Tagged: L Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:11 am on 2011/05/29 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lisatu 

    1. Arropaz mintzatuz, lisaburdinaz zimurrak kendu. 2. Ileari dagokionez, tresna egoki baten bidez kizkurrak kendu. 3. MED. Larruazalari dagokionez, ebakuntza kirurgiko bidez zimurrak desagertarazi, liftinga egin.

     
  • Maite 12:05 am on 2011/05/02 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lotsagarrikeria 

    iz. Esaldi edo ekintza lotsagarria.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: lotsagabetasun

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es sinvergüencería
    fr impudeur
    en shamelessness

    “Hau da lotsagarrikeria! – eta era horretako komentarioak. [Anne Franken egunkaria, Anne Frank / Josu Zabaleta (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:25 pm on 2011/03/19 Permalink | Reply
    Tags: L   

    labezomorro 

    iz. ZOOL. Diktiopteroen ordenako intsektua, gorputz obal, zapala, antena luzeak eta tegumentu larrukara eta distiratsua duena. Nahiago ditu leku ilun, heze eta epelak eta zenbait espezie, labezomorro beltza (Blatta orientalis) eta arrea (Blatella germanica) kasu, gizakiaren eraikinetan bizi dira.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: kaspar, labatxori (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es cucaracha
    fr cafard
    en cockroach

    Abestia entzun eta hutsuneak bete ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • Maite 9:15 am on 2011/03/18 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lehenbizi 

    adb. 1. Gainerakoak baino lehen, besteen aurretik. Hark ikusi du lehenbizi. 2. Lehenik. Hitzez lehenbizi, idatziz gero. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) lehenengo, lehenik, aurrenik, lehendabizikoz, hasteko (2) lehen, lehenbiziko, lehenengo (3) (-baino lehen), aurren (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) antes; primero, -a (2) en primer lugar, primeramente; primero
    fr d’abord, en premier
    en (1) before; first (2) first; firstly

    Bi arerio izanez gero – teoria gogoratu zuen, beste behin -, lehenbizi egin aurre arriskutsuenari. [Gloria Mundi, Fernando Morillo (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:57 am on 2011/02/22 Permalink | Reply
    Tags: L   

    laprast egin 

    du ad. (batez ere B) Irrist egin, labaindu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Bizk.
    [irristatu]
    irrist egin, irristatu, labaindu, labainkatu, limurtu, txirristatu, labain egin Bizk., laprastatu Bizk., lerratu Ipar. jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es resbalar(se), patinar, deslizarse
    fr glisser
    en to slip, to skid, to slide

    Halako egun batean, bigarren eskailera-mailan zegoen sugus-papera zapalduta laprast egin eta maletarik fakturatu gabe egin zuen hegan. [SPrako tranbia, Unai Elorriaga (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    laprast egin (FlickrCC, psd-moldatua)

     
    • leire 8:47 am on 2011/02/22 Permalink

      “Abadiñoko Karmentxu” Tapia eta Leturiak abesten duten kantuan ere agertzen da, 3. bertsoan http://www.trikimailua.com/testuak/AbadinokoKarmentxu.htm

    • xme 9:01 am on 2011/02/22 Permalink

      nola gustatzen zaidan kanta hori (eta 3. kopla, bereziki); norbaitek audioa igoko balu…

    • Maite 12:53 pm on 2011/02/22 Permalink

      Polita gaurko hitza, ezta??? Leire, ba, jakingo bazenu Xabierrek (@xme64 -k) proposatu zidala atzo eta juxtu abesti horren erreferentziarekin… Ea norbaitek igotzen duen (bide batez, hala nik ere ezagutuko dut). Mila esker bioi!! 😉

    • xme 1:32 pm on 2011/02/22 Permalink

      emakume honekin ez dago sekreturik: dena kontatzen du; sarearen gardentasunagatik izango da. 🙂

    • Maite 4:58 pm on 2011/02/22 Permalink

      Nola zen hori, Xabier? Bakoitzari berea… 😉

    • leire 8:42 pm on 2011/02/22 Permalink

      Aupa, Maite eta Xabier!
      Hona hemen Youtubeko bideo bat kantuarekin http://www.youtube.com/watch?v=Xy9dUJDpDR4
      Ni ez naiz oso trikitixa zalea, baina kantu hau agertu zen diskoa “Bizkaiko kopla zaharra” Tapia eta Leturiarena ikaragarri gustatzen zait, joiatxo bat da. Triste nagoenean, umore honez jartzen nau, eta dantzarako gogoa eman!
      Ondo segi, ederrok!

  • Maite 8:20 am on 2011/01/27 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lanuzte 

    iz. Langiletalde batek egiten duen borondatezko lan-etena, zerbait lortzeko edo zerbaitekiko jarrera adierazteko.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [greba]
    greba, huelga, oporketa g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es huelga, paro
    fr grève, arrêt de travail
    en strike; stoppage

    Lanuzteak iragarrita daude gaurko egunerako han eta hemen.

     
  • Maite 8:07 am on 2011/01/12 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lurmendu 

    du ad. 1. Elurra urtu, lurmenak azaldu. 2. Lorrindu, hondatu. Gurekin batera lurmendu eta amaituko diren ondasunak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) gesaldu (2) lorrindu, hondatu (3) harritu, txunditu, harri eta zur gelditu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) desnevar, derretirse la nieve (2) echar a perder, estropear, arruinar
    fr (1) (se) fondre, (se) dégeler, (se) liquéfie
    en (2) to melt

    Negu gogorra egin zuen, eta Peru gure etxean egon zen lurmendu zuen arte, eta kapazuan txoria harrapatzen den bezala harrapatu zuen Peruk nire bihotza. [Gauza txikien liburua, Pako Aristi (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    lurmendu (FlickrCC, Romana Klee)

    lurmendu (FlickrCC, laffy4k

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel