egin dezakeen tiro-kopurua. 4. MUS. Esaldi baten amaiera– edo pausaguneitxura ematen duten lotura harmonikoen multzoa. 5. MUS. Musikaobra baten ezaugarri diren erritmo edo soinu-segida desberdinen multzoa. • MUS. kadentzia perfektu. Esaldi musikalaren bukaerako akorde-segida, dominante eta tonikaren akordeek osatzen dutena. || kadentzia plagal. Esaldi musikalaren bukaerako akorde-segida, subdominante eta tonikaren akordeek osatzen dutenean. Kadentzia perfektuari kontrajarria.

    Sinonimoak: iz.

    [erritmoa]: erritmo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es cadencia
    fr cadence
    en cadence
    port cadência

    Entzun:

    Eta gauaren erdian kadentzia irregular batekin apartamentu paretik igarotzen ziren auto madarikatu haien zarata eta argi etena. [Pasaia Blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999, 40 or.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kadentzia (Mandykoh, FlickrCC)

     

     
  • Maite 12:25 pm on 2015/06/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    izter-lehengusu 

    iz. Hirugarren mailako lehengusua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, “herengusu”)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    IZTER-LEHENGUSU (ister- G-azp; istar- V-arr, G). a) “(V-arr, G), pariente lejano” A. “Ister-lengusu, pariente lejano” (G-azp; comunicación de I. Gurrutxaga, 1931) ABibl. v. IZTER-SENIDE. Aitor-en iztar-lengusuak. Lab EEguna 64. Eta anaia ez bada ixtar-lengusua. EG 1957 (7-8), 104. Askazi kontuan esan daiteke ez dugula artean [euskararen] izter-lehengusu ezagunik ere aurkitu. MEIG VI 126.

    (iztar- G-azp, AN-gip ap. Gte Erd 211; ixter- G-bet). Primo tercero. v. herengusu.

    b) “Primo hermano, primo carnal. Bixen aittak anaiak ziranetik eurak istar-lengusuak” Etxba Eib.

    Sinonimoak: iz.

    [lehen mailako lehengusua]: lehengusu, kusi Ipar., lehenkusi Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) primo, -a carnal; (2) pariente lejano.
    fr (1) cousin germain, cousine germaine; (2) parent éloigné.
    en (1) first cousin; (2) distant relative
    port (1) primo carnal; (2) parente distante

    Egunotako stress politikora ere ekar liteke hitza: alderdiak hasita daude itunen kromo-trukaketak mahairatzen, musaldi batean nola. Kromoak usaindu eta enbidoen aldia dute oraindik. Laster hasiko dira hordagoka. Irrikaz gaude jakiteko ahaide hurbilenen artean elkartuko diren edo, aitzitik, izter-lehengusuengana joko duten…  .  [Izter-lehengusua, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-05-31)] (Berria.eus)

    izter-lehengusu (Nacy Waldman, FlickrCC)

     

     

     

     
  • Maite 1:26 pm on 2015/05/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    ekai 

    iz. 1. (zah.) Egitekoa. Gauza egitekotsua, lanik eta ekairik asko ematen duena. Eriaren ekai handia. 2. Materiala. Altzairua baino gogorragoa den ekaia. 3. FIL. Materia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [materia]: gai, materia, gaiki g.e., material g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es trabajo, dificultad; importancia; materia, material, elemento; asunto
    fr matière, substance
    en matter, substance
    port matéria, substância

    Etxetik urruntzen zaituzten hamar minutuak

    eta etxera hurbiltzen zaituztenak ez dira berdinak

    nahiz ekai berberaz osatuak egon

     

    horren frogen bila analizatzen dut euria

    zer haizek dakarren

    nora laketzen den maizen

    eta jendearen begietan sumatzen

    ikasi dut urruntasun indizea

    herriko zumardiek uzten dizuten koska

    hosto berrien poztasun selektiboa ninietan

     

    autobusetako kristaletan islatzen da

    munduaren parte bat

    txakur uhuria entzun eta izarrak trumilka

    airatzen dira hodei lodien atzean

     

    txikiak eta ankerrak gara

    etxe trakets eta oinarri axalekoak altxatzen ditugu

    aurretik hezurra beste ezer ez zen lekuetan

    hamar minutu

    dauzkadanak baino hamar minutu gehiago

    beharko ditut beti azalpenak emateko

    eta erlojuak kondenatu arren ez da gelditzen denbora.
    [Erlojuen mekanika, Jose Luis Otamendi (Susa poesia, 2007)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel