Tagged: F Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:20 pm on 2010/08/15 Permalink | Reply
    Tags: F   

    flokatu 

    du ad. (Ipar.) Apaindu, bereziki, flokak erabiliz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:51 am on 2010/03/29 Permalink | Reply
    Tags: F   

    firrinda 

    iz. (Ipar.) Makila, soka, etab.en higidura lasterra; delako higidurak egiten duen hotsa. Sokaren firrinda entzuten zen bakarrik. • FIRRINDAKA. Firrindan. || FIRRINDAN. Guztiz laster; lastertasun horri dagokion hotsaz.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: furrunda, burrunbada (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es zumbido, silbido
    fr poulie; bruit d’un objet dans l’air
    en whish, whoosh

    Bero zen eta ez zen ezer aditzen, lokomotoren hotsa, eulien firrinda eta polizien arnasots larri, zurrungaren mugakoa besterik. [Hiltzaile baten aitormena, Joseph Roth / Matías Múgica (Igela, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 4:29 pm on 2010/01/10 Permalink | Reply
    Tags: F   

    ferra 

    iz. Metalezko arku-moduko txikia, zamariei eta abelgorriei apoen babesgarri ezartzen zaiena. Zaldi-ferrak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    ferra from Maite Goñi on Vimeo.


    

     
  • Maite 7:00 am on 2009/10/29 Permalink | Reply
    Tags: F   

    finolari 

    iz. eta izond. (Ipar.) Gehiegizko dotoreziaz harrotasuna azaltzen duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  harro, harrosko, harroputz, handinahi, hantuste, buruiritzi, farfail (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Ez nuen eroskeria, koipekeria edo luparkeriatan ibiltzeko aukerarik handikiren baten edo haren faboritoaren ederrik lortzearren. Ez nuen babesik behar iruzurkeria edo zapalkuntzaren aurka; han ez zegoen ez medikurik gorputza hondatzeko, ezta legegizonik aberastasunak xahutzeko; ezta salataririk nire hitz eta ekintzak zelatatzeko edo diruagatik nire kontrako akusazioak faltsuztatzeko; han ez zegoen murrikari, maiseatzaile, gaitzesale, litxarrero, bidelapur, etxelapur, letratu, lupeme, bufoi, jokozale, politikari, orojakile, ipurterre, gogaikarri, aurkagile, bortxatzaile, hiltzaile, atrakatzaile edo sasi-jakintsurik; ez zegoen alderdi edo taldeetako buruzagi eta jarraitzailerik; ezta biziora eragiten zuenik sedukzioz edo eredu txarrez; ez zegoen ziegarik, aizkorarik, urka-bilurrik, zigor-haberik edo urkaberik; ez zegoen dendari edo mekanikari zizakaririk; ezta harrokeria, handikeria edo arrandikeriarik; ezta finolari, matoi, mozkor, emagaldu ibiltari edo sifilisik; ezta emazte zaratatsu, lizun eta garestirik; ezta sasi-maisu inozo eta harroputzik; ezta lagun astun, menperatzaile, liskarti, zaratatsu, ahozabal, hutsal, harro eta biraolaririk; ezta beren bizioen merituz lohitik irtendako lotsagaberik, edo bere bertuteengatik bertan jausitako aitonen semerik; ezta jaun agurgarri, musikari, epaile edo dantza-maisurik ere. [Gulliver-en bidaiak, Jonathan Swift / Iñaki Mendiguren (Ibaizabal, 1990)] (armiarma.com)

     
  • Maite 9:42 am on 2009/01/25 Permalink | Reply
    Tags: F   

    funtsatu 

    du ad. Oinarritu.

    Sinonimoak: (1) funtsa izan, oinarritu, errotu, bermatu, tinkotu, gotortu (2) ezarri, jarri, ipini.

    Lege hau, beraz, oinarri transzendental hutsetan funtsatu behar da, eta ez enpirikoetan. [Arrazoimen hutsaren kritika, Immanuel Kant / Ibon Uribarri]

     
  • Maite 12:54 am on 2009/01/02 Permalink | Reply
    Tags: F   

    fermu 

    izond. (Ipar.) Irmoa, finkoa.

    Sinonimoak: irmo,  sendo, finko, tinko, gogor.

    Eta hala egin nuen egun batean osabaren lerroetarik amaren lerroetarat, fermu, segur eta bortitz. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien]

     
  • Maite 12:40 am on 2008/12/18 Permalink | Reply
    Tags: F   

    furfuria 

    iz. (Ipar.) 1. Haserre bizia; haserrezko oldar bizia. Zernahi itsuskeria egiten ahal du bere furfurian. 2. Burgoikeria, harrokeria. Hain zen berez furfuria gutxikoa eta xehea.

    Sinonimoak: (1) amorru, amorrazio, errabia, haserre, sumin, haserrealdi (2) oldar, indarkeria, bortizkeria (3) seta, tema (4) harrokeria, burgoikeria

    Horrek areagotu egin zuen Hamidaren furfuria eta, masaileko bat eman zion bere ahal guztiekin. [Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz / Patxi Zubizarreta]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel