Recent Updates Page 370 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:48 am on 2014/12/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    ponpa 

    iz. Fluidoak nonbaitetik jasotzen, erauzten edo konprimatzen dituen makina. • TEKNOL. beroponpa. Ingurune hotz batetik (iturri hotzetik) beroa hartu eta ingurune beroago bati (iturri beroari) beroa ematen dion makina. Berokuntzarako eta eguzkitiko energia eta energia geotermikoa egokiago aprobetxatzeko erabiltzen dira. || huts-ponpa. Hutsa egiteko erabiltzen dena. || injekzio-ponpa. Karburadorerik gabeko eztanda-motoreetan erregaia presiopean zilindroetan sartzeko erabiltzen dena. || ponpa zurgatzaile. Balbuladun pistoi batek atzeraka egitean likidoa presio atmosferikoaren eraginez jasotzen duena. || ponpa helikoidal. Presioa torlojo-formako eragile batez lortzen duena. Emari handietarako erabiltzen dira. || ponpa kalorimetriko. Errekuntza-erreakzioetan xahutzen den beroa neurtzeko erabiltzen den tresna. || ponpa zentrifugo. Karkasa baten barnean biratzen diren palen bidez fluidoaren presioa handiagotzeko balio duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [hotsandia]: zah.arrandia, hotsandi, ospe Ipar., solemnitate Ipar.
    [isurkari bat edo gas bat lekualdatzeko tresna]: uhaga

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Teknol.) bomba (2) pompa, vanidad, grandeza (3) (Mus.) bomba
    fr (Teknol.) pompe
    en pump
    port (1) bomba (2) pompa, suntuosidade, ostentação

    Entzun:

    Google Mapsen bilatu dut tokia smartphonean. Goitik behera paseatu ditut bertako bidexkak. Pantailaren argi ñirñirkaritik babestu naiz, aurpegi lausotutako rosariotar batzuen ondoan, zuhaitz baten azpian. Azaldu nahi izan diet armarriena. Baina irri egin didate niri eta irri egin diete nire herriko politikarien kezkei. Komuneko ponpari tiratu diot. [Tronutik, Anjel Erro (Jira, 2014-12-13)] (Berria.eus)

     
  • Maite 8:27 am on 2014/12/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    plugin-a 

    Plugin (ingelesez, plug-in -konektatu- addin, add-in, addon edo add-on izenekin ere ezaguna) bat aplikazio (Web nabigatzaile edo eposta bezero bat, adibidez) nagusi (edo ostalari) bati funtzio edo baliagarritasun zehatz bat emateko ordenagailu programa bat da. (Wikipedia)

    Sinonimoak: iz.
    [plugin-a] : plugin-a (Euskalterm);  plugin (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es complemento, plug-in
    fr plug-in, plugin, module d’extension, module externe, greffon, plugiciel, add-on, add-in
    en plug-in, add-in /addin, plugin, extension, add-on / addon
    port plugin, módulo de extensão, plug-in, add-in, add-on

    Entzun:

    Euskarazko softwarea deskargatzea: Plugin-ak

    [jatorrizko gunea: euskara.euskadi.net]

    QuarkXPress-erako hitz-zatitzailea
    Elhuyar hiztegiak
    UZEIren sinonimoen hiztegia

    Azken eguneratzea: 2014/11/27

    plugin-a (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:57 am on 2014/12/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    tenk 

    1. izond. Egoera teinkatua.  2. interjek. Mugitzen ari den norbaiti gera dadin agintzeko erabiltzen den interjekzioa.

    Sinonimoak: iz.
    [tenkatua] : tenkatu, atezu
    [gera dadin agintzeko] : geldi hor!

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) interj. ¡alto!, ¡detente!, ¡para! (2) adb. tirante; tenso, -a
    fr (1) interj. halte ! (2) adb. tendu, -e
    en izond. taut, tense, tight
    port (1) alto! (2) tirante, retesado(a)

    Entzun:

    Aurpegiko arrastoak tenk ditu.  [Gerrako pilotu, Antoine Saint-Exupéry / Josu Zabaleta (Alberdania-Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Tenk! -oihukatu zion polizia-agenteak.

    tenk (Argazkia: froshvocab)

    tenk (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 10:20 am on 2014/12/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    bahimendu 

    iz. 1. Blokeatzeko ekintza eta horren ondorioa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘blokeo’)

    Sinonimoak: iz. (Elhuyar Hiztegia)

    [blokeoa]: blokeo

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es embargo
    fr embargo
    en embargo
    port embargo

    Entzun:

    Berlingo Harresia eraiki zuten urte berean hartu zituzten AEBek Kubaren aurkako lehenbiziko neurri ekonomikoak, 1961ean. Harresiak 28 urte egin zituen zutik, eta haren eraisteak Gerra Hotzaren bukaera sinbolizatu zuen. Baina Kubaren aurkako bahimenduak hor jarraitu du, bertze mende laurdenez.  [Historia, aldatzeko bidean, Mikel Rodriguez (Mundua, 2014-12-18)] (Berria.eus)

    bahimendu (wilpf.org, CC)

     
  • Maite 7:45 am on 2014/12/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    kolektibizatu 

    du ad. 1. Indibiduala zena kolektibo bihurtu. 2. EKON. Nazionalizazio edo desjabetzapen bidez produkzio– eta truke-bideak kolektibitatearen eskuan jarri. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [kolektibizatu]: kolektibo bihurtu (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) colectivizar (2) (Ekon.) colectivizar
    fr collectiviser
    en to collectivize
    port coletivizar

    Entzun:

    Kolektibizatu sortu dute unibertsitateko hainbat ikaslek: software libre eta lizentzia irekian apunteak elkarbanatzeko egitasmoa. “Besteongandik ikasitako, besteokin eraikitako eta gure hausnarketen bidez sortu eta zabaldutako jakintza” partekatzea da helburua. [Apunteak elkarbanatzeko proiektua martxan jarri dute ikasleek, Mikel Garcia Idiakez (Jakintza librea, 2014-12-12 )] (argia.eus)

    kolektibizatu (kolektibizatu.cc)

     
  • Maite 7:50 am on 2014/12/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    borra 

    iz. Mailu handia. • BORRA EGIN. Kemen handiz lan egin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [mailu handia] : mailu, mazo, gabi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) maza, porra (2) porra
    fr (1) [mazoa] massue (2) [poliziarena] matraque
    en (1) [mailua] sledgehammer (2) [poliziarena] (billy) club, truncheon, baton
    port (1) maça, (2) (arma) cassetete, porrete

    Entzun:

    Gaur ere plazara atera da, eta Merkatu plazan zela, dozenaka polizia joan dira haren bila. Minutu gutxi eman dituzte ertzainek Amezaga atxilo hartzeko. Sare sozialetan, Poliziaren indarkeria maila salatu dute atxiloketa bertatik bertara jarraitu duten hainbatek. Bultzaka eta kolpeka atera dute Amezaga jende artetik, eta kalez jantzitako ertzainek borra hedagarriak erabili dituzte. [Ertzaintzak Jone Amezaga atxilotu du Gernikan eta epailearengana eraman (Politika, 2014-12-15 )] (Berria.eus)

    borra (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:55 am on 2014/12/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    balentria 

    iz. (batez ere Ipar.) Ausardia edo adore handiko ekintza; ekintza miragarri edo gogoangarria. Haien armadako gizon sendoen balentriak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [egitandia]: egitandi g.e., azaña Heg. beh., sendagaila Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (batez ere Ipar.) hazaña, proeza, heroicidad
    fr exploit, fanfaronnade
    en feat, exploit, deed
    port façanha, proeza, heroísmo, heroicidade

    Entzun:

    Benetako menpekotasunak, dena den, agerraldi latzak izan ditu asteon Espainiako Estatuan; bortitz gurean ere. CIAkoen balentrien txostenean irakurtzen genituenak, itotzeak, loa galarazteak, sexu erasoak eta kolpeak heriotza eragiteraino, Guantanamon ez, gure kale eta espaloietan hainbat emakumek jasaten du. «Esa extraña latitud / que es ser muerta en vida», ostuko dizkiot hitzak poetari. Bizi bitartean hila, eta maiz, bizitzen hasteko asmoa agertzean normalean, eraila. [Eraginkorregiak, Mikel Elorza (Arkupean, 2014-12-13)] (Berria.eus)

    balentria (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel