Tagged: M Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:41 pm on 2016/09/06 Permalink | Reply
    Tags: M   

    moltso 

    Ik. multzo. iz. Hainbat gauzaz edo elementuz osaturiko bilduma, gauza bakarra bailitzan hartzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.

        [multzo nahasia]: alde, meta, mordo, multzo, pelotoi, pila, sail, talde, andana Ipar., aralde Ipar., eli Ipar., keta Ipar., aldra Bizk., pilo Bizk., samalda Gip., saldo Ipar./Naf., ate Zub., montoi beh., sarda g.e., tropel zah., murru Ipar. g.e., saihera Ipar. g.e., mortxaka Bizk. g.e., tegi Bizk. g.e., banda Ipar. zah., bilduma Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 estropajo 2 trapo para limpiar 3 vulva, miembro genital femenino || 1 montón, acervo 2 grupo; tropel, conjunto de cosas desordenadas 3 zenb. zehazbak. un montón, gran cantidad, muchos -chas 4 agrupación, comunidad 5 conjunto
    fr iz. groupe, ensemble
    en iz. group, bunch
    port iz. grupo, conjunto, acúmulo, cúmulo

    Baldin eta egun horretaz oroitzen banaiz batere, puzzle osatugabe baten gisa baizik ez da, zirrara lokabeen moltso baten gisa. [Brooklyngo erokeriak, Paul Auster / Oskar Arana (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    moltso (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:57 pm on 2016/08/28 Permalink | Reply
    Tags: M   

    molokot 

    iz. Porrota.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 molokot (V-ger ap. A), molot (V-m ap. A).

    Meter todas las nueces en el boche” A. (Se trata, obviamente, de una expr. adv., no de un verbo).

    2 molokot. v. mokolot.

    mokolot, molokot (V-m ap. A), morkolot (V-arr ap. A). Quiebra, fracaso. “Quiebra, bancarrota en un negocio, atascarse en un trabajo, etc.” A. v. bankarrot.

    Sinonimoak: iz.
    [porrota] : porrot, kilimon

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (B) quiebra, bancarrota
    fr faillite, banqueroute ; krach
    en bankruptcy
    port falência, quebra

    Neguriko dirudunen enborreko ezpal galdua, molokot eginda bukatu zuen.  [Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan, Edorta Jimenez (Susa, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    molokot (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:12 pm on 2016/07/31 Permalink | Reply
    Tags: M   

    musika 

    iz. 1. Soinuak denboran konbinatzean datzan artea; antolaketa horren emaitza. 2. Herri, garai, konpositore, eskola, etab.etako musika-lanen multzoa. Euskal musika. 3. (hed.) Musikaren soinuak eta erritmoa grafikoki adierazteko erabiltzen den zeinusegida. Musika irakurtzen dakienak. 4. (hed.) Musika gogorarazten duten hotsmultzo edo segida. Txorien musika. 5. (batez ere Ipar.) Iseka. • eliz musika. Leku sakratuetan, liturgi garaitik kanpo, jotzeko konposatua eta, eskuarki, testu erlijiosoetan oinarritua dagoen musika-mota. || musika profano. Inspirazio erlijiosokoa ez dena. || musika-paper. Musika idazteko paper lerroduna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [soinua]: soinu
    [iseka]: adarjotze, harpajotze, hista, iseka, purrustada, txantxa, arraileria Ipar., ihakin Ipar., nausa Ipar., trufa Ipar., erremuskada Bizk., burla beh., iskirio g.e., narrita g.e., sarramuska g.e., trufakeria g.e., burlakeria zah., broma Heg. beh., ihakintza Ipar. g.e., eskarnio Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. música (2) iz. (hed.) música (3) iz. (batez ere Ipar.) burla, mofa
    fr iz. musique
    en iz. music
    port iz. música

    Biolin soinua nora haien aurpegia hara, musika ikusiko balitz bezala, musika kea balitz bezala. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    musika, #27hizki27argazki (FlickrCC, Dabid Martinez)

    Ikusi “musika” hitza Dabid Martinezen #27hizki27argazki blogean.

     
  • Maite 10:57 pm on 2016/05/23 Permalink | Reply
    Tags: M   

    misto 

    izond. 1. Izaera edo talde desberdineko elementuez osatutako multzoaz esaten da. Batzorde mistoa. 2. Ikastetxe, etab.ez mintzatuz, mutilentzat eta neskentzat dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Heg. g.e.

        [pospoloa]: pospolo, supizteko, arrast g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. mixto, -a (2) iz. (Heg.) (batez ere pl.) cerilla, fósforo, mixto
    fr izond. mixte
    en izond. mixed; joint
    port (1) izond. misto(a) (2) iz. (Heg.) (batez ere pl.) fósforo

    Beste misto bat piztu behar izan du barnea behar bezala miatu ahal izateko. [Larrepetit, Pello Lizarralde (Erein, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Bestalde, izaera misto horren barruan, gaur ordaintzen dutena baino gehiago ordaindu beharko lukete ikasleek, ordaintzen dutena eta jasotzen dutenaren artean desoreka nabarmena dagoelako. [Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur, Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu (Pamiela, 2003) ] (Ereduzko Prosa Gaur)

    misto (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 11:15 pm on 2016/05/21 Permalink | Reply
    Tags: M   

    mizto 

    iz. 1. Sugeen eta beste zenbait narrastiren mihi luze eta mehea. 2. (hed.) Giza mihia, gaitzesgarritzat hartua. 3. Pozoia. Ipuinak badu miztoa, eta suge-miztoa gainera. 4. Intsektuen eztena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    mizto (V-gip, G, AN; -st- Lar, Añ (G), vEys, Dv), mixto (G-to, V-gip, AN-ulz-olza), misto, mistu, mixtu, mizko. Ref.: Bon-Ond 141; A; Iz Ulz, UrrAnz y To (mixtua), ArOñ (mixto); Ond Bac (mistu); Elexp Berg.

    Etim. Compuesto de *bini ‘lengua’, con el suf. diminutivo -to.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [narrastien mihia]: ezten, miztor g.e.
        [intsektuen eztena]: tronpa

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [narrastiena] lengua (2) iz. (hed.) lengua viperina, persona murmuradora (3) iz. veneno, ponzoña (4) iz. [intsektuena] aguijón
    fr (1) iz. [narrastiena] langue (2) iz. (hed.) langue vipère (3) iz. poison (4) iz. [intsektuena] aiguillon
    en (1) iz. [narrastiena] tongue (2) iz. [pozoia] venom (3) iz. [intsektuena] sting
    port (1) iz. língua (2) iz. (hed.) língua viperina (3) iz. veneno (4) iz. [intsektuena] aguilhão m.

    Belar artean, bere ustetan zen sugearen antzera, Sethek ahoa zabaldu zuen, eta betortzak eta mizto erdibitua ez baizik egia jaurti zuen. [Maitea, Toni Morrison / Anton Garikano (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Eta eskuez ukitzen ez zuela, puska batean dantzarazi zuen piztia, harik eta, berez-berez, mizto xuria isuriz otzandu zitzaion arte.  [Pospolo kaxa bat bezala, Patxi Zubizarreta (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Mizto madarikatu haiek! (Elhuyar Hiztegia)

     
  • Maite 6:39 pm on 2016/04/14 Permalink | Reply
    Tags: M   

    mataza 

    iz. 1. Harila. Artilezko mataza. 2. (hed.) Hari-matazaren itxura hartzen duenaz esaten da. Hodei-mataza beltzak. Ke-mataza lodi zikin bat. 3. (hed.) Nahastea, korapiloa. Hori matazaren hasiera besterik ez da. 4. Elurmaluta. • mataza-hari. Mataza, nahas ez dadin, lotzen duen haria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [bildurik dagoen haria]: bobina, haril, harilko Ipar., astalko Ipar. g.e., astari Ipar./Naf. g.e.
        [elur-maluta]: g.e.luma, maluta, malo Gip.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) madeja (2) (hed.) enredo, embrollo (3) copo
    fr (1) [harila] écheveau (2) [ile] touffe (3) iz. (hed.) imbroglio, dédale (4) flocon
    en (1) [harila] skein, hank (2) [nahastea] mess; muddle; tangle (3) flake
    port (1) (hilo) meada (2) (de hilos) embaraço, emaranhamento (3) floco

    Juan Martin Elexpururen larunbateko artikuluaren haritik (Iruñaren alde) hona aitorpen bat: idatzi behar dudan guztietan Nafarroako hiriburuaren izena, katu bat sentitzen naiz eleen matazan endredatuta. Iruña ala Iruñea?, eta Googlen begiratu behar izaten dut. [Xuxurla, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 1999)] (Berria.eus)

    Alboan neukan emakumeak eten zidan gogoeta, mataza hariltzen lagunduko ote nion galdeginez, ausardia handiegia ez bazen. [Arrainak ura baino, Hasier Etxeberria (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    mataza (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 7:28 pm on 2016/04/12 Permalink | Reply
    Tags: M   

    mojagai 

    iz. Moja izateko prestatzen ari den emakumea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    mojagai, monjagai, monjagei (V-gip ap. Iz ArOñ). “Aspirante a monja” Iz ArOñ. Praile edo monja gei bati juakonak. fB Ic III 329. Iru lau bat atso, dena beltz / ta monja gai gazte, / xirriki-xarraka datorren / apaiz xaar beste, / meza-mutilla, ta nor dakust? / beren itzal luze. E. Igartza Olerti 1961, 102. Apaizgai ta mojagaientzat dala esango didazu [otoitza]. MAtx Gazt 89. Novicia. Mojagaiak egiña. Gazt MusIx 162.

    Sinonimoak: iz. Heg.

        [seroragaia]: seroragai Ipar.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Heg.) novicia
    fr (Rel) novice

    Bost mojagai dira guztira, komentuan egonaldia egingo dutenak, ea bokazioa benetakoa duten, edo bidaiaria.  [Komentuan egonaldia, Aritz Galarraga (Ekografiak, 2016-04-12)] (Berria.eus)

    mojagai (FlickrCC, Iglesia en Valladolid)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel