Tagged: F Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:01 pm on 2016/06/05 Permalink | Reply
    Tags: F   

    folklore 

    (ing.ezko hitza) iz. 1. Herri edo eskualde bateko ohitura, herri-literatura, sinesmen, kondaira, musika, etab.ek osatutako multzoa. 2. Delako multzoa aztertzen duen zientzia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    Folklore. Nere itzaldi onetan errijakintzaren edo Folkloren zati bat bakarra azaldu nai nuke. JMB LEItz 90. Gai ontan egin zun lanik bizkorrena “Tresor dou felibrige” da, probenza izkeraren araudia ta iztegia, ta baita erri-yakintza edo folk-lore ere. Or Mi V. Izan ere, ainbeste ta ainbeste kanta zar goxo dira eusko-folklorean Arantzazuri buruz. SMitx Aranz 185. Europar folklore guzietan. Mde Pr 310. Ipuiñetako gaiak, bada, euskal folkloretik edo beste nunbaitetik artuak izan dira geienetan. Vill in Bilbao IpuiB 6. Guzti ori agiri da oituretan, izkuntzan, literaturan, folklorean, legeetan eta kondairako bizitzan. Vill Jaink 172. Ez ote da hor, nehori kalterik egiten ez dion folklore edo eskualkeria? Herr 22-9-1966, 3. v. tbn. Lab Y 1933, 254. BEnb NereA 234. MEIG VI 132. En DFrec hay 50 ejs.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. folclore, folclor
    fr iz. folklore
    en iz. folklore
    port iz. folclore

    Nortasuna folklore hutsean geratu da New Yorken bizi diren euskaldunen oinordekoengan. [Piano gainean gosaltzen, Harkaitz Cano (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    folklore, #27hizki27argazki (FlickrCC, Dabid Martinez)

     

    Ikusi “folklore” hitza Dabid Martinezen #27hizki27irudi egitasmoaren blogean.

     
  • Maite 8:06 pm on 2016/04/16 Permalink | Reply
    Tags: F   

    firin-faran 

    adb. Noraezean, ez non eta ez han. (Adorez sinonimoen hiztegia)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    firin-faran. v. FIRI-FARAN(s.v. 1 firi-fara). FIRI-FARAN (V-gip), FIRIN-FARAN (V-gip, G-azp). “Firin-da-faran, gandulear, andar sin ton ni son” SM EiTec1 146n. “Firi-faran ibilli, andar atrás y adelante sin sentido ni objeto. Firi-faran dabil gauza onik eiñ barik” Etxba Eib. “Firin-faran, edozein modutan ibili, ezeren ardura barik. Oin arte hor ibili haiz firin-faran, baina oin estutu biakok” Elexp Berg.

    Sinonimoak:  adb.
    [firin-faran]: firi-firi, firi-faran, goxo-goxo; noraezean, ez non eta ez han (Orotariko Euskal Hiztegian eta Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. descuidadamente; sin ton ni son; ganduleando
    fr sans rime ni raison
    en carelessly; without rhyme nor reason expr, with no rhyme or reason, without rhyme or reason expr
    port sem tom nem som

    Firin-faran dabil gauza onik egin gabe!

    firin-faran (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 6:10 pm on 2016/02/04 Permalink | Reply
    Tags: F   

    fatxatu 

    izond.  Ostentazioa egiten duena (Anjel Lertxundi)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    (Adj.). Ostentoso, vano. Halako jaun gazte fatxatu bat, segurki uste baitut Ebanjelioa baino hobeki bertze libururik irakurtzen duela. Arb Erlis 181.

    Sinonimoak: izond.
    [fatxatu] : arranditsu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adj ostentoso, vano
    fr adj somptueux(euse)
    en adj ostentatious
    port adj ostentoso(a), pomposo(a)

    Atzokoan fatxatu hitza erabili nuen, eta ezagun batek, ez dakit kontu-eske edo trufaz: «Gaur ere sartu diguk hik asmatutako hitz baten ziria!». Pozik erantzungo nion baietz, nik asmatua dela, baina Orotarikoan dago. Ostentazioa egiten duena da fatxatu bat. Fatxada hutsa.  [Fatxatuak, Anjel Lertxundi (Hitz Beste, 2016-02-03/04)] (Berria.eus)

    fatxatu (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 4:55 pm on 2015/12/28 Permalink | Reply
    Tags: F   

    forogu 

    izond. (Ipar.) Gogaikarria, astuna; bizkarroia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [astuna] : aspergarri, gogaikarri, nekagarri, astun, burruntzi, alameneko
    [bizkarroia] : bizkarroi

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (Ipar.) molesto, -a; pesado, -a; inoportuno, -a; aprovechado, -a; gorrón, -ona
    fr assommant(e), lourd(e); profiteur(euse)
    en boring, tiresome, annoying; (mostly UK) cadger, sponger
    port  incômodo(a); pesado(a); aproveitador(a), sanguessuga, chupa-sangue

    Entzun:

    Ta eztugu nehoren ogia dohainik ian: baina trabaillurekin eta nekerekin gau eta egun langiten ari ginadela, zuetarik nehoren forogu ez ginadenzat. [Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria, Joanes Leizarraga (1571)] (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Ordea gero azkenean hek eskale eta zu emaille. Haur da alferkeriatik edo nagitasunetik heldu den irabazia, probezia, errumeskeria, bataren eta bertzearen karga, eta forogu izaitea, ondore gaixtoa, kalte handia. [Gero, Joanes Leizarraga (1571)] (Orotariko Euskal Hiztegia)

    forogu (Gaurko hitza, CC)

     
  • Inaki Agirre 8:03 am on 2015/11/09 Permalink | Reply
    Tags: F   

    furtxeta 

    iz. 1. Alde edo leku garaia. 2. ERAIK. Azotea, zabaltza. Etxe guztian ibili ondoren gaindegira igo eta itsasoaren ikusmiran egon ginen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    furtxeta (H (-rx-)), fortxeta (Lar, Añ; -rx- Ht VocGr (-tta), Lecl, H), furzeta (Deen I 154). Tenedor. v. sardexka. Hartu nizun kullera esku bataz eta forxeta besteaz. Arch Gram 161. Jateko mahain marbrezko ederrak, lau dotzena kollir furxeta eder. HU Zez 165. Baliza esku batean, bestean gatulua, basoa ta kuiler-furtxetak. JEtchep 102.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [sardexka]: sarde, sardexka, tenedore Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es tenedor
    fr fourchette
    en fork
    port tenedor garfo

    Entzun:

    Hartu nizun kullera esku bataz eta forxeta besteaz. [Arch Gram 161. (Orotariko Euskal Hiztegia)]

    Bildosolak furtxetaz iltzatu berria zuen okela-zatia platerean pausatu zuen eta eztarria leundu, mintzatu aurretik. [Zintzoen saldoan, J. Alonso (Ereduzko Prosa Gaur)]

    furtxeta (FlickrCC, covadonga)

     

     
  • Maite 10:24 am on 2015/10/07 Permalink | Reply
    Tags: F   

    finolatu 

    du ad. (Ipar.) Gehiegizko dotoreziaz edo harro azaldu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    fiñolatu (Dv > A (-ino-)).  “Faire l’élégant, le dandy” Dv.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Orotariko Euskal Hiztegia eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. (Ipar.) mostrarse excesivamente elegante/presumido/orgulloso
    fr faire l’élégant, le dandy
    en be excessively elegant/smug/proud
    port ser excessivamente elegante/presunçoso/orgulhoso

    Entzun:

    Imajinatzen duzue zenbat finolatu daitekeen modelo horrekin? Bada, izorratu, ezingo duzuelako —oraingoz— bat lortu. [‘GH’ hiltzailea, Leire Palacios (Ekografiak, 2015-10-07 )] (Berria.eus)

    finolatu (Irudia: .blogdehumor.com)

     
  • Maite 1:49 pm on 2015/06/20 Permalink | Reply
    Tags: F   

    folksonomia 

    iz.Etiketen bitartez izen-tarte lau eta ez hierarkizatu batean sailkapen kolaboratiboak egiteari deitzeko erabiltzen den ingeles jatorriko neologismoa da. Software sozialetan erabiltzen da hau, hala nola delicious, Flickr, Tagzania edo 43 Things bezalakoetan.

    Gmail bezalako beste sailkapen mota batzuekin alderatuz gero, egindako sailkapenak gainontzeko erabiltzaileekin elkarbanatzeko aukera da ezberdintasun nagusia.

    Thomas Vander Walek egindako sailkapenaren arabera, bi folksonomia mota bereiz daitezke[1]:

    • Folksonomia estua (narrow folksonomy): Mota honetako sistemetan erabiltzaile bakoitzak bere edukiak baino ez ditu etiketatzen, eta ondorioz, elementu bakoitza pertsona bakarrak definitzen du. Adibide bezala Flickr aipa daiteke, non erabiltzaile bakoitzak norberak igotako irudiak baino ez dituen etiketatzen.
    • Folksonomia zabala (broad folksonomy): Sistema hauetan erabiltzaile guztiek dute elementu guztietan etiketak gehitzeko aukera. Ondorioz, erabiltzaile askok elementu berbera etiketa dezakete, honekiko informazio gehiago eskainiz. Zenbat eta erabiltzaile gehiagok elementu beraren etiketatzean parte hartu, dagozkion etiketa nagusien portzentajea konbergitzen doala esan ohi da[2]. Folksonomia zabalaren adibide ezaguna da delicious. 2008ko urrian, 1000 erabiltzailetik gora dira han ingelesezko Wikipedia laster-marka bezala gorde dutenak, reference, wiki eta encyclopedia etiketak nagusitzen direlarik.

    Jon Udellek (2004) proposatu zuen “taxonomiak utzi eta hitz gakoen zerrendak erabiltzea ez da berrikuntza bat, eta ezberdintasun nagusia folksonomiari esker iritziak elkartrukatzea da (feedbacka), taxonomiarekin egin ezin daitekeena.”[3]

    Taxonomia hitzean oinarrituz, folksonomia hitza Thomas Vander Walena dela esan ohi da [4]. Taxonomia grezieratik dator, “taxis” (sailkapena) eta “nomos” (ordenatu, kudeatu); “Volk” (herria) alemanetik dator. Honenbestez, folksonomiak (Volk + taxis + nomos) herriak egindako sailkapena esan nahi du. (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Wikipedia):

    es folcsonomía
    fr folksonomie, indexation personnelle
    en folksonomy
    por folksonomia

     Software sozialetan erabiltzen da folksonomia, delicious, Flickr, Tagzania edo 43 Things bezalakoetan. (Wikipedia)

     

    folksonomia (Manoel Lemos, Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel