Tagged: M Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:36 pm on 2017/04/13 Permalink | Reply
    Tags: M   

    musukatu 

    ad. musukatu, musuka/musukatu, musukatzen du ad. Behin eta berriro musu eman, musuka aritu. Luzaro musukatzen zituen haren bularrak.(Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    musukatu (Urt I 210, Lar, Dv -> A, H), mosukatu.

    1. Besar repetidamente. “Besucar” Lar. “Baisoter” Dv y H. Ire beatzak ikaraz biguinkiro musukatzea. Or Mi 27. Mutur txiki lerdedun borobillean mosukatzen du maitekiro Libek txaltxoa. TAg Uzt 31 (275 musukatu). Musukatuz eman du jauntzi hori. Iratz 157. Luzaro musukatzen zuen haren bularreko larrua. Mde HaurB 62. Norbere kabia musuka nairik. Erkiag Arran 181. Olloa besoetan artu eta mosukatuten asi ezanean! Bilbao IpuiB 257.

    Besar. Abiratu aurretik neskatxoa ma batekin musukatu zuan. Sorarrain Lili 7.

    2. (H). Hozar. v. musurkatu.

    3. (Lar ->H). “Amusgar, echar atrás las orejas una caballería, torciendo la boca, […] abereak musukatzea” Lar.

    Sinonimoak: ad.

        [musu eman]: laztandu, musu eman, pot egin Ipar., pot eman Ipar., pa eman haur., musuztatu Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ad. besar [reiteradamente]; besuquear
    fr embrasser; couvrir de baisers
    en kiss; smother in kisses, smother with kisses, cover with kisses, (informal) smooch
    port beijar; beijocar

    Nire kitzikadura zeharokoa zen, nahi nuen gizon hura ferekatu, musukatu, gozamenez urtu. [Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak, Pilar Cristobal / Juan Martin Elexpuru (Txalaparta, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    musukatu (Gaurko Hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:43 pm on 2017/03/11 Permalink | Reply
    Tags: M   

    maistraki 

    adb. Maistrasunez.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es magistralmente, con maestría, con tono de maestra.
    fr avec maestria, impérieusement, magistralement
    en masterfully, with mastery
    port magistralmente

    Uxoa Anduaga soziologoak maistraki azaldu du egunotan berripaper honetan umoreak boterearekin duen harreman estua; are, umorea eskuarki erresistentziarekin eta kontra egitearekin lotzen bada ere, egiaz, gehienetan, boterearen aldeko tresna izaten dela.  [Umorea eta bertutea, Idurre Eskisabel (Arkupean, 2017-03-11 )] (Berria.eus)

    maistraki (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:00 pm on 2017/02/21 Permalink | Reply
    Tags: M   

    meme 

    Interneteko kulturan, memea umorezko mezu sinplea da, zabalkuntza handi eta azkarrekoa eta gehienetan jatorrizko irudi, bideo edo testu baten remix satirikoa behin eta berriz eginez transmititzen dena. Bereziki umorezko gizarte-sare zerbitzuen bitartez transmititzen dira, hala nola 4chan eta, gaztelaniaz, ¡Cuánto cabrón! webguneen bitartez. (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es meme
    fr mème internet
    en meme

    Entzun:

    Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko egin meme bat euskaraz!

     

    meme (Xegun Altolagirre)

     
  • Maite 9:08 pm on 2017/02/03 Permalink | Reply
    Tags: M   

    mutxurdin 

    iz. Neskazaharra. Lau andre, hiru mutxurdin eta bat alarguna. Mutxurdin gelditu. Kattalin mutxurdina.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    mutxurdin (V-arrig-oroz, L, B, BN, S; SP, VocBN, Dv, H), mutzurdin (SP, H), muxurdin (B), motzurdin (SP, H), motxurdin (H). Ref.: A (mutxurdin, muxurdin); EI 70; Satr CEEN 1969, 189. Etim. De motz ‘cunnus’ y urdin ‘cano’.

    1. Solterona. Othe da bada Laphurdin / hautan bezanbat mutzurdin? (c. 1780). BertsZB 125. Mutxurdin bat edo bi. AstLas 70. Lau andre, hirur mutxurdin, bat alarguna. Elzb Po 206 (tbn. en Barb Sup 117 y Or Eus 111). Mutxurdin xaharrak zango sagarra gorderik dauka. JE Bur 35. Mutxurdiñai (solterona) etzaiete ikuturik egin bear. Ag G 296. Mutxurdin txaldan au muturtuko ezpazan. A Ardi 77. Kattalin mutxurdina. Zub 107. Ezkondu nahi, bainan / mutxurdin egoki. Etcham 184. Ittunik yagokan mutxurdin. Laux AB 54. Ez da iñorentzat maitagarri mutxurdin gelditzea. TAg Uzt 299. Mutxurdiña [sic] ospatsuak. Erkiag Arran 44. Mutxurdin bat donado batekin ezkontzen denean. Arti Tobera 278. Mutxurdina mutikokari. GAlm 1961, 60. Geldituko gira mutzurdin. Larz Iru 18. Hau, gaztena, mutxurdin hil beharra zen. Ardoy SFran 58. Mutxurdin direlakuak. Mattin 71. Hau zen andere mutxurdin sudur luxedun bat. Larre ArtzainE 177. En DFrec hay sendos ejs. de mutxurdin y muxurdin. v. tbn. Lek EunD 26. Lf Murtuts 36 (44 mutzurdin). Xa Odol 273. Etchebarne 97.

    “Muchurdina, […] También llaman así a la mujer de gesto avinagrado y hosco (Baztán)” VocNav; cf. tbn. s.v. mushurdiña: “(diminutivo cariñoso). Dícese de la mujer de rostro menudo y aviejado y expresión afable o tímida (Pamplona, Cuenca)”.

    2. (L-sar ap. A). Solterón. Oi mundu gaixo huntan zenbat den mutzurdin! / […] izan dadin Piarres edo den Kattalin. GH 1922, 164. Bizioz betetzen da gizon mutzurdina. Ib. 165.

    3. (Dv A, H, FauMar 78), muxurdin (AN-gip ap. A). “Rouget, poisson de mer” Dv. “Pez rojizo parecido al pajel o cabra de mar, de hocico afilado” A. “Maragota, bodión, tordo de mar […], (Labrus berggylta), […] aihena, mutxurdiña” FauMar 78. “Barbeau de mer” Lf GAlm 1957, 33. An Riberatik etorri berriak diran saldunek beren txabaluak, beren mutxurdiñak, beren brekak […]. Amez Plat 93.

    Sinonimoak: iz.

        [neskazaharra]: neskazahar  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. solterona
    fr iz. célibataire, vieille fille
    en iz. old maid, spinster
    port iz. solteirão(ona)

    “Haize hegoa, gau epela, ilargiaren argi; mutxurdinak leihoetan, teilatuan katu bi…”  [Mutxurdin, Miren Amuriza (Bira, 2017-02-03)] (Berria.eus)

    mutxurdin (Argazkia: pinterest.com)

     
  • Maite 10:32 pm on 2017/01/22 Permalink | Reply
    Tags: M   

    matxetin 

    iz. Liskarra.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    matxetin. “Matxetiñ (G-to), camorra, gresca” A.

    Sinonimoak: iz. Gip.

    [liskarra]: ahakar, anabasa, birrinbili-barranbala, demanda, errieta, errietaldi, etiketa, gorabehera, iskanbila, istilu, kimera, lipizta, liskar, liskarraldi, mokoka, mokokaldi, tirabira, tirabirako, zalaparta, zaparrasta, aharra Ipar., eskatima Ipar., karmañola Ipar., kasaila Ipar., tarrapata Ipar., xaribari Ipar., astrapala Bizk., baraila Bizk., droga Bizk., lazka Bizk., ardaila Gip., sesio G-N, kalapita Ipar./Naf., bilaxka Zub., armonia beh., desditxa beh., matrikula beh., atarrapuzka g.e., ausiabartza g.e., liskarreria g.e., zirriparra g.e., ahaka zah., ateleka zah., matraka Bizk. beh., okasio Gip. beh., haparka Ipar. g.e., despita Gip. g.e., biahore Ipar. zah., debadio Ipar. zah., disputa Ipar. zah., atralaka Bizk. zah., bilaka Zub. zah., arroitu Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (G) riña, camorra, gresca, reyerta
    fr combat, altercation, bagarre
    en quarrel, row; argument, dispute
    port rixa, contenda, enfrentamento

    Matxetinaren ondoren, poliki-poliki adiskidetu egin ziren. 

    matxetin (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:47 pm on 2017/01/20 Permalink | Reply
    Tags: M   

    milurteko 

    iz. Mila urteko epea, zero urtetik zenbatzen hasita; mila urteko epea edo denbora-bitartea. Zenbat eztabaida ez ote diren izan gure otorduetan mendearen eta milurtekoaren amaiera noiz izan den benetan jakin nahian. Haren koroatzearen milurtekoa bete den urte honetan.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    milurteko. Milenio. Kristo aitzineko milurtekoa baino goizikago. Mde Pr 216.

    Sinonimoak: iz.

        [mila urteko denbora-tartea]: milenio (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es milenio
    fr millénaire
    en millennium
    port milênio

    Milurteko berri baten hasiera da hau. Biharko teknologia sortuko den milurtekoa. Beltzak, marroiak edo zuriak izan denok dugu odol bera, herri hau sortu zutenen odola. Denok ditugu askatasun berak, eta denok gurtzen dugu bandera bera, amerikarra. (Donald Trump)

    [Kargu hartze ekitaldia, minutuz minutu, Arantxa Elizegi Egilegor (Berria.eus, 2017-01-20)]

    milurteko (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:12 pm on 2016/12/19 Permalink | Reply
    Tags: M   

    moñoña 

    adj. Lgart. Emakumeez edo animalia emeez mintzatuz, polita. Ik. moñoño. Neskatxa moñoña. Ahuntz moñoña bat eman zion erreginari.  (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (adkor.) (emakumezkoei zuzendua) cariño, encanto, querida (2) adj. linda, bonita.
    fr (1) iz. (adkor.) chéri, chérie (2) adj. belle
    en (1) iz. (adkor.) darling, dear, honey, love (2) adj. beautiful, cute, sweet
    port  (1)  iz. (adkor.) querida, meu bem (2) adj. linda, bonita

    Ze neskatxa moñoña!

    moñoña (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel