Tagged: M Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:28 pm on 2017/09/02 Permalink | Reply
    Tags: M   

    muskiltsu 

    iz. adj. Muskil asko, kimu asko, dituena. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 muskiltsu (Lar, H).Pampanoso, […] muskilsua” Lar. “Plante féconde ou couverte de jets nouveaux” H

    2 muskiltsu, muskirutsu (Lar), muskitsu (V-ger ap. Ort Voc 151). “Mocoso” Lar.

    Sinonimoak: izond. Bizk.

        [mukitsua]: mukitsu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. (B) mocoso, -a (2) izond. lleno de retoños
    fr (1) morveux, morveuse (2) plein de nouvelles pousses
    en (1) snuffly, sniffly (2) having many buds or sprouts
    port (1) melequento(a), ranhoso(a) (2) cheio de otários

    Haur muskiltsu bat besterik ez da oraindik!

    muskiltsu (Argazkia: Diarioarmenia.org)

     
  • Maite 10:00 pm on 2017/08/22 Permalink | Reply
    Tags: M   

    mutiloi 

    iz. Mutiloi esaten zaie portuen ertzetan egoten diren euskarriei, burdinazkoak gehienetan. Gaztelaniaz noray edo bolardo izena ematen zaio eta[1], hori dela eta, errepideak eta oinozkoen eremuak bereizteko erabiltzen diren zutoinak adierazteko ere erabiltzen da[2]. (…)

    Hirigintzan, mutiloi bat altuera txikiko zutoin bat da, harriz, metalez edo beste elementu batez eginak. Metal ohikoenak aluminioa, altzairu herdoilgaitza edo burdina dira. Lurrera lotzen dira, eta ibilgailuak igarotzea edo aparkatzea ekiditeko erabiltzen dira. Espaloiak eta errepidea bereizteko era erabiltzen dira, kotxeak pasazea ekidinez. Hainbat komertzioren aurrean egon ohi dira, kotxe batekin beira apurtuz eskaparatean lapurtzea ekidinez.

    Hiri batzuetan mutiloietan txertatu dituzte semaforoaren argiak, oinezko guneetako seinalizazioak hobetuz. (Wikipedia)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    mutiloi. “Mutilloi (V-m), piezas de madera en que se atan las cuerdas que sostienen las velas de las lanchas, vulg. cornamusa” A. Cf. Echaide Orio 127 motillón.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Itsas.) noray, bolardo
    fr bollard
    en bollard, bitts


    Gune esanguratsuenetan mutiloiak jarri beharko lirateke ibilgailuen sarrera ekiditeko?

    mutiloi (Argazkia: TuCove, Wikimeedia Commons) CC BY-SA 4.0

     
  • Maite 11:44 pm on 2017/07/15 Permalink | Reply
    Tags: M   

    mordoilo 

    iz. 1 iz. Nahaspila. Argi bat eta giltza-mordoilo bat eskuan hartuta. Ile mordoilo ederrak dauzka horrek. 2 (Hizkuntzei eta kidekoei dagokiela, izenondo gisa). Beste hizkuntzetako hitz eta joskerez nahasia; garbia ez dena, nahasia. Euskara mordoiloan idatzi. Euskal hitz jatorren ordez mordoiloenak erabiltzen hasiak ditugu bazterretan. Mordoiloak omen dira hitzok, itxuragabeki eratuak. Bertsolari mordoiloak. 3 (Adizlagun gisa). Idazleek badakite, norbaitek oker edo zuzen, trakets edo dotore, garbi edo mordoilo lantzen ez badu, lantzeke geldituko dela alorra. Mordoiloegi idazten zutelako. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    1. iz. nahaste, nahaspila, nahaskeria, nahasmendu, nahasketa, nahaste-borraste, zaramatika, korapilo. ordena. 

    2. iz. istilu, zalaparta. bake, sosegu.

    3. jargoi

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. embrollo, revoltijo, maraña (2) iz. jerigonza, jerga, argot (3) izond. embrollado, -a, apelotonado, -a; enrevesado, -a (4) izond. [hizkuntza] impuro, -a, lleno de barbarismos, no cuidado
    fr (1) iz. imbroglio, emmêlement, enchevêtrement (2) iz. charabia, jargon, argot (3) izond. embrouillé, -ée ; compliqué, -ée (4) izond. [hizkuntza] impur, -e, impropre, barbare
    en (1) iz. [nahaspila] tangle; bunch (2) izond. [hizkuntzaz] macaronic
    port (1) embrulhada, embrulho (2) gíria, jargão

    Mezua mordoilo ulergaitza besterik ez da. [Hitza azti, Iñaki Arranz (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    mordoilo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:57 pm on 2017/07/04 Permalink | Reply
    Tags: M   

    molokot egin 

    ad. du ad. (nor osagarririk gabe). Bizk. Porrot egin. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. Bizk.

        [porrot egin]: erreka jo, kiebra jo, pikutara joan, porrot egin, errekaratu Ipar., gopor egin Ipar., turrut egin Ipar., poto egin Heg., kilimon egin Bizk., txulut egin Bizk., kiebra egin g.e., kluk egin Ipar. g.e., toton egin Bizk. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. quebrar, hacer quiebra, arruinarse un negocio
    fr faire banqueroute, faire faillite
    en go bankrupt
    port falir, ir à falência

    Banketxeak molokot egin du

    molokot egin (Irudia: giztab.com)

    Save

    Save

     
  • Maite 8:50 pm on 2017/06/20 Permalink | Reply
    Tags: M   

    meskita 

    iz.  Musulmanak otoitz egitera biltzen diren eraikina. Baionako meskita San Espirituko auzotegian dago kokatua. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak:iz.

        [moskea]: moskea Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Heg.) mezquita
    fr (Islam: templo) mosquée
    en (Islam: templo) mosque
    port (Heg.) Rel mesquita

    Erresuma Batuko meskiten segurtasuna «berraztertu» egingo duela iragarri du Theresa May lehen ministroak, atzo goizean Londres iparraldean izandako erasoaren ostean.  [May: «Erresuma Batuko meskiten segurtasuna berraztertuko dugu», Ander Pérez Zala, (Berria.eus, 2017-06-20)]

    meskita (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:49 pm on 2017/05/17 Permalink | Reply
    Tags: M   

    malgutasun 

    iz.  Malgua denaren nolakotasuna. Zumearen edo altzairuaren malgutasuna. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    malgutasun (SP (sin trad.) >  A, Lar, Dv, H), malgotarzun (Arch ap. DRA).

    1. “Blandura” Lar. “Souplesse, mollesse” Dv. “Urrit-ileak malgutasun gehiago du ezen ez maiatz-ileak, la laine d’octobre a plus de mollesse que celle de mai” H. “Flexibilidad, balndura” A. Theresaren larruak sekula izan ez zituen eztitasun bat eta malgutasun bat hartu zituen. Mde HaurB 63.

    2. (Lar, H). “Mansedumbre” Lar.

    Sinonimoak: iz.

        [bihurkortasuna]: beratasun, beraztasun, biguntasun, bihurkortasun, guritasun, samurtasun  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. flexibilidad, blandura
    fr iz. malléabilité, flexibilité, souplesse, mollesse
    en iz. flexibility; suppleness
    port iz. flexibilidade, brandura, moleza

    Zumearen edo altzairuaren malgutasuna. (Hiztegi Batua)

    malgutasun (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

    Save

     
  • Maite 10:24 pm on 2017/05/02 Permalink | Reply
    Tags: M   

    mozio 

    iz. Batzorde erabakitzaileetan, kide batek edo gehiagok egiten duten proposamena. Hauteskunde Batzordearen aurkako mozio bat onartu dute legebiltzarkideek. Alderdiak mozio bat aurkeztu du. Zentsura-mozioa. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Pol.) (Zuz.) moción
    fr motion
    en motion
    port moção

    Alderdiak mozio bat aurkeztuko du. [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    mozio (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

    Save

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel