Recent Updates Page 364 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:24 am on 2015/02/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    itogin 

    iz. Ura tantaka erortzen den sabai edo teilatuaren gunea; tantaka erortzen den ur hori bera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [itogin] : itaxur (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es gotera
    fr gouttière
    en leak
    port goteira

    Entzun:

    ITOGINA

    itogin (irudia: casatoc.es)

    Banaka-banaka
    itogina bezala
    erori zitzaizkidan lurrera begiak,
    batak besteari bultza egin gabe
    galdu zitzaizkidan euritan muxuak,
    banaka-banaka
    isuri nituen malkoen bila.

    Banaka-banaka
    erori zitzaizkidan lurrera eskuak,
    taupadak zainetan,
    batak besteari bultza egin gabe
    bilatu zituzten zure aintzirak,
    negar egin ez diren malkoak
    banaka-banaka,
    ukitu nahi nuen azalaren bila.

    Izotzezko desertuetara abiatu nintzen
    aintzira berrien bila,
    itogina bezala,
    banaka-banaka
    gaztainentzako malko bila.

    Begiak erori zaizkit lurrera
    zure bila.

    [Hodeiak zapatetan, Mikel Etxaburu (Susa poesia, 2014) cc-by-sa ]

     
  • Maite 10:19 am on 2015/01/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    horma-paper 

    iz. INFORM. Ordenagailu, tablet, mugikor edo antzeko gailuetan,  pantailaren atzealdean erabiltzen den irudia.

    Beste hizkuntza batzuetan (Wikipedia):

    es (Inform.) fondo de pantalla
    fr fond d’écran
    en wallpaper
    port padrão de fundo, wallpaper

    Entzun:

    Zure ordenagailuaren mahaigaina horma-paper polit batez apaindu nahi baduzu, hemen duzu Librezaleren irudi bat, bertsio argian eta bertsio ilunean.

    Horma-paper hauek 1280×800 pixeleko pantailetarako dira. Beste tamaina batzuetarako horma-papera nahi baduzu, deskargatu SVG formatuko fitxategia, aldatu Inkscape aplikazioarekin eta esportatu PNG formatura. [Librezaleren horma-paperak, librezale.org]

    horma-paper (librezale.org)

    horma-paper (librezale.org)

    Horma-paper gehiago jaisteko:

     
  • Maite 11:04 pm on 2015/01/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    truxu 

    iz. Euri-erauntsia, euri-jasa.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    truxu, truju, truixu (V ap. A; truiju Mg PAbVoc), truizu.  “Tempestad de lluvia” Mg PAbVoc. “Onek dira euri-truixu ederrak! (V-ger)” A. En Iztueta (C 235) aparece, en una lista de fenómenos naturales, truina, seguramente errata o mala lectura de truiua.  Nos bait jazoten jakee eguraldi euritsu, ta truju gogorrak artuta, etortia ona gaba igarotera. Mg PAb 105. Irrintzaka irradan itxas truju latza. AB AmaE 434. Oñeztu, trumoi, trujuak. Ib. 365. Truizu edo tenpestade <tes-> iños ezagutu ez dirian languak. Canala Jesucristo 90. Truizu edo erauntsi edo zaparrada ederra. A Ezale 1899, 88a. Aizearen atzetik etorri zan truxuak. Ag Kr 195. Truxuaren zaparrada entzun ezkero. Ag G 133. Euri-truixuak botaten ekin eutsan pare bat orduan. Erkiag Arran 164.

    Sinonimoak: iz. Bizk.

    [euri-jasa]: euri-erauntsi, euri-jasa, jasa, uhar Ipar., euri-truxu Bizk., indriska Bizk., idola g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es lluvia fuerte, chaparrón
    fr averse
    en (heavy) downpour
    port aguaceiro, pé-d’água

    Entzun:

    Eguraldi euritsu eta truxu gogorrak hartu ditugu. [Hemos tenido tiempos lluviosos y torrenciales.] (5000 Adorez hiztegia)

    Truxuaren zaratak esnatu nau. [Me ha despertado el ruido del chaparrón.] (5000 Adorez hiztegia)

    Bai truxuak egin dituela bart! [¡Vaya chubasco el de esta noche!] (5000 Adorez hiztegia)

    truxu (Geograph, CC)

     
  • Maite 11:46 am on 2015/01/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    txintxirrin 

    iz. Haurrentzako jostailua, eragitean txintxarri edo kaskabiloaren antzeko hotsa ateratzen duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘arranbera’)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    txintxirrin (V-ger-m, G, AN-gip, BN-ad ap. A; Zam Voc).

    1. “1.º sonajero; 2.º (BN-ad), cascabel” A. Cf. zintzarri. Umearen txintxirriña paparretik dingilizka baeuko. A BeinB 46. Aurrentzako txintxirrin-iostailua ere berak asmatu omen zuen. Zait Plat 15.

    2. Objeto que tintinea. Gezur-pitxi ta txintxirrin disdiratsuak ere bai ugari: erestun, eskuturreko, belarritako, zintzurreko… Alt LB 80s.

    Sinonimoak: iz.

    [bularreko haurrak jostarazteko gauzakia]: arranbera (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es sonajero
    fr hochet
    en (baby’s) rattle
    port cascabeleira, guizo

    Entzun:

    Txintxirrin txiki bat oparitu nion umea jaio zenean.

    txintxirrin (Irudia: adworks.pk)

     
  • Maite 7:32 am on 2015/01/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    deboiladura 

    iz. (Ipar.) 1. Nahastea. 2. Hondamena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [nahastea]: anabasa, nahasketa, nahaste, nahasteka, bokata Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) trastorno (2) iz. (Ipar.) ruina
    fr (1) (alteración) bouleversement (2) ruine
    en (1) disruption, inconvenience, upset  (2) ruin
    port (1) trastorno  (2) ruína

    Entzun:

    Donapaleuko “natura gela” obretan da. Bainuontzi borobila ezarria da, eta gainerakoan “logela baten parekoa izanen da, giroaren ez batere deboilatzeko“, zehaztu du Hurmicek. [Donapaleuko ospitalea haur ukaite fisiologikoari buruz, Ainize Madariaga (Ipar Euskal Herriko Hitza, 2015-01-30)]

    Etxe deboilatu bat aurkitu nuen eskuinean, beste deboiladura bat ezkerrean, beste bat gero, hiru edo lau aitzinago, sagarrondo baso ttipi baten ondoan, eta ezustean herritik urrats gutira aurkitu nintzen. [Idi orgaren karranka, Victor Hugo / Koldo Izagirre (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    -Zuri diru guti.
    Deboiladura lar udali!
    -Obeditu guri diruz.

    (eu>es)
    -A ti poco dinero.
    -¡Ruina para demasiados ayuntamientos!
    -Obedécenos con dinero.

    [Palindromoak, Markos Gimeno (zerojasoa.com, 15-01-25)]

    deboiladura (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:45 am on 2015/01/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    biska 

    iz. 1. Txoriak harrapatzeko erabiltzen den lika. 2. (hed). Engainatzeko edo zerbaitera erakartzeko amarrua. Zeure ibilera, hitzegite eta jantziarekin bekaturako biska ipini duzu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [lika]: goma, lika, lekeda Ipar./Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) [txoriak ehizatzeko] liga, liria (2) (hed.) señuelo, reclamo
    fr glu
    en birdlime

    Entzun:

    Ez dut ezagutu futbol-entrenatzaile askorik. Profesionalen artean, bakarra, Alberto Ormaetxea. Txori kantariak harrapatzen zituen erreklamuarekin: txoriren bat biskan noiz eroriko entretenitzen zen, hark erlajatzen omen zuen gehien futbolaren inguruak sortzen zion estresetik. [Biska, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-01-24)] (Berria.eus)

    biska (Argazkia: blog.lubans.org)

     
  • Maite 6:06 pm on 2015/01/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    sanja 

    iz. 1. Ordena edo hierarkia baten arabera, norbaiti nahiz zerbaiti zerbaiterako dagokion unea. 2. Aldatzeko ekintza eta horren ondorioa.

    Sinonimoak: sanja iz. Ipar. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [txanda]: aldi, txanda
    [aldaketa]: aldaketa, aldakuntza, aldatze, aldagailu Ipar., aldaira Ipar., kanbiamendu Ipar., mudantza Ipar., alda g.e., aldaera g.e., aldarte zah., kanbio Ipar. g.e., aldamen Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) turno, vez, tanda
    fr tour
    en turn
    port turno, vez

    Entzun:

    Orain zuen sanja da!

    sanja (Wikimedia Commons + Gaurko Hitza CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel