Tagged: B Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:32 am on 2016/05/07 Permalink | Reply
    Tags: B   

    berote 

    iz. Eguraldi beroko aldia. Euskalduna da guztien artean ez hotzetez, ez berotez, ez gosetez ezin bentzututakoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    berote (Dv -> A; Hb ap. Lh, H). Temporada de calor. “Temps chaud, série de jours chauds” Dv. “Saison de chaleur, chaleurs continues. Berote handia, luzea” H. Eskualduna da guztien artean ez hotzetez, ez berotez, ez gosetez ezin bentzuturikakoa. ES 108.

    Sinonimoak: iz.
    [berote] : beroaldi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Orotariko Euskal Hiztegia eta Word Reference):

    es temporada de calor
    fr temps chaud, série de jours chauds
    en hot season
    port período de calor

    Eskualduna da guztien artean ez hotzetez, ez berotez, ez gosetez ezin bentzuturikkakoa. [Eskuararen hatsapenak (c. 1718), Joanes Etxeberri (Euskal Klasikoen Corpusa)]

    berote (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:46 pm on 2016/05/03 Permalink | Reply
    Tags: B   

    beto 

      iz. 1. Erroman, senatuaren dekretu bati aurka egiteko plebeko tribunoek erabiltzen zuten formula. 2. Beste batzuk proposatzen duten lege edo akordio baten onarpena indargabe uzteko eskubidea. NBEko Segurtasun-Kontseiluko bost partaide iraunkorrek beto-eskubidea dute. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [beto] : debeku (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Zuz.) veto
    fr iz. (Zuz.) veto
    en iz. veto
    port iz. veto, proibição

    Beto moduko bat izan da erakundeen aldetik, eta egun ere indarrean da jarrera hori”. [Itoiz, porlanezko gezurra, Edurne Elizondo (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    beto (Pixabay, CC0 Public Domain )

     
  • Maite 10:04 pm on 2016/04/26 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bonbardatu 

      du ad. 1. MIL. Kanoiek, hegazkinek edo artilleriako beste elementuek jaurtitako bonba bidez eraso. 2. FIS. Gorputz bat neutroi, protoi edo beste partikula atomiko batzuen talken eraginpean jarri. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bonbardatu (T-L), bonbardeatu. Bombardear. Mattin Erhoskok baitzituen sekulako su-panpak, menttatik ekharriak, hetaz airea bonbardatu zaukun. Larz GH 1959, 88. Cubako azukre-ola bat bonbardatua izan omen da airekoz: nork egin du jokoa? Herr 22-8-1963, 1. Etsaien aideplanoak bonbardeatzera etorri. BBarand 113. Miarritzeko karrikak eta inguru batzu egun argiz bonbardatu. Larre ArtzainE 136. Bixer eberdien ogi zuriagaz bonbardiauko gaitue. Gerrika 71. En DFrec hay un ej. de bonbardeatu.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. (Mil.) bombardear (2) du ad. (Fis.) [neutroiekin] bombardear
    fr du ad. bombarder
    en du ad. to bomb
    port du ad. bombardear

    Zer gertatuko ote zen faxista madarikatu haiek Gernika bonbardatu izan ez balute? [Txartel bat (des)herrira, Garazi Goia (Elkar, 2013)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bonbardatu (Die Ruinen von Guernica, Attribution: Bundesarchiv, Bild 183-H25224 / Unknownwikidata:Q4233718 / CC-BY-SA 3.0)

     
  • Maite 10:34 pm on 2016/04/13 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bulunba 

    iz. (L, BN eta GN) 1. Ardiak lepoan daraman zintzarria. 2. (hed.) Pertsona berritsua, txotxoloa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEI sinonimoen hiztegia)

    iz. [dunba]: dunba, joare, zintzarri, metale Ipar., xilintxa Ipar., arran Bizk.
    izond. [ergela]: arin, babalore, babo, buruarin, eltze, ergel, ero, eroxka, inozo, kaiku, kaskarin, kirten, lelantoni, lerdo, memo, tonto, tontolapiko, tutulu, txatxu, txoriburu, zoro, zoroxka, zozo, zozoilo, ments Ipar., pello Ipar., xanfarin Ipar., zuntzun Ipar., tontolo Heg., txoropito Heg., atunburu Bizk., gangar Bizk., ganorabako Bizk., ganoragabe Bizk., ganoragabeko Bizk., kokolo Bizk., lapiko Bizk., lelo Bizk., mozolo Bizk., papao Bizk., pepelerdo Bizk., taket Bizk., tankalo Bizk., tentel Bizk., txotxolo Bizk., tetele Ipar./Naf., pettux Lap., ilupa Naf., pergut Zub., astapito beh., ganbelu beh., alotza g.e., haizebelats g.e., inputika g.e., narra g.e., txolin g.e., zoroko g.e., memelo Bizk. beh., koko Bizk. g.e., txotxin Bizk. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) cencerro, esquilón (2) iz. (hed.) charlatán, -ana, necio, -a, insustancial
    fr (1) sonnaille (2) bavard, -e
    en (1) (campana para el ganado) cowbell; (for herd animals) bell (2) chatterbox n
    port (1) chocalho (2) charlatão, ona

    Suak hartu zuen berehalaxe eta purrustada bota zion: hik zer nahi duk, bulunba?  [Paradisuko Almanaka, Gianni Celati / Fernando Rey (Igela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bulunba (Wikimedia Commons, CC)

     
  • Maite 8:59 am on 2016/04/01 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bal 

    iz. Ipar. g.er. ‘dantzaldia’ (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bal (VocBN), bala.

    Baile. v. baile, dantza. Danzak eta balak bere izaitez eztira, ez on, ez gaixto. SP Phil 370. Sori, baina perillos diren balez eta pasatienpoez. Ib. 370. Ihes egin dezotegun danzari, balei, komediei eta arriskuzko konpainiei. CatLav 174 (V 90). Baletan, dantzetan eta bonbazietan. He Phil 240. Jokoa, bala, banketak […] bere izatez ez dire gauza gaxtoak, aitzitik indiferentak dire eta ongi edo gaizki har daitezkenak. Ib. 85s. Jaun handi bat gerthatu zen Palerman gaindi iragaiterat eta hiriko erondariak eman zuen haren paradara bal bat. “Donna un bal à son occasion”. Birjin 250. Bere gaztelu eder eta aberatsetan emaiten dituzten egunazko bazkarietan, arratsetako bilkuretan, gabazko baletan. Elsb Fram 180. Atzartasun handienarekin urrundu beharko dire bala edo dantzetarik. Arb Erlis 352. —Errazu, sarri balean izanen zirea? –Beharbada, itzuli bat eginen dut. Larz Iru 138. Aitaren bisita, sarriko bala eta gaineratekoak sartu dazkotzu zuk! Ib. 140.

    Sinonimoak: iz. Ipar. g.e.

        [dantza]: dantza, irrada g.e., triska zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) sesión de baile, baile
    fr iz. danse ; bal
    en iz. dancing; dance
    port baile

    Bere gaztelu eder eta aberatsetan emaiten dituzten egunazko bazkarietan, arratsetako bilkuretan, gabazko baletan. Elsb Fram 180.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    bal (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 9:02 am on 2016/03/29 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bolbora 

    iz. Konposizio oso aldakorreko hautsnahaste lehergarria, bereziki jaurtigaiak jaurtitzeko eta suziri edo antzekoak propultsatzeko erabilia (gehienetan gesal, sufre eta ikatzez osatua dago).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es pólvora
    fr poudre
    en gunpowder, powder
    port pólvora

    Bizkarrean ehizarako eskopetak eta jateko pixka bat zeramaten, eta mandoa aizkora txiki batzuekin, bolbora eta mantekin zamatuta zuten.  [Riomundo, Jon Maia (Txalaparta, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bolbora (Wikimedia Commons: Creative Commons Attribution-Share Alike 3.0, Lord Mountbatten)

     
  • Maite 11:30 am on 2016/03/25 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bazkatu 

    da/du ad. Animalia bakoitzak bere bazka hartu; jaten eman, bereziki animaliei. Belarrez bazkatzen diren abereak. Gazurarekin bazkatuko ditu txerrikumeak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [bazkarazi]: alharazi Ipar., alhatu Ipar., bazkarazi Ipar., geinatu Zub.
        [bazka hartu]: larratu, alha izan Ipar., alhan izan Ipar., alhatu Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. alimentar(se); nutrir(se); [abereei buruz] apacentar(se)
    fr da/du ad. paître, faire paître ; nourrir [le bétail]
    en da/du ad. to feed; [abereak] to graze
    port da/du ad. alimentar(-se); alimentar(-se)

    Mundu (ustez) ondo egin baten epikak bazkatzen ditu gerra guztiak. Atikarren munduarenak Troian, kristauenak Gurutzadetan, Europako nazio handien hegemoniarenak Waterloon eta bi Mundu Gerretan… Europaren esentzia bera omen dago orain jokoan. Baina zein da epika? Europak munduari egindako ekarri nagusien defentsa gerrarik gabea ala lorpen guztien porrota?  [Gerrak, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2006-03-25 )] (Berria.eus)

    bazkatu (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel