Recent Updates Page 367 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:18 am on 2015/01/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    hortzoi 

    iz. ANAT. Hortz-lepoak inguratzen dituen eta masailezurren zati albeolarrak dituen ehuna. Adiera zabalean, masailezurraren albeoloen zatia eta hau estaltzen duten ehun bigunek osatzen dute.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘oi’)

    Sinonimoak: iz.
    [hortzoi] : oi  (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Anat.) encía
    fr gencive
    en gum
    port gengiva

    Entzun:

    ESPERIMENTU GEOFAGOA
    L(AB)ORATEGIAN

    Lur guztia hozkatu eta
    eta ahosabaian sentitu ahalko banu,
    zoriontsuagoa nintzateke une batez…

    Alberto Caeiro

    hortzoiak, hortzen azpian (Wikimedia Commons)

    Lur pixka bat hartu dut etxeko baratzetik
    eta harrixkak baztertuta ahoratu gero,
    baina ez dut denak kentzerik lortu.
    Minduta, odoletan hasi zaizkit hortzoiak.
    Eta murtxikatzen jarraitu ahala
    elkarrekin nahasten eta ahosabaira itsasten
    sentitu ditut odola, lurra eta denborak
    bere patxadaz bertan pilatutako mendeak.

    Odola, lurra, mendeak. Hitz larriak hirurak,
    baina baita zapore handirik gabeak ere,
    eta birrintzen doaz, gainera, pixkanaka
    hortz artean, eztarrian, urdailera bidean.
    Paradoxikoa irudi lezake, funtsean
    metatutako denborari buruz ari garelako,
    baina urgentziazko bihurtu zait dena:
    bizi-eramailea naiz orain.
    Zuhaitz bat haz dezaket nigan,
    eta metafora beharrik gabe
    izan naiteke inoren gerizpe.
    Konkista nazakete, alokatu, edo,
    agian, baita bakean utzi ere,
    garrantzi estrategikorik gabeko irla bat nola;
    Izan ditzaket sustraiak, banderak,
    eta biztanle gutxi gorabehera zoriontsuak.

    Ardura handi baten jabe naiz.
    Munduari indarrez lapurtutako
    lurralde hau defendatu beharra dut
    iraungo ez duela dakidan arren,
    herrialde bat salbatu behar dut
    haren desagerpena desio duten
    beste herrialde eta mapa guztien aurka.
    Baina dena ez da nekagarri. Une batez
    atsegina ere bada geografia izate hau:
    pertsona bezain leku sentitze hau.

    [Baita hondakinak ere, Iñigo Astiz (Susa Poesia, 2012)]

     
  • Maite 8:42 pm on 2015/01/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    giltzadi 

    INFORM. iz. Giltzadia (baita ere teklatu Hegoaldean eta klabier Iparraldean) gailu periferiko bat da, botoi eta teklen moldaketa bat erabiltzen duena, ordenagailura informazioa bidaltzen duten palanka mekanikoen edo etengailu mekanikoen gisa jarduteko. Giltzadiak 99 eta 147 tekla bitartean izaten ditu, lau bloketan zatiturik: funtzio blokea, bloke alfanumerikoa, bloke berezia eta bloke numerikoa. (Wikipedia)

    Giltzadi edota teklatu arteko eztabaida: Eztabaida: Giltzadi (Wikipedia)

    Euskaltermek teklatu hitza proposatzen du:

    teklatu. Normalean idazmakinan bezala jarritako tekla-multzoa, tekla bakoitza sakatutakoan karaktereak sortzen dituena eta ordenagailuan informazioa sartzeko erabiltzen dena.

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es teclado
    fr clavier
    en keyboard
    port teclado

    Entzun:

    Ordenagailu berriak pantaila handi bat eta giltzadi erosoa ditu.

    Teklatu berria erosi dut ordenagailuarentzat.

    giltzadi (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 9:10 pm on 2015/01/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    destorbu 

    iz. 1. Eragozpena, oztopoa. 2. Ezbeharra.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [traba]: Ipar./Naf.debeku, enbarazu, eragaitz, eragozgarri, eragozle, eragozpen, eragozpide, estropezu, galarazpen, oztopo, oztopobide, traba, trabagarri, behaztopa Ipar., faxeria Ipar., poxelu Ipar., trebukagarri Ipar., baragailu Zub., epantxu Zub., objekzio beh., behaztopabide jas., behaztopagarri jas., behaztopa-harri jas., atzerabide g.e., atzeragarri g.e., atzerapen g.e., eragozketa g.e., molestia Heg. beh., baragarri Ipar. g.e., murtzi Ipar. g.e., enpatxu Ipar. zah., harzaragarri Ipar. zah., trabu Ipar. zah.
    [ezbeharra]: Zub. g.e.alditxar, asturugaitz, ezbehar, koaita, miseria, zorigaitz, zorigaizto, zoritxar, dohakabetasun Ipar., lazeria Ipar., makur Ipar., malur Ipar., ondiko Ipar., meskabu Zub., desgrazia beh., gaitzegoki g.e., helkaitz g.e., lankerio g.e., desditxa zah., dohaingaitz zah., behargabe Ipar. g.e., dohakaitz Ipar. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (GN/Ipar.) estorbo, obstáculo, dificultad, tropiezo (2) (GN/Ipar.) desgracia, desastre, accidente
    fr (GN/Ipar.) malheur, calamité
    en (1) impediment, obstacle, hindrance (2) misfortune, disaster, accident
    port (1) estorvo, obstáculo, dificuldade, impedimento (2) desgraça, desastre, acidente

    Entzun:

    Egun batean destorbu izugarria gertatu zen.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    destorbu (FlickrCC + Gaurko hitza CC)

     
  • Maite 8:59 am on 2015/01/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    karmin 

    (Ipar.) 1. izond. Mingotsa. 2. iz. Karmintasuna. Bihotzeko karmina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Ipar.

    [garratza]: bortitz, garratz, gogor, latz, samin, dorpe Ipar., mokor Ipar.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. (Ipar.) amargo, -a (2) iz. (Ipar.) amargura, sabor amargo (3) iz. carmín [color, colorante]
    fr (1) izond. (Ipar.) amer, -ère ; aigre, piquant, -e ; brûlant, -e (2) iz. (Ipar.) aigreur, amertume vive (3) iz. carmin
    en (1) izond. [mingotsa] bitter (2) iz. bitterness (3) iz. carmine
    port (1) izond. amargo(a) (2) iz. amargura (3) (color, colorante) carmim

    Entzun:

    Ez diot hau saminki, baizik kezkati, ahoan min duenari eztia karmin egiten bazaio ere.  [Euskararen etxea, Pello Salaburu (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Karmin zapore gozoa eta malkoen mingotsa biak batean izango zituela pentsatu nuen. [Romain zen bere izena, Joxean Agirre (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Dardaraz zegoen bere sasiaren atzealdean: urde hiltze goizetan baizik ez zuen horrenbeste karmin koloreko jario burrustatzen mirestsi. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    karmin (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 7:45 am on 2015/01/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    kamus 

    adb. (BN) Ezer gabe, esku hutsik. Kamus etorri naiz ehizatik. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    kamus. “(BN-lab), capote (pop.), desprovisto. Kamus jin niz ihizitik, he vuelto de la caza capote” A. Cf. kamusada, kamusatu.

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. (BN) sin nada, desprovisto, -a
    fr dépourvu(e) (de, de)
    en lacking, devoid of sth, without sth
    port desprovido(a)

    Entzun:

    Kamus nator zuregana.

    kamus (FlickrCC, Caitlin Regan)

     
  • Maite 9:07 am on 2015/01/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    ikatz 

    iz. 1. Gehienbat karbonoz osatua den eta landare-jatorria duen material beltza. Bi mota nagusi daude: harrikatza (ikatz minerala edo fosila) eta egur-ikatza. 2. NEKAZ. Laboreetan ustilagina leen ordenako zenbait onddok eragiten duten gaixotasuna. Ikusten den hauts beltza esporez osatuta dago. Animalia eta gizakiarengan ere agertu ohi da. Bat-batean jotzen du ikatzak ardia. • egur-ikatz edo landare-ikatz. Ikaztobietan egurraren errekuntzatik lortzen dena. || ikatz aktibatu. KIM. Atmosfera kontrolatuan, materia karbonodun begetal edo mineralen kaltzinazioz lortzen dena. Oso zurgatzaile ona da. || ikatz bizi. Ikatz-kozkor goria. || ikatz mineral. Harrikatza. || ikatz-gas. Hidrokarburo hegazkor ugari duena. || ikatz-paper. Kola edo jelatina bikromoztatuz estalia egonik, ikatz edota hauts-pigmentuzko geruza duen argazki-papera. || ikatz-ziri. Marrazkiak egiteko erabiltzen dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEI eta Adorez sinonimoen hiztegiak)
    [material beltza] : harrikatz
    [gaixotasuna] : ilinti

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) carbón (2) [gaixotasuna] (herr.) carbón (3) (Miner.) carbón (mineral), carbón de piedra (4) (Albait.) (Med.) carbunco
    fr charbon
    en coal
    port carvão

    Entzun:

    «Aurten haur guziek opariak jasoko dituzte. Gainera, ekarri dugun ikatz apurra dromedarioek gauean hotzik izan ez zezaten erabili dugu»  [Erregeekin ilusioa itzuli da, Iker Tubia (Bizigiro, 2015-01-06 )] (Berria.eus)

    ikatz (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:27 am on 2015/01/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    merlenka 

    iz. 800-1.500 g bitarteko legatza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    merlenka (V-m, G-bet ap. A), merlinka (AN-gip ap. A). “Un pez marino, la pescadilla?” A.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) pescadilla [merluza de 800-1.500 g]
    fr merlan
    en whiting, young hake
    port merlúcio que não sobrepassa os dois kg de peso

    Entzun:

    Orain arte ipini didan erregimena hurrengoa da: barazkiak; azenarioak, porruak eta ilarrak, arrain garbia (legatza edo merlenka, egosita) eta fruta. [Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan, Edorta Jimenez (Susa, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Baziren haitzetako barbarinak ere, haragi samur-samurrekoak, akuarioko arrainen kolore gorri bizikoak; merlenka kaxak, opalo ñirñirez beteak; esperlin saskiak, saskitxo garbiak, marrubi saskiak bezain politak, bioleta usain handia hedatzen zutenak. [Parisen sabela, Emile Zola / Karlos Zabala (Alberdania-Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Xerra edo merlenka usaindu egiten zituen zartaginean jarri aurretik. [Lekua, Annie Ernaux / Joseba Urteaga (Igela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    merlenka (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel