paperjale
iz. Beti paper eta liburu artean dabilen pertsona (gaitzesgarritzat markatua). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Beste hizkuntza batzuetan:
es persona aficionada a andar entre libros y papeles (sentido peyorativo)
fr personne qui aime se promener parmi des livres et documents (péjoratif); rat de bibliothèque
en person fond of being among books and papers (pejorative); bibliophage
ja èªæ›¸ç‹‚ (dokushokyÅ)
“Paperjale” uste dut esaten zitzaiela lehen, egun osoa irakurtzen ematen dutenei. [Itsasoan euri, Joxerra Garzia (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Eta horma artean, badakizue, denok egiten gara paperjale, arrasto ñimiñoen igarle, hodeien mugimenduen itzultzaile, denok egiten gara irakurle amorratuak paretaren kontra. [Agirre zaharraren kartzelaldi berriak, Koldo Izagirre (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Ttirritt 5:31 pm on 2010/11/17 Permalink
Maite, uste dut frantsesezko erranaldia paperjalearentzat dela : “un rat de bibliothèque”
http://www.linternaute.com/dictionnaire/fr/definition/rat-de-bibliotheque/
http://fr.wiktionary.org/wiki/rat_de_bibliotheque
Izan untsa
Thierry Biscary
Maite 8:38 pm on 2010/11/17 Permalink
Aupa! Bai, gaztelaniaz ere badago horren antzeko zerbait: “devoralibros”. Ez dakit juxtu berdina den, baina ez da oso urruti ibiliko. Oraintxe sartuko dut “un rat de bibliothèque†hori. Mila esker, Thierry! 😉
Bea 2:39 pm on 2010/11/18 Permalink
Aupa.
Thierry-k arrazoin du, espresio hori erabiltzen mota horretako jendearen kasuan, eta honek ere kutsu nahiko ezkorra du.
Promenatzea, berez, paseatzea da, nekez paseatzen da liburua artean, ez? Bo, dependitzen du, nire etxean egingarria da zenbait egunetan… 😉
Izan ontsa.
Maite 8:15 pm on 2010/11/19 Permalink
Oso kuriosoa, halaber, Orotariko Euskal Hiztegian ematen den azalpena:
paperjale Emborronador de papel (?). Lotsagarria da, izan ere, XVIIgn. mendean Salamancan titulua atera zuen edozein paperjaleri aitortzen zaiona oraindik oraingo gizon gailen bati ukatzea. MEIG IX 44.
Badirudi, zentzu negatiboa garbia dela, denetan ematen dela… Mila esker, Bea, iruzkina uzteagatik!! 😉