sasoi

Hiztegi Batua

1 iz. Nekazaritzari dagokion lanen batean aritzeko garai egokia. Ereiteko sasoia. Artoak bere sasoian jorratzen ez dituenak. Uzta biltzeko sasoian. Abuztuak sasoirik hoberenean zeuden egunetan. Loratzeko sasoian zeudela. Sasoiz kanpoko loreak. Etorri nintzen Pithiviersera beterraba sasoia egitera. || Sasoira ekar itzazu belar eta fruituak. Ez zuen nahi zoritu arte, bere sasoira heldu arte nehork uki zitzan.

2 iz. Garaia. Non zegoen sasoi hartan gipuzkeraren nagusitasun hori? Sasoi hartako giroari amore emanaz. Ezkontzeko sasoia heldu zaio. Sasoian sasoikoa beti da ondoen. Urte sasoiak: urtaroak. Sasoi honetan euri anitz. Gure sasoiko jendea.

3 iz. Giza bizitzaren garai bakoitza, bereziki osasuntsuena, gorputzaren aldetik beteena. Gaztaroa, Jainkoak gizonari eman dion sasoirik ederrena. Gizona egon arren sasoi batean gordin, heriotza etortzean izaten da berdin. Ez nuen nik ezagutu sasoiaren kemena eta karra gainezka zerionean. Oraingo jendea euskal kultura gaietara isuriagoa aurkitzen dut gure sasoikoa baino.

4 iz. Gorputzaren sendotasun eta osasun betetasuna. Hori duk sasoia! Osasun ona, sasoiarekin, lanerako beti gazte. Hogeita lau urtetan banuen sasoia. Sasoia joan eta gero. Txorakerian ibili ginen sasoi genuen artean. Hogeita hiru-lau urte ditu, sasoi ederra mutilak. Probintzia hartan ez baita falta sasoi oneko gazterik. Oinutsik joateko ere ez hago hi sasoi txarrekoa.

Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

[garaia]: aldi, aro, denbora, egun pl., garai, periodo, adiuntza Bizk., noizaldi jas.    

[aldartea]: trenpu Ipar., fleite Ipar.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. [garaia] tiempo, época, momento (2) iz. sazón, fortaleza, buena salud; condición física (3) iz. (Nekaz.) [garai egokia] sazón, tiempo, temporada, época adecuada; sazón, madurez (4) iz. edad, cada una de las etapas de la vida; juventud (5)  iz. [urtaroa] estación
fr (1) iz. [garaia] saison, époque, moment (2) iz. forme, bonne santé, trempe (3) iz. [garai egokia] temps favorable, beau temps, bonne saison (4) iz. âge (5) iz. [urtaroa] saison
en (1) iz. [garaia] time (2) iz. [osasun ona] fitness, good health, form, shape (3) iz. [garai egokia] season, time (4) iz. age, stage of life (5) iz. [urtaroa] season

Testuinguruan

Ez daukat sasoi bateko sasoia. [Joseba Gabilondo @josebagabilondo, Twitter]