Recent Updates Page 53 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:56 pm on 2021/07/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    zoroko 

    adj. g.er. Zoroxka. Ai, zoroko!, nork asmatu dik hori? (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zoroko. (Dim. de 1 zoro). Locuelo. Batzuk, euren neurritik urten gura daben zoroko, itsu, asto, ganbelu dongeak diralako. Ag Kr 137. Urbian ibilli zan ederki, epero ta peku gabe, akitika ta bertsolari, zoroko ta txit umeturik, arkumetxoakin jolasean. Ag G 148. Ai, zoroko! Nork asmatu dik ori? NEtx LBB 207. Argia koxk eta kaxk, / zoroko gaiztoa. ñ. Ib. 216.

    Sinonimoak: izond. g.e.

    [zoroxka]: arin, babalore, babo, bulunba, buruarin, eltze, ergel, ero, eroxka, inozo, kaiku, kaskarin, kirten, lelantoni, lerdo, memo, tonto, tontolapiko, tutulu, txatxu, txoriburu, zoro, zoroxka, zozo, zozoilo, ments Ipar., pello Ipar., xanfarin Ipar., zuntzun Ipar., tontolo Heg., txoropito Heg., atunburu Bizk., gangar Bizk., ganorabako Bizk., ganoragabe Bizk., ganoragabeko Bizk., kokolo Bizk., lapiko Bizk., lelo Bizk., mozolo Bizk., papao Bizk., pepelerdo Bizk., taket Bizk., tankalo Bizk., tentel Bizk., txotxolo Bizk., tetele Ipar./Naf., pettux Lap., ilupa Naf., pergut Zub., astapito beh., ganbelu beh., alotza g.e., haizebelats g.e., inputika g.e., narra g.e., txolin g.e., memelo Bizk. beh., koko Bizk. g.e., txotxin Bizk. g.e., pikabuztan Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. locuelo, -a
    fr izond. inconscient
    en izond. foolish, (UK) daft
    port izond. louco(a)

    Testuinguruan

    Ai, zoroko!, nork asmatu dik hori? (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 11:00 am on 2021/07/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    baldintzapen 

    iz. Zerbait baldintzatzen duen gauza. Norberaren bizimoduaren baldintzapenak. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [baldintzapen] : baldintzatze (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. condicionamiento
    fr iz. conditionnement
    en iz. conditioning
    port iz. condicionamento

    Testuinguruan

    Ez da erraza, jakina, baldintzapen guztiei ihes egitea, baina nahiago den baldintzapena hauta daiteke behintzat. [Hau gizon bat bada, Primo Levi / Mikel Irurtia (Alberdania, 2011)]

     
  • Maite 11:57 pm on 2021/07/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    probestu 

    iz. Hist. Herrizaina. Ik. udaltzain. Oñatiko probestuak hedatu behar izan zuen bando hau.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    probestu. Etim. De rom. preboste, con metátesis de vocales. (G-bet), preboste, prebosta (Urt), probesto (Añ), proestu (AN-gip), prostu (G-azp), prosto (Añ (G)). Ref.: A (probestu, prostu); Lek AEF 1924, 41. Preboste; alguacil. “Comites iudicum, lotiñentak, prebostak” Urt V 397. “Ministro” Añ. Prebostak […] eta serjentak eta berziak sobera egiteko lukete. Volt 146s. Prebostari emanik esku daudela ene partidak . (Donibane Lohizune, 1664). ETZ 49. Zergaiti ze bazekian lapurrok Jangoikoaren justiziako mandatariak ta prebosteak ziriala; ta Jangoikoak alan laketurik ostu eutseezala bere ardiak ta ganerako ondasunak. Añ GGero 228. Astigarran mutil txiki bat, / probestuaren semea. Izt C 245. Izanen zirela haren prebostak han, / zeremoniaren erregelatzeko, / eta nori bere plaza erakutsteko. Gy 212. Aizateko billeran, / probestu Ageda. Xe 178. Non Oñatiko probestuak otsandetu bear izandu zuen bando au. A. Arzac EE 1884a, 9. Urteoro aukeratuko dituztela donostiarrak beren Probestu edo Erabakitzallea eta Alkatea. Etxeg RIEV 1908, 118. Inguru aietako proestu edo alguazillen agintaria. Goñi 40. Atzoko probestu horiek ez ziren noski antzinekoen antzekoak. MEIG I 228.

    Sinonimoak: iz.

    [probestu] : baliatu, erabili, aprobetxatu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Hist.) preboste (2) du ad. (GN) aprovechar
    fr ad. bien utiliser loc v, profiter de, optimiser
    en ad. make the most of
    port ad. aproveitar

    Testuinguruan

    Ustezko paradoxa ez da horren paradoxikoa. [Europako mugetan barrena, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2000)]

     
  • Maite 9:32 pm on 2021/07/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    ziba 

    iz. Kordel bati loturik, indarra emanez eta lurrera jaurtiz, puntu baten gainean birarazten zaion zurezko jostailua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [zurezko jostailua]: zibota (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es peonza, peón, trompo [juego]
    fr toupie [jouet]
    en (spinning) top
    port pião

    Eskolan ikasi genituen gauza asko eta asko gure memoriatik joan dira, baina bizitakoa hor geldituko da betirako, agerian edo ezkutuan. Urteak eta urteak zibarik hartu barik dagoenak lehenengo edo bigarren ahaleginean jarriko du dantzan. Bizipenak direlako ahazten ez direnak. Beharbada horregatik saldu nahi dizkigute esperientziak eta ez markak. [Detaile txikiak, Zihara Enbeita (Larrepetit, 2015-06-18)] (Berria.eus)

    ziba (Fernando Mac, FlickrCC)

     
  • Maite 11:13 pm on 2021/06/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    irringarri 

    adj. Ipar. Irrigarria, irri-egingarria. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    irringarri. v. irriegingarri.

    irriegingarri. 1. (T-L), irringarri (B, BN-arb), erriegingarri. Ref.: Izeta BHizt (irringarri); Gte Erd 268. (Adj.). Ridículo, cómico, que produce risa. “Burlesque” , “ridicule” T-L. Ez dire nihorentzat hirri egingarri. Hb Esk 6. Hanbatenaz irriegingarriago [soinekoa] zenbatenaz bera baita luzeago. Laph 95. Dona Johane Lohitzün izan denal entzün düke üskara bitxi eta erriegingarririk. ArmUs 1900, 63. Etzaizkizu bitxi, eta irringarriapur bat. JE Ber 73. Lehengo xapel turruta luze irri-egingarri hetarik bat buruan. Zerb Ipuinak 519. Bere alderdi bitxi eta irri-egingarritik. Vill Jaink 132. Turko gaizoak irringarri bilakatu ziren. Lf in Casve SGrazi 10. v. tbn. Prop 1876-77, 56. Elsb Fram V. HU Zez 73. Zub 43. Mde HaurB 83. Ardoy SFran 218. Irringarri: Bordel 173. Beude, beude, irringarriak oro irriz daude. (BN). Lander Eusk 1925 (IV) 47. 2. (Uso sust., precedido de gen.) Mundu guziaren irriegingarri. Laph 126. Oroen irri-egingarri bilakatzen ari zira. HU Zez 62. Dakitenen irringarri. HU Aurp 216. Eskualdun guzien irri-egingarri gintazke. Lf Murtuts 24. 3. (Uso adv.). De modo ridículo. Eskuara murdukatu nahiz, hirri-egingarri ere ari zauzku arrotzak. Barb Sup VII. Gero aitabitxi-amabitxiak irri-egingarri. Ox 40.

    Sinonimoak: izond. Ipar.

    [irri-egingarria]: barregarri, burlagarri, grazioso, irrigarri, komiko, irri-egingarri Ipar., irrigai g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (Ipar.) risible, ridículo, -a, irrisorio, -a
    fr izond. (Ipar.) risible, hilarant, ridicule
    en izond. (Ipar.) laughable, ridiculous
    port izond. (Ipar.) risível, ridículo(a), irrisório(a)

    Testuinguruan

    Ez nuen ez susmagarri ez irringarri gelditu nahi. [Mailuaren odola, Aingeru Epaltza (Elkar, 2006)]

     
  • Maite 10:49 pm on 2021/06/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    baldinba 

    1 interj. Ipar. Nahia edo itxaropena adierazten duen partikula. (Indikatibozko aditzekin erabiltzen da, batez ere geroaldian doazen aditzekin). Ik. baldinbaitere; ahal2; agian 2; oxala. Baldinba ez zara hain eroa izango. Baldinba ez nauzu utziko. Adio ene maiteak, baldinba ez betiko! Baldinba etorriko ahal da! Ez, ez baldinba! 2 adb. Ipar. Baldinbere, egiazki. Baldinba, zure arimak hamar ezkutu baino gehiago balio du. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: prt.

    [baldinbaitere]: baldinbaitere, baldinbere zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) interj. ojalá, espero que, quiera Dios que, ¡quiera Dios!, (que) Dios te oiga; ya (2) interj. (ezezko testuinguruetan) interjección que denota la certeza de que lo enunciado no va a suceder
    fr (1) interj. Espérons!, Je l’espère!, Ce serait bien!
    en (1) interj. If only!, I hope so
    port (1) interj. eu gostaria, eu queria

    Testuinguruan

    Baldinba etorriko ahal da! (Elhuyar hiztegia)

     
  • Maite 8:21 pm on 2021/06/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    desberdintasun 

    1 iz. Berdintasunik eza. Ik. ezberdintasun. Gizarte desberdintasunak. Hizkerak tokien arabera azaltzen dituen desberdintasunak. 2 iz. Gauza bat besteetatik desberdintzen duen gauza; bi gauza edo gehiagoren artean dauden aldeen multzoa. Ik. alde1. Ez du desberdintasunik nabaritzen bi ardo moten artean. Zerutik lurrera dagoen desberdintasuna. 3 iz. Desberdina denaren nolakotasuna. Erritmo desberdintasuna. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    desberdintasun. (Urt II 124), desbardintasun (Añ, Dv, H), desbardintarzun. Desigualdad, diferencia, disparidad, heterogeneidad. Desbardintarzün handi bat da Jinkuak argitzen dian gizon debot baten zühürtziaren eta elizagizon jakitus […] baten jakit[i]aren artian. Mst III 31, 2 (SP, Ch, Echve diferenzia, Ip tregoa, Ol arte, Pi alde, Leon ozka). Konfesorerik Konfesorera dijoa desberdintasun edo diferenzia andia. Mg CC 133. Emendi aterako da zetan daguan Bizkaiko euskeriaren desbardintasuna. Mg CO VI. v. tbn. Gco II 264s. Ez da izango arrezkero beste desbardintasunik, justu ta pekatarijeena baño. JJMg BasEsc 265. Zerutik lurrerako desbardintasuna baño andijagua dago donzellatasuneko estadutik ezkontzakora. Ib. (ed. 1845), 221. Ze desbardintasuna Jesus ta nire artian daguana! Ur MarIl 104. Industrijaren eta komerzijuaren kontribuziñoia desbardintasunagaz bota zalako euki ditubezan kaltiak. (1866). BBatzarN 223. Zeren herri bateko goldea ez den hauzo herriko goldearekin bardina. Makhur handi bat heldu da desbardintasun hortarik. Dv Lab 57. Bereala […] medikua deitzen dezu, eta bereala konfesatzen etzera? Zertan dago desberdintasun arrigarri au? Arr May 95s. Greziatar jakintsuen erakutsietatik Jesukristo gure Jaunarenetara zeiñ desberdintasun aundia dagoan. Ag Serm 416 (ib. 399 desbardintasun). Eta deritxo ariña, pekatu ilgarriagaz daukan desbardintasunagaitik bakarrik. Itz Azald 155. Auteskundeetan be antzeko desbardintasuna izaten dan da. Etxabu Kontu 103. Guretzat ainitz erran nahi zuten [erakasle] heien desbardintasunek. Larre ArtzainE 193. Bukaerako desberdintasun hori berori (-oi(n) / -io / -u), euskalkiari dagokala. MIH 106. Bi soinuren arteko aldea eta desberdintasuna. MEIG VI 100. Irregularidad, relieve, desnivel.
    Mendien goraberuntza seaska artako estalkien desberdintasuna zala. Arzac EE 1882c, 377.

    Sinonimoak: iz.

    [diferentzia]: alde, berdinez, berdineztasun, berdingabetasun, ezberdintasun, desberdintza g.e., diferentzia g.e., banaita zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (1) diferencia, disparidad, heterogeneidad (2) irregularidad, relieve, desnivel
    fr iz. négalité, différence
    en iz. difference; distinction; inequality; unevenness
    port iz. diferença

    Testuinguruan

    Batasunean galtzen da desberdintasun guztia. #gaurkohitza

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel