Tagged: L Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:50 am on 2016/03/30 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lipizta 

    iz. Aharra, kalapita. Eleketa luze eta lipizta gogaikarriak.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    lipizta (BN-baig ap. A), lipixta (Dv), lipista. Etim. Préstamo románico, de disputa sg. Corominas FLV 1970, 173. Para la metátesis de la sibilante, v. FHV 297.

    Disputa, disensión. Horrek eman du lipizta, ése ha sido la causa de la disputa” A. Lipizta zikin / arimen etsaia. Monho 94. Xizmatikoek liphizta asmatzea katolikoen kontra. Ducq 189 (ap. DRA). Ez dela han pizten dremenden eztabaida edo lipista. Zub 55. “Au nere da” esaka biren artean lipizta sortzen bada. Ol Ex 22, 9 (Dv ikhusteko, Ur, Ker, BiblE auzi, Bibl afera). Bekaizkeri, targo, lipizta, guda ta erioak. Zait Sof 141. Mendes-France eta André Morice-n arteko liphiztak bertze bide batetik du bere ethorkizuna. SoEg Herr 25-10-1956, 1. Fededun biltzar enpoildua, dena liphizta! Id. ib. 23-1-1958, 1. Munduko lipizta eta arloetan ez dabe lekaimeak, aurki, larregi jakingo. Erkiag BatB 199. Komata eta Lakonen arteko lipizta bezala. Ibiñ Virgil 37.

    Sinonimoak: iz.
    [kalapita]: ahakar, anabasa, birrinbili-barranbala, demanda, errieta, errietaldi, etiketa, gorabehera, iskanbila, istilu, kimera, liskar, liskarraldi, mokoka, mokokaldi, tirabira, tirabirako, zalaparta, zaparrasta, aharra Ipar., eskatima Ipar., karmañola Ipar., kasaila Ipar., tarrapata Ipar., xaribari Ipar., astrapala Bizk., baraila Bizk., droga Bizk., lazka Bizk., ardaila Gip., matxetin Gip., sesio G-N, kalapita Ipar./Naf., bilaxka Zub., armonia beh., desditxa beh., matrikula beh., atarrapuzka g.e., ausiabartza g.e., liskarreria g.e., zirriparra g.e., ahaka zah., ateleka zah., matraka Bizk. beh., okasio Gip. beh., haparka Ipar. g.e., despita Gip. g.e., biahore Ipar. zah., debadio Ipar. zah., disputa Ipar. zah., atralaka Bizk. zah., bilaka Zub. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es disputa, discusión, contienda, discordia, riña
    fr vacarme, tumulte, tapage ; chahut (fam.)
    en uproar, racket; quarrel, argument
    port disputa, discussão, contenda, discórdia

    Horrek eman du lipizta!  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    lipizta (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:00 pm on 2016/03/24 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lusuil 

    iz. (G) Ontzimota, suila. Eliasek lau lusuil-ur ekarri zituen.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    lusuil (G; vEys; -ill Lar, Añ, H), lusull (Lar, Dv, H), luzull (BN-baig). Ref.: A; Lh (luzull).

    Cántaro. “Parra, cierto vaso de barro” Lar. “Cruche” Dv. “Seau de terre” H. Topatuko dezute lusull edo pegarra-urarekin dijoan gizon bat. Lard 437. Lau lusull-ur erakarri zituen. Ib. 226 (Azkue, que cita de la ed. de 1887 (248) da lusuill-ur, pero en dicha pág.. tbn. aparece lusull-). Agindu zien ango serbitzariai bete zizatela urez an zeuden zenbat lusullak. Arr Orac 225 (ap. DRA). An lusuil batzu dituzu, gizon esku-egoki batek egiñak. Zait Sof 119.

    Sinonimoak:iz. Gip. g.e.

        [pegarra]: edarra, murko, pegar, suil, ferreta Ipar., txanbil g.e., txantxil g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es cántaro
    fr cruche
    en (metal or clay) jug, pitcher
    port cântaro

    Han lusuil batzuk dituzu, gizon esku-egoki batek eginak. Zait Sof 119.  [moldatua] (Orotariko Euskal Hiztegia)

    lusuil (Wikimedia commons, Public domain)

     
  • Maite 10:58 pm on 2016/03/23 Permalink | Reply
    Tags: L   

    leihoburu 

    iz. Leihoaren goiko aldea eratzen duen zurezko, harrizko edo metalezko elementu horizontala, leihoaren alboek eutsia eta haren gaineko kargari eusten diona.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. dintel [de la ventana]
    fr iz. linteau
    en iz. lintel [of a window]
    port iz. dintel

    Leiho eta ateak trapezoide-formakoak ziren: oinarri zabala eta leihoburu estua izaten zuten, itsuak nahiz irekiak izanda ere.  [Inken harrobia, Txema Ezpeleta (Zientzia.eus, 1999/10/01)]

    leihoburu (Wikimedia Commons; Public domain)

     
  • Maite 11:15 pm on 2016/03/22 Permalink | Reply
    Tags: L   

    laztura 

    iz. (batez ere Ipar.) Zirrara bizia, izua. Zerbait izugarri jasan behar nuelako lazturak korapilatzen ninduelarik. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal hiztegian

    laztura (Lc, BNc, R-uzt ap. A; Dv), lazdura (L, BN-baig ap. A; Lecl, H), latzdura (VocBN vEys y Lh), latztura. Tr. Documentado al Norte desde el s. XVII; al Sur se atestigua en algunos autores modernos como Erkiaga y Gaztelu. La forma general es laztura. Emplean lazdura Mongongo Dassança, Larreguy, Jauretche, Hiribarren, Prop (tbn. laztura) y Lafitte; latzdura Haraneder (tbn. latztura), Mihura y JesBih, y latztura Etcheberri de Ziburu (tbn. laztura en Noel 101). En DFrec hay 3 ejs. de laztura.

    1. Miedo, temor, terror.

    2. lazdura (BN, S ap. A), latzdura (VocBN, Gèze 349). Aspereza.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [izua]: beldur, ikara, izu, izumen, izutasun, laborri, latzikara, laztasun, beldurkunde Ipar., izialdura Ipar., lotsa Ipar., lotseria Ipar., zurkaitz Gip., izi Ipar./Naf., ikareri g.e., sarrakio g.e., beldurtasun zah., larderia Ipar./Naf. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (batez ere Ipar.) impresión (2) iz. pavor, temor, horror
    fr (1) iz. frisson, frayeur, panique, horreur, peur (2) iz. aspérité
    en iz. terror, fear; horror
    port (1) iz. impressão (2) iz. pavor, temor, receio, horror

    Pentsa hemengo jendearen laztura! [Oilandoiko ermita, Michel Oronoz (Elkarlanean, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    laztura (FlickrCC, Bob Bekian)

     
  • Maite 6:15 pm on 2016/02/18 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lagunabar 

    1. iz. Herri xehea. Lagunabarrekoa da. 2. izond. Pertsonei dagokienez, arrunta, gehiengoa bezalakoa. Lagunabarrez bizi da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    lagunabar (V, G, AN ap. A).

    1. Gente. “Vulgo, pueblo, común de las gentes” A. Guziok alegitan lagunabarrei Yesuk esan zizkien. Ol Mt 13, 34 (Ker laguntaldeari, BiblE jendeari). Jesus iragarlea duk au, ziagoten lagunabarrek, Galileako Nazaretarra (Mt 21, 11). Or MB 181s. Lagunabarrak (las multitudes), mutillaren liraintasuna […] txalotu zuten. Etxde AlosT 77. Zintzarrotsan ibillitako lagunabar guztia ezkongaiak lagunduz joan oi zen elizaraño. Etxde JJ 171. Erriko lagunabar eta zaratazulotik aienatu ziranean […]. Ib. 207. Lagunabar talde ugariak […] galdezka ari dira. Zait Plat 16.

    2. “Neska itza, itz lagunabarra dala (palabra plebeya)” Euzk 1929, 160.

    3. Familiar, conocido. Lagun-abar egin nintzaion, eta aren izketara ernai txoraturik nindagon. ‘Habiéndome familiarizado mucho con el’. Or Aitork 78.

    4. lagun nabar. Cosa conocida. Ez da neronen eragozpena / baiña bai lagun nabarra, / pake lortzeko kendu bear jako / ama askori negarra. Ayesta 39.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. vulgo, gente corriente (2) izond. corriente, común, del montón
    fr (1) despec (plebe) peuple, masse (2) ordinaire
    en (1) masses, common people (2) ordinary, common
    port (1) vulgo, povo   (2) comum, normal

    Entzun:

    Sostean, begiak kriskitinka iltzatu zaizkio lagunabarrean hitzean: lagunabarrean jantzi, bizi eta ibiltzea esaten omen zaio besteen moduan jantzi, bizi eta ibiltzeari. Ez nabarmentzeari alegia. Diskrezioan bizitzeari. «Lagunabarrean bizi izan da, lagunabarrean joan da». Lagunak Orotarikoa begiratu du: gente gisa definitzen du lagunabar. Edo vulgo. Izan daiteke masa ere. Jende artean beste lagun bat gehiago da lagunabarra. [Lagunabarrean, Anjel Lertxundi (Hitz Beste, 2016-02-16)] (Berria.eus)

    lagunabar (Gaurkohitza, CC)

     
  • Maite 11:10 pm on 2016/01/18 Permalink | Reply
    Tags: L   

    laratz 

    iz. Sutondoan, kebidetik zintzilik dagoen katea gakoduna, pertza, galdara, etab. esekitzeko erabiltzen dena. Oreina larrean, bertza laratzean.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. llar(es) (2) iz. (Teknol.) cremallera
    fr crémaillère
    en cauldron chain

    Entzun:

    Pentsa baserrietako beheko su, laratz eta tximinia haiek, zenbat egur mota erre eta kiskalitakoak ziren, zenbat kontu gordetakoak, zenbat eltzeko han errosarioz ondutakoak, zenbat zur usain eta lurrin kedarretan usnatuak… [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    laratz (Irudia: afuegolento.com)

     
  • Maite 9:21 pm on 2015/12/18 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lehiakar 

    iz. Zerbait azkar egiteko premia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘presa’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    lehiakar (Dv), lehiakarre (Dv).

    1. Apuro, ansia, apresuramiento. “Empressement” Dv. Egitekoak erabilli behar dire artha handirekin, ordean khexagunerik, lehiakarrik eta grinarik gabe. He Phil 243.

    2. Envidia. “Ene kontrarako lehiakarreak darama, l’envie le pousse contre moi” Dv. Lehiakarreak, hiltzeketak, hordikeriak, aseketak eta bertze horrelakoak. Dv Gal 5, 21 (Lç, He, TB inbidiak, Ol iñartsi, Ker ikusi-ezin, IBk, IBe bekaizkeria). Orhoit zaite lehiakarra urguluaren lana dela eta arrasta zuhurtziarena. Herr 25-10-1962, 2.

    Sinonimoak: iz.
    [lehiakar] : presa, lehia (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. prisa, apresuramiento
    fr iz. hâte, urgence, précipitation
    en iz. hurry, rush; urgency
    port iz. pressa

    Entzun:

    Egitekoak erabilli behar dire artha handirekin, ordean khexagunerik, lehiakarrik eta grinarik gabe. He Phil 243. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    lehiakar (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel