Recent Updates Page 366 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:22 am on 2015/01/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    argi(-)txinta 

    iz. argi txinta, argi-txinta. Argi izpia. Argi-txinta sumatuz, jaikitzen naiz goizero belaunak arin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [argi(-)txinta] : argi-izpi (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es rayo de luz; amanecer, aurora
    fr rayon de lumière; lever du jour, aurore
    en ray/beam of light; dawn, daybreak, sunrise, break of day
    port raio luminoso; amanhecer, alvorecer, aurora

    Entzun:

    ARGITXINTA PORTUAN

    argi(-)txinta (Wikimedia Commons)

    Egunsentiaren ilinti gorian
    artean ura itsasoarena ez denean
    badago orduak inauguratzen dituen eremu bat,
    pinu-orratzak oboe izateko ametsetan
    firurikatzen dituen kristalezko haizean.

    Ez da ezer entzuten
    dena geure baitan datzalako,
    ez da ezer ikusten
    guregan ikusten ez dugunik existitzen ez delako.

    Hala ere urdinaren apar ilunak
    errezelak irekiko ditu
    argiari amodioa eskainiz bezala
    mendeetan harkaitzen bolumenak
    gorpuztu dituen kresalaren erresuman.

    Ez da ezer ikusten
    dena geure baitan datzalako,
    ez da ezer entzuten
    guregan ez dagoen kanturik existitzen ez delako.

    Urratuko dute zeru saretu bat
    itsasontzien damorria kantatzen duten tutuek,
    eta bakardadea zer den esango digute:
    suak itzaltzea lortu ez zuen uhinen lantua,
    gure baitako isiltasun erraldoia oboe-soinuz
    eta amodioaren argirudiz betetzera datorrena.

    [Argitxinta portuan, Pako Aristi (Urari ostutako poemak, 2014)] (Susa Poesia)

     
  • Maite 10:24 am on 2015/01/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    troiar 

    iz. INFORM. Itxuraz inolako kalterik egiten ez duen programa baten barnean ezkutatutako programa kaltegarria. (Euskalterm)

    Wikipedian:

    Troiako zaldi edo troiako konputagailu-sareen arloan bi txandatako erasoaren egitura duen malwarea da. Izena Homeroren olerkiaren arabera eman zitzaion, Troiako gerran eginiko erasoa gogoratuz.

    1. Lehenengoan, Troiako zaldiak, hau da “etsaiaren” programak, sareko defentsak gainditzen ditu.
    1. Bigarrenean, programa gaitzen da eta bere traidore lana egiten hasten da. Lan hau edozer izan daiteke: segurtasun perimetrotik at datuak bidali, informazioa deuseztatu, sistemaren funtzionamendua ez-egonkortu,…

    Babes neurriak hartzea oso zaila da sarbide bezala erabiltzen dena sarea bera edo euskarri ez kontrolatuen (disketeak, segurtasun perimetroaren barnean konektatzen diren eramangarriak…) bitartez baita. Defentsarik onena (sarearen bitartez datozen aplikazioen iragazi hertsi batez gain), erabiltzaileak informatzean datza.

    Sinonimoak: iz.
    [troiar] : Troiako zaldi, troiako (Euskalterm, Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es caballo de Troya
    fr cheval de Troie
    en trojan, Trojan horse

    Entzun:

    Horregatik, litekeena da programa horretan troiar bat sartu izana, eta erabiltzaileak argazkian klik egitean troiar hori telefonoan sartu izana.  [Nola iritsi ahal izan ziren Deustuko ikasleen telefonoetara? (eitb.eus, 2012/11/29)]

    troiar (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:45 am on 2015/01/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    ihartu 

    da/du ad. Hezetasuna kendu edo galdu, ihar bihurtu; bizitasuna galdu edo kendu. Errorik egiten ez duen landarea fite ihartzen da. Inoiz ihartuko ez den Lizardiren poesia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    ad.  [lehortu]: agortu, elkortu, lehortu, idortu Ipar., sikatu Bizk., kabartu g.e.
    izond. [lehortua]: lehortu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) ad. [landarea] secar(se), desecar(se); marchitar(se) (2) da/du ad. (hed.) secar(se), marchitar(se) || (1) izond. seco, -a; marchito, -a (2) izond. (Hizkl.) fósil
    fr ad. (se) sécher, (se) dessécher, (se) faner, (se) flétrir || izond. fané(e)
    en ad. to shrivel (up); to wither || izond. withered, shriveled adj
    port ad. murchar-se || izond.  murcho(a)

    Entzun:

    Gehiegizko ureztatzearen ondorioz ihartu da Gernikako arbola. 2005eko otsailean jarri zuten —egun 28 urte ditu—, baina ez da Bizkaiko juntetxearen lurrean behar bezala itsatsi. [Gernikako arbola ihartu egin da, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ihartu (Alfredo Aldai / Efe. Berria.eus-etik hartua)

     
  • Maite 12:16 pm on 2015/01/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    aieka 

    iz. 1. Gauza edo puntu bati buruz, haren ingurua; hura inguratzen duen bitartetik nolabait bereizten den zatia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘alde’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    aieka (G-bet, AN-gip). Ref.: A Apend; Garbiz Lezo 152; BU Arano; Gte Erd 29, 124 y 225. Etim. De este término, de difusión tan limitada, se ha escrito, sin aducir razones, que es de origen gascón.

    Lado, costado. “Aieka artara joain al gara? Aieka ontakoak, los de este partido, dirección” A Apend. “Costado del cuerpo” BU Arano. “Pilota pareta(re)n beste aiekara bota du (AN-gip)” Gte Erd 29. “Aieka batera edo bestera (AN-gip), modu batera edo bestera (AN-gip)” Ib. 124. “Erreka(re)n beste aiekan (AN-gip)” Ib. 225. “Aurpegi bi aieketan musu bana eman zion (AN-gip)” Ib. 225. “Gure aiekatik [por parte nuestra, no de mi marido] Bordatxotik omen datoz” (AN-gip). Empleado por Zt con el significado de “página” (comunicación personal). (…)

    Sinonimoak: iz.

    [aldea]: alde, alderdi, aurpegi, eretz Zub., eretze Zub., gaindi Zub., banda g.e., eskualde Ipar. g.e., bando Heg. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es lado, costado
    fr côté, flanc
    en side
    port lado, costado

    Entzun:

    Eta, horretaz gain, Harry Blountek, trenaren ezker aldean eserita, ezkerreko aieka horri baizik begiratu ez eta lurralde gora-beheratsua ikusi zuen, zelai zabalez osatutako eskuineko aiekari begiratzeko lana hartu gabe, eta beste ohartxo hau gehitu zuen koadernoan ziurtasun britainiarrez. [Mikel Strogoff, Jules Verne / Karlos Zabala (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Beste aieka batzuetako jendea hasi zen iristen, errepika etengabeak erakarrita. [Pedro Páramo, Juan Rulfo / Juan Garzia (Ibaizabal, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    aieka (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:50 am on 2015/01/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    buruments 

    izond. Zentzu edo adimen txikikoa, zentzugabeki mintzatzen edo aritzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘ergel’)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    buruments (Gèze, Casve), burments (S ap. Lh; Casve). Simple, bobo, botarate. “Faible d’esprit, innocent” Lh. “Insensé”, “pierrot (niais), bürments” Casve. “Étourdi, bürüments” Ib. Aigalont, ehakiola / bürü ments huni beha, / eztezala ez kita / seküla hire legia. ‘Simplet’. Xarlem 674. Haurridek etzien deusere üken: oro edale eta bürüments zien ere. Const 42. Elgebarne ez beitzen bürments eta ikusten beitzian kapitaina zer atekan zen, oihüz hasi zen. Ib. 39.

    Sinonimoak: iz.
    [ergela] : arin, babalore, babo, bulunba, buruarin, eltze, ero, eroxka, inozo, kaiku, kaskarin, kirten, lelantoni, lerdo, memo, tonto, tontolapiko, tutulu, txatxu, txoriburu, zoro, zoroxka, zozo, zozoilo, ments Ipar., pello Ipar., xanfarin Ipar., zuntzun Ipar., tontolo Heg., txoropito Heg., atunburu Bizk., gangar Bizk., ganorabako Bizk., ganoragabe Bizk., ganoragabeko Bizk., kokolo Bizk., lapiko Bizk., lelo Bizk., mozolo Bizk., papao Bizk., pepelerdo Bizk., taket Bizk., tankalo Bizk., tentel Bizk., txotxolo Bizk., tetele Ipar./Naf., pettux Lap., ilupa Naf., pergut Zub., astapito beh., ganbelu beh., alotza g.e., haizebelats g.e., inputika g.e., narra g.e., txolin g.e., zoroko g.e., memelo Bizk. beh., koko Bizk. g.e., txotxin Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es simple, bobo, botarate
    fr idiot(e), crétin, simplet(ette)
    en silly, simple, stupid, idiot, fool
    port bobo(a), pessoa irresponsável o sem juízo.

    Entzun:

    Burumentsenak ere badaki zer den erdeinuaren burdinez markatutako hiztun maizterra izatea. Urquijok salbu. [Urquijok salbu, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-01-14)] (Berria.eus)

    buruments (Gaurko hitza CC)

     
  • Maite 7:48 am on 2015/01/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    altzo 

    iz. 1. Eserita dagoen pertsona batengan, gerriaren eta izterren arteko zokoa edo tartea. Altzoan hartu. 2. Mantala edo gona gorantz tolestean eratzen den boltsa-modukoa. Artaburuak altzoan bildu. 3. (hed.) Babesa ematen duena; barnea. Zure altzoan iragana dut sortzetik orain artea. Erreka-altzoan ito egin zen neska liraina. 4. Ik. senaia. 5. Ik. sinu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [altzo] : magal (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) regazo, seno que forma la persona al sentarse (2) regazo, enfaldo, halda (3) (hed.) seno, interior; cobijo, amparo (4) (Anat.) Ik. sinu
    fr (1) [gorputzarena, gonarena] giron (2) (hed.) sein, intérieur
    en lap
    port (1) regaço, colo (2) seio; abrigo

    Entzun:

    Zure hizkuntza hilko da» soilik esan dezake hizkuntza hegemoniko eta indartsu baten altzoan jaiotakoak.  [Hilkortasuna, Goizalde Landabaso (Larrepetit, 2015-01-13 )] (Berria.eus)

    altzo (PixabayCC, runninglane)

     
  • Maite 12:56 pm on 2015/01/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    ingurubira 

    iz. Zerbaiten inguruko bira, itzulia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [bira]: bira, biraketa, erronda, inguraldi, inguru, inguru-minguru, itzuli, jirabira, birunda Ipar., ikur-makur Ipar., jira beh., biraldi g.e., inguruketa g.e., buelta Heg. beh., arrunda Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es vuelta alrededor, ronda
    fr tour, détour
    en round
    port rodada

    Entzun:

    Egia esan, nire neuronen ingurubira osoa izen hark, André Armand-ek, zuen hartua, eta zenbat denborakoa izan ote zen esaten jakingo ez nukeen une zurrunbilotsu baten ondoren, ordena perfektua egin zitzaidan buruan.  [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Irteera aldera joan zen, eta geltokiaren ingurubira egin zuen. [Jakintzaren arbola, Pio Baroja / Josu Zabaleta (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel