Recent Updates Page 359 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:26 am on 2015/03/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    mozal 

    mozal (Pixabay, CC0 Public Domain)

    iz. 1. Muturrekoa. 2. Txalupek brankan duten babesa, kaietako harresiekin ez marruskatzeko. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    mozal (A Apend), mosal (V-gip ap. Iz ArOñ).

    1.Bozal” A Apend. Cf. 1 bozal, moxal.

    2.Cierta defensa a proa de las lanchas para evitar el roce del codeste contra los muros de los muelles” A Apend.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) bozal (2) defensa de la proa de las lanchas
    fr muselière
    en muzzle
    port açaimo, focinheira

    Entzun:

    Euskaldunon Egunkariaren aurkako epaiketa bidegabea bertan behera geratu izana ospatu genuen iaz Euskal Herriko gizartearen eta komunikabideen gehiengoak. Baina 2014 amaitu aurretik, gure lanbidearen jardun askea baldintzatzen duen beste kasu batek asaldatu gintuen, eta beste behin, adierazpen askatasunaren alde agertu beharrean gaude. Topatu.info hedabidearen aurkako bidegabekeria eta ildo errepresiboan sakontzera datorren Espainiako Gobernuaren Mozal Legea (gaztelaniaz Ley Mordaza) salatu nahi ditugu.

    Legeak kazetarion lanari zuzenki eragingo dio, eta hori ezin dugu onartu. Manifestarien aurkako poliziaren gehiegizko indarraren erabileraren berri ematea, etxe-gabetzeen zuzeneko kontakizuna egitea eta kolegiatu gabeko kazetaritza herritarra delitu bilakatu nahi ditu Mozal Legeak, besteak beste. [300 kazetari, argazkilari… baino gehiagok, kazetaritza delitua ez dela aldarrikatu dute, Kude (kazetaritzaezdadelitua.info, 2015-03-09)]

    Mozal Legearen aurka (Irudia: kazetaritzaezdadelitua.info

     
  • Maite 10:13 am on 2015/03/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    berba 

    iz. (B) Hitza. • BERBA BETE. Norberak agindutakoa egin. || BERBA EMAN. Norberak zerbait egingo duela agindu. Joango nintzela esan nien, eta behin berba emanez gero, joan egin beharko dut. || BERBA HARTU. Norbaitek emandako berba kontuan, gogoan hartu. Esan nuen 100 kiloko harria jasotzen nuela. Lagunek berba hartu zidaten, eta orain kontuak. || BERBA JAN. Norberak agindutakoa ez bete. || BERBARAKO. Adibidez; nolabait esateko.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.

    [hitza]: hitz, ele Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (B) palabra
    fr (B) parole, vocable, verbe
    en word; term; expression
    port palavra

    Entzun:

     Kaixo, tribukide:

    “Tribuaren Berbak” saio berrituaren aurkezpenera gonbidatu nahi zaitugu. Aurkezpena martxoaren 9an izango da, 19:00etan, EiTBren Bilboko egoitzan.
    Bertan, Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak bertaratuak agurtuko ditu. Mertxe Mugika AEK-ko kordinatzaile nagusiak eta Asier Amondo Korrikaren koordinatzaleak “Tribua Korrika eta Euskahalduntzen” sarrera egingo dute.
    Ondoren, Kike Amonarrizek “Tribuaren Berbak saioa Telebistatik kanpo erabiltzeko gida” eskainiko du.

    Bertaratutakoei orain arte telebistan eman diren Tribuaren Berbak saioko atalen laburpen gida emango zaie. Eta material hori oinarri hartuta, ariketa praktikoak ere egingo dira.
    Eskolako irakasle, euskaltegiko ikasle zein irakasle edota euskara teknikari gisa material hau baliagarri izango zaizulakoan gonbidatu nahi zaitugu “Tribuaren Berbak” saio berrituaren aurkezpenera.

    Zure inguruan gonbidapen honen berri ematea eta zabaltzea eskertuko genizuke.

    Aldez aurretik mila esker, zure zain izango gara.

    Kike Amonarriz, Tribuaren berbak

    Kike Amonarriz. Iturria: EiTB

     
  • Maite 6:04 pm on 2015/03/08 Permalink | Reply  

    emazte 

    iz. 1. Ezkondurik dagoen emakumea bere ezkontidearekiko. 2. (Ipar.) Emakumea. Emazte alarguna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [emakumea]: Ipar./Naf.andre, emakume, emakumezko, andrakume Bizk., andrazko Bizk., emazteki L-BN,gizalaba g.e., madama g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mujer

    fr femme

    en woman

    pr mulher

    EMAZTEEN FABORE

    Andren gaiz erraile orok bear luke pensatu
    Bera eta bertze oro nontik ginaden sorthu
    Ama emazte luien ala ez nahi nuke galdatu
    Amagatik andre oro behar luke goratu

    Gizonaren probexuko emaztia bethi da
    Oro behin haietarik sortzen gira mundura
    Sorthu eta hil ginate hark haz ezpaginiza
    Haziz gero egun oroz behar haren aiuta.

    Emazterik ezten lekuian eztakusat plazerik
    Ez gizona ez exia behinere tsahurik
    Exian den gauza oro gaizki erreglaturik
    Parabizuian nahi enuke emazterik ezpaliz.

    Bertuteak behar luke gizonetan handiago
    Emaztetan nik dakusat hongiz ere gehiago
    Mila gizon gazxtorik da emazte batendako
    Gizon baten mila andre bere fedean dago.

    Nik eztanzut emaztiak borxaturik gizona
    Bana bera zoraturik andriari darraika
    Zenbait andre hel baledi oneriztez hargana
    Zein gizonek andriari emaiten du ogena.

    Emazterik ezten lekuian eztakusat plazerik
    Ez gizona ez exia behinere tsahurik
    Exian den gauza oro gaizki erreglaturik
    Parabizuian nahi enuke emazterik ezpaliz.

    Munduian ezta gauzarik hain eder ez plazentik
    Nola emaztia gizonaren petik buluzkorririk
    Beso biak zabaldurik dago errendaturik
    Gizonorrek dagiela hartzaz nahi duienik.

    Emazterik ezten lekuian eztakusat plazerik
    Ez gizona ez exia behinere tsahurik
    Exian den gauza oro gaizki erreglaturik
    Parabizuian nahi enuke emazterik ezpaliz.

    [Emazteen fabore, Linguae Vasconum Primitiae, Bernard Etxepare (1545)]

    Emazte (Eric Montfort, Flickr)

     
  • Maite 6:48 pm on 2015/03/07 Permalink | Reply  

    wiki 

    iz. Wikia web aplikazio mota bat da, erabiltzaileei lankidetzan edukiak gehitzeko, aldatzeko edo ezabatzeko aukera ematen diena. Markaketa lengoaia sinplifikatua edo testu aberastuaren editore bat erabiliz idatzi ohi da testua. Bloga bezala, edukia kudeatzeko sistema bat da; baina wiki batean —blogetan eta halako gainerako sistema gehienetan ez bezala— jabe edo buruzagi zehatzik gabe sortzen da edukia, eta wikiek ez dute egitura inplizitu askorik, baizik eta erabiltzaileen beharren gorabeheran sortuz doa egitura. Izena hawaierazko wikiwiki adberbiotik dator («laster», «bizkor» esan nahi du) eta [ˈwikli] edo [ˈviki] ahoskatzen da. (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Wikipedia):

    es wiki
    fr wiki
    en wiki
    port wiki

    Wiki web-gune ezagunena Wikipedia da.

    Ward Cunningham, wiki softwarearen sortzailea (Carrigg photography for the Wikimedia Foundation)

    Ward Cunningham, wiki softwarearen sortzailea (Carrigg photography for the Wikimedia Foundation)

     
  • Maite 7:28 am on 2015/03/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    zelemon egin 

    ad. Edozer egiteko prest egon.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zelemon (G-goi; Izt), txelemon (G-goi). Ref.: JMB MitV 231. Farsa popular representando un juicio, en el que el reo debía hacer equilibrios sobre un celemín. “Malquirrota” Izt 70r (Interpr?).

    ZELEMON EGIN (G-azp ap. Gte Erd). Hacer equilibrios sobre un celemín (en la farsa llamada zelemon); se usa con el significado de ‘estar dispuesto a hacer cualquier cosa’. “Horrek beria ez bihurtzeagatik lakariakin zelemon egingo luke (G-azp)” Gte Erd 180. Au dezute pekatu larriena Evaren alabentzat… eta ortan ez erortzeagatik egingo lukete “zelemon”… edo salduko guzia. Lab Egan 1955 (5-6), 56. Ta zenbaitek zelemon ere egingo luteke ez ditzaten naasi jende arrunta ta xeakin. Lab EG 1958 (1), 77. Zelemon egitera jarriko litzake ori (AN-larr). Inza NaEsZarr 548.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es estar dispuesto a hacer cualquier cosa
    fr être prêt à faire ne importe quoi
    en be willing to do anything
    port estar disposto a fazer qualquer coisa

    Entzun:

    Alegia, badaudela erdara zeremoniatsuei zelemon egiteko erak… [Hitzen ifrentzua, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-03-06 )] (Berria.eus)

    zelemon egin (Getty images)

     
  • Maite 7:33 am on 2015/03/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    kuia-lili 

    izond. Zentzu edo adimen txikikoa, zentzugabeki mintzatzen edo aritzen dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘ergel’)

    Sinonimoak: izond.

    [kaikua]: arin, babalore, babo, bulunba, buruarin, eltze, ero, eroxka, inozo, kaiku, kaskarin, kirten, lelantoni, lerdo, memo, tonto, tontolapiko, tutulu, txatxu, txoriburu, zoro, zoroxka, zozo, zozoilo, ments Ipar., pello Ipar., xanfarin Ipar., zuntzun Ipar., tontolo Heg., txoropito Heg., atunburu Bizk., gangar Bizk., ganorabako Bizk., ganoragabe Bizk., ganoragabeko Bizk., kokolo Bizk., lapiko Bizk., lelo Bizk., mozolo Bizk., papao Bizk., pepelerdo Bizk., taket Bizk., tankalo Bizk., tentel Bizk., txotxolo Bizk., tetele Ipar./Naf., pettux Lap., ilupa Naf., pergut Zub., astapito beh., ganbelu beh., alotza g.e., haizebelats g.e., inputika g.e., narra g.e., txolin g.e., zoroko g.e., memelo Bizk. beh., koko Bizk. g.e., txotxin Bizk. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es estúpido, -a, necio, -a, tonto, -a, lerdo, -a
    fr sot, sotte, léger, -ère ; niais, -e ; stupide
    en stupid, foolish, silly
    port estúpido(a), néscio(a), tonto(a)

    Entzun:

    Kuia-lilia izan behar da hori ez ulertzeko!

    kuia-lili (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:12 am on 2015/03/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    gutar 

    1. iz. (batez ere B) Nahi edo gurari bizia. Gogo minez eta gutar handiz. 2. adj. eta iz. Gure familiakoa, artekoa, aldekoa, alderdikoa dena; gurekin bat datorrena, gure iritziak dituena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz. Bizk. g.e.

    [grina]: apeta, grina, irrika, irrits, tirria, hisia Ipar., lehia Ipar., afan Heg., lera Bizk., irrikizio Gip., asper Zub., irrikatasun g.e., pasio g.e., joran Bizk. jas., espa Heg. g.e., uzi Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (batez ere B) ansia, deseo vehemente (2) iz. nuestro, -a, partidario, -a, familiar, paisano, -a, correligionario, -a, adicto, -a a nosotros
    fr (1) soif de (2) des nôtres
    en (1) longing, yearning
    port (1) ânsia

    Entzun:

    Gogo minez eta gutar handiz.  (Elhuyar Hiztegia)

    Gora gu eta gutarrak! (Elhuyar Hiztegia)

    gutar (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel