Tagged: H Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:55 am on 2013/09/30 Permalink | Reply
    Tags: H   

    herrikoi 

    izond. 1. Herri xehearen aldekoa, herrizalea. 2. Herri xeheari dagokiona. Hizkera eta neurri herrikoiagoren atzetik. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [herriarena] : herritar (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) patriótico, -a (2) popular, del pueblo
    fr (1) patriótico (2) du peuple
    en (1) patriotic (2) popular
    port (1) patriótico(a) (2) popular

    Entzun:

    Zer esatea nahi duzue, hainbeste marmartiren iritzi artean Gritten jaunak arrazoia duela iruditzen zait. Autokritika eta autosuntsipena ez dira gauza bera. Nik ezagutzen ditudan champions league jaialdietatik behintzat, herrikoiena, erosoena eta giro ederrena duena gurea da.  [Hugh Hefner ez bezala, Koldo Almandoz (Berria, 2013-09-28)]

    herrikoi (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:51 am on 2013/09/19 Permalink | Reply
    Tags: H   

    haitzurdin 

    iz. GEOL. Kaltzita edo dolomitazko kristal txikiz osatutako arroka metamorfikoa. Dentsitate eta erresistentzia handiak ditu. Eraikuntzan eta eskulturan erabiltzen da. Kolore desberdin asko izan ditzake eta identifikatzeko espeleologoa izaten da jatorria aipatzea: adib., Carrara-ko marmola (Italia). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘marmol’)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    aitzurdin, atxurdin (S sg. A; h- S ap. Lh).

    Sinonimoak: iz.
    [marmola] : harnabar, harrinabar, marmol, marbre Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mármol
    fr marbre
    en marble
    port mármore

    Entzun:

    Almandoz . (220 biztanle). Garai batean ustiapen garrantzitsua izan zen bertan, eta oraindik ere haitzurdin edo marmol harrobiak ustiatzen dituzte. Almandozko haitzurdinez apaindu zituzten esaterako Moskuko metroko hainbat tarte. Herrian aldaketak egiten ari dira orain, ikastola estreinatu berri dute, eta orain dorretxea berritzen ari dira. Almandoztik, NA-1210 errepidea hartuta, Belateko gainera joateko aukera dago. Bide osoa baso tartean egiten da. Gain hartan, Belateko Gaztelua izan zenaren arrastoak daude.  [Mendi artean sakabanaturik, Estitxu Zabala (Berria)]

    haitzurdin (Wikimedia Commons)

    haitzurdin (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:54 am on 2013/09/18 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hastio 

    (Ipar.) 1. iz. Higuina, gorrotoa. 2. izond. Hastiagarria, higuingarria. • HASTIO IZAN. Hastiatu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    hastio iz. Ipar. g.e.

    [higuina] : higuin, nazka, gohaindura Ipar., narda Ipar., enpagu Bizk., susuma Bizk., gogait g.e., higuindura g.e., higuintza g.e., naga g.e., hastiotasun zah., antoju Heg. beh., goihendura Ipar. g.e., nakaitz Ipar. g.e., nakaizdura Ipar. g.e.
    [gorrotoa] : ezin eraman, ezinikusi, gorroto, higuin, ikusiezin, aiherkunde Ipar., herra Ipar., herrakunde Ipar., gaitzerizko jas., aiher g.e., herragune g.e., higuindura g.e., higuintza g.e., hudigo g.e., inkurio g.e., otin g.e., hegigo zah., begigoa Ipar. g.e., keru Ipar. g.e., korromio Ipar. g.e., kurruka Bizk. g.e.
    hastio izond.
    [hastiagarria] : higuingarri, nazkagarri, hastiagarri Ipar., hastial Ipar., higuin Ipar., greugarri Zub., nardagarri Ipar. jas., nakaitz Ipar. g.e., nakaizgarri Ipar. g.e., gorrotagarri, hastiagarri, higuingarri, hastial Ipar., nazkante Heg. beh.

    hastio izan

    hastio izan ad. Ipar.

    [hastiatu] : hastiatu Ipar., aborritu Ipar. zah.

     

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. odio, aborrecimiento, repugnancia  (2) izond. fastidioso, -a; repugnante, detestable / hastio izan: odiar, aborrecer, detestar
    fr (1) iz. dégoût (2) izond. répugnant, e; détestable / hastio izan: dégoûter, détester
    en (1) iz. hate, loathing, hatred  (2) izond. disgusting, repugnant / hastio izan: hate, abhor, detest
    port (1) iz. ódio, aborrecimento (2) izond. repugnante, repulsivo(a)/ hastio izan: odiar, detestar, aborrecer

    Entzun:

    Ordiziako gazta lehiaketako epailea izan nahi dut. Kategoria apalagoetan hastea ez nuke hastio.  [Asko falta zait, Angel Erro  (Berria, 2013-09-13)]

    hastio (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 8:29 am on 2013/08/30 Permalink | Reply
    Tags: H   

    heiagora 

    iz. (Ipar.) Garrasia, oihua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz. jas.
    [garrasia] : deiadar, garrasi, kurrixka, lekaio, oihu, txilio Bizk., aiui g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es gemido, grito, clamor
    fr cri élevé, clameur
    en groan, moan, cry, shout
    port gemido, grito, berro, clamor

    Entzun:

    Konprenitzen du zer pairatzen duten, samina luzeago jasan ezinik, nola lehertzen diren heiagoraz gau batzuetan, norbaitek larrutuko balitu bezala.  [Baina bihotzak dio, Xabier Montoia (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    heiagora (Irudia: Sshout, Neil Moore. Haren baimenaz ekarria.)

     
  • Maite 9:15 am on 2013/08/29 Permalink | Reply
    Tags: H   

    herexa 

    iz. (Ipar.) 1. Hatza, arrastoa, aztarna. 2. Kaltea. Haizeak ez du herexa handirik egin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz. Ipar.
    [aztarna]: aierupen, arrasto, aztarna, aztarren, hatz, lorratz, seinale, zantzu, aztar jas., kuntze g.e., antz zah., aieru Ipar. g.e.
    [kaltea]: gaitz, kalte, bidegabe Ipar., damu Ipar., gaizki jas., ezbehar g.e., gaizto g.e., bidekaitz zah., dainu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) huella, rastro, marca (2) perjuicio, daño, pérdida
    fr (1) trace, vestige (2) (motal) préjudice, tort
    en (1) footprint, trail, track, footprints (2) setback, damage, harm
    port (1) impressão, rastelo (2) prejuízo, dano

    Entzun:

    Apeza gizon gaztearen ondora iritsi zenerako, erreka bazterrean zegoen, ingurumenaren begiesten ari, eihera edo haren herexak aurkitu beharrez. [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Urteek beren herexak uzten zituzten! [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    herexa (FlickrCC, Murciopía)

     
  • Maite 9:01 am on 2013/08/15 Permalink | Reply
    Tags: H   

    harritzar 

    iz. Harrizko bloke handia.

    Sinonimoak: iz.
    [harritzar]: harri-koskor, harri(tzar). (Labayru Ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es pedrejón, bloque de piedra grande, pedrusco
    fr grosse pierre
    en big stone, rock, boulder
    port pedregulho, bloco de pedra grande

    Entzun:

    Errealitatea ez da nekatzen, mendian gora eta mendian behera dabilen Sisifo nekagaitza da, eguneroko gertakarien harri tzarra garraiatzen.  [Sisifori izkin, Anjel Lertxundi (Berria, 2013-07-31 )]

    harritzar (FlickrCC, FreeCat)

     
  • Maite 8:11 am on 2013/08/07 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hankurkulu 

    adb. Zaldian edo jarleku batean, hankak alde banatara jarriz, eseri edo jartzeko modua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘hankalatraba’)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    hankurkulu (V-ger-m-gip ap. A), hankarkulo (V-m ap. A), hanka-urkillo (Garate 4.aCont RIEV 1934, 56).

    Sinonimoak: adond.
    [zangalatrau]: istapeka, zangalatrau, hankalatraba, hankalepo, kunkailo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es a horcajadas
    fr à califourchon
    en astride
    port a cavalo

    Entzun:

    Haren gainean hankurkulu jarri nintzen, ume bat bezala, jolasari ekiteko prest.

    hankurkulu (Irudia: Astride, Neil Moore. Haren baimenaz ekarria)

     
    • Urbinaga 1:30 pm on 2013/08/07 Permalink

      Ez probakatu, mesedez, hankurkulutan ibili naiz “Tierra de Campos”en bizikletan eta halakorik beharko nuke.😉

    • Maite 8:30 am on 2013/08/09 Permalink

      Ba, ea zortea duzun! 🙂

c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel