Tagged: L Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:02 pm on 2019/03/06 Permalink | Reply
    Tags: L   

    ler 

    iz. Pinua. Izeia eta lerra hazten dira toki laiotzetan. Insignis lerra. || ler gorri Ler azal-gorrixka, Europako eta Asiako iparraldean hazten dena (Pinus sylvestris). (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ler (Sal, R; Aq 49 (R), Lcq 155, H), leher (S; SP, Gèze 344), lerra (Dv), leherra (Dv). Ref.: VocPir 564; A (ler, leher); Alth Bot 17; ZMoso 70.

    1. Pino. “Pino, y particularmente el que arde” Aq 49. “Lerrak albara ta korala txu […] (Sal), el pino tiene la albura y el leño” A. v. lerrondo. Cf. llerko. Saion Peire Guilem de Lerraga (1164). Arzam 326. Leerriço, Leherreaga, Badagarra (1193). Ib. 322. Auial, Lerraegui, Larraondo (1193). Ib. 325. En Lerraga (1350). Ib. 326. Lerra edo pinoak, aberasten du Kaskoinia. Dv Lab 320. Izeia eta lerra aztandra oxezkietan. Mdg 130. Izai, zapin, lerra. “Abeto o pinabete, pinsapo, pino”. ForuAB 137. Ler-ostrotzan. “En la fronda del pinar”. Laux AB 47. Ler beltzen abarrak ebaki. Or Mi 90. Ler-adaburuan. Ib. 27. Ler-basora igesegin. Ib. 48. Jakin bear dezu ler edo piñu-mota asko dirala. Munita 56. Insignis-lerrak bezin azkar. Ib. 79. Baditut emen laratza eta ler-abar guriak. Ibiñ Virgil 52. Zuberoako leherrak, Errongari-Zaraitzuetako ler eta llerko lerdenak. MIH 375s. v. tbn. Zerb Azk 41.

    2. “Leher (S-saug), champignon vénéneux” Lh. v. infra LEHER-ONDDO.

    3. “Leher (S), amadou” Lh.

    Sinonimoak: iz.

        [pinua]: pinu, leher Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Bot.) pino
    fr iz. (Bot.) pin
    en iz. pine (tree)
    port iz. (Bot.) pinheiro

    Izeia eta lerra hazten dira toki laiotzetan.  (Hiztegi Batua)

    ler (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:41 pm on 2019/02/20 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lastamarrega 

    iz. Lastaira. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [lastamarrega] : lastaira (Adroez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (B) colchón de paja y lana basta; jergón
    fr iz. matelas de paille; couche, paillasse
    en iz. straw mattress; (formal) paillasse
    port iz. colchão de palha; palete

    Lastamarrega zahar eta lohi batean egin zuen lo. #gaurkohitza

    lastamarrega (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:54 pm on 2019/02/19 Permalink | Reply
    Tags: L   

    larderiatzaile 

    adj. Ipar. Bere nagusitasuna edo agintea ezartzen duena. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    larderiatzaile, larderiatzale. Que impone su autoridad. Orai prefeta guzien nausi, guzien larderiatzale. HU Aurp 137. Denen nausi Benoat: so egile, larderiatzale, akhulatzale, begirale, zaintzale, argitzale, kontsolatzale. Othoizlari 1958, 185.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) el que impone autoridad
    fr iz. celui qui impose l’autorité
    en iz. the one that imposes authority
    port iz. aquele que impõe autoridade

    Bere jarrera larderiatzailea eta zanpatzailea da.

    larderiatzaile (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:34 pm on 2019/01/24 Permalink | Reply
    Tags: L   

    liskar 

    iz. Etsaitasunezko hitzen edo keinuen (eta are ekintzen) bidezko eztabaida, errieta edo borroka. Ik. liskarraldi; kalapita; sesio. Sokratesen eta sofisten arteko liskarrak. Apaizen liskarrak, deabruaren jaiak. Halako solasek maiz pizten dituzte liskarrak. Lagun hurkoarekin beti liskarrean. Ez zaiola behartsuari liskarrik edo mehatxurik egin behar. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    liskar (Lc ap. A; SP, Deen II 139, Urt I 185, Lar, Añ (G), Izt, Dv, H), lixkar (Lc ap. A), lizkar (Dv, que dice tomarlo de SP), lisker.

    1. Discusión, disputa. “Certamen, duelo, pelea”, “litigio” Lar. “Contienda”, “debate, contienda”, &c. Lar y Añ. “Riña, contienda” Izt. “Aphezen lixkarrak, debruaren jaiak (Lc)” A. Tr. Documentado en textos septentrionales desde principios del s. XVII, aunque a partir de aprox. 1920 prácticamente sólo aparece en autores meridionales. En DFrec hay 7 ejs., meridionales. Nolazpait eztiraden guduak, inbidiák, aserretasunak, liskarrak, gaizki-erraiteak. Lç 2 Cor 12, 20 (He ihardukitze, Dv eskatima, Ol iskanbilla, Ker agokaldi, IBk irain, Bibl aharra). Liskarretik […] aparta beitea. Harb 441. Berehala lehenbiziko liskarrean, puta seme deitzen dute. Ax 360 (V 238). Liskarrak, inbidiak, eskarnioak. SP Phil 372 (He 375 liskarrak). Altxatu ere zen liskar bat hekien artean. He Lc 22, 24 (cf. infra LISKAR ALTXATU). Ez da alde guzietarik ikhusiko liskar eta gerlarik baizen. Lg II 185. Bere artean bethi liskarra zutenen / lagun. Gy 278. Doipuru ta bakalgaien arteko liskarrak. Zink Crit 71. Pipari esker / ez du gau-lisker / onek irauten luzaro. EA Txindor 118. Liskarra bat-batez ebagitteko. Otx 146. Ez da handi liskar ezin hezi bat sortzen bazen haien eztabaidatik. Mde Pr 137. Berealako batean egundoko liskarra ta arma-otsa sortzen da. NEtx Antz 28. Populu-arteko liskarrak debekatu zituen. Arti Ipuin 48. Eskolastikoen etiketak, praileen arteko lixkarrak. Gazt MusIx 60. Gogoz irakur daiteke liskar sumin haren oihartzun baketsu hau. MEIG III 122. v. tbn. Eguzk RIEV 1927, 423. Ol Rom 13, 14. Etxde JJ 108. Zait Plat 150. Vill Jaink 182. Ibiñ Virgil 92.

    Reprimenda. Cf. infra LISKAR EGIN. Bere burasoen eta nausien liskarrak eta zehatzeak edo punizioneak […] sofritu. CatLav 144 (V 74). Balia diteke liskar borthitzago eta gogorrago batez, hura ahalkeria handiago batean sar-arazteko. He Phil 242 (SP 240 liskartuko ahal zaio).

    Combate, batalla. Gu, gizonok, liskarrean gizonki il gintezke. Goen Y 1934, 100. Nundik nora Iparra / liskar billa datorren. “A mover guerra”. Gazt MusIx 125.

    2. “(Hb), (adj.) tenace” Lh.

    Sinonimoak: iz.

    [istilua]: ahakar, anabasa, birrinbili-barranbala, demanda, errieta, errietaldi, etiketa g.e. , gorabehera, iskanbila, istilu, kimera, lipizta, liskarraldi, mokoka, mokokaldi, tirabira, tirabirako, zalaparta, zaparrasta, aharra Ipar., eskatima Ipar., karmañola Ipar., kasaila Ipar., tarrapata Ipar., xaribari Ipar., astrapala Bizk., baraila Bizk., droga Bizk., lazka Bizk., ardaila Gip., matxetin Gip., sesio G-N, kalapita Ipar./Naf., bilaxka Zub., armonia beh., desditxa beh., matrikula beh., atarrapuzka g.e., ausiabartza g.e., liskarreria g.e., zirriparra g.e., ahaka zah., ateleka zah., matraka Bizk. beh., okasio Gip. beh., haparka Ipar. g.e., despita Gip. g.e., biahore Ipar. zah., debadio Ipar. zah., disputa Ipar. zah., atralaka Bizk. zah., bilaka Zub. zah., arroitu Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. combate, pelea, reyerta, discusión, disputa
    fr iz. combat, altercation, bagarre
    en iz. quarrel, row; argument, dispute
    port iz. combate, briga, briga, rixa, contenda

    Nik ez nuen, komunzki, liskar eta diskusione haietan parterik hartzen. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    liskar (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:40 pm on 2019/01/11 Permalink | Reply
    Tags: L   

    linburdikatu 

    ad. du ad. Beste norbaiten edo zerbaiten bizkar bizi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Gorronear. “Écornifler” SP y H. Harriet lo relaciona además con limurtu, y lo da como casi sinónimo de éste en todas sus acepciones.

    Sinonimoak:

    [linurdikatu]: inoren bizkar bizi/jan/edan, inoren bizkarretik bizi/jan/edan, inoren lepotik bizi/jan/edan, besteren bizkar bizi/jan/edan, besteren bizkarretik bizi/jan/edan, besteren lepotik bizi/jan/edan

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. vivir de gorra, vivir a expensas de otro; gorronear
    fr taper, vivre aux crochets de
    en mooch, sponge, freeload
    port aproveitar-se dos outros, parasitar

    Linburdikatzea gustuko duen jende ugari dago. #gaurkohitza

    linburdikatu (Argazkia: chilango.com)

     
  • Maite 10:30 pm on 2019/01/06 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lintzura 

    iz. Zingira. Lintzuran haltza eta sahatsa beste zuhaitzik ez da. || Irud. Altuberen lege horiek noraino betetzen diren beste kontu bat da, eta nahiago nuke lintzura irristakor horren saihetsetik igaro. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    lintzura (G-to; Lar (-nz-), H (V, G)), lintzira (AN-gip). Ref.: A; Iz IzG (lintzira); Gte Erd 214. Pantano, terreno pantanoso. “(Lugar) pantanoso” Lar. “Lintzuran altza ta saratsa beste egurkirik ezta (G-to)” A. v. intzura, lintsa. [“Altuberen legeak”] noraino betetzen eta bete izan diren, beste kontua genuke eta nahiago nuke lintzura irristakor horren saihetsetik pasa. MEIG VI 146.

    Sinonimoak: iz.

        [zingira]: idoi, istinga, zingira, ihiztoka Ipar., inta Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. pantano, ciénaga
    fr iz. lagune, marécage
    en iz. marsh, swamp
    port iz. pântano, lamaçal

    Urean eta lohian gerriraino sarturik palastatu nintzen lintzura haietan, eta hamaika aldiz pentsatu nuen hezurrak bertan utzi beharko nituela.  [Eros tren txinatar batean, Depestre, Rene / Joxan Elosegi (Igela, 2013)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    lintzura (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 7:47 pm on 2019/01/02 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lohasma 

    iz. Ipar. Logaleak eragiten duen astuntasuna; logalea, loeria. Ik. lokuma. Lohasma pisu honetatik iratzar nazazu, Jauna. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    lohasma (L-côte, BN-mix ap. A; loa- Sal ap. A; Dv, H), lohazna (S ap. Lh; Lecl), lohazma, lohasna (loa- H), loasmo (Dv). Tr. Documentado en textos septentrionales desde mediados del s. XVIII. Emplean lo(h)asma Duvoisin, Prop, Mirande y Bibl; lohasna los suletinos Maister, Inchauspe, en Meditazioniak… y Eskual, y lohazma en TB.

    1. Sueño, somnolencia, modorra. “Lo-asma, -asna […] batean egotea, être en un léger assoupissement” H (s.v. losun). “(BN-mix), modorra, soñolencia” A. “Pesado (se aplica a sueño). Lo-asma, lo-hasma, sueño pesado, modorra” Ib. (s.v. asma). Goiti ezazü zureganat ene bihotza eta lohasna phezü huntarik iratzar nezazü. Mst IV 4, 1 (Ip lohasna; SP nagitasun, Ch lokhuma, Leon nagikeria, Ol, Pi lozorro). Lohazmak hartu zituen eta lokhartu ziren guziak. TB Mt 25, 5 (Lç, Dv, Ip, SalabBN, Leon, BiblE logaletu, Samper lokumatu). Ah! ene Jinkua, iratzar ezazü ene arima bere lohasna tristetik. Meditazioniak (S, 1844), 68 (ap. DRA). Aphezpiku saindua lo hasma batean erori zen; agonian sartzera zoan. Prop 1876-77, 187. Loasma apostoliko hori nigarregingarri da, ikhusiz bereziki Angletarreko protestanten harahuna eta suhardura. Prop 1899, 98. Haiñ abilki jokhatü izan dira nun katoliko saldorik handiena edo sorhaio-erazi beitie edo ezaxol erazi edo lohasna batetan bezala ezari. Eskual 3-7-1908, 3. Jainko Jaunak lohasma bat aurtiki zuen gizonaren gainera. Lokartu zen. Bibl Gen 2, 21 (Dv loaldi, Urt lo haundi bat, Ur lo pisu batean ipiñi zuen, Ol lo-zorro, Ker lo astun bat, BiblE lozorroan murgilarazi).

    2. + lohasna (Sc ap. A; loa- Sal ap. A), lohazna (S (Foix) ap. Lh). “Pesadilla de sueño” A. “Cauchemar, délire” Lh.

    3. “Lohazna (S; Foix), syncope” Lh.

    4. “(R-vid), dormir” A (tal vez se refiera a un uso pred.: loasma egon, o similar).

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [loeria]: logale, logura, loeri Ipar., lokuma Ipar., Maria bekaineko haur., Martin itsu haur. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) modorra, sopor, letargo, sueño profundo
    fr iz. (Ipar.) assoupissement ; torpeur
    en iz. (Ipar.) drowsiness, sleepiness, drowsiness; (formal) somnolence
    port iz. (Ipar.) modorra, sopor, letargia, letargo

    (…) ohi baino beranduagora arte egoten zen sofan telebistaren aurrean, lohasman. [Bihotz handiegia, Eider Rodriguez (Susa Literatura, 2018)]

    lohasma (Bihotz handiegia, Eider Rodriguez)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel