sakitu (amaitzeko)

sakitu, saki/sakitu, sakitzen 1 du ad. g.er. Lanabes edo arma zorrotz batez zauritu. 2 du ad. g.er. Abere baten azalean marka edo seinalea egin. Txahalak burdina goriaz sakitzen diren bezala. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

sakitu.

1. (-kh- AN, L, BN ap. A ; Dv), sakiatu (AN-araq ap. A ). Herir. “Blesser grièvement” Dv. Etsaiek ihes-eginik, luzez jarraiki zitzaizkoten, halaz non hekietarik sakhitu baitzituzten lehenbiziko eta bigarren egunean bezala eta hil baitzuten ihes zoazinetarik bi bidez. Dv Iud 20, 31 (Ol sakaildu, Ker triskatu, BiblE hil).

2. sakiatu (AN-araq ap. A). “Tajar” A. Mintzo zorrotzez Abiñongo arkaitza sakitu zun eta fedea ugaldeka yalgi zen. ‘Frappa’ . Or Mi 137. Sugeak ausiki nik. Ur erreka hortan behar diat ganitarekin ausiki lekua sakitu. Etchebarne 60. 3. (-kh- Hb).Mordre, morceler” Hb.

Sinonimoak: ad. g.e.

[zauritu]: mankatu, zauritu, kaskatu Ipar., kolpatu Ipar., zaurtu Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) (ikus zauritu) herir (2) marcar, señalar (con hierro el ganado) (3) picar, partir en trozos, trocear
fr (1) blesser (2) marquer, signaler (3) couper en morceaux
en (1) to be injured, to injure, to wound (2) mark (3) chop, dice, mince
port (1) ferir (2) marcar, assinalar (3) picar

Testuinguruan

Eta araukaniarrak, aztekak eta inkak menpean hartu zituzten garaian, europar langileak beren etxeetatik bota zituztela, animaliak bezala burdina goriaz sakitu zituztela, eta sorginak bezala erre. [Europako mugetan barrena, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2000)]