Tagged: L Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:23 pm on 2014/06/19 Permalink | Reply
    Tags: , L   

    lokamuts 

    iz. Amets txarra, larritasuna edo beldurra eragiten duen ametsa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘amesgaizto’)

    Sinonimoak: iz.

    [amesgaiztoa]: amesgaitz, amesgaizto, inguma (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es pesadilla
    fr cauchemar
    en nightmare
    port pesadelo

    Entzun:

    Dokumentala amaitu eta atoan Sleepers filma etorri zitzaidan gogora, eta urdaia eztarrian lotaratu nintzen, izan nitzakeen lokamutsen beldur. [Wonderful life, Goizalde Landabaso (Larrepetit, 2014-06-10)] (Berria.info)

    lokamuts (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:32 am on 2014/05/17 Permalink | Reply
    Tags: L   

    laster-marka 

    Interneteko orri baten edo dokumentu baten erreferentzia, arakatzaileak gordetzen duena gero orri edo dokumentu horretara zuzenean joan ahal izateko. Netscape Navigator arakatzaileak erabiltzen du izendapen hau.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [laster-marka] : gustuko esteka, gogokoa

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es marcador, favorito(s)
    fr signet, favori(s)
    en bookmark, favorite(s)

    Entzun:

    Bada oraindik lastermarkak ordenagailuan gordetzen dituenik. Arazoa dator beste ordenagailu bat erabiltzean: ez badituzu gailuak sinkronizatzen, ordenagailu zehatz batean gordetako laster-markak ez dituzu eskura izango beste batean. Onena laster-markak gizarte-markatzaile batean gordetzea izaten da. Hurrengoan azalduko dugu zer diren gizarte-markatzaileak.

    laster-marka (IconFinder CC, Everaldo Coelho)

     
  • Maite 10:50 am on 2014/05/01 Permalink | Reply
    Tags: L   

    langile 

    1. iz. Lan egiten duena. 2. iz. Lanbide jakin batean sari-truke aritzen dena; batez ere industrian lan egiten duena. Ugazaba eta langileak. Fabrika-langilea zela, ez nekazaria. 3. iz. eta izond. Lan egitera emana, lan asko egiten duena, lanerako zaletasuna duena. Zintzoa, leiala, langilea. 4. iz. ZOOL. Intsektu sozialetan (inurri, erle, etab.etan) koloniarentzat lan egiten duen banako antzua (eme antzuak izaten dira).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    langile iz.
    [behargina]: lanari, proletario, behargin Bizk., langin Bizk., behargile zah., trabailari Ipar. zah.
    [lana]: g.e.lan, trabailu Ipar., behar Bizk.

    langile izond.
    [lan asko egiten duena]: behargile, behargin Bizk., langin Bizk.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. trabajador, -a; operario, -a; empleado, -a (2) iz. obrero, -a; trabajador, -a (3) iz. (Zool.) obrero, -a (4) iz./izond. trabajador, -a; hacendoso, -a; activo, -a
    fr (1) iz. ouvrier, -ère ; travailleur, -euse (2) iz./izond. laborieux, -euse ; actif, -ive
    en (1) iz. worker, employee; [administraziokoa] clerk (2) iz./izond. hard-working, industrious
    port (1) iz. trabalhador(a), empregado(a), operário(a) (2) iz./izond. trabalhador(a)

    Entzun:

    Langileen Nazioarteko Eguna edo Maiatzaren Lehena[1] langileen mugimenduaren nazioarteko jaieguna da.

    II. Internazionalak, 1889an eta Parisen, aldarrikatu zuenetik[2] Chicagoko martiriak omentzeko eta langileen eskubideen eskabidea egiteko eguna da, nahiz eta herrialde askok onartu ez. 1886ko maiatzaren 1ean Chicagon sindikalari anarkista batzuk greba bat hasi zuten zortzi orduko lanaldia eskatzeko. Hiru egun pasa ondoren, grebaren une gorenean Haymarketeko matxinada piztu eta greba bukatzeko zortzi langile epaitu eta bost heriotza-zigorra jaso zuten[3].  [Langileen Nazioarteko Eguna, Wikipedia]

    langile (Langileen Nazioarteko Eguna, Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:58 am on 2014/04/24 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lohi-estali 

    izond. Ehun, kolore, etab.i buruz, orbanak ondo estaltzen edo disimulatzen dituenaz esaten da.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘zikin-estali’)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    LOHI-ESTALI. “(V-ger), litm., oculta manchas. Se dice de las telas en las cuales se conocen poco las manchas” A.

    Eibarko berbak eta esakerak (A. SARASUA, 2002)

    lohiestali. Zikiña igartzen ez dan erropia. (Color sufrido que disimula lo sucio)

    Sinonimoak: izond.
    [zikin-estalia] : zikin-estali (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, 5000 adorez eta Word Reference hiztegiak):

    es (referido a los colores) sufrido/da
    fr (color) peu salissant(e)
    en (of colour) that does not show the dirt
    port (color) que disfarça a sujeira [el negro es un color muy sufrido: a cor preta que disfarça bem a sujeira.]

    Entzun:

    Arropa lohi-estalia erosi behar izaten diot beti: siempre le tengo que comprar ropa de colores sufridos

    Mahoizko frakak lohi-estaliak dira: los pantalones de mahon son de colores sufridos

    lohi-estali (FlickrCC, Ian ;cKellar)

     
  • Maite 10:24 am on 2014/04/23 Permalink | Reply
    Tags: L   

    leitu 

    du ad. 1. (B) Izoztu. Hotzez leituta gelditu zen.  2. (herr.) Irakurri. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [izotza egin]: Bizk.hormatu, izotza egin, izoztu, karroindatu Ipar., leia egin Bizk., jelatu Gip.
    [isurkariak izotz bihurtu]: Bizk.izoztu, hormatu Ipar., jelatu Gip.
    [irakurri]: beh.irakurri

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (B) helar(se), congelar(se) (2) (herr.) leer
    fr (1) (se) geler, (se) glacer (2) lire
    en (1) to freeze (2) read
    port (1) gelar-se, congelar-se (2) ler

    Entzun:

    Bere liburuek apaletan diraute, leitu barik, erran gabe doa: esku bat esku bat da beti, eta errazagoa eta atseginagoa zaigu inori eskutik heltzea, liburuari heltzea baino.  [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Hori da ikaragarriko liburua, biziki hunki nauena eta behar dutana berriz leitu, eta harekin gustian joan ninteke zeren izigarri aberatsa baita.  [Ez da musik, Menane Oxandabaratz (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Hotzez leituta geratu zen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    leitu (DevianArt, CurlyDeea)

    leitu (FlickrCC, ThomasLife)

     
  • Maite 10:01 am on 2014/04/22 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lur 

    iz. 1. (maiusk. eta mug.) Gizakia bizi den planeta. 2. Lur planetaren gainazala, eta bereziki, urez estalia ez dena. 3. Lurraren gainazal solidoa eratzen duen osagaia, bereziki tamaina txikiko ale mineral edota organikoz osatutako material ez trinkoa, mineral edo harri gogorrari kontrajarria. 4. Nekazaritza-erabilpena duen edo izan dezakeen osagai hori bera, eta haren hedadura. Haziak ernatzeko lur heze emankorrak. 5. Lurraldea. Aaron ez zela lur aginduan sartuko. 6. Toki, ingurune edo barrunbe bateko behereneko gainazala, gauzak eta pertsonak bermatzen direna. Mahaitik lurrera erori zen. 7. ELEKTR. Lurraren masa-eroalea. Hitzarmenez, puntu bakoitzeko potentzialdiferentzia zero baliokotzat hartzen da. Jarraitu irakurtzen… (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Lurraren eguna (Wikipedia)

    Lurraren Eguna apirilaren 22an ospatzen da mundu osoan Lurraren natura-ingurunearen aldeko kontzientzia sustatzeko. Proposatzailea Estatu Batuetako Gaylord Nelson senataria izan zen, egun hori proposatu baitzuen superpopulazioaren, kutsaduraren, biodibertsitatearen eta Lurra babesteko beste ingurumen-kezka batzuei buruzko kontzientzia piztearren.

    Lehen agerraldia 1970eko apirilaren 22an egin zen, Estatu Batuetako Gaylord Nelson ingurumenaren aktibista eta senatariak sustatua, ingurumen-agentzia bat sortzea eskatzeko. Gizarte-presioaren ondorioz, Estatu Batuetako gobernuak Environmental Protection Agency (EPA) agentzia sortu zuen, eta ingurumena babesteko lege batzuk eman zituen.

    Nazio Batuek ere Lurraren Eguna ospatzen dute martxoko ekinokzioan (martxoaren 21aren inguruan). Ekimen hori John McConnell pazifismoaren ekintzaileak proposatu zion UNESCOri 1969an, «Lurraren bandera» diseinatu zen urte berean. Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak oniritzia eman zion egun hori ospatzeari, eta 1971n ospatu zen lehen aldiz.

    Sinonimoak: iz. (UZEI eta Adorez sinonimoen hiztegiak)

    [lurbira]: ludi, lurbira, mundu
    [oinen azpian duguna]: behegain, solairu, zola, zoru, behearen gain Bizk., angelu zah.
    [lehor]: lehor, lur idor
    [eremu]: eremu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (astronomiaz ari garela, maiusk. eta mug.) tierra; Tierra; globo terráqueo/terrestre (2) [materia] tierra; [buztina] barro, arcilla (3) suelo, tierra (4) [lurraldea] (pl.) tierras; paraje, territorio (5) (Elektr.) tierra (6)
    fr (1) (astronomiaz ari garela, maiusk. eta mug.) terre ; Terre (2) sol, terre (3)
    en (1) (astronomian maiusk. eta mug.) [planeta] ground, earth (2) land, terrain; soil (3) [lurrazala] ground; floor
    port (1) (astronomiaz ari garela, maiusk. eta mug.) terra; Terra (2) solo, terra, chão

    Entzun:

    Libertatea ez omen den lurra da, / eta, halatan, deus ere ez da ausaz, / zeren beti baita lur bat haratago.  [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Hor zirela, beste guzien erdian, jakin behar zen! Egia da gauaz gauarekin nahasten dela Gaueko, eta bai egunaz, bai gauaz, lurrarekin nahasten dela Lur. [Oilandoiko ermita, Michel Oronoz (Elkarlanean, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Hik hire lur guztiak utziko dizkidak. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Nire eskerrona azaldu nahi diet Lur argitaletxean erredakzio kide ditudan guztiei, eskaini didaten laguntzagatik. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Kristala puskatu egin zen eta edari hondarrak lur zola likits zikinean zabaldu ziren! [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Lur (Wikimedia Commons)

    lur (Wikimedia Commons9

     
  • Maite 6:39 pm on 2014/04/11 Permalink | Reply
    Tags: L   

    latorri 

    iz. Eztainuz estalitako altzairuzko xafla mehea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz. Heg.
    [burdinzuria] : burdinzuri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es hojalata
    fr fer-blanc
    en tin, tinplate
    port lata, latão

    Entzun:

    Aldarearen aurrean eskegitako latorri trokelatuzko lanpara handi gustu oneko batean, atsoak pizturiko metxa bat ari zen distiraka. [Idi orgaren karranka, Victor Hugo / Koldo Izagirre (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    latorri (pixabayCC, Silberfuchs)

    latorri (enviadoespecial.es)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel