Tagged: L Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 4:12 pm on 2012/09/03 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lanputs 

    izond. (Ipar.) Kamutsa, zorroztasunik gabekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Ipar.
    [kamutsa]
    kamuts, makets, akets g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) desafilado, -a; obtuso, -a; romo, -a (2) necio, -a; obtuso, -a
    fr emoussé
    en (1) blunt (2) dull
    port (1) rombo(a) (2) torpe, obtuso(a).

    1. “Desafilado” A. “Otro [cuchillo] que corta poco, laputs” ZMoso 66. Ihabaliaren ezpatak punta motz, ahoa lanputs. O Pr 274. Hen espiritiak hain sortha eta lanpüts gerthatzen baitira. Bp II 5. Ala beita gizonaren bihotza lanphüts eta gogor. Mst I 23, 1 (SP tontoa, Ch sentimendu gabeak, Ol soraio).] (Orotariko Euskal Hiztegia)

    2. “(S), hombre tosco” A. Gizun bürü handi hurak ez balira diren bezain lanphüts, hantürik jarriren ziren gük izkiribatü dügüna irakurtiarekin. Eskual 20-6-1913, 4. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • Maite 6:26 pm on 2012/06/24 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lilipa 

    iz. BOT. Amarilidazeoen familiako eta Narcissus generoko landare belarkara eta bizikorren izen arrunta. Erraboiladunak dira, lerro-formako hostoak dituzte eta tutu- edo inbutu-formako lore ikusgarri eta hori edo zuriak dituzte. Batzuk apaingarri modura kultibatzen dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:06 am on 2012/06/12 Permalink | Reply
    Tags: L   

    labar 

    iz. 1. Bertikala edo ia bertikala den haitz-ebakia. 2. Itsaslabarra. • labar-arte. ART. Arroka gainean -labarrean edo haitzuloetako paretean- pinturak edo grabatuak egiteko artea (bereziki historiaurreko pinturez eta grabatuez esaten da). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [itsas labarra]
    itsas labar (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es acantilado
    fr falaise
    en cliff

    Itsasoa nahiko bare egongo da, baina hotza egingo du eta, lehorrak duen bits zinta luzeagatik, nabari da olatuek gogor baun egingo dutela labarreko harri beltzen kontra. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    labar (FlickrCC, Garaigoikoa)

     
  • Maite 12:04 pm on 2012/05/26 Permalink | Reply
    Tags: L   

    loratu 

    1. da ad. Loreak eman, loretan jarri. Harkaitzeko elorria loratu denean. 2. da ad. (hed.) Gora egin, joritu. Platonengan loratu zen bete-betean Greziako filosofia. Aspalditik loratu izan dira gure herrialdean latin-ikasketak. 3. du ad. Kiroletan, bereziki pilota-jokoan, pilota parabola bat eginez jaurti.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [loreak eman]
    lilitu Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) Bot. florecer, florear (2) Hed. florecer, prosperar, progresar (3) Kir. bombear
    fr (1) loreak eman fleurir (2) gora egin faire des progrès, prospérer
    en (1) loreak eman to flower, to blossom (2) gora egin to flourish, to thrive; to flower

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 9:18 am on 2012/05/12 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lore 

    iz. 1. Landare angiospermoetan, ugal-organo sexualak daramatzan egitura, sarritan kolore bizikoa eta usainduna izaten dena. 2. (hed.) Zerbaiten alde edo zati onena, ederrena. Adinaren lorean. Edertasunaren lorea joan zaio. • BOT. disko-lore. Konposatuen kapituluan, erdiko diskoa osatzen duten hodi-formako loreetako bakoitza. || lore bikoitz. Bere espeziean normala den baino petalokopuru handiagoa duena. || lore-bildukin. Periantoa. || lore-diagrama. Lore-bertiziloen kokapenaren adierazpen grafikoa. Lore-bertiziloen zeharkako ebaketen proiekzioz irudikatzen da lore-atalen posizioen ordena eta plano berean dauden ala ez. || lore-elkarte. Infloreszentzia. || lore-hazkuntza. Loreak dituzten landareak, eta hedaduraz apaintzeko landareak, haztea helburu duen jarduera eta teknika-multzoa. || lore-hosto. Antofiloa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [lilia]
    lili Ipar.
    [zatirik ederrena]
    lili (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) flor (2) cogollo; lo mejor, lo más hermoso
    fr fleur
    en (1) flower (2) blossom

    Abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • Maite 9:07 am on 2012/05/02 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lekaio 

    1. iz. (Ipar.) Zaldunaren edo jaunaren mutila. 2. iz. Oihua, irrintzia. Lekaio bana egiteko. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [oihua]
    deiadar, garrasi, kurrixka, oihu, txilio Bizk., heiagora jas., aiui g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) lacayo (2) grito, clamor, chillido, relincho
    fr (1) valet, laquais (2) cri, clameur, appel
    en (1) footman (2) shout, cry, yell

    Bazka ederra bota dio Gobernuak herritar anitzen baitan dagoen herrari. Eta kazetari planta egiten duten lekaio batzuek herra hori arrazoitu eta argudiatu egin dute berehala: etorkinek ez dute zergarik ordaintzen, ezin ditugu gure osasun sisteman onartu. [‘La préférence nationale’, Santi Leoné @ororostorm (Berria, 2012-05-01)]

     
  • Maite 7:51 am on 2012/04/23 Permalink | Reply
    Tags: L   

    liburu 

    iz. 1. Idatziriko eta irakurtzeko prestaturiko orrimultzo aski handia; orriak ertz batetik era desberdinez bat eginik egoten dira. Liburuaren azalak, orriak. 2. Liburu-eran argitaratutako idatzizko obra. Liburu bat idatzi, irakurri. Julio Cortázar-en azken liburua ez zitzaidan gustatu. 3. Itun Zaharreko testu batzuen izena (aurretik izen berezi bat dutela). Job-en liburua. 4. Idatzizko obra luze baten zati nagusietako bakoitza. 5. MUS. Libretoa. 6. ZUZ. eta EKON. Aktak, kontuak, merkataritza-eragiketak, etab. erregistratzeko erabiltzen den orri-multzo elkar josia. Akta-liburua. Liburu egunkaria. Liburu nagusia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [idaztia]
    idazti (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es libro
    fr livre
    en book

    Irakurle hori, liburu honekin engaiatzen bazara, pentsa ezazu idaztea, irakurtzea eta itzultzea ere maitasunezko jarduerak direla. [Lisboako Setioaren Historia, José Saramago / Jon Alonso (Ibaizabal, 2000] (Ereduzko Prosa Gaur)

    liburu

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel