sarkor

izond. 1. Erraz edo oso barnera sartzen denaz esaten da. Hitz sarkorrak. 2. (Ipar.) Sudurluzea, besteen arazoetan esku hartzea atsegin duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: izond.
[sakona]
 barneko, barnekoi, barren, barruko, sakon, barna Ipar., barne jas., barnari g.e., barrenkor g.e.
(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) agudo, -a, penetrante; incisivo, -a (2) entrometido, -a, intruso, -a
fr pénétrant, -e ; incisif, -ive ; persuasif, -ive
en penetrating, piercing; sharp
port (1) penetrante (2) intrometido(a), intruso(a)

Aterako garela ataka honetatik, baina horretarako ahalegina eskatzen digute herritarroi era askotako boteredunek. Behin eta berriz errepikatzen duten zerbait da, langarra bezain sarkor gertatzeraino.  [Ahalegina, Idurre Eskisabel (Berria, 2012-12-14)]

sarkor (FlickrCC, Katelyn Kenderdine)