Tagged: J Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:41 pm on 2012/01/03 Permalink | Reply
    Tags: J   

    jiratu 

    da/du ad. 1. Biratu. Beste aldera jiratu zen. 2. Itzuli. Begiak zerura jiratuz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian, adiera hauek guztiak topatu ditugu jiratu hitzarentzat:

    jiratu (Lar, Añ, Chaho (g-), VocCB, Dv (G)), jira, giratu (SP, s.v. biratzea), kiratu (SP). Tr. Al Norte sólo se encuentra en Chourio (que es el primer autor en el que se documenta). La forma de participio jira es empleada por autores guipuzcoanos ya desde Iturriaga, con la misma frecuencia por lo menos que jiratu, con la que alterna a menudo en un mismo autor. En DFrec hay 4 ejs. de jiratu.

    1. Volver(se), girar(se). “Girar”, “entornar” Lar. “Girar, dar vuelta”, “volverse” Añ. “Tourner” Dv. Gizonen haizezko solasen arabera ez jiratzea. Ch III 45, 5 (SP itzultea, Mst khanbiatzia, Ol or-arakatzea). Guziak alde artara begiak jiratu. Mb IArg II 281. Jiratzen da gobernari beragana ta esaten dio. Ib. 289. Eskuietara jiratzen banaz. Cb Eg II 94. Jangoikoaren aldera jiratua. Mg CC 187. Gelditzen dira biak elkarri begira, / ez batak, ez besteak ez nairika jira. It Fab 260. Alako baten jirau zan batela, ta jausi ziran uretara. Ur MarIl 25. Jira zituan begiak beste aldera. Apaol 114 (v. tbn. 84). Buru-gañetik eskukada garia azkar jiratuaz. Ag G 23s. Burua beste aldera jiriaz. Alz Ram 132. Oiartzun-aldera jiratu ditut [biokak]. Lek EunD 23. Ba darabil zirkiñik naikoa, jira batera, ta bira bestera. Erkiag BatB 110. Lepoa jirata. NEtx LBB 109. v. tbn. Zav Fab RIEV 1907, 95. Zab Gabon 72. Goñi 56. Iraola 47. Ill Testim 5. Jira: Izt C 250.

    Hacer dar vueltas, hacer girar. “Bornear, jiratu, jiraka erabilli” Lar. Jira nazazu eta erabill. Ch III 15, 2 (SP itzul inguruz inguru). Itandu ginaijue [zeruko izarrai]: Nok egin zaitu? Ta nok jiretan zaitu? fB Ic III 291. Jiratu du beste libruen ostua. Iraola 91.

    2. Cambiar. Geruago ta gatxago egingo jakeela bijotza onera jiretia. Mg CO 102 (CC 75 jiratzea). Enpeinubak ta zamai erdijak jiretan dabeela asko agindupian daguanaren gogua. fB Ic III 353. Ezkontzia egiteko balijo izan ebeen dirubak […] zelan jiretan dituban orain diabrubak senar emazten bakia galduteko. Ib. 351. Iñork eztu jirako / aren sententziya. Ud 129. Ire asmua utsa dek, laster jiratu biar dek. Bv AsL 109. Zeiñ gizonek al leike [Jaungoikoaren legea] ipiñi jirauta? AB AmaE 242. Arduak jira dizkit / penak txit atsegiñ. JanEd II 13.

    3. Empujar a, llevar a. Ta eurak jirauko zaitubee barriro Jesus onari eskerrak emotera. fB Ic III 301. Edo enpeinuz edo zamaika gogo bagako lagunagaz ezkontzera norbait jiretan danian. Ib. 353.

    4. Devolver. Astarloak ditu jira [izen oek] / nor bere Amaren titira. Izt C 17.

    5. Volver, regresar. Bein juan ezkero oien birtutez / berriz ez niteke jira. Bil 107. Billa ibilli ziran / berriz jiratuta. Xe 159. Egun guziyan etzan lan-lekura jiratu. PArt in Bil 173. Aruntz jun, onuntz jira. Tx B 195. Astelenean oiñez etorri Donostira, eta larunbatean atzera oiñez jira. Uzt Sas 335. v. tbn. Salav 50 (jira).

    6. Dirigir, enviar. Cupidok eritzen nau / fletxakin berriro, / neregana jiratzen / dituen aldiro. Bil 59. Undagoitiagana / demanda jirau dau. EusJok II 79.

    7. (V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. “Procurar, conseguir. Zela edo ala, jiratzen genduan ez iltzeko beste” Etxba Eib. “Lana jiratzia zan gatxena” Ib. “Nundik andik jirau bizikleta bat eta goazen” Elexp Berg. Gura neuke gizonak / jokuan jokatu, / galduaren dirua / atzera jiratu EusJok II 81. Oitabina duro zuten / Azkoititik jira. EusJok 173.

    8. Revolverse. Lendabiziko begiratuan barruna jiratu zitzaion. Bv AsL 36.

    9. “Arreglarse, amoldarse. Eztakitt ze moduz jirauko naizen bakarrik” Elexp Berg.

    Guk zazpigarrenari erreparatu nahi diogu bereziki, ezezagunagoa delako: lortu.

    Sinonimoak: ad.
    [biratu]
    bira egin, biratu, itzuli, jira egin, buelta egin Heg., buelta eman Heg., buelta hartu Heg., bira eman g.e., birakatu g.e., bueltatu Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [lortu] lortu, erdietsi

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) girar(se), dar(se) la vuelta (2) volver(se), dirigir(se) (3) conseguir, lograr; alcanzar
    fr (1) (se) tourner, (se) retourner (2) (se) diriger (3) réussir, obtenir, atteindre
    en (1) to turn; to turn around/round; to turn sb/sth around, to turn sb/sth round (2) (lortu) to achieve, to attain, to obtain, to get

    Palindromoa (zerojasoa.com):

    Ohiko taxi madarikatu bati, aizu,
    Blas alboka-jolea festarako lortu.
    Taxietako zeini da hemen galdera.
    Honi ez, ematen du pixa egin dutela.

    4 5 4 6 7 4 9 6? 8 4 2!

    Erantzuna:
    Zein ohiko taxi putari jairako Blas albokaria jiratu? Pixatoki honi ez!

     
  • Maite 7:50 am on 2011/11/25 Permalink | Reply
    Tags: J   

    joera 

    iz. 1. Norbaitengana edo zerbaitetara jotzea; bereziki, norbait edo zerbait bide jakin batetik jotzera, bilakaera jakin bat izatera, molde jakin batez aritzera daraman barnebulkada. Izokinak ibai handi gezetara du joera. 2. Alderdi politiko edo ideologi talde baten barruan ezaugarri bereziak dituen azpitalde edo korrontea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [jaidura]
    isuri, jaidura, jaugin Ipar., pendura Ipar., jas Bizk., jaiera Gip., enjogidura Zub., gano Zub., aiher g.e., isurki g.e., natu Heg. g.e., jit Bizk. g.e., mendu Bizk. g.e., aiherkunde Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) inclinación, afición, tendencia, propensión (2) tendencia, escuela (artean, politikan)
    fr (1) inclinaison, tendance, propension (2) tendance, école, courant
    en (1) inclination, tendency (2) trend, tendency (artean, politikan)

    Uste dut berezkoa duela gaitasun hori, baina bizitzak garatu egin diola joera. [3 Mariak, Arantxa Urretabizkaia (Erein, 2010)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Susmoa daukat, beraz, joera aldatzear dagoela eta literatura, gero eta gehiago, emakumeen eskuetan geratuko dela. [Zortzi unibertso, zortzi idazle, Ana Urkiza (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 7:55 pm on 2011/09/06 Permalink | Reply
    Tags: J   

    jesan 

    du ad. (Z) Maileguz hartu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [jaistea] jauspen Ipar., jautsapen Ipar., jaitsaldi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tomar/pedir prestado
    fr emprunter
    en to borrow

    Jesan diot ehun libera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 12:13 pm on 2011/08/14 Permalink | Reply
    Tags: J   

    jauregi 

    iz. 1. Eraikin handi eta bikaina, lehen errege, printze, goi-mailako erlijioso eta handikien bizileku izan ohi zena. 2. (hed.) Gaur egun, erakunde nahiz handiki baten egoitza handi eta dotorea. Diputazio-jauregia. Ajuria Eneko jauregia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Ricardo Gomez 9:16 am on 2011/08/04 Permalink | Reply
    Tags: J   

    jaitsiera 

    iz. 1. Jaisteko ekintza eta horren ondorioa. 2. KIR. Eski alpinoko modalitate edo probarik azkarrena. Ibilbidean ate gutxi egoten dira, 3 km-ko luzera behar du gutxienez eta desnibela 1000 m-koa izatera irits daiteke. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [jaistea] jauspen Ipar., jautsapen Ipar., jaitsaldi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) bajada, descenso (2) (Kir. eski-proba) descenso
    fr baisse, descente
    en drop, fall; descent

    Oso nekatua zaude eta iristeko ordua badatorrela ohartzen zara, azafataren ahotsak jaitsiera hasi dela eta segurtasun-uhalak lotzeko esaten duenean. [Eta emakumeari sugeak esan zion, Lourdes Oñederra (Erein, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Zeledonen jaitsiera (FlickrCC, Roberto Cacho)

     
  • Maite 12:25 am on 2011/02/11 Permalink | Reply
    Tags: J   

    jangartxu 

    izond. (batez ere B) Jateko gogorik ez duena. Jan-sarria, jangartzu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Bizk.
    [jateko gogorik ez duena]
    jakan Bizk., ligain BN g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es moderado, -a, parco, -a [en la comida]; inapetente
    fr modéré, -ée ; sobre
    en someone who usually eats very little

    Ordu biak jo orduko eskaileretan behera nintzen. Esti ez zen etxetik pasako, zuzenean zen ospitalera joatekoa, osaba-izebekin batzeko. Umeaz ez neukan arduratu beharrik, lagun batek hartuko zuen etxean biok itzuli arte. Bakarrik bazkaldu nuen. Jangartxu nenbilen, ohitura txarretara moldatua nintzen azkenaldian, gainera erortzen ari zitzaidan etxetik ihesi. [Zulo bat uretan, Iñigo Aranbarri (Susa, 2008) Orr.: 77] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:38 am on 2011/01/20 Permalink | Reply
    Tags: J   

    joxemaritar 

    Nombre que se da a los donostiarras. –Guziak [Donostiakoak] dirala, aditzea nuan bezela… –Zer? –Joxemaritarrak. RIEV 1910, 321. Joxe-Maritarrak Donostiara eta Ganbelu anaiak beren errirontz. Urruz Urz 13. Mutil pizkorrak dira Joxemaritarrak. Bertsolaritza 7 (ap. DRA). Joxemaritarren gaskoin-usaiko umore berezi horren ale bat. MEIG III 54. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Sinonimoak: donostiar

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es donostiarra; easonense
    fr de Saint Sébastien
    en from San Sebastian


    BAGERA…¡
    GU ERE BAI¡
    GU BETI POZEZ,
    BETI ALAI

    SEBASTIAN BAT BADA ZERUAN
    DONOSTI(A) BAT BAKARRA MUNDUAN
    (H)URA DA SANTUA
    (E)TA (H)AU DA (H)ERRIA
    (H)ORRA ZER DEN GURE DONOSTIA

    (H)IRUTXULOKO
    GAZTELUPEKO
    JOXEMARITAR ZA(H)AR ETA GAZTE. (Berriz)

    KALERIK KALE
    DANBORRA JOAZ
    UMORE ONA ZABALTZEN
    (H)OR DI(H)OAZ
    JOXE MARI¡

    GAURTANDIK GERORA
    PENAK ZOKORA
    FESTARA¡
    DANTZARA¡
    DONOSTIARREI OI(H)U
    EGITERA GATOZ
    POZALDIZ
    I(H)AUTERIAK DATOZ¡ (Berriz)

    BAGERA…¡
    GU ERE BAI¡
    GU BETI POZEZ,
    BETI ALAI (Donostiako danborrada)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel