Tagged: L Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:24 pm on 2015/02/22 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lokartu 

    da ad. (batez ere Ipar.) Lo hartu, loak hartu. Etzan zen lurrean eta lokartu zen arbola haren azpian. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:ad.

    [loak hartu]: lo hartu, loak hartu, loharkatu Ipar., lokumatu Ipar. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (batez ere Ipar.) dormirse, adormecerse (2) (batez ere Ipar.) (hed.) entumecer(se); aplacar(se), sosegar(se)
    fr (1) (batez ere Ipar.) s’endormir, s’assoupir (2) (batez ere Ipar.) (hed.) s’engourdir, se calmer
    en (1) to get to sleep, to go to sleep, to fall asleep (2) to be/go numb
    port (1) adormecer, pegar no sono (2) aplacar-se, serenar-se

    Entzun:

    ESAN GABE DOA

    Elkartasun basatia, Oier Guillan (Susa poesia)

    Minarena naiz zorionarena beste.

    Esan gabe doa

    Jendez beterik dagoen gutxiengo batekoa naiz.

    Esan gabe doa

    Beldurrarena naiz pozarena beste.

    Diot. nintzen. Diot. nintzen. Diot. nintzen. A.

    Esan gabe doa

    Erbestearena naiz aberriarena beste.
    Eskuak garbitu eta haiei so
    diot: nor naiz hau.
    Hanka lokartu ostean orratz batekin ziztatu
    eta zera pentsatzen dut:
    norena da nirea den min hau.
    Edo:
    zergatik du nire antza haur honek.

    (Isilunea).

    Zergatik dute nire antza alkandorek
    Zergatik dute nire antza mesanotxeko liburuek
    zergatik dute nire antza familia argazkiek
    zergatik dute nire antza eltxoek
    zergatik dute nire antza etxeko zapatilek
    zergatik dute nire antza maite ditudan pertsonek
    zergatik dute nire antza nire antzik ez dutenek.

    Esan gabe doa

    Lekuz mugitzen den airea da denbora.

    Esan gabe doa

    BELDURRA airea IRAULTZA airea GEZURRA airea
    BERUNA airea BIZITZA airea ZARATA airea
    GARUNA airea DENBORA airea GARENA airea
    GINENA airea HIZKUNTZA airea AHOTSA airea

    Esan gabe doa

    A.

    Esan gabe doa

    Mmm.
    (Isilunea).
    Nggsssb.
    (Isilunea).

    [Elkartasun basatia, Oier Guillan (Susa poesia, 2013)]

     
  • Maite 9:09 pm on 2014/12/26 Permalink | Reply
    Tags: L   

    likin 

    (B) 1. izond. Erraz itsasten dena, likatsua. Izerdi likina. 2. iz. Lingirda. Apoaren bizkar gaineko likina baino higuingarriagoa (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Bizk.

    [likatsua]: biketsu, gomatsu, likatsu, lirdinga, lirdingatsu, bikedun g.e., biskatsu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. (B) pegajoso, -a; viscoso, -a (2) iz. (B) limazo, viscosidad
    fr (1) izond. visqueux, -euse (2) iz. viscosité
    en (1) izond. viscous; sticky (2) iz. slime, sliminess
    port (1) izond. pegajoso(a) (2) iz. viscosidade

    Entzun:

    PUNPAKA

    erditik aurrera irakurtzen hasitako
    liburu bat bezala ezagutu nahi zintuzket
    lehen erdiko orriak bilatu
    edo zeuk azaldu
    basa artean edo sasitzan aurkitu
    eta falta diren pasarteak asmatu
    edo beste aldaera batean esan

    txango luzeak egin eta nire gogoa
    Mantxako mortuan barrena hegalari dabilenean
    naizena baino gehiago naizen ilusioak hartzen nau
    zauri guztiak direla sendagarri
    ez dagoela osatu ez daitekeen testurik
    ez higa ez daitekeen harririk

    autobidean aurreratzen gaituzten
    autoetako gidarien albokoak hainbat
    banaizelako ilusioak hartzen nau
    eta neuregan zaramatzadala iruditzen zait
    ilunabar gorrantza hedakorrean
    eta une eterno batez itsu-itsuan sinesten dut
    kartzelazainen papar iletsu likina gabe
    eta presoen bisita galaraziengatik ez balitz
    ezinezkoa litzatekeela munduan edertasuna

    [Kapital publikoa, Jose Luis Otamendi (Susa, 2014)]

    likin (Pixabay, Washu, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 10:28 am on 2014/12/08 Permalink | Reply
    Tags: L   

    loka 

    izond. Oiloez eta hegazti emeez mintzatuz, arrautzen gainean jarririk txitatzen ari dena. Oilo loka baten txitak. Oiloa loka egon, loka jarri.

    adb. 1. (batez ere B) Koloka, ongi finkatu gabe. 2. TEKNOL. Eragingailu batek, baita biraka dabilela ere, eragin beharreko piezei eragiten ez dien egoeran. Ibilgailuaren abiadurakaxa loka dago. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEI Sinonimoen Hiztegia)

    adond. [koloka]: koloka, kolokan, kordokan, kordoka Ipar.

    izond. [txitatzen ari den hegaztia]: koloka Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 izond. clueco, -a; llueca 2 adb. clueca; llueca || 1 adb. (batez ere B) tambaleándose, balanceándose; suelto, -a; rijoso, -a 2 adb. (Autom.) en punto muerto 3 iz. (Autom.) punto muerto [de la caja de cambios] || adb. (zahar.) sexualmente inquieta, que mantiene relaciones sexuales esporádicas. (Genero femeninoari dagokio)
    fr adj [gallina+ qui couve || (desatado, no sujeto) détaché(e)
    en adj [gallina] broody || loose
    port adj [gallina] choco(a) || solto(a)

    Entzun:

    oiloa loka jarri da: la gallina se ha puesto clueca (5000 adorez hiztegia)

    hondar gorrian ur lokak: las aguas oscilantes sobre la arena roja (5000 adorez hiztegia)

    goiko hortz loka noiz jausiko dago: el diente flojo de arriba está a punto de caer (5000 adorez hiztegia)

    goiko hortz bat loka daukat: un diente de los de arriba lo tengo medio suelto (5000 adorez hiztegia)

    Ez dizuet esan: besoa loka duenak musua estaltzen dion zapia darama. [Hizlandia, Iñigo Aranbarri (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Pistola gerrian gorde nuen, bulto handiegia egin eta loka geratzen zen arren. [Kolosala izango da, Joseba Sarrionandia (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Andy Caulfield/Photographer’s Choice/Getty Images

     
  • Maite 9:00 pm on 2014/08/25 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lukurreria 

    iz. Maileguz ematen den dirutik gehiegizko korritua ateratzea; horrela jokatzen duenaren nolakotasuna.   (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [lukurantza]
    lukuru, lukurantza Ipar., logreria Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es usura, interés excesivo, avaricia
    fr usure
    en greed; usury
    port usura, avareza

    Entzun:

    Erlijio kristauak lukurreria debekatzen zuen. Hau da, dirua maileguan uztea interes baten truke. Juduek antzeko debekua zuten, baina zirrikitu batekin: baimenduta zuten kristauei maileguak ematea eta kobratzea. Horri esker, finantza zerbitzuetan trebatu ziren judu ugari. [Jatorri historikoen peskisan, Jon Fernandez – Ivan Santamaria (Ekonomia atzerako ispilutik (eta V))] (Berria.eus, 2014-08-24)

    Oso arriskutsua zen, ordea, itsasoko bidea, askotan iruzurrez betea, eta ez zegoen lan-klase haietara prestatzen zen itsasontzi askorik; bestalde, hartan saiatzen ziren ontzi urrietako patroi batzuek, lukurreriak jota, gero eta diru gehiago eskatzen zuten bidaia-txartelagatik. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    lukurreria (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:29 pm on 2014/07/24 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lokabe 

    1. izond. Aske. 2. iz. Askatasuna.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    [aske] : aske, libre, solte
    [askatasun] : libertate, burujabetasun, independentzia, eskukotasun

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. libre; suelto, -a (2) iz. libertad (3) adb. libre; suelto, -a
    fr izond. libre, indépendant, -e
    en izond. free, released, not attached, not trapped
    port (1) cume, cume (2) terraço

    Entzun:

    Eraman dezazute gure mendi maiteetara eta beti iraun dezala lokabe eta garaitsu.  [Elezaharren bidetik, Martin Anso (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Zenbateraino da errealitatea lokabe gure teoriekiko? [Filosofiako gida, Askoren artean (UEU, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    lokabe (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:43 am on 2014/07/11 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lekaxin 

    Ik. zizahori.  iz. MIKOL. Poliporaleen ordenako onddo basidiomikotinoa. Horia edo laranjahorixka da eta ertz uhindua duen txapel ganbil edo laua, orri irregularrak eta hanka lodi eta zilindrikoa du. Oso preziatua da sukaldaritzan (Cantharellus cibarius). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    lekaxin (BN-mix, S; H), lekazin (BN; VocBN). Ref.: Alth Bot 5; A (lekazin, lekaxin). Etim. Del gasc. lecassine.

    “Petit champignon jaunâtre” VocBN. “Especie de seta comestible pequeña, amarillenta y temprana” A. “Chanterelle” Alth Bot. Gure Xuberoko lekaxiña, gorrintxa ta zuen Gipuzkoko Kurrintto ta arraultz-perretxikoak, zartagiñan olioakiñ erreak. Lh Itzald II 105. Etzuen norbeitek lekaxin edo beste zerbeit onjo mota bildu. GH 1935, 14.

    Sinonimoak: iz.
    [zizahori] : (Micol.) zizahori (tekn.) (Cantharellus cibarius) ; urreziza (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Mikol.) rebozuelo (Cantharellus cibarius)
    fr girolle
    en chanterelle

    Entzun:

    Oporretan zegoen, eta bazkalordurako iritsi zen, lekaxin batzuekin.

    lekaxin (@karhobi)

    Informazio gehigarria (micoValdorba):

    REBOZUELO, ZIZAHORI, SIESTA
    Cantharellus cibarius Fr.

    Otros nombres:
    Castellano: Seta de haya (Rioja); Cabrilla; Santerella; Seta de San Juan
    Vascuence: Zizahori (Aézcoa, Baztán, Larraun, Ulzama); Saltsa perretxikoa; San Juan perretxiko; Txaltxatua; Lekazina; Xixa; Urre perretxikoa; Baina; Txaltxia (Bergara); Urri ziza en Leiza y Yanci (Cinco Villas), Zizeta (Alsasua) ; Pago ziza en Eraso (Imoz); Ziza en Etxalar (Cinco Villas) y Goizueta ; San Juan Ziza en Torrano (Ergoiena)
    Catalán: Rossinyol; Vaqueta; Ginesterola; Picornell; Agerola
    Gallego: Cantarela
    Francés: Chanterelle commune; Girolle; Chevrette; Créte de coq

     
  • Maite 8:30 am on 2014/07/04 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lerroburu 

    iz. Kazetaritzan artikuluak, erreportajeak, editorialak, etab. labur aurkezten dituen esaldia, karaktere lodiago edo handiagoz idatzi ohi dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘titulu’))

    Sinonimoak: iz.

    [lerroburu]: titulu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es titular
    fr gros titres
    en headline
    port manchete

    Entzun:

    Geroxeago, baina, lerroburu deigarriren bat irakurri zuen han-hemenka. [Eguzki beltzaren sekretua, Alberto Ladron Arana (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Titulu nagusietara jota, leiho eta tartekiak albo batera utzita, ez dira egunean zortzi-hamar baino gehiago aipu markak dakartzaten lerroburuak. [Hizlandia, Iñigo Aranbarri  (Susa, 2006)] (Egungo euskararen Hiztegia)

    lerroburu (Berria.eus-eko azala gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel