Tagged: L Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 1:32 pm on 2011/12/21 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lukainka 

    iz. Txerri-haragiz egiten den hestebete luze eta mehea. Odolki- eta lukainka-muturrak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es longaniza
    fr saucisse
    en long, pork sausage

    Behi esnea, txerria hil ondorengo odolki, lukainka, artekiak eta beste auzo batek besteari eskaintzeko, errotara bihia ehotzera joateko itzulia bera ere, plazaren inguruari segika egiten zuten. [Beste eguzkia, Itziar Madina (Txalaparta, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    powered by Fotopedia

     
    • Eneko Bidegain 2:19 pm on 2011/12/21 Permalink

      “Lukainka” hitza bigarren erranahi batekin ere erabiltzen dugu, gutxi gora behera “tontoa” adierazteko.

    • Luistxo 2:52 pm on 2011/12/21 Permalink

      Bitxia da hitz honen etimologia, geografikoa baita. *Longaniza* bezala gure lukainka ere Lucanica latinetik dator, eta Lucanica hori jentilizioa da, Lucania eskualdekoa, Lukaniarra, esan dezagun, eskualde hartako produktu bat izango zen erromatarren garaian edo.

      Bestalde, gogoan dut Koldo Izagirreren artikulu bat, duela urte batzuk, Argian. Hernaniko udaletxea zela uste dut (edo beste udaletxeren bat izango zen), non lukainka batzuk ikusi zituen zintzilik, eta ezin ulertu Koldok zer esan nahi ote zuen hark. Lagun batek argitu zion, “txorizoak gizonak, udaletxekoak lapurrak direla”. Alegia, gaztelaniazko *chorizos* batzuk zirela udalaren jabe zirenak une politiko hartan, eta haien oposizioak horrelaxe adierazi nahi izan zuten. Euskararen autopsian ez dakit froga gisa ageri den, baina artikulu hartan horren adierazgarritzat hartu zuen lukainkena Izagirrek.

  • Maite 10:45 am on 2011/12/17 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lili 

    iz. (Ipar.) 1. Lorea. Elorri zuriaren lilien erdian. 2. (hed.) Zerbaiten zatirik edo aldirik onena. Adinaren lilira heldua. 3. Ik. lirio. 4. Ik. zitori. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [lorea]
    Ipar. lore
    [zatirik onena]
    lore (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) flor (2) (hed.) flor, lo mejor (3) lirio (4) azucena
    fr fleur [en général]
    en flower

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 10:42 am on 2011/12/08 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lauskitu 

    du ad. 1. Eskuen artean marruskatu edo sakatu. Eserita han ari zen, harri bat aulkitako, errape hanpatuak lauskitzen, esne eder aparduna atereaz. 2. Zanpatuz edota presio eginez, zerbaiti ura edo zukua atera. 3. Besarkatu, laztandu. Bere umea lauskitzen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [marruskatu]
    malaskatu, marruskatu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) estrujar, exprimir, apretar (2) abrazar
    fr (1) presser (2) aplatir, écraser; aplatir, écraser
    en (1) to crumple up, scrunch up (2) to squeeze, hold … tightly

    Papera lauskitu eta pilota jakako poltsikoan sartu ondoan, bertze orri bat erauzi nuen koadernotik. “Kristina: Unai arreba Marixaren etxean duzu. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Gorputz osoa lauskitu, eta pilota baten moduan kuzkurtzen naiz, ukabilei begien kontra sakatzen eta “orain zer geratzen zait? ” pentsatzen. [Jaiotze markak, Nancy Huston / Iñigo Errasti (Alberdania, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Bere umea lauskitzen zuen bitartean, hark etxeko txakurrari begiratzen zion.

    lauskitu (FlickrCC, Emalaith)

     
  • Maite 9:00 am on 2011/08/22 Permalink | Reply
    Tags: L   

    larderia 

    iz. (Ipar.) 1. Beldurra. Jainkoarenganako larderia. 2. Mehatxua. Batzuei mehatxua, besteei balakua; batzuei larderia, besteei lausengua. 3. Beldurra edo begirunea sortarazten duen ezaugarria; mehatxuz, indarrez edo bortxaz agintzen duenaren jokabidea. Legea bere larderia guztiarekin agertzen dutenak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Sort.
    [beldurra]
    g.e. beldur, beldurtasun, ikara, izu, izumen, izutasun, laborri, laztasun, sarrakio, izi Ipar., izialdura Ipar., laztura Ipar., lotsa Ipar., lotseria Ipar., zurkaitz Gip., latzikara jas., ikareri g.e., beldurkunde Ipar. g.e.
    [mehatxua]
    g.e. mehatxu, zemai, amenazo Heg. beh., keina g.e., dixidu Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) miedo, temor (2) intimidación, amenaza (3) autoridad, respeto
    fr (1) crainte, appréhension (2) intimidation, menace (3) respect, autorité
    en authority, power; respect, regard; strictness

    Zurbila eta liraina, gaztaina gorrizta iluneko ilea zuen, eta, niri iruditzen zitzaidanez, bere buruaz ziur zegoela adierazten zuen; bazuen larderia ematen zuen jarrera urrun bat.  [Suminez, Philip Roth / Nagore Tolosa (Meetok, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
    • Bea 4:32 pm on 2011/08/22 Permalink

      Arratsalde on.
      Iparralde larderia hitza erabiltzen ohi da autoritatearen sinonimo gisa, pertsona batek (aitamek, nagusiak, …) izan dezakeen autoritatea.
      Adibidez beti diogu gure aitak sekulako larderia zuela etxean. Hots zuzen ibili behar zela.
      Frantsesezko itzulpena : autorité

      Biba zu eta izan ontsa.

    • Maite 10:37 pm on 2011/08/22 Permalink

      Kaixo, Bea!

      Orotariko Euskal Hiztegiak, besteak beste, esanahi hau jasotzen du. Badirudi lotura gehiago duela zuk diozunarekin, ezta?

      2. (L, B, BN, S; VocBN, Gèze, Dv, H, Foix ap. Lh). Ref.: A; Izeta BHizt. Respeto, temor (que se inspira), autoridad, severidad. “Intimidation” Gèze. “Gizonak atxiki behar du bere larderia, l’homme doit maintenir son autorité” Dv. “Respect” Lh. “(BN-lab), rigorismo, imposición, tesón, medio de hacerse obedecer. Ama horrek eztu batere larderiarik bere haurrendako, esa madre no sabe hacerse obedecer de sus hijos” A. “Haur hoiek larderie pixka bat behar lukete” Izeta BHizt. Ene talendu eskasak eta gure eskualdun phuruen errenkurek eta larderiak desira horren bethetzetik urrundu naute. Brtc 7. Lehenago beharra zen / finkatu larderia. Bordel 87. Eta ez nau hartzen Jainko zuzenaren larderiak! Dv LEd 200. Larderia erakutsiz. Ib. 134. Larderia saindu hori. Laph 60. Legea dena-den eta bere larderia guziarekin agertzen dutenak. Arb Igand 70. Populu guziari mintzo zelarik, behar zen larderia bazaukan; erranen baitzinuen garratza zela. HU Aurp 109. Zaldiekilako larderia. JE Bur 20. Duela lau mende zukeen larderia [kanoiak]. JE Ber 58. Estaduaren buru egiten duenak gordeko dizu bere larderia al dezan eta obekienik. Vill Jaink 130s. Etzitaken larderia bortitzeko gizona. “De rude autorité”. Ardoy SFran 139. Nausi erromanoen larderia ttipitu ote zen luzara. Lf CEEN 1973, 130. v. tbn. Etcham 40. Iratz 171. “Menace; parole ou geste par lesquels on cherche à inspirer quelque crainte” H. Ez larderia gaixtoek, ez balaku enganagarriek azpiratu etzaituzte. Dv Lab II. Larderia eta mehatxu horiek ez zituzten hargatik izitu gaixtaginak. Prop 1876-77, 65. Gizon tzarren larderiak. Harispe EE 1884a, 505. Ederki bazkaldu-ta, oihu-ta larderia: […] “A bas les moines et les nonnes!” HU Zez 100. Larderia ala jazarkunderik gabe. JE Bur 57. Gogoa, ordea, zintzo gotortzen danean, larderiarenak egin du. Zait Sof 125. Erakusle eta ikasle guzien arteko “errepublika” iduri zerbait, bere larderia eta lege bereziekin. “Autorité”. Ardoy SFran 86.

      Mila esker iruzkinagatik! 🙂

    • Bea 2:54 pm on 2011/08/24 Permalink

      Horixe bera bai!!
      Laster artio

  • Maite 8:23 am on 2011/07/15 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lanarte 

    iz. Lanaldien artean hartzen den atsedenaldia; lanik egiten ez den denbora-tartea. Lanaldiak eta lanarteak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [txolartea]
    txolarte Gip. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) vacación (2) descanso, ocio, solaz, esparcimiento
    fr (1) vacances (2) repos, pause
    en (1) holiday; vacation (Am); rest; break

    Deus ez da laketago, jakitate apur bat eta lanarte duenarentzat, nola baita ikustea Eskuara zaharra eta Erdara gaztea elkarri parrean emanik, bat ala bertzea den ote hobeago. [Janpierre Arbelbide, Xipri Arbelbide (Egan, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Lanaldiak eta lanarteak uztartzen jakitea gauza handia da.

     
    • TOM 9:24 am on 2011/07/15 Permalink

      Egunero jarraitzeko aukerarik es dut zure hitz sortak, baino gaurkoa benetan egokia iruditu zait.
      Denok gaude Lanarten zain

    • Maite 10:29 am on 2011/08/01 Permalink

      Lanez gainezka gabiltzan boladetan bereziki estimatua den hitza, ezta, Tom? Mila esker iruzkina uzteagatik! 🙂

  • Maite 10:44 pm on 2011/06/27 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lauzkatzaile 

    iz. (Ipar.) Lauzkatzen, laguntzen duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [laguntzailea]
    lagungarri, laguntzaile, laguntari g.e., aiutari Ipar. g.e., aiutatzaile Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es promotor, -a; propulsor, -a

    Ez gaitezen gaizkiaren lauzkatzaile izan. (Elhuyar Hiztegia)

     
  • Maite 5:36 pm on 2011/06/05 Permalink | Reply
    Tags: L   

    luzoker 

    iz. BOT. 1. Kukurbitazeoen familiako landare belarkara eta urterokoa, zurtoin herrestari edo igokaria, hosto handi eta iletsuak eta ezkila-formako lore hori eta handiak dituena. Fruitua pepo mamitsua da (Cucumis sativus). 2. Delako landarearen fruitua, egosita edo gordinik jaten dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel