Recent Updates Page 369 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:41 pm on 2014/12/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    errekontru 

    iz. Ezbeharra, bereziki bat-bateko eta ustekabeko gertaera, ondorio okerrak dituena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [abagunea]: abagune, aldarte, aukera, bide, egokiera, era, era on, koiuntura, okasio, aizina Ipar., ara Ipar., parada Ipar., ereti Bizk., beta Gip., apuko g.e., mugaldi g.e., mugon g.e., atiza Ipar. zah., deretxa Gip. zah.
    [istripua]: ezbehar, istripu, estropu Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) accidente
    fr accident
    en accident
    port acidente

    Entzun:

    Zernahi errekontru gertatzen baita uste gabean! ez zekiat jakina duanetz, baina joan den igandean ere errekontru aski latza izana duk Uztaritzeko ondo horretan. [Bihotzeko mina, Janbattitt Dirassar (Elkar, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    errekontru (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:15 am on 2014/12/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    klik 

    iz. INFORM. 1. Saguaren edozein botoi sakatzean sortzen den hots onomatopeikoa. 2. Klik egitearen ekintza.

    Glosario de informática e Internet

    Cuando se oprime alguno de lo botones de un mouse el sonido es parecido a un “click”. La palabra click escrita, se usa generalmente para indicarle al usuario que oprima el botón del mouse encima de un área de la pantalla. También es comúnmente escrito asi: clic. En español incluso se usa como un verbo, por ejemplo: al clickear en el enlace. 

    Elhuyar Hiztegia

    (Inform.) klik

    klik bakarra: clic simple

    klik bikoitza: doble clic

    Lokuzioak

    (Inform.) klik egin: hacer clic

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es clic
    fr clic
    en click
    port clique

    Entzun:

    Ikasleak klik egin zuen, ordura arte zabaldu ezin zuen web orrira sartzeko.

    klik (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 9:09 pm on 2014/12/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    likin 

    (B) 1. izond. Erraz itsasten dena, likatsua. Izerdi likina. 2. iz. Lingirda. Apoaren bizkar gaineko likina baino higuingarriagoa (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Bizk.

    [likatsua]: biketsu, gomatsu, likatsu, lirdinga, lirdingatsu, bikedun g.e., biskatsu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. (B) pegajoso, -a; viscoso, -a (2) iz. (B) limazo, viscosidad
    fr (1) izond. visqueux, -euse (2) iz. viscosité
    en (1) izond. viscous; sticky (2) iz. slime, sliminess
    port (1) izond. pegajoso(a) (2) iz. viscosidade

    Entzun:

    PUNPAKA

    erditik aurrera irakurtzen hasitako
    liburu bat bezala ezagutu nahi zintuzket
    lehen erdiko orriak bilatu
    edo zeuk azaldu
    basa artean edo sasitzan aurkitu
    eta falta diren pasarteak asmatu
    edo beste aldaera batean esan

    txango luzeak egin eta nire gogoa
    Mantxako mortuan barrena hegalari dabilenean
    naizena baino gehiago naizen ilusioak hartzen nau
    zauri guztiak direla sendagarri
    ez dagoela osatu ez daitekeen testurik
    ez higa ez daitekeen harririk

    autobidean aurreratzen gaituzten
    autoetako gidarien albokoak hainbat
    banaizelako ilusioak hartzen nau
    eta neuregan zaramatzadala iruditzen zait
    ilunabar gorrantza hedakorrean
    eta une eterno batez itsu-itsuan sinesten dut
    kartzelazainen papar iletsu likina gabe
    eta presoen bisita galaraziengatik ez balitz
    ezinezkoa litzatekeela munduan edertasuna

    [Kapital publikoa, Jose Luis Otamendi (Susa, 2014)]

    likin (Pixabay, Washu, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 12:44 pm on 2014/12/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    eguberri 

    iz. 1. (maiusk.) (eskuarki egun izena ondoan duela) Abenduaren 25a, Jesu Kristoren jaiotza gogoratzen eta ospatzen den jaia. 2. (maiusk./pl.) Eguberri-egunetik Errege-egunera bitarteko egunak. Abendua ere aurrera zihoan, eta Eguberriak hurbiltzen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: Eguberri iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [Jesu Kristo jaio zen eguna]: Natibitate beh.
    [Gabonak]: Heg.pl. Gabon Heg.pl.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 iz. (maiusk.) (eskuarki egun izena ondoan duela) día de Navidad 2 iz. (maiusk.) (pl.) Navidad(es)
    fr iz. (maiusk.) Noël, Nativité
    en 1 iz. (maiusk.) (eskuarki egun ondoan duela) Christmas (Day) 2 iz. (maiusk.) (pl.) Christmas, Christmastime
    port 1 (día) Natal 2 (gen pl) festas fpl

    Entzun:

    Atsotitzak ‘eguberri’ hitzarekin, Gotzon Garate

    Ago ixilik, Eguberri laugarrena (Iñoxenteen eguna)! 3444

    Eguberri, arimak ere berri. 3475

    Eguberri bezperako gauerdin zer aize, urrengo tenporeta(r)año aize ure. 3476

    Eguberri, eroak i(g)erri [Eguerri]. 3477

    Eguberri gauerdian zer aize, urrengo iru illabetean aize ure [Eguerri]. 3478

    Eguberri hilargirik gabe, artzaina axuririk gabe. 3479

    Eguberri ilargiakin, artzaina axuriakin. 3480

    Eguberri kanpoan, Pazko barnean. 3481

    Eguberri ondorengo lehenbiziko sei egunak nolako, urrengo urteko lehenbiziko sei illabeteak alako. 3482

    Eguberri zeñekin, urteberri arekin. 3483

    Oi eguberri gaua, bozkariozko gaua. 3484

    Bi jai-egunek doakala, Igande ta Eguberri; gero igande ta Urteberri. 7688

    Gaurko hitza, CC

     
  • Maite 8:33 am on 2014/12/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    tentu 

    iz. 1. Berezko izaera edo izateko modua; umorea. Tentu onez dabil gaur. 2. Unea, aldia. Tentu txarrean heldu zaizkit diru eske. 3. Sena, norberaren baitakoa. Bere tentuan dago. 4. Zuhurtzia, zuhurtasuna. Tentuz ibil hadi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [tentu] : 1 zuhurtasun, zuhurtzia, ganora 2 sen, zentzu, izaera, jite, aiurri, tenperamentu 3 jarrera,  tenore, prestaera (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) humor, temple; carácter, disposición (2) [unea] momento, circunstancia, ocasión (3) [tentazioa] tentación, prueba (4) [sena] juicio, sentido, razón (5) [zuhurtzia] prudencia, sensatez
    fr (1) humeur, tempérament (2) [unea] moment, circonstance, occasion (3) [tentazioa] tentation, épreuve (4) [sena] raison, esprit, bon sens (5) [zuhurtzia] prudence, sagesse
    en (1) [aldartea] mood, temper; humour (Br); humor (Am) (2) [unea] moment, time (3) [tentazioa] temptation (4) prudence, caution, care
    port (1) humor; gênio (2) momento, circunstância (3) tentação (4) juízo (5) prudência

    Entzun:

    Tentu handiz ibiltzen naiz, inolako tontakeriarik egin gabe. [Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    tentu (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:45 am on 2014/12/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    osasun 

    iz. 1. Gaixotasunik gabeko egoera (Osasunerako Mundu-Erakundeak, ongizate fisiko, mental eta sozial osoko egoera, eta ez bakarrik gaixotasunik gabekoa, bezala definitzen du). Osasun ona. Osasuna galdu. Geroztik ez zuen osasunik izan. 2. Organismo baten une jakin bateko egoera fisikoa. Zure osasunak ez dizu horrelakorik egiten uzten.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [gaixotasunik gabeko egoera]: osagarri Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) salud (2) sanidad
    fr (1) santé (2) service sanitaire
    en health
    port saúde

    Entzun:

    Horrela estatuak milioika euro irabazten ditu urtero, bai, azkenean bera baita benetako irabazlea sari potoloa lortzen duena zozketan parte hartu barik. Eta gu, osasuna dugulako eskerrak ematen jardungo dugu ez baitzaigu tokatuko! [Loteriaren iruzurra, Leire Narbaiza (Kalamuatik Txargainera, 2014-12-22)]

    osasun (Pixabay, CC0 Public Domain, geralt)

     
  • Maite 8:51 am on 2014/12/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    apotatu 

    du ad. Apoteak txerriemea estali. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘apotu’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    apotatu. “(G, AN), cruzar el ganado de cerda” A. v. apotu (3). (V). Ref. A; Iz ArOñ. “Cubrir la cerda. Apotzera eroan dabe txarri emea (V-m)” A. “Apótu da, (la cerda) ha sido cubierta por el semental” Iz ArOñ.  “(V), tener acto carnal, fornicar” A.

    Sinonimoak: iz.
    [apotatu] : apotu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ser cubierta la cerda por el cerdo; cubrir la cerda con el semental
    fr couvrir, monter
    en to mate with
    port  cobrir, montar

    Entzun:

    Apotu da!  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Apotzera eraman dute txerri emea! (Orotariko Euskal Hiztegia, moldatua)

    apotatu (Zaldieroa, De rerum natura)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel